3.11. Eskolako jazarpena
rloaren ezaugarriak
Ikastetxea toki pribilegiatu bat da, eta ez bakarrik eduki akademiko jakin batzuen ikaskuntza formalerako, baizik eta, baita ere, familiarena edo auzoarena ez den beste testuinguru zehatz batean gizarte bizikidetza ikasteko, bai ikaskideen artekoa, bai helduekikoa.
Ikastetxeetako bizikidetzari buruz hitz egiten dugunean, pertsonen arteko harremanen kalitateari buruz ari gara, giro jakin bat lortzeari buruz. Bizikidetza positiboko giroa lortzea hezkuntzaren helburuetako bat da, eta ez da berdindu behar gatazka jakin batzuk kudeatze edo gainditze soilarekin. Horrek esan nahi du pertsonen arteko harremanetarako arau edo esparru argia eta parte-hartzailea eduki behar dela, gizarte gaitasunak eta gaitasun emozionalak eta moralak garatzeari eman beharreko garrantzia eman behar zaiola, familiekin lankidetzan egin behar dela lan, eta abar.
Gatazkak, ordea, pertsonen arteko harremanen alderdi bat dira; bizikidetzaren edozein esparrutan gertatzen dira eta, beraz, baita ikastetxeen eremuan ere. Aitzitik, gatazka nola kudeatzen den, hura positiboa izan eta garapen pertsonalean lagundu dezake, edo negatiboa izan eta kalte handiagoa edo txikiagoa ekarri dezake.
Ikastetxeen eremuan gatazka tipologia oso bat dago, bai berdinen arteko gatazken baitan, bai ikasleen eta irakasleen edo ikasleen eta bestelako langile helduen arteko gatazkenean.
Kapitulu honetarako erreferentzia izango den txosten berezian (Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan, Ararteko Erakundeak argitaratutakoa 2006. urtean) sei gatazka mota aztertu zen funtsean, hain zuzen ere ikastetxeetan nahiko hedatuta daudenak eta, zenbaitetan, ondorio larriak ere izan dituztenak:
– eskolako absentismoa;
– ikastetxean ordena eta diziplina oztopatzen duten jokabide disruptiboak;
– ikasleek irakasleei egindako erasoak;
– irakasleek ikasleei egindako erasoak;
– bandalismoa ikastetxeko instalazio edo materialen aurka;
– berdinen arteko jazarpena edo tratu txarra, botere-abusuagatik.
Txostenaren idatz zati honetan arreta berezia emango diogu azken gatazka mota horri. Gaia Olweus-ek ikertu du herrialde eskandinaviarretan hirurogeita hamarreko hamarkadatik hona, eta garrantzi handia hartu du gure artean azken urteotan, batez ere Hondarribiko "Jokin kasua" bezala ezagutu den horren ondotik.
Berdinen arteko tratu txarrei buruz dauden definizio ugarien artetik jarraian adieraziko duguna hartuko dugu. Erakunde honekin gai hau aztertu eta barreiatzerakoan lankidetzan aritu diren irakasle ikertzaile batzuk finkaturikoa izan da:
"Pertsona arteko harreman mota maltzurra, talde baten baitan izan ohi dena eta desabantailan dagoen beste bat behin eta berriro beldurrarazi eta baztertzea ezaugarri duena. Bereziki kaltegarria den harreman mota dela esan daiteke, adibidez, ikasgela berean dauden ikaskideek edo lan sail berean diharduten lankideek osatuta egon daitekeen taldetik kanpoko irizpide zehatzaren arabera estatus bera duten, hau da, berdinak diren, baina, kidea beldurrarazi edo baztertzen duenak bere abantailazko egoeran gehiegikeriaz jokatzearen ondorioz, botere aldetik –fisikoa, psikologikoa, etab.– maila ezberdinean dauden gizabanakoen artekoa denean". (Del Barrio, Martin, Almeida eta Barrios, 2003).
Berdinen arteko tratu txarrak oso modu ezberdinetan gertatu ohi dira:
– gizarte bazterkeriaren bitartez edo marjinatuz;
– eraso fisikoaren bitartez;
– hitzezko erasoaren bitartez;
– mehatxuen bitartez;
– sexu jazarpenaren, jazarpen fisikoaren edo hitzezko jazarpenaren bitartez;
– baliabide teknologikoak erabiltzearen bitartez...
Ia beti taldeko fenomenoak izaten dira, eta, bertan, paper ezberdinak bereizi ohi dira: biktimak, erasotzaileak, lekukoak... Inolako zalantzarik gabe, tratu txarra kaltegarria da guztiontzat, baina, hemen interesatzen zaigun ikuspegitik, alegia
, pertsona zaurgarrienen eskubideak defendatzearen ikuspegitik, tratu txarra bereziki suntsigarria da hura jasaten dutenentzat, hau da, biktimentzat.
Ikusiko den bezala, ez da lan erraza behar bezain fidagarri izango den datu seriea edukitzea berdinen arteko tratu txarraren hedapenari eta horren bilakaerari buruz. Aitzitik, nahiko zabalduta dagoen arazo bat da eta, sarritan, Ararteko Erakundeak berak esku hartu behar izan du.
Aurrekariak
Ararteko Erakundeak arreta berezia eman dio azken urteotan ikastetxeetako bizikidetzaren gaiari, eta ez bakarrik jasotako kexei erantzuteko, baizik eta, baita ere, bere ekimenez, prebentzioa, sentsibilizazioa eta praktika onen barreiapena ere sustatzeko.
Alde batetik, 2006. urtean zehar bizikidetzari buruzko azterlana egin zen Bigarren Hezkuntzako zentroetan; 2006ko abenduaren 19an eman eta argitaratu zen Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan txosten bereziaren funtsezko oinarria izan zen. Azterlan horren laburpena eskaini zen urteko txostenean. Horrela, nolabait, bi urte lehenago herritarrek parte hartzeko II. foroarekin eta gure erkidegoko Bigarren Hezkuntzako 80 zentrotako ikerketarekin hasitako prozesua amaitu zen. Txosten horretan zehatz-mehatz aztertutako gatazketako bat –bakarra ez den arren– eskolako jazarpena edo berdinen arteko tratu txarra zen.
2006ko txostenean, azpiatal honetan bertan adierazten genuen, kasu bakoitzean beharrezkoak diren esku-hartze zehatzetatik aparte, aipaturiko txostenean eginiko gomendioak aplikatzeak hautemandako arazo asko konpontzeko eta eraginkortasun handiagoz esku hartzeko balio izango zuela eta, nolanahi ere, hurrengo urteetan gai horren berariazko jarraipena egin behar izango zela uste genuela.
Balorazio horien arabera, Ararteko erakundeak, 2007. urtean zehar, hainbat ekimen gauzatu ditu. Besteak beste, honako sei hauek nabarmenduko ditugu:
1) Herritarrek parte hartzeko beste foro baten antolaketa (Hirugarren Foroa); 2007ko maiatzean egin zen, eta ikastetxeetako bizikidetzari eta gatazkei buruzkoa izan zen. Ohiko txostenean bertan foro horri buruzko informazio sintetikoa bildu genuen (ikusi V. kap.) eta, ondoren, foro horri buruzko argitalpen monografikoa egin eta ikastetxe eta hezkuntza zerbitzu guztietara bidali genuen (Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan. Hausnartzeko eta parte hartzeko foroak, 2008).
Foro horretako goizeko saioan, saio itxian, xede horretarako gonbidatutako 40 pertsona inguruk parte hartu zuen (ikastetxeetakoak, laguntza zerbitzuetakoak, ikuskaritzakoak, sistema judizialekoak, parte-hartze organoetakoak, ikerkuntza taldeetakoak…). Arratsaldeko saioan, saio irekian, 80 pertsona inguruk parte hartu zuen. Goizean jorratu ziren gaiak hauek izan ziren:
1. Zeintzuk diren eskolako giroan eragin onuragarria edo kaltegarria izaten ari diren faktore nagusiak.
2. Jarduera onen esperientziak eta adibideak.
3. Zer egin dezakeen edo egin behar duen hezkuntza-administrazioak.
4. Zer hobetu edo aldarazi ikastetxeen antolamenduan.
5. Nola kudeatu ikastetxeetatik jazarpeneko edo tratu txarren egoerak.
6. Beste gizarte agente batzuen esku-hartzea.
7. Zer ebaluatu, ikertu, barreiatu... beharko litzatekeen.
8. Zer ekarpen egin dezakeen Arartekoak.
Arratsaldeko saioan, Arartekoak Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan Txostenaren laburpena eskaini zuen, eta M. Jose Diaz-Aguado irakasleak, gaian aditu, hitzaldia eskaini zuen izenburu honen pean: "Eskolako jazarpenetik ikasgeletako lankidetzara". Mintzaldi hauek eta gero, mahi-inguru luzea egin zen. Mintzaldi guztiak grabatu egin ziren eta, behin horiek transkribatuta, editatu eta goian adierazitako argitalpenaren bitartez banatu ziren.
2) Hainbat hezkuntza agenterekin gai honi buruz egindako konferentziak eta bilerak, batzuetan Arartekoaren beraren ekimenez (azterlanean parte hartu zuten 80 zentroetako zuzendaritza taldeei deituta, adibidez) eta beste batzuetan, berriz, beste batzuen ekimenei erantzunez (adibidez, laguntza zerbitzuak, udal instantziak, unibertsitateak edo profesionalen elkargoak). Ildo horretan, aldizkari pedagogikoetan gai honi buruz argitaratutako artikuluak ere aipatu behar dira.
3) Tratu txarren edo bizikidetza arazoen atzean dauden eta baldintzatzaile diren oinarrizko gaietako bat sakondu ahal izateko beste ikerketa bat abiaraztea: balioak. 2007. urtean zehar, Lehen Hezkuntzako zein Bigarren Hezkuntzako ikasleei balioak helarazteari buruzko berariazko azterlan bati ekin zitzaion, eta horrek, ondoren, beste txosten bat egitea ekarri zuen, 2009. urtean argitaratu zena hain zuzen (Adingabekoei balioak transmititzea).
4) Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako material interaktiboa berriz argitaratu eta zabaltzeko eginiko urratsak; "ziberbullying" terminoaren bidez adierazten diren eskolako jazarpeneko beste modu batzuei heldu zitzaien bertan, arriskuak saihestu eta haien aurren defendatzeko gaitasuna handitzeko asmoz. Material interaktibo horiek eta horiei dagozkien gida didaktikoak editatu egin ziren eta ikastetxeetan eta hezkuntza zerbitzuetan banatu, Ziberbullying-a. Teknologi berrien bidezko jazarpena prebenitzeko gida eta Leihoak. Abentura ERREALA mundu BIRTUALEAN izenekin.
5) Hezkuntza Sailari bidalitako hainbat espediente izapidetu dira, ofizioz, Ikastetxeetako bizikidetza eta gatazkak izeneko txosteneko gomendioak betetzen diren edo ez ikusteko.
6) Herritarren partaidetzarako foro bat egin da, maiz beren sexu orientazioagatik jazarriak izan ohi diren nerabeen arazoei buruz berariaz hitz egiteko. 2008an antolatutako nerabe eta gazte lesbiana, gay, transexual eta bisexualei buruzko foro horretako ondorioak 2009. urtean argitaratu eta zabaldu ziren (Nerabe eta gazte lesbiana, gay, transexual eta bisexualak: trabak eta gaitzespenak beren garapen pertsonalean, harremanetan eta sozializazioan). Gai hori berariaz aztertuko da txosten honen hurrengo atalean (3.12).
Horrela, bada, Ararteko Erakundearen lehentasunezko eta jarraikako arreta eskuratu duen gaia da, eta horretarako hainbat ekimen bideratu da. Izan ere, esan dezakegu hori kezka handienetarikoa sortu duen eta arreta handienetarikoa exijitu duen adingabeen eremuko hiru gaietako bat izan dela azken urteotan.
Ekimen horietako batzuen berri ematen da txosten honetako beste atal batzuetan. Bestalde, 2007ko Ohiko Txostenean, eskaini genuen jada horietako biren nahiko laburpen zabala. Zehazki, Bigarren Hezkuntzako zuzendaritza taldeekin izandako bileretan bildutako ekarpenetatik eta Hezkuntza Sailak gure lehen datu eskaerari emandako erantzunetik bildu zen hura. Sailaren erantzuna "Bizikidetzarako, Bakerako eta Giza Eskubideetarako heztea programako 2007/2008 ekintzak eta Arartekoaren gomendioekin duten lotura" izena zuen dokumentuan zehaztu zen (Ikusi 2007ko txostena).
Funtsezko arazoak
Gure txostena saiatu egin zen ikastetxeetako bizikidetzari eragiten zioten oinarrizko arazoak zeintzuk ziren antzematen. Aitzitik, gatazkak baziren edo ez baloratzen ere saiatu zen, tamainan.
Ikastetxeetako indarkeriaren gainean gizarteak agertzen duen alarma, hedabideetan titular handiekin zenbaitetan agertzen diren albisteak, edota ikerketa zehatz batzuk eskaintzen dituzten emaitzak kontuan hartzen baditugu, ziurrenik deigarriena eta eginiko azterlanean azpimarratzeko moduko aldea izango da gure hezkuntza-komunitateko osagarri guztiak (ikasleak, irakasleak eta familiak...) nahiko pozik daudela beren ikastetxeetan sumatzen duten giroarekin. Erantzunak kritikoagoak dira hezkuntza-sistemaren giro orokorrari buruz galdetzen zaienean edo giroaren balizko hondamenari buruz hitz eginaraztean. Bakoitzaren ikastetxeari buruz galdetzean, ordea –hori da hobekien ezagutzen dutena–, bildutako balorazioak oso positiboak dira. Adibide gisa aipa daiteke familien %82k ez lukeela semea edo alaba ikastetxez aldatuko, edo familien %93,4 oso pozik dagoela semea edo alaba dagoen ikastetxean egotearekin.
Txostenak beste hainbat alde positibo antzemateko aukera ematen du. Ararteko erakundeak eskubideak bermatzeko duen betebeharretik aztertuz gero, ordea, alde negatiboak azpimarratu behar ditugu eta, bereziki, ondorio larriak izan ditzaketenak edo pertsonen oinarrizko eskubideetan eragina izan dezaketenak. Ikuspegi hori kontuan hartuta, egia esan, nahikoa litzateke ikastetxeko komunitateko kide bakar bat baztertua, mehatxatua, erasota edo lotsarazia izatea, gure kezka edo esku-hartzeak zentzua izateko. Eta gure azterlanean bildutako datuen arabera, gainerakoetan bezala, mota horretako egoerak, gehienetan botere-abusuaren ondorio, ohikoak dira zoritxarrez.
Azterlanak nahiz garatutako jarduerek agertzen dizkiguten kezka-elementu ezberdinen artean, honakoak azpimarra ditzakegu:
1) Irakasleen eta familien artean antzeman daitekeen dibortzioa
Txostenak aukera ematen du alde nabarmenak ikusteko, familien eta irakasleen artean oso jarrera ezberdinak antzemateko, hainbat konturen inguruan iritzia ematerakoan eta balorazioak egiterakoan. Horrela, esate baterako, familiek oso ikuspegi idilikoa dute irakasle eta ikasleen arteko harremanen inguruan; haien ustez beren seme-alabek ez dute ia arazorik ematen; aldiz, askoz ere kritikoagoak dira irakasleen jardunbidearekin, etab.
Hala eta guztiz ere, garrantzitsuena ez da beharbada alde horiek egotea izango. Kezkagarriena, ziurrenik, sektore batek besteari errua botatzea izango litzateke, edo arazoen erantzukizun nagusia egoztea, edo batek besteak gatazkak konpontzeko duen modua zalantzan jartzea... Horrela, irakasle gehienek (%54k) uste dute ikastetxeetako diziplina-arazoen edo indarkeriaren arrazoia familiak permisiboegiak izatea dela, eta seme-alabei inolako jokabide mugarik ez ezartzea. Familia askok, aldiz, uste du, gatazkak ez direla justiziaz konpontzen ikastetxeetan, edo bide judizialari heltzea aukera egokia dela...
Ararteko erakundean jasotzen ditugun kexek ere, alde horiek nabarmentzen dituzte: guregana jotzen duten familiek uste dute irakasleek edo ikastetxeetako zuzendariek arduragabekeriaz jardun dutela edo beren irudia mantentzen saiatu direla edo ez dutela nahikoa lan egin beren seme edo alabaren arazoa konpontzeko. Aitzitik, ikastetxeak behar bezala jardun duela uste du eta, zenbaitetan, familiaren esku-hartzea kaltegarria ere izan dela, gauzak zailtzea besterik lortu gabe.
Kontuan hartzen badugu azterlan guztiek eta praktikak familia eta irakasleen arteko lankidetza azpimarratzen dutela ikastetxeetako bizikidetza eta giroa hobetzeko ezinbesteko faktore gisa, alde horiek izugarri kezkagarriak dira eta lehentasunezko arreta eman behar zaie.
2) Sektore batzuen parte-hartze eskasa ikastetxeetako bizikidetza erregulatzen duten arauak egin, berrikusi eta aplikatzean
Eginiko azterlanaren emaitzek agertzen dute bizikidetza-arauak egin eta berrikustean dagoen parte-hartzea oso eskasa dela, bai behinik behin familia eta ikasleen aldetik. Sektore horien poztasun eza galdera-sorten erantzunean nahiz eztabaida-taldeetan agertzen da.
Badirudi ikastetxe batzuetan ohikoa izaten dela aurreko urteetan ezarritako arauak egokitzat jotzea, ikastetxeko komunitateko kide guztien arteko eztabaida sustatu gabe. Horietako asko kide berriak izan daitezke ikastetxean eta, beraz, gerta daiteke horien gauzatzean inoiz parte hartu ez izana.
Modu berean, ez dirudi formalizazio gehien izandako parte-hartze azpiegiturek –Eskolako Kontseiluentzat bizikidetza-batzordeak diren moduan– kontua behar bezala konpontzen dutenik. Ikasle eta familien balorazioaren arabera –organo horietan parte-hartze zuzena dutenak barne–, arauen berrikuspenean edo aplikaziorako irizpideetan esku hartzeko dituzten aukerak oso mugatuak dira, irakasleek erabakitzeko duten ahalmenaren ondoan.
3) Zenbait jokabide "normaltzat" hartzea; horrek zalantzan jartzen ditu errespetuzko bizikidetzarako ezinbestekoak diren hainbat balio
Azterlanean ikusitako beste elementu kezkagarrienetako bat da ikasleen talde handi batek "normaltzat" jotzea zenbait jokabide, horiek ikastetxeko giro ona suntsi badezakete ere. Jokabide horiek sufrimendu handia eragin diezaiekete zenbait ikasle eta irakasleri, edota arazoei erantzun egokia emateko aukera zaildu.
Nagusiki, hiru jokabide motaz ari gara. Horiek, aztertutakoaren arabera, nahiko ohikoak dira eta ikasleen talde esanguratsuak justifikatzen ditu –arrazoi harrigarriak emanez batzuetan–:
– Gelako martxa etetea edo diziplina eza, txostenean antzeman daitekeen moduan, irakaslearen egonezinerako arrazoi nagusienetako bat da eta, modu berean, ikasleen aldetiko frustrazioa eta poztasun eza dakartza.
– Gelakideei eginiko erasoak, haiengan izan ditzaketen ondorio negatiboak baloratu gabe.
– Ezer egiten ez duen lekukoaren paperaren onarpena. Normalean, ondorio negatiboak etorriko zaizkienaren beldur, beste alde batera begiratzen dute, sufritzen ari denari babesik eman gabe edota heldu arduradunekin elkarlanean aritu gabe.
Jarrera horietako batzuk irmo ageri dira berriro ere Arartekoren ondorengo beste txosten batean, Adingabekoei balioak transmititzea izenekoan hain zuzen.
Txostenak dioen moduan oso zabaldurik dauden jokabide horien konbinazioak kostu pertsonal handia ari dira izaten, bai ikasleen baita irakasleen kasuan ere, eta horrek ondorio negatiboak dakartza ikastetxeetako eta geletako bizikidetza-giroan.
4) Ikastetxeetatik kanpoko agente batzuen jarduera jakin batzuk izaten duten eragina, eta ez beti positiboa
Ikastetxeko komunitatea eta bereziki irakasleen taldeak kezka handiz ikusten du neurri batean beste agente sozial batzuen esku-hartzea, beraiena dela uste duten esparru batean. Adibide gisa, ikastetxeko jazarpen kasuen judizializazioaren inguruan adierazitako iritziak aipa daitezke, edo zenbait kasuri hedabideek ematen dioten tratamenduari buruz adierazitakoak.
Litekeena da ikastetxetik "kanpoko" agente batzuen esku-hartzearen aurkako iritzi batzuk jarrera defentsiboaren ondorioz etortzea, baina aldi berean arrazoizko kezka antzematen da zenbait esku-hartzek egoera ez hobetzeaz gain, ondorio negatibo gehiago sor ditzakeelako positiboen aldean. Gauzak horrela, badirudi kasuen, hartutako neurrien eta ondorioen jarraipena egitea beharrezkoa dela.
5) Irakasle askorengan ezinegon maila altua antzeman daiteke, gainezka egiten dutela sentitzen dutelako
Galdera-sortei emaniko zenbait erantzunek nahiz elkarrizketa eta irakasleekin izandako eztabaida talde jakin batzuen edukiak pentsarazten dute irakasle askok gainezka egiten duela sentitzen duela, alde batera utzita daudela, lubakian sartuta bezala, lan itzelaren aurrean beharrezkoak dituen baliabideak izan gabe: onarturiko agintea, prestakuntza egokia, tutore lanak behar bezala gauzatzeko denbora eta esparruak, administrazioaren babesa, esparru legal argiak, baliabideak, eskolari gerora egingo duenaren aurkakoa izango dena exijitzen ez dion gizartea...
Irakasleen etsipenak ikastetxeetako bizikidetza-giroan hobekuntza esanguratsuak sumatzea galaraziko luke; beraz, horregatik da garrantzitsua haien parte-hartzea zaindu eta babestea. Egia da ikastetxeek, haiek bakarrik, ezin dutela gizarteko indarkeria deuseztatu, baina prebentzioa lan dezakete, agerpena gutxitu, ondorioak murriztu eta harremanetarako eredu alternatiboak eskaini.
6) Zenbait jokabideren aurrean agerturiko erreakzioa ez da nahikoa, edo motelegia da, eta horrek zigorgabetasun sentsazioa sortzen laguntzen du
Egia da ikastetxeen oinarrizko lana prebentzioa izan behar dela, baina zenbait egoeraren aurrean, prebentzioa ez da nahikoa. Zenbait gertakariren aurrean, jazarpen egoerak kasu, ezinbestekoa da esku hartzea eta, gainera, azkartasunez eta eraginkortasunez. Mantsotasunak edo eraginkortasun ezak ondorio negatiboak bakarrik dakartzate: jazarpena jasan behar duen pertsonarentzat noski, babesgabetasun egoeran jarraitzen duelako, baina baita jazarpena eragiten duen pertsonarentzat edo taldearentzat ere, zigorrik gabe ikusten dutelako beren burua, eta lekukoentzat ere, gelakide bat lotsarazten jarraitzen dutela ikusten dutelako apartekorik gertatu gabe.
Ararteko erakundean jasotako kontsulta eta kexa gehienak (aurrerago ikusiko den moduan) ikastetxeek urtetan pairatutako desgastearen eta frustrazioaren ondotik etorritakoak izan dira. Oro har, familiek adierazitakoak izan dira, ikastetxearen aldetiko esku-hartzea moteltzat edo eskastzat jotzeagatik.
7) Tratu txarren biktima direnen bakardadea eta mina
Badirudi orain arte ezagututako edo salaturiko kasuak errealitatearen zati txiki bat besterik ez direla. Eskura dauden datuek, aurrerago ikusiko den moduan, benetako mugak ageri dituzte.
Baina, hezkuntza-sisteman edo eskolako aro jakin batean agertzen diren jazarpen kasuen proportzio fidagarrienaren datua zein den alde batera utzita, kontua da tratu txarra pairatzen duen ikasle asko dagoela. Horietatik asko isiltasunean bizi dira, edo lagunen baten babesarekin bakarrik. Egoera horren arrazoia hura defendatu beharko luketen helduei gertatzen dena azaltzeko biderik ez izatea edo salaketak babesgabetasun handiagoa eta are ondorio kaltegarriagoak ekarriko dizkiela uste izatea izan daiteke.
Egoera hori erabat onartezina da zuzenbidezko estatu batean, eta are gehiago, heztea helburutzat duen erakunde batean. Haien erantzukizun nagusia ikasleak babestea da, kasu gehienetan adin txikikoak baitira. Jarraian datorren idatz-zatian berraztertuko diren berariazko gomendioetako batzuk tratu txarraren biktima den horri behar duen laguntza ematen zaiola bermatzera zuzenduta daude, hain zuzen.
Hobekuntza proposamenak (jada egindako gomendioak)
Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan izeneko txostenean, 2006koa hain zuzen, 28 gomendio egin genituen. Horietako asko prebentziorako dira, eta ikastetxeetan bizikidetza giroa hobetzea bilatzen dute. Aitzitik, horietako batzuk, prebentziora ez ezik, jazarpen egoeren aurrean –horiek gertatzen direnean– eraginkortasun handiagoz esku hartzera ere zuzenduta daude.
Jarraian datorren laburpenean, gomendioen enuntziatua besterik ez dugu gogoraraziko (ikuspegi orokorra ez galtze aldera), eta berdinen arteko tratu txarreko egoerekin lotura zehatzagoa duten horietan bakarrik geldituko gara.
1) Gomendioen lehenengo blokea maila orokorragokoa edo izaera arautzailekoa zen, Hezkuntza-administrazioan berezkoak. Zera proposatu genuen:
– Ikastetxeen parte-hartzea bultzatzea, bizikidetzaren hobekuntzarako programa eta planetan. Praktika onak hedatzea eta esku-hartze programak barreiatzea, ebaluatu, eta eraginkorrak direla baieztatu ondoren.
– Ikastetxeei babesa ematea baliabideen, aholkularitzaren, irakasleen prestakuntzaren eta bizikidetza planak martxan jartzen lagun dezaketen material zehatzen bidez.
– Bazterketa ekiditea, heterogeneotasunaren alde egitea, eta arreta eta baliabide bereziak ematea arazoak pilatzen dituzten ikastetxeei edo sektore ahulenei.
– Egungo esparru arautzailea berrikusi eta osatzea. Ikasleen eskubide eta betebeharren Dekretua aldaraztea (bi urte geroago aldarazi zuten, abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuaren bitartez).
– Dauden jarduera protokoloak berrikustea eta beste berri batzuk garatzea, zabalduen dauden edo larrienak diren indarkeria egoerei aurre egiteko.
Komenigarria da azken gomendio honetan gelditzea (txostenean 5.a), izan ere, hainbat jarduera gauzatzea eragin du.
Esku hartzeko protokoloak egoteak zenbait egoerei erantzun goiztiarra ematea aurreikusten du, erantzukizunak argitzea, koordinazio bideak aurreikustea, aldeei bermeak eskaintzea, jarraipena erraztea, etab. Gure artean bada jada esku hartzeko protokolo bat, jazarpen egoeretan erabiltzeko ("Ikastetxeetan berdinen arteko tratu txarrak gertatzen direnean jarduteko gida"). Aplikazioari buruzko datu batzuk ere bazeuden.
Hori gorabehera, erabileraren eta erabilgarritasunaren gaineko jarraipena egitea eskatu genuen, eta, horrekin batera, besteak beste, hurrengo alderdiak aztertzea: esku-hartze eskaeren jatorri ohikoena zein den eta kasuen izapidetzean mantentzen diren konfidentzialtasun bermeak nahikoak diren, zenbait familiak erakunde honi adierazitako kontsulta eta kexen arrazoia izan delako; salatutako gertakarien, esku-hartzearen errekerimendu dataren eta beharrezkoak diren neurriak hartzearen artean igarotzen den denbora; ikastetxeko jazarpentzat jotako egoeretan hartutako neurrien eraginkortasuna, eta jazarpentzat hartu ez arren salatu izan diren beste gertakari batzuetako neurriak.
Gida horren berrikuspen edo jarraipenarekin batera, indarkeriako beste egoera batzuetarako protokolo zehatzak egitea proposatzen da, larritasuna edo hedapen maila kontuan hartuta.
2) Gomendioen bigarren bloke batek eragina zuen ikastetxeen lehentasunetarako eta horien antolamendurako. Gauzak horrela, gomendio hauek egin ziren:
– Bizikidetzaren hobekuntza eta edozein motatako tratu txarren gaitzespena jartzea, ikastetxe ororen lehentasunezko helburu gisa.
– Ikasleen parte-hartzea sustatzea zenbait gatazken kudeaketan.
– Banakako tutoretzen praktika zabaltzea.
– Taldekako tutoretzetan harremanetarako gaitasunak lantzea sistematikoki.
– Talde-gela bakoitzean parte hartzen duen irakasle kopurua gutxitzea ahalbidetuko duen antolaketaren alde egitea, tutoretzen egonkortasun handiagoarekin batera.
– Eskola orduetatik kanpoko denborak eta esparruak aztertu eta ikuskatzen direla bermatzea.
– Bizikidetza batzordeen funtzioak eta papera areagotzea. Sektore guztiek horietan parte hartuko dutela bermatzea.
– Curriculuma eta metodologia egokitu eta erabiltzea, elkarrekin bizitzen ikasteko oinarrizko elementu gisa.
– Ikasleen eta familien parte-hartzea areagotzea, bizikidetza arauak egin, aplikatu eta berrikusterakoan.
– Gelako martxa etetea edo ikastetxeetako diziplina ezari buruzko alderdiak.
– Informazioa zaintzea, familien artean prestakuntzako jarduerak sustatzea eta familia-ikastetxea lankidetza estutzea.
3) Hirugarren blokea esku hartzeko berariazko gomendioek eratzen dute. Horiek ikastetxean bertan gertatzen diren jazarpen edo indarkeria egoeren aurrean erabiltzekoak izango lirateke, eta horiek dira, ziurrenik, hemen arreta gehien merezi dutenak. Honako hauek dira:
– Sektore guztiak elkarrenganako errespetuaren garrantziaz jabearaztea, eta edozein motatako indarkeria erabat baztertzea (17. gomendioa)
Ikastetxeko komunitatea eratzen duten gizakien taldearen ezaugarri ohikoenetako bat kideen aniztasuna da: ez bakarrik ezaugarri pertsonalenganako errespetuari dagokionez, baita bakoitzak antolaketaren barruan duen paper, funtzio edo estatusarenganako errespetuari dagokionez ere.
Hain konplexua eta heterogeneoa den giza talde bateko bizikidetzak ezin ditu gatazkak ekidin, baizik eta besteenganako errespetuan kokatu. Bestalde, giza eskubideen kulturak eta gizalegezko bizikidetzak edozein motatako indarkeria deuseztatzea exijitzen du harremanetan, are gehiago izaera hezitzaileko erakunde batean.
Besteenganako errespetua izatea eta indarkeria erabat gaitzestea ezinbesteko bi balore dira, beraz, eta ikastetxeko komunitateko kide guztiek horretaz jabetu behar dute, bai prebentzioko ikuspegitik, baita arazoen aurrean esku hartzeko ikuspegitik ere.
– Kasu guztietan biktimari laguntzea, eta babesa eta bere segurtasuna bermatzea (18. gomendioa)
Botere-abusuagatiko tratu txarreko egoeretan, ezagunak bilakatzen direnean, egin beharreko lehenengo gauza eta presa handienekoa erasoa jasan duen pertsonari berehalako laguntza eskaintzea da, harekin hitz egitea, eta bere babesa bermatzea. Hau da, lehenengo urratsetik antzeman behar du adineko arduradun bat dagoela konfiantza eskaintzeko, hark entzun, lagundu eta emaniko urratsen gaineko informazioa emateko. Harreman pertsonalak norberak bere buruari errua botatzeko saiakerak galarazteko balio behar du. Jazarpeneko jokabideak erabat gaitzetsi behar dira, justifikaziorako erabiltzen den arrazoia edo aitzakia dena dela ere.
Antzeko helburuak bilatu behar dira tratu txarrak jasan dituen ikaslearen familiarekin harremanetan jartzerakoan. Informazioa eman behar zaio, eta harekin lankidetza estua mantendu behar da une oro.
– Erasotzaileekin berehala esku hartzea, edozein erasoren aurrean tolerantzia zeroko mezu garbia helaraziz (19. gomendioa)
Halaber, pertsona erasotzaileei eta haien familiei dagokienez, ikastetxearen parte-hartzeak azkarra, tinkoa eta argigarria izan behar du. Helburuen artean honakoa bilatu behar da:
• Tolerantzia zeroko mezu garbia helaraztea, eta edozein motatako jazarpena berehalakoan utzaraztea.
• Ekintzak ekar ditzakeen ondorio negatiboak edo taldeko defentsako erreakzioak ekiditea.
• Familien eta ikastetxeen arteko lankidetza sustatzea.
Estatuko Fiskaltza Nagusiaren "Gazte justiziako sistematik ikastetxeetako jazarpenaren tratamenduari buruz" izeneko 10/2005 Instrukzioan adierazten den moduan: "Erasotzaileek ez badute berehalako balorazio negatibo sendoa jasotzen beren jokabideagatik, eta ez bazaie erantzun tinkoa ematen zigorrik gabe ez direla geratuko jakinaraziz, eta/edo neurri bateko ‘saria’ lortzen badute entzutea eta mendetasuna eskuratuz gainerako ikasleen partetik, portaera erasotzailea jarduteko modu ohikoa bilaka daiteke, eta menderatzetik estilo normalizatua egingo du pertsonen arteko harremanetan".
– Bideak erraztea ikasleek informazioa tutoreei edo ikastetxeko arduradunei helarazteko aukera izan dezaten (20. gomendioa)
Galdera-sortei emaniko erantzunen arabera eta ikasleekin izandako eztabaida taldeetan eztabaidatutakoa kontuan hartuta, atentzioa ematen digu haiek erabat jabetzen direla lekukotzen dituzten jazarpen egoeretan urratsak eman ditzaketela, horiek ekidin edo gainditzeko. Are gehiago esanda, askok uste dute zer edo zer egin beharko luketela jazarritako gelakidea defendatzeko, adibidez, hura defendatzea edo duten informazioa heldu arduradun bati ematea…, baina ez dute horrelakorik egiten beldurragatik edo bide egokiak ez izateagatik. Ohartzen dira, gainera, askotan helduek ez dituztela gertakariak ezagutzen, eta, beraz, ez dutela esku hartzen horiek deuseztatzeko.
Beharrezkoa da "isiltasun lege" moduko hori apurtzea, erasoa jasaten duenari kalte handia egiten diolako, baina modu berean jazarpenaren lekuko mutu direnen kontzientzia moralari ere eragiten diolako. Zenbait jokabideren balio etikoa zalantzan jartzean datza, eta modu berean, ikasleei bidea erraztea –askotan gertakariak ezagutzen dituzten bakarrak– informazioa tutoreei edo ikastetxeko arduradunei helarazteko aukera izan dezaten.
– Egoeraren gaineko etengabeko jarraipena egitea eta ikerketako edo zigorreko prozedurak ez luzatzea (21. gomendioa)
Ikasleen artean botere-abusuagatik gertatzen den jazarpena edo tratu txarra, oro har, denbora luzez mantendu ohi da. Hain zuzen ere, Ararteko erakundean jasotako kontsulta edo kexa gehienak urte askotan, eta batzuetan ikastetxe ezberdinetan eta hezkuntza maila anitzetan, pairatutako tratu txarreko egoerekin dute zerikusia.
Esku-hartzeak, jada adierazi den moduan, berehalakoa izan behar du; ikerketa eta zigor prozedurek ahalik eta azkarrenak izan behar dute; baina aldi berean, beharrezkoa izango da etengabeko jarraipena egitea, modu horretan arazoak gainditu diren eta hartutako neurriak eraginkorrak diren baloratzeko.
LOEak nahiz Adingabearen Zigor Legeak urruntzeko, edo ikastetxetik aldatu edo lekualdatzeko neurriak aurreikusten dituztela kontuan hartuta, horien jarraipena egitea beharrezkoa dela dirudi, edozein motatako urradura ekiditen saiatuz.
– Jazarpen edo ikasleen arteko tratu txarreko egoeren aurrean, jarduteko aukera ezberdinen berri ematea eta orientatzea (22. gomendioa)
Egun, gizarte sentsibilizazio handia dago –neurri bateko alarma ere bai– jazarpeneko egoeren aurrean, baina, aldi berean, nahasmendu handia dago horren aurrean egin beharko litzatekeenaren edo ez litzatekeenaren aurrean. Nahasmendua, adibidez, jarraitzea komeni den irizpideen gainean edo maila ezberdinen aurrean egin behar diren urratsen eta ondorioen gainean (gelako tutorearen aurrean; ikastetxeko zuzendaritzaren aurrean; hezkuntza ikuskaritzaren aurrean; bizikidetzako programaren arduradunen aurrean; Arartekoaren beraren aurrean, polizia edo epaitegien aurrean, etab.).
Ona litzateke hezkuntza komunitateko osagarri guztiek (ikasleek, familiek, irakasleek, zuzendaritza taldeek, etab.) oinarrizko informazio komuna izatea, erabakiak hartzerakoan orientazio gisa balio dezan.
4) Laugarren blokea beste gizarte agente batzuen esku-hartzeari buruzko gomendio batzuk eratzen dute:
– Zenbait kasu epaitegietara emateari buruz.
– Gai hauek hedabideetan duten tratamenduari buruz.
– Beste gizarte agente batzuekin lankidetzan aritzeari buruz.
5) Azkenik, azken hiru gomendioak jarraipen edo ikerkuntza beharrei buruzkoak dira. Horietan behar hauek planteatzen dira:
– Errealitatearen eboluzioaren gaineko aldizkako jarraipena egitea ahalbidetzen duten azterlanak egitea.
– Esku-hartze programen eraginkortasuna aztertzea (arrakasta eta porroterako faktoreak), eta, beraz, horien luzapena sustatzea edo bertan behera uztea.
– Egun Hezkuntza Sailak duen protokoloaren edo Ikastetxe batean tratu txarren aurrean jarduteko gidaren aplikazioaren, eta ikastetxeetan aplikatutako espediente eta zigorren jarraipena (28. gomendioa).
Jarraian datozen ataletan ikusiko den bezala, jarraipen honek arreta berezia eskuratu du Arartekoaren partetik.
Jarraipenak
Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan txostenaren jarraipentzat, 2007an lehenengo jarduketa bat hasi genuen ofizioz, Hezkuntza Sailari zuzenduta; horrek 2008ko urtarrilean eman zuen erantzuna eta erantzun hori urte hartako txostenean jaso genuen.
Gero, 2008ko apirilean, Arartekoak beste idazki bat bidali zion Hezkuntza sailburuari, eta, haren bidez, besteak beste, berariaz eskatu zizkion azken ikasturteetan aplikatutako jazarpen egoeretarako protokoloaren datuak. Beste hainbatetan eskatu ostean eta beste espediente bat egin ostean, 2009ko otsailean jaso genuen erantzuna, aurreko urteko txostena ia amaituta zegoenean. Dena dela, txosten hartan daturik oinarrizkoenak jaso genituen, hurrengo txostenetan ostera heldu eta xehekiago aztertzeko asmoz (Ikusi 2008ko txostena).
Sailaren erantzunean 2006-2007 eta 2007-2008 ikasturteetako datuak ageri ziren, baina soilik kasu hauenak: "casos denunciados que, a juicio del inspector o inspectora, previa valoración compartida con el director o directora del centro, se pueden considerar como maltrato entre iguales, entendiendo por tales los que cumplen las características principales que se citan en la ‘Guía de actuación en los centros educativos ante el maltrato entre iguales’, que son el desequilibrio de poder, la intencionalidad, la repetición en el tiempo y la situación de indefensión en la que se encuentra la víctima".
Protokoloaren aplikazioaren inguruan jaso genituen datuak arlo hauen arabera zeuden banatuta: lurraldea, sarea, sexua, hezkuntza maila... Beraz, nolabaiteko analisia egiteko modua ematen zuten, bai eta zenbait joera hautematekoa ere: kasurik gehienak zein maila edo etapatan gertatzen diren, zenbaterainokoak diren "zuzeneko eraso fisikoak", zein neurri ari diren aplikatzen... Joera eta elementu horiek beste urte batzuetako ohiko txosten ezberdinetan nabarmendu ditugu.
Dena dela, iruditzen zitzaigun datuak ez zirela aski balioespen egoki bat egiteko. Batez ere, arrazoi hauengatik:
– Izan ere, jada esan den moduan, kopuruek "ikuskatzaileen (...) iritziz berdinen arteko tratu txar bezala har daitezkeen salatutako kasuak" hartzen zituzten bakarrik, Gidan ezarritako irizpideei jarraiki.
Hala, ikasturte bakoitzeko datu orokorrak 72 (2006-2007 ikasturtea) eta 62 (2007-2008 ikasturtea) kasu ziren. Baina datu horiek balioesteko beste datu orokorrago batzuk, behintzat, falta zitzaizkigun; hala nola zenbat salaketa edo espediente izan ziren, zenbat kasutan aplikatu zen protokoloa, eta kasuak aztertu ostean horietako zenbatean erabaki zen ez zegoela jazarpen egoerarik, eta, hala erabaki bazen, zer arrazoi hartu ziren kontuan edo zer beste neurri hartu ziren.
– Izan ere, oso litekeena da datuetan bertan ikusten diren aldeak (ikasturte baten eta bestearen artean, lurraldeen artean, sareen artean...) ez izatea soilik benetan gertatu diren jazarpen egoeren ondorio, baizik eta beste faktore batzuen ondorio izatea, hala nola aldeak daudelako protokoloa aplikatzeko irizpideetan eta are ikuskaritzan salaketa jartzeko edo ez jartzeko ohituran.
– Izan ere, emandako datuak ezin ziren konparatu edo osatu jazarpen egoeretan esku hartzen duten beste iturri edo instantzia batzuekin, hala nola adingabeen fiskaltzekin edota Arartekoarekin berarekin. Esate baterako, ez zegoen modurik jakiteko fiskaltzetan jarritako salaketatik edo Arartekoan aurkeztutako kexetatik zein zeuden jasota eta zein ez Sailak emandako datuetan, ez eta balioespenetan bat-etortzerik edo desberdintasunik bazegoen ere.
Horregatik, 2009. urtean, beste jarraipen espediente bat bidali genion Hezkuntza Sailari, eta berriro ere datuak eskatu genizkion, behintzat goian adierazitako mugetakoren bat gainditzeko. Informazio eskaera horretan, hiru atal zehaztu ditugu:
1) Aurrez jasotako datuei dagokienez –2006-2007 eta 2007-2008 ikasturteei dagozkienak–, informazio osagarria eskatu dugu (hala nola jazarpenik hauteman ez den zenbat espediente ireki diren), eta ikusitako eboluzioaren edo datuen baliozkotasunaren inguruan Sailak berak egindako balioespenak.
2) Jadanik amaituta zegoen 2008-2009 ikasturteko datuei dagokienez, horiek egoki balioesteko informazioa: datuak lurralde, sare eta etapen arabera banatzea; zenbat espediente ireki diren; jazarpena izan dela ebatzi den zenbat espediente ireki diren; nagusiki zer neurri edota zehapen ezarri diren halako kasuetan; Sailak berak nola balioesten duen ikusitako eboluzioa; auzibidean zenbat salaketa jarri diren...
3) Nolanahi ere, protokoloaren aplikazioari buruzko datuak ikastetxeetako bizikidetza eta gatazkei buruzko adierazle kuantitatibo posible bat baizik ez dira. Beraz, adierazi genuen, datuak alde batera utzita, 2006ko gure ezohiko txostenean egindako 28 gomendioen inguruko informazioa aztertuko genuela, bete ote ziren ikusteko.
Sailaren erantzuna 2009ko azaroan jaso genuen. Ikuskaritza Nagusiak egindako txosten bat zen eta, batez ere, 1) eta 2) paragrafoetan eskatutako datuak agertzen ziren, eta horien baliozkotasunari edo fidagarritasunari buruzko zenbait ohar egiten ziren; 3. paragrafoari dagokionez, Ikuskaritzak zuzenean esku hartu duen gomendioak baizik ez ziren agertzen (hala nola ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko dekretuaren inguruko gomendioa).
Informazio hori guztia hobeto aztertu eta aprobetxatuko dugu kapitulu honetako hainbat epigrafetan.
Funtsezko datuak – adierazleak. Bilakaera
Azterlan eta ikerketa ugari saiatu egiten da berdinen arteko tratu txarrek eskola eremuan duten agerpena zenbatzen. Emaitzak, ordea, asko aldatzen dira batzuetatik besteetara, hain zuzen ere erabilitako metodologiaren, laginaren, galderen eta galdeketetan eskainitako maiztasun eskalen arabera, eta baita jazarpen gisa zer jokabide hartu den eta, ondorioz, zer datu ustiatuko den arabera. Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleei mugaturiko azterlanetan ere igartzen da hori.
Guk geuk, Ararteko Erakundean, gutxienez bi azterlan monografiko ditugu eta horietan EAEko ikasleen lagin adierazgarri bateko datu ustiapena egin da. Horietatik lehenengoa 2006ko txostenari dagokio (Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan). Bigarrena berriagoa da, 2009koa hain zuzen, Adingabekoei balioak transmititzea gaiari buruz.
Helburua hemen ez da horrenbeste xehetasuneko bi txosten laburbiltzea, baina uste dugu komenigarria dela horietan aztertutako datuetako batzuk gogoraraztea, adibide modura ia:
Behin ere ez | Noiz-behinka | Dezentetan | Beti | Agerpena | |
Iseka egin, gaizki hitz egin, lotsarazi naute | %40,6 | %45,9 | %10,2 | %3,3 | %59,4 |
Jo naute | %78,3 | %17,0 | %3,4 | %1,3 | %21,7 |
Ez ikusiarena egin, baztertu naute | %69,7 | %24,0 | %4,4 | %1,8 | %30,3 |
Mehatxatu edo xantaia egin didate | %81,1 | %14,3 | %3,4 | %1,1 | %18,9 |
Gauzak lapurtu edo apurtu dizkidate | %65,6 | %26,1 | %5,8 | %2,5 | %34,4 |
Hitzezko sexu-erasoa egin didate | %88,7 | %7,9 | %2,0 | %1,4 | %11,3 |
Sexu-eraso fisikoa egin didate | %92,7 | %4,9 | %1,1 | %1,3 | %7,3 |
Iseka egin, gaizki hitz egin, lotsarazi dut | %40,2 | %49,5 | %8,3 | %2,0 | %59,8 |
Jo egin dut | %70,2 | %24,3 | %4,0 | %1,5 | %29,8 |
Ez ikusiarena egin, baztertu egin dut | %59,2 | %33,4 | %5,6 | %1,7 | %40,8 |
Mehatxatu edo xantaia egin dut | %81,9 | %14,4 | %2,7 | %1,1 | %18,1 |
Gauzak lapurtu edo apurtu ditut | %88,0 | %9,2 | %1,8 | %1,0 | %12,0 |
Hitzezko sexu-erasoa egin dut | %92,0 | %5,7 | %1,5 | %0,8 | %8,0 |
Sexu-eraso fisikoa egin dut | %95,1 | %3,4 | %0,6 | %0,9 | %4,9 |
Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan txosteneko taula. Arartekoa, 2006.
BIKTIMAK | ERASOTZAILEAK | |
Iseka egin, gaizki hitz egin | 13,5 | 10,3 |
Jo | 4,7 | 5,5 |
Ez ikusiarena egin, baztertu | 6,2 | 7,4 |
Mehatxatu | 6,4 | 3,8 |
Gauzak lapurtu edo apurtu | 8,2 | 2,8 |
Hitzezko sexu-erasoa | 3,4 | 2,3 |
Sexu-eraso fisikoa | 2,4 | 1,5 |
Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan txostenetik hartutakoa. Arartekoa, 2006.
GATAZKA EGOERAK | Lehen Hezkuntzako 2. Zikloa | Lehen Hezkuntzako 3. Zikloa |
Ikasleei burla, barre edo irain egin diezu | 38,6 | 67,4 |
Jo egin dituzu | 33 | 33,1 |
Zurekin jolastea galarazi diezu | 25 | 28,9 |
Ikaskideak mehatxatu dituzu nahi ez duten zerbait egitera behartzeko | 9,5 | 8 |
Irakasleren bat iraindu duzu | 6,6 | 10 |
Adingabekoei balioak transmititzea txostenetik hartutako taula. Arartekoa, 2009.
Lehenengo kasuan, datuak DBHko ikasleen lagin batetik eskuratutakoak izan ziren, 2005-2006 ikasturtean. Bigarrenean, aldiz, ikasleak Lehen Hezkuntzakoak izan ziren, 2007-2008 ikasturtean. Alde nagusia, ordea, ez da hori, baizik eta kasu bakoitzean zer neurtu nahi den eta zer irizpide eta baliabideren bitartez.
Datuak alderatu ahal izateko eta, horrela, fenomenoaren bilakaera baloratzeko, beharrezkoa litzateke aldizka ikerketek jarraitutasuna edukitzea, irizpide eta baliabide berdinak aplikatuta. Estatu osoarentzat bada, gutxienez, horrelako ezaugarriak biltzen dituen azterlan bat, Espainiako Herriaren Defendatzaileak sustaturikoa hain zuzen. Azterlan hori txosten ezberdinetan islatu da: Violencia escolar: El maltrato entre iguales en la ESO (2000) eta Violencia escolar: el maltrato entre iguales en la ESO 1999-2006 (2007) izenekoetan hain zuzen.
Hezkuntza Sailari egindako informazio eskaerei emandako erantzunetatik datu batzuk eskuratu ditugu, baina jada aipatu diren mugak edukita. Ondorioz, ausartegia litzateke ondorioak ateratzea.
Labur adieraztearren, Ikuskaritzak esku hartu duen eta berdinen arteko tratu txarrik bazegoela uste izan den kasu kopurua, azken hiru ikasturteetan eta datuak eskura edukita, hau izan da:
– 2006-2007 ikasturtea: 72 kasutan jo zen berdinen arteko tratu txarrak izan zirela (10 Araban, 29 Bizkaian, 33 Gipuzkoan), guztira irekitako 106 salaketa edo espedienteen artean.
– 2007-2008 ikasturtea: 62 kasutan jo zen tratu txarrak izan zirela (20 Araban, 29 Bizkaian eta 13 Gipuzkoan), guztira irekitako 114 salaketa edo espedienteen artean.
– 2008-2009 ikasturtea: 40 kasutan jo zen tratu txarrak izan zirela (8 Araban, 19 Bizkaian eta 13 Gipuzkoan), guztira irekitako 77 salaketa edo espedienteen artean.
Datu horien xehetasunak jarraian datorren taulan ikus daitezke:
Lurraldea | Sarea | 2006-2007 ikasturtea | 2007-2008 ikasturtea | 2008-2009 ikasturtea | |||
Jasotako kasuak | Tratu txarren frogak eduki dituzten kasuak | Jasotako kasuak | Tratu txarren frogak eduki dituzten kasuak | Jasotako kasuak | Tratu txarren frogak eduki dituzten kasuak | ||
Araba | Publ. | 5 | 3 | 17 | 14 | 11 | 3 |
Prib. | 8 | 7 | 18 | 6 | 11 | 5 | |
Bizkaia | Publ. | 25 | 18 | 37 | 18 | 20 | 10 |
Prib. | 20 | 11 | 19 | 11 | 15 | 9 | |
Gipuzkoa | Publ. | 37 | 29 | 11 | 6 | 13 | 7 |
Prib. | 11 | 4 | 12 | 7 | 7 | 6 | |
EAE | Publ. | 67 | 50 | 65 | 38 | 44 | 20 |
Prib. | 39 | 22 | 49 | 24 | 33 | 20 | |
Guztira (%) | 106 | 72 (%68) | 114 | 62 (%54) | 77 | 40 (%52) |
Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila – 2007, 2008 eta 2009ko jarraipen espedienteak / Guk egindakoa.
Ikasturte bakoitzeko informazioa aldagai ezberdinak gorabehera xehatuta dator. Funtsean: hezkuntza sarea; mutilak edo neskak diren; eskolatze maila; tratu txar mota eta hartutako neurriak. Horrela, esate baterako, azken ikasturteari dagokionez, datuak jarraian datozen bi tauletan laburbil daitezke:
Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | EAE | ||||||
Publ. | Prib. | Publ. | Prib. | Publ. | Prib. | Publ. | Prib. | Guztira | |
Erregistratutako kasu kop. (tratu txartzat hartu ez direnak barne) | 11 | 11 | 20 | 15 | 13 | 7 | 44 | 33 | 77 |
Tratu txar kopurua, ikuskatzailearen iritziz | 3 | 5 | 10 | 9 | 7 | 6 | 20 | 20 | 40 |
Eskolatze mailaren arabera erregistratutako kasuen %a: | |||||||||
- Haur Hezkuntza | 1 | 0 | 1 | 0 | 1 | 0 | 3 | 0 | 3 |
- Lehen Hezkuntza | 3 | 5 | 11 | 7 | 1 | 0 | 15 | 12 | 27 |
- DBH |
7 | 5 | 8 | 8 | 10 | 7 | 25 | 20 | 45 |
- Batxilergoa |
0 | 1 | 0 | 0 | 1 | 0 | 1 | 1 | 2 |
- Prestakuntza Zikloak |
0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
Tratu txarren kasu kop., eskolatze mailaren arabera: | |||||||||
- Haur Hezkuntza | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 1 | 0 | 1 |
- Lehen Hezkuntza | 0 | 1 | 4 | 4 | 0 | 0 | 4 | 5 | 9 |
- DBH | 3 | 3 | 6 | 5 | 5 | 6 | 14 | 14 | 28 |
- Batxilergoa | 0 | 1 | 0 | 0 | 1 | 0 | 1 | 1 | 2 |
- Prestakuntza Zikloak | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. / Esp.: 26/2009/09 / Guk egindakoa.
Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | EAE | ||||||
Publ. | Prib. | Publ. | Prib. | Publ. | Prib. | Publ. | Prib. | Guztira | |
Tratu txar motak: | |||||||||
- Gizarte-bazterkeria |
0 | 1 | 1 | 0 | 0 | 2 | 1 | 3 | 4 |
- Hitzezko erasoak | 1 | 0 | 0 | 3 | 2 | 2 | 3 | 5 | 8 |
- Zeharkako eraso fisikoak |
0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 1 |
- Zuzeneko eraso fisikoak |
0 | 2 | 5 | 2 | 4 | 1 | 9 | 5 | 14 |
- Beldurraraztea / Mehatxuak / Xantaia | 2 | 2 | 2 | 2 | 1 | 1 | 5 | 5 | 10 |
- Sexu jazarpena/abusua |
0 | 0 | 1 | 2 | 0 | 0 | 1 | 2 | 3 |
Kautelazko neurriak eta bestelako neurriak: | |||||||||
- Zaintza neurriak areagotzea |
3 | 5 | 9 | 5 | 7 | 6 | 19 | 16 | 35 |
- Ikasgelaz aldatzea |
0 | 0 | 1 | 3 | 0 | 0 | 1 | 3 | 4 |
- Berariazko langileen hazkundea | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
- Bestelako neurriak |
0 | 0 | 0 | 1 | 1 | 0 | 1 | 1 | 2 |
- Diziplinazko espedientea ireki da | 0 | 1 | 7 | 3 | 4 | 1 | 11 | 5 | 16 |
- Salaketa badago poliziaren aurrean | 1 | 1 | 5 | 0 | 0 | 0 | 6 | 1 | 7 |
- Txosten medikoa badago |
0 | 0 | 4 | 4 | 0 | 0 | 4 | 4 | 8 |
- Ikuskatzaileak Fiskaltzari egindako proposamena | 0 | 0 | 0 | 2 | 0 | 0 | 0 | 2 | 2 |
Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. / Esp.: 26/2009/09 / Guk egindakoa.
Mugak edukita ere, datuek aukera ematen dute jada zenbait joera igartzeko. Adibidez:
– Kasuak, batez ere, DBHn pilatzea eta, neurri txikiagoan, baita Lehen Hezkuntzan ere.
– "Zuzeneko eraso fisikoak" azaltzea aintzat hartutako kasuen multzo adierazgarri batean.
– Ikuskapeneko neurriak areagotzea izatea gehien egiten den edo gehien zabaldu den neurria.
Deigarriak dira ere lurralde edo sare ezberdinen arabera edota lurralde berdinean egon arren maila batetik bestera igartzen diren aldeak.
Datu orokorrek, lehen begiratu batean ikus daitekeen bezala, eboluzio positiboa agertzen dute. Sailak berak balorazio positiboa egiten du horien gainean (ez dira kasuak areagotu, ikastetxeen aldetik esku-hartze handiagoa egoten ari da...), eta azpimarratu egiten du Ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzko azken dekretuak eragina eduki dezakeela fenomenoaren bilakaeran.
Datu hauek, ordea, alderatu eta osatu egin beharko lirateke, gutxienez tratu txarren kexen edo ustezko egoeren aurrean esku hartzen duten beste bi erakundeekin: Adingabeen Fiskaltza eta Ararteko Erakundea bera, eta, zenbait kasutan, baita Ertzaintzarekin edo beste polizia batzuekin ere. Orain arte ez da alderaketa horiek egiteko aukerarik egon, beraz, ikuspegiak partzialak dira eta ezin da multzo osoaren gaineko ikuspegirik eskaini.
Argi-itzalak erakundeen erantzunean
Eskolako bizikidetza, eta baita askoz ere zehatzagoa den zerbait, hain zuzen ere prebentzioa eta ikasleen arteko tratu txarrekiko erantzuna, lehentasuna bihurtu dira erakundeentzat azken urteotan.
Horren adibide gisa, ekimen ezberdinak adierazi ditzakegu: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren lehentasunezko jarduera ildoen artean sartu izana; ikastetxe bakoitzean bizikidetza planak bultzatzea; irakasleei prestakuntza ematea eta lan horri uztartutako profesional batzuk sortzea, bai laguntzako programa eta zerbitzuetan, bai zentroetan bertan; Ikasleen eskubide eta betebeharren dekretua aldaraztea; tratu txarren salaketen gaineko jarraipena; protokolo edo Gida batzuk onestea egoera jakin batzuetan jarduteko; ikastetxeetako bizikidetzari buruzko Behatokiak bultzatzea...
Hezkuntza sistema bezain konplexua eta sakabanatua den sistema batean, zaila da jakitea zein izan den ekimen horien eragin maila eta noraino balio izan duten ikastetxeetako giroa hobetzeko eta egoera gatazkatsuak hobeki kudeatzeko. Eskura dauden datuek erakusten dutenaren arabera, salaketa edo kexa kopuruak behintzat behera egin du pixkanaka. Badirudi horrek esan nahi duela arazoak urritu egin direla edo, hala ez izatekotan, jorratu eta konpondu ahal izan direla ikastetxeetan bertan, beste erakunde batzuetara jo beharrik izan gabe.
Hala eta guztiz ere, aurreko epigrafeetan ikusi ahal izan den moduan, eskura ditugun jarraipeneko datuek muga handiak ageri dituzte, eta, ondorioz, zalantzagarria da horiek balioduntzat hartzeko aukera bilakaeraren adierazle izateko.
Beharrezkoa litzateke, halaber, aldizkako datu serieak edukitzea, ikerkuntza serioetan eta antzeko irizpide, tresna eta laginak erabiltzen dituztenetan eskuratutakoak. Horrela, aurretik egin ahal izan diren azterlanekin alderatzea erraztuko da. IVEI-ISEIk azken urteotan egindako ikerkuntza ezberdinak horri buruzkoak dira, eta jazarpen edo botere-abusuko egoeren agerpen adierazgarria erakusten dute ("Ikaskideen arteko tratu txarrak Euskadin" izeneko txostena, 2005eko, 2008ko eta 2009ko datuekin landutakoa).
Kexen ikuspegia
Azken urteetan, asko izan dira erakunde honetan jazarpen egoeren edo bestelako tratu txar moten inguruan jaso ditugun deiak, kontsultak, bisitak eta kexak, formalak zein informalak. Gehienak beren seme-alabei eragiten dieten gertakariek estututako gurasoen aldetik heldu zaizkigu. Gertakari horien aurrean, beren ustez, ez zen ezer egiten ari, edo oker jarduten ari ziren, ez behar bezala. Beste batzuetan, arazoak konpontzen ez zirela edota okerrera egiten zutela ikusita, gurasoek beren seme-alaba ikastetxez aldatzea erabakitzen zuten eta, hala ere, hori lortzeko zailtasunak topatzen zituzten.
Hain ohikoa izan ez arren, jazarle izan diren ikasleen gurasoen deiak eta kexak ere jaso ditugu, jazarle izateagatik jasotako zehapena gehiegizkotzat jotzeagatik. Aurrez adierazi izan dugun bezala, problematika konplexua da, zalantzarik gabe, eta ez da batere erraza jarrera orekatuei eta, aldi berean, eraginkorrei eustea.
Hala ere, atentzioa ematen dute, askotan, jazarpen egoerak direla eta erakunde honetara jotzen duten pertsonek helarazten duten estutasunak eta kezkak; beren ustez, aurrez izan diren instantzietan ez diete merezi adinako garrantzirik ematen bere kexei, edo inolaz ere nahikoak ez diren erantzunak ematen dizkiete, edo ez dute ezer egiten arazoaren aurrean.
Kasu horietan guztietan, erantzun pertsonalizatua eta arazoarekiko proportzionala ematen saiatu gara beti, kasuak erakunde egokienetara bideratu nahian: oso kasu larriren batean, baita sistema judizialera ere; baina, gehien-gehienetan, hezkuntza sistemara bertara eta baliabideetara (ikastetxea; ikuskaritza; laguntza zerbitzuak; berariazko Bizikidetza programa, etab.), horrelako arazoei erantzun egokienak eman diezazkieketenak eta eman behar dizkietenak horiek direlakoan.
Aitzitik, kasu bakoitzean behar izan diren esku-hartze zehatzetatik harago, agian komenigarria da jasotako kexa askotan ageri izan diren lau ezaugarriak azpimarratzea hemen:
– Lehenik eta behin, horietako asko ez dira kexa formal bezala izapidetu. Arartekoaren esku-hartzea entzutean, arreta ematean eta harengana jotzen zuten pertsonei orientazioa ematean oinarritu da.
– Bigarrenik, ikerkuntzek erakutsi ohi dutena erakutsita ere, kexa gehienak nesken arteko ustezko jazarpen kasuei buruzkoak izaten dira (eta ez mutilen artekoak).
– Hirugarrenik, jazarpeneko modu edo bideen artean, geroz eta gehiago ageri da teknologia berrien erabilera (adibidez, Internet edo telefono mugikorrak).
– Eta, laugarrenik, kasu askotan, eta arrakasta gutxiko hainbat saiakera egiten urteak eman eta gero, ikastetxez aldatzea erabakitzen da, eta ia beti biktima izaten da ikastetxez aldatzen dena (ez erasotzailea edo erasotzaileak). Edonola ere, erabaki horrek ez du beti balio izaten jazarpenarekin bukatzeko.
Adibide adierazgarriren bat
Jazarpen egoeren aurrean azken urteotan jasotako kexak eta kontsultak hain ugariak izan dira, hemen adibide adierazgarri ugari jarri ahalko genukeela.
Aurreko epigrafean esku hartu dugun kasuetako askotan ageri diren elementu batzuk azpimarratu ditugu. Oso alderdi komunak izan dira. Kasu bakoitza, ordea, ezberdina da, eta hori ageri diren gertaerak edo jokabideak berdinak edo oso antzekoak badira ere. Horrela, bada, interesgarria iruditzen zaigu goian aipatutako ezaugarriak osatzea dimentsio pertsonalago honekin. Izan ere, tratu txarrak forma berdina hartzen badu ere, horrek eduki ditzakeen ondorioak erabat ezberdinak izan daitezke faktore pertsonalen eta jarreraren arabera eta arazoan funtsezko agente direnen esku-hartzearen edo jaramonik ez egitearen arabera. Funtsezko agente horien artean egongo lirateke lagunak, familia, irakasleak edo ikastetxeko zuzendaritza.
Egoera pertsonal gogorrenak edo hondatzaileenak –jasotako kexen arabera– kaltetutako pertsonak kanpoko babesik topatzen ez duenean (edo horrelakorik ia ez duenean) gertatu ohi dira: lagun gutxi ditu; ikastetxeko zuzendaritza arazoa ezkutatzen saiatzen da edo horrek ikastetxearen irudian eraginik ez izaten saiatzen da; familiak ez daki nola jardun... Horrelako kasuetan maiz gertatzen dira depresioak edo laguntza psikologikoa behar izatea. Are maizago ikusten da ikastetxera joateko erresistentzia edo ezezkoa edo ikastetxe aldaketa bera.
Jada adierazi dugun moduan, Ararteko Erakundean jasotako kexa edo kontsulta ia guztiak jazarpena jasotzen duten ikasleen gurasoek adierazi dituzte. Aitzitik, jarraibide hori jarraitu ez duten salbuespeneko kasu batzuk ere izan dira: horrela, adibidez, hainbat ikastetxetan jazarpeneko urte ugari jasandako gazte batek Erakundera jo zuen zuzenean 18 urte bete zituenean, gurasoen zalantzak gaindituta; edo beste kasu batean, hainbat pertsonak, helduak ere, ikasle garaian jasandako tratu txarraren berri eman zuen, baina ez ikertua izan zedin, baizik eta lasaitua hartzeko modu bezala ia eta gertatutakoa berriro errepika ez zedin.
Ikastetxeetako tratu txarrek utz ditzaketen ondorio edo arrasto larrien adibide adierazgarriak dira.
Adingabeen euren ikuspegia
Adingabeek eurek hemen jorratzen ari garen gaiaren gainean duten ikuspegia ez dugu beti eskura izaten. Kasu zehatz honetan alderantziz gertatu da. Gutxienez hiru agiri ditugu, eta horietan, une ezberdinetan eta metodologia ezberdinarekin, ikasleen hausnarketa eta proposamenak laburbildu dira indarkeriari, ikastetxeetako bizikidetzari, tratu txarren moduei, eta abarri dagokienez. Zehazki, hurrengoei buruz ari gara:
- Bizikidetza eta gatazkak Ikastetxeetan izeneko gure txosteneko 4.2.1. idatz-zatia (Txosteneko 149. orrialdetik 155.era). Bertan, hamar ikastetxetan egindako 20 eztabaida talderen ekarpenak bildu dira.
- Adingabekoei balioak transmititzea izeneko gure Txosteneko hirugarren zatiko 4. idatz-zatia (334. orrialdetik 339.era). Bertan, eztabaida talde ezberdinen jarrerak laburbildu ziren.
- "Ikastetxeetako bizitza eta elkarbizitza: gizarteko ongizatea" izeneko Adierazpena, 2006ko martxoaren 13an onetsia Eusko Legebiltzarrean gazteekin eta "ikasgeletako bizikidetzari" buruz egindako osoko bilkura batean. Hamabi ikastetxetako geletan egindako hausnarketa lanaren amaiera gisa egin zen.
Txosten honen bertsio digitalean, esteken bitartez, aipatutako hiru agiri horietara iristerik dago. Hemen, idatzizko bertsio honetan, behin eta berriro errepikatu ahal izan den ideiaren bat jaso edo gogoraraziko dugu, paragrafo adierazgarriren bat hain zuzen, horietako bakoitzaren adibide gisa:
– Gure Erkidegoko hamar ikastetxetako DBHko 1. eta 2. etapetako ikasleekin egindako 20 eztabaida taldeetan, adibidez, hurrengo alderdiak ikusi ahal izan dira:
• Neurri bateko balorazio kritikoa, aintzat hartutako gatazka bakoitzean ageri ziren kasuen arabera (gelako martxa etetea, berdinen arteko tratu txarra, bandalismoa...).
• Iseken zabalkunde handia hitzezko eraso modu gisa, oso balorazio ezberdinekin (isekak baino "txantxetan ibiltzea" uste dutenetatik hasi eta zera aitortzen duten horietarako iritsita: "Niri min handiagoa egiten dit isekak, ostiko batek baino").
• Tratu txarra, beraz, ez da oso ohikoa izaten: "Kasu gehienak puntualak dira. Ez dira konturatzen jazarpena egiten ari direla eta ez dituzte jazarpeneko jarrera horiek bullyingarekin erlazionatzen".
• Borrokak eta bandak (halakorik egonez gero) ikastetxeetako eremutik kanpo kokatzen dituzte batez ere.
• Ziberbullying-a ez zaie oso maiz gertatzen denik iruditzen (gogoratu taldeko saiook 2005. urtean egin zirela).
• Ez zaie iruditzen neska edo mutila izatea faktore adierazgarria denik.
• Tratu txarraren aurrean sentimendu kontraesankorrak ikusten dira: jazarpena jasaten duen pertsonarekiko solidaritatea agertzen dutenetatik hasi, eta eraso egiten duenaren jarrera justifikatzen duten horietaraino iritsiz. "Merezi duela" uste duenik ere bada. Eta abar.
– Harremanetako "indarkeria" eztabaida taldeetan nerabeekin eztabaidatu zen bost gaietako bat izan zen. Eztabaida talde hauek pare bat urte beranduago egin ziren, balioak transmititzeari buruz egindako txostena lantzen ari zelako. Hausnarketa batzuk errepikatu egiten ziren. Beste batzuk, ideia berriak edo azalpen berriak erakusten zituzten. Hala:
• Askok gabezia afektiboak betetzeko beharrarekin lotzen zituzten indarkeriazko jarrerak:
* "Sekulakoa dela uste izateko".
* "Gainerakoen gainetik dagoela sentitzeko; zu oso gizona bazara, integratu egiten zara".
* "Eta taldekide sentitzeko".
* "Nik ere uste dut pertsona horiei zerbait falta zaiela. Kasu askotan norberaren buruarengan segurtasunik ez dute; orduan, segurtasun hori bilatzeko, bada, horrela jarduten dute".
* "Nik uste dut atentzioa erakartzeagatik ere badela, haiei zerbait ere falta zaielako. Esate baterako, etxean agian ez diete jada jaramonik egiten eta, orduan, jaramonik egiten ez dietenez, atentzioa erakartzen saiatzen dira, nonbaiten garrantzitsu direla sentitu ahal izateko".
• Gazteenen artean indarkeria erabiltzeko gehien azpimarratzen den beste motibazio bat estimulu berrien bilaketa da, asperkeriaren aurrean:
* "Ni, adibidez, ez naiz nire gelako mutilekin irteten, baina larunbatetan ikusi egiten ditut. Eta, adibidez, esaten dute: ‘ba, aspertu egiten gara, goazen borroka bila’, eta harrapatzen duten lehenengoarengana doaz eta hari joka hasten dira, eta ez du ezer egin, baina berdin dio, borroka bilatzea gustuko dutelako eta azkenean mundu guztia jotzen amaitzen dute, eta guztia borrokak dira eta... Eta hori ere ez da ongi pasatzeko modu bat".
• Gehienek, edonola ere, muga gabeziaren eta neurriz gaineko babesaren ondorio gisa azaltzen dute, eta indarkeriazko portaerei aurre egiteko garaian sumatzen duten babesgabetasuna ere adierazten dute. Hala eta guztiz ere, egoera larrienetarako behintzat, hitz egitea proposatzen dute, pertsona arduratsuak bilatzea, egoeratik aldentzea... Adibide gisa, ikasle baten aipamen hau jasoko dugu:
* "Egoeraren eta arazoaren larritasunaren arabera. Ikaskide batek zaplazteko bat ematen badizu iseka egin diozulako edo ongi iruditu ez zaion zerbait esan diozulako, zuk beste zaplazteko batekin erantzun diezaiokezu ere, edo zartako bat emanez, edo, besterik gabe, berriro erantzunez, iseka eginez edo min eginez. Baino hortik bestelakoetara igarotzen bada, adibidez iseka egiten badizu edo eragozpena sortzen badizu edozein unetan eta gogoak ematen diolako, hori jada ezin duzu konpondu ez joka, ezta harekin hitz eginez ere, ez dizulako entzungo, ez eta jaramonik egingo ere. Pertsona horrek, gainera, zentzu izpirik ere ez du hasteko. Kasu horretan gurasoengana jo beharko zenuke lehenik eta behin, eta, ondoren, ikastetxeko irakasleengana".
– Ikastetxeetako bizikidetzari buruzko Adierazpenari dagokionez, Legebiltzarreko gazte bilkuran onetsitakoa 2006ko martxoan, azterketak, proposamenak, konpromisoak, eskaerak ikastetxeei, familiei, erakundeei, eta abarri biltzen dira. Txosten honen edizio digitalean testu osoa eskaintzen dugu. Hemen, lagin modura, zioen azalpeneko bost paragrafo besterik ez ditugu jasoko, hain zuzen ere "errealitatearen gaineko azterketari" buruzkoak, haiek ikusten duten moduan:
"Irainak gero eta gehiagotan gertatzen dira eta bortitzagoak izaten dira. Gure eguneroko bizitzan gero eta arruntagoak dira. Ikasle arteko mehatxuak ere izaten dira. Lagunik gabeko pertsonak mehatxatzen dira, defentsarik ez dutelako. Zaila da hori detektatzea, ez dutelako irakasleen aurrean egiten.
Gero eta bullying egoera gehiago gertatzen dira egunero. Oso kezkagarria izan arren, esan beharra dago zerbait larria gertatu arte askotan ez garela mugitzen eta arazo horien aurrean ikasleak isilik egoten garela.
Zugandik espero dena egin behar duzu, eta bestela, baztertu egiten zaituzte. Garrantzitsuena taldea da eta ez gizabanakoa. Gehiago zapaltzen da jende ahula, zapaltzailea ere ahula delako eta zapaltzean indartsuago sentitzen delako.
Badago beste diskriminazio mota bat: besteei gauzak puskatzea eta kentzea. Baina diskriminazio motarik mingarriena kasurik ez egitea da. Hori ikasleen artean eta ikasle/irakasleen artean gertatzen da.
Egoera horiek sorrarazten dituzten kasuen inguruan hausnartu ondoren, ERRESPETUA aldarrikatzen dugu bizikidetasun-eredurako oinarri legez. Errespetuan oinarritzen baitira tolerantzia, konfiantza, adiskidetasuna, maitasuna eta antzeko beste balio batzuk".
Gomendioak
Orain arte bideratutako jarduera guztiak ikusita, eta egindako jarraipenaren arabera, uste dugu Ararteko Erakundeak hezkuntza sistemari egin behar dizkion gomendioak, ikastetxeetako bizikidetza hobetze aldera hain zuzen, hurrengo alderdietara zuzendu behar direla:
1. Ahalik eta gehien bultzatzea ikasleen parte-hartze eskubidea, zentroko dinamikan esku hartzen dutela bultzatzea (bizikidetza arauak landu, onetsi eta aplikatzerakoan; bizikidetzako batzorde edo behatokietan; bitartekari gisa esku hartuz gatazketan...).
2. Familiekiko harremana eta lankidetza hobetzea.
3. Bizikidetzaren gaian praktika onak aitortu eta barreiatzea (gatazkak prebenitu eta kudeatzeko gaitasunagatik, ikastetxeen antolamenduan duen islagatik...).
4. Bizikidetza planak eta erabilera orokorreko beste tresna batzuk burokrazia bihurtzea saihestea.
5. Ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko dekretuaren aplikazioaren gainean jarraipen sistematikoa egitea.
6. Badauden edo behar diren protokoloak berrikustea eta horien aplikazioaren gainean jarraipena egitea (protokoloa bullying egoerarako, protokoloa ziberbullying egoeretarako, protokoloa irakasleen eta ikasleen arteko eraso kasuetarako...).
Berariazko sei gomendio horiek dira txosten honetako 5. kapituluan egiten direnak (36.etik 41.era bitarteko Gomendioak, ikastetxeetako bizikidetzari buruzkoak).
BIZIKIDETZARAKO, BAKERAKO ETA GIZA ESKUBIDEETARAKO HEZTEA.
2007-2010 aldirako ekintzak
(Hezkuntza Sailak emandako informazioa)
Adierazi bezala, 2007. urte amaieran, lehenengo informazio eskaera egin zitzaion Sailari, gomendioak betetzearen gaineko jarraipena egiten hasteko.
Arartekoaren txostenak 28 gomendio egiten ditu, eta horiek betetzeko, gehienetan, Sailak aktiboki esku hartu behar du. Hala ere, alde batetik, igarotako denbora (ia urtebete) eta gomendioen zabaltasuna eta, beste alde batetik, gai honen inguruan Sailak eginiko jarduketa eta ekimenak kontuan hartuta, hobeto iruditu zaigu, oraingoz, informazio globalaren eskaera irekia egitea, 28 hobekuntza-proposamenetako bakoitza zehaztu gabe. Horrela, gomendioen eta abian diren programa eta ekimenen argitan, Sailak berak espedientearen xederako beharrezkotzat jotzen zuen informazio zehatza helaraz ziezagun utzi genuen.
Sailaren erantzuna, 2008ko urtarrilaren 28an jasotakoa, "Bizikidetzarako, Bakerako eta Giza Eskubideetarako heztea" izenburua duen dokumentu zabalean datza. Izenburuak berak aditzera ematen duen bezala, ikastetxeetako bizikidetzarekin eta gatazkekin lotura estua dutenak baino askoz ere gai zabalagoak biltzen ditu. Hain zuzen ere, lehenengo zati osoan, 2007-2010erako Sailaren esparru globala eta hezkuntza-politika eskaintzen ditu; bertan kokatzen dira hainbat helburu eta lehentasunezko jarduteko ildo, programak eta ekintzak.
Besterik gabe, hemen jaso ditugu adierazitako hiru printzipio eta ardatzak:
– Inklusibitatea (denentzako eskola bat)
– Kalitatea (eskola hobea)
– Etorkizuneko ikuspegia (XXI. mendeko gizarteko eskola)
Hain zuzen ere, bigarren ardatzean ("eskola hobea") ezartzen da lehentasunezko ildo gisa "Bizikidetza eta hezkuntza-erkidegoa" eta "Bizikidetzarako, bakerako eta giza eskubideetarako heztea" programa.
Ildo horretan, "ikastetxeetan eskubideetan eta betebeharretan eta pertsona guztien duintasunaren errespetuan, jokabide prosozialak eta gatazken eraldaketa etikoa sustatzen dituzten irizpide hezitzaile eta barneratzaileetan oinarritzen diren harremanak eraikitzea" da ezarritako helburua.
Hortik abiatuta, bost helburu orokor eta, horietako bakoitzerako, ekintza (15) eta adierazle (22) batzuk jartzen dira.
Dokumentuaren amaierako zatian ("Bizikidetzarako, Bakerako eta Giza Eskubideetarako heztea programako 2007/2008 ekintzak eta Arartekoaren gomendioekin duten lotura"), Sailak bere egiten ditu Arartekoaren txosteneko hobekuntza-asmoak edo gomendioak. 2000. urteaz geroztik bizikidetza hobetzeko lanean ari dira esplizituki, programa zehatzen bidez; beharrezkotzat jotzen du Sailaren lehentasunezko informazio Adinga beak 391 bideak berrikusi eta optimizatzea; bizikidetzaren hobekuntzan arrakastaz lan egitea lortzen ari diren ikastetxeen ekimenei berriz heltzearen garrantzia nabarmentzen du, ezagutarazteko eta sektore guztietatik sustatzeko; eta, azkenik, ondorengo taulak ematen ditu, helburuak eta gure txosteneko gomendioekin aurreikusitako ekintzak zerrendatuta:
1. HELBURUA ETA BIZIKIDETZA, BAKE ETA GIZA ESKUBIDEETARAKO HEZTEA PROGRAMAKO EKINTZAK ARARTEKOAREN TXOSTENEKO GOMENDIOAK | ARARTEKOAREN TXOSTENEKO GOMENDIOAK |
1. helburua: Ikastetxean Bizikidetzako Behatokia sortzea eta Urteko Bizikidetza Plana lantzea. Ekintzak: 1.1. Urteko Bizikidetza Plana (UBP) egiteko gida bat lantzea eta Bizikidetzako Behatokia sortzea. • Gidaren behin betiko diseinua. • Argitalpena eta hedapena. 1.2. Ikastetxean Bizikidetzako Behatokiaren sorrera bultzatu eta errazteko orientabideak ematea. • Proposamen dokumentua. • Estatuko Behatokian parte hartzea. 1.3. Prozesuoi ekiten dieten ikastetxeei jarraipena egitea eta laguntza ematea. • Ordu kreditua ematea (irak. erdia) 107 ikastetxeetarako. • Etengabeko laguntza eta heziketa Berritzeguneko mintegietatik, monografikoak. • Garatu heziketa-eskaintza. |
1. Ikastetxeek bizikidetza hobetzeko programa eta planetan parte har dezaten sustatzea. Praktika onak hedatzea, esku hartzeko programak zabaltzea, behin horiek ebaluatuta eta eraginkortasuna egiaztatuta. 2. Ikastetxeei laguntzea baliabide, aholku, irakasleen heziketa eta tresna espezifikoen bidez, bizikidetzako planak aplikatzen lagun diezaieten. 12. Bizikidetzako batzordeen funtzio eta paperak areagotzea. Sektore guztien parte-hartzea bermatzea. |
2. HELBURUA ETA BIZIKIDETZA, BAKE ETA GIZA ESKUBIDEETARAKO HEZTEA PROGRAMAKO EKINTZAK |
ARARTEKOAREN TXOSTENEKO GOMENDIOAK |
2. helburua: Indarkeria-adierazpen guztiak aurkitzea eta ikasleengan gizartearen aldeko jarreren garapena bultzatzen lagunduko duten hezkuntza-irizpideekin jokatzea. Ekintzak: 2.1. ROFak berrikustea eta ikastetxearen antolakuntza zein arautegia eta zigorrak hezkuntza-irizpide hertsietara egokitzea. Horretarako ikastetxeek orientabideak izango dituzte ROF berrikusteko. Bere aldetik Ikuskaritzaren lana izango da ROFak hezkuntza-irizpidetan oinarriturik daudela egiaztatzea. • Oinarrizko dokumentu bat egitea orientabideekin geroago eztabaidatzeko xedez. 2.2. Jarduteko protokoloak aplikatzea berdinen arteko edo komunitateko kideen arteko indarkeria-egoerei aurre egiteko. Horretarako ikastetxeek protokoloak izango dituzte eta, urtero, protokoloaren erabilera eta balioespenari buruzko txostena egingo dute. • Jarduteko protokoloak hedatzea. • Berdinen arteko tratu txarrak salatzeko ikasleentzat jarri den "Ikasle" buzoiaren jarraipena egitea. 2.2. Estrategiak diseinatu eta praktikan jartzea gizartearen aldeko jarrerak garatzeko. Ikastetxeek tresna, estrategia eta erremintak izango dituzte: • Dauden tresnak bildu eta hedatzea. • Multimedia tresna berrien zirriborroa egitea. |
5. Dauden jarduteko protokoloak berrikustea eta beste berri batzuk garatzea indarkeria-egoerarik hedatu edo larrienei aurre egiteko. 6. Bizikidetza hobetzea eta edozein tratu txar errefusatzea ikastetxe guztien lehentasunezko helburu gisa. 15. Ikastetxeetan diziplinarik ezari buruz hitz egitea. 17. Sektore guztiak elkarren errespetuaren garrantziaz eta harremanetan edozein indarkeria-mota baztertzeaz kontzientziatzea. 18. Edonoiz biktimari laguntza, babesa eta segurtasuna bermatzea. 19. Erasotzaileekin berehala esku hartzea, edozein erasori tolerantzia zeroko mezu garden bat helaraziz. 20. Bideak erraztea ikasleek tutore eta ikastetxeko arduradunei informazioa helarazi ahal izan diezaieten. 21. Egoerari buruzko segimendu jarraitu bat egitea eta ikertzeko edo zigortzeko prozedurak ez luzatzea. 22. Berdinen arteko jazarpena edo tratu txarrrak antzematen diren egoeren aurrean jarduteko dauden aukera ezberdinen inguruko informazioa eta orientazioa ematea. |
3. HELBURUA ETA BIZIKIDETZA, BAKE ETA GIZA ESKUBIDEETARAKO HEZTEA PROGRAMAKO EKINTZAK |
ARARTEKOAREN TXOSTENEKO GOMENDIOAK |
3. helburua: Gatazkak konpontzeko bidetik indarkeria kentzea eta menperatzea/ men egitea harreman eredu gisa ezabatzea, bakerako eta indarkeriarik ezeko kultura sustatzeko xedez. Ekintzak: 3.1. Ikastetxean bertan "Vivir y convivir saludablemente" 10 orduko moduluan trebatzea eta/edo bizikidetzari buruzko eta gatazkei aurre egiteko beste ekintza hezitzaile batzuk garatzea. Hiru urteren buruan ikastetxeen erdiek bizikidetzako heziketa-ekintzak egin izatea nahi genuke. • Ikastetxean bertan "Vivir y convivir saludablemente" 10 orduko moduluan trebatzea, dagokion Berritzeguneko aholkularitzaren bidez. • Hurrengo ikasturterako modulua eta eskaintza berrikustea. 3.2. Ikastetxean eta ikasgeletan, gatazkei elkarrizketaren bidez aurre egiteko estrategiak era sistematikoan abiaraztea. • Berritzeguneetan, gaiari buruzko tresnak eta esperientziak partekatzen dituzten mintegiak eta lantaldeak osatzea. • Saileko informazioa eta materialak trukatzeko plataforma digitalen jarraipena eta mantentze lanak egitea. • Garatu heziketa-ikastaroa. 3.3. Ikasgeletan lankidetzako metodologiak sartzea. • Laguntza-zerbitzue praktika onen jarraipena eta balioespena egitea. • Garatu heziketa-ikastaroa. |
1. Ikastetxeek bizikidetza hobetzeko programa eta planetan parte har dezaten sustatzea. Praktika onak hedatzea, esku hartzeko programak zabaltzea, behin horiek ebaluatuta eta eraginkortasuna egiaztatuta. 8. Banakako tutoretzen praktika hedatzea. 9. Taldeko tutoretzetan gizartearen aldeko trebeziak era sistematikoan lantzea. 10. Gela-talde bakoitzean parte hartzen duten irakasleen kopurua murrizten eta turoretzetan egonkortasun handiagoa lortzen uzten duen antolakuntza ezartzea. 11. Ez ikasteko denbora eta guneak hezkuntzaren aldetik ikusi eta gainbegiratuko direla bermatzea. 13. Curriculuma eta metodologia bizikidetza ikasteko oinarrizko osagai gisa egokitu eta erabiltzea. |
4. HELBURUA ETA BIZIKIDETZA, BAKE ETA GIZAESKUBIDEETARAKO HEZTEA PROGRAMAKO EKINTZAK |
ARARTEKOAREN TXOSTENEKO GOMENDIOAK |
4. helburua: Giza eskubideak errespetatzean eta gizarte zuzen eta solidarioago bat eraikitzean aurrera egiten uzten duten balio, jarrera eta praktikak sustatzea. Ekintzak: 4.1. Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat gure herrialdeko egoera soziopolitikoari buruzko unitate didaktikoak lantzea. • "Una sociedad que construye la paz" unitate didaktikoak lantzea. 4.2. Ikasleen parte-hartzea sustatzeko estrategia eta erremintak lantzea. • Irailaren 21erako (Nazioarteko Bake eta Bizikidetzaren Egunerako) unitate didaktikoak, web eta blogen bidez. • Kartel, Logo eta Laburren II. Lehiaketa: "Personas diferentes, bellezas diversas". • 2008ko irailaren 21erako ekintzen proposamena diseinatu eta aurreikustea. • Martxoaren 11ko erakusketaren dinamizazioa. 4.3. Gazteek Eusko Legebiltzarreko Gazteen Osoko Batzarrean parte hartzeko programazio eta dinamizazioa, gizarteko gai garrantzitsu eta adierazgarriak hizpide dituztela, Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat. • Lehen gaia: "La juventud construyendo la paz en nuestra sociedad". • Bigarren gaia: zehaztu gabe. |
7. Ikasleek zenbait gatazka kudeatzeko inplikazioa sustatzea. 14. Ikasle eta familien parte-hartzea areagotzea bizikidetasun arauak landu, aplikatu eta berrikustean. |
5. HELBURUA ETA BIZIKIDETZA, BAKE ETA GIZAESKUBIDEETARAKO HEZTEA PROGRAMAKO EKINTZAK ARARTEKOAREN TXOSTENEKO GOMENDIOAK |
ARARTEKOAREN TXOSTENEKO GOMENDIOAK |
5. helburua: Bizikidetzako proiektu integralen esperimentazioa sustatzea. Ekintzak: 5.1. Hezkuntza-komunitate osoa barne hartuko duen udal edo auzuneko plan integral bat esperimentatzea, beste gatazka batzuetarako estrapolagarria izan litekeena. • Zamakola LHIko eta Ibaizabal Institutuko "La Peña, un barrio educa" proiektua. 5.2. Erakundeen arteko lankidetza-proiektuok sustatu eta ebaluatzea. • Zamakola LHIko eta Ibaizabal Institutuko "La Peña, un barrio que educa" proiektuaren koordinazioa eta ebaluazioa. 5.3. Hezkuntza-komunitatea ohartaraztea ikastetxeak baliabide pertsonal eta materialak erabili behar dituela bizikidetza positiboa bultzatzeko xedez. • Zamakola LHIko eta Ibaizabal Institutuko "La Peña, un barrio que educa" proiektua eta emaitzak hedatzea. |
1. Ikastetxeek bizikidetza hobetzeko programa eta planetan parte har dezaten sustatzea. Praktika onak hedatzea, esku hartzeko programak zabaltzea, behin horiek ebaluatuta eta eraginkortasuna egiaztatuta. 2. Ikastetxeei laguntzea baliabide, aholku, irakasleen heziketa eta tresna espezifikoen bidez, bizikidetzako planak aplikatzen lagun diezaieten. 3. Bereizketa saihestea, heterogeneotasuna babestea eta laguntza berezia eta baliabideak eskaintzea arazoak batzen direneko ikastetxeei edo hori gehien paira dezaketen sektore ahulenei. 16. Informazioa jagotea, familientzako heziketa-ekintzak sustatzea, eta familia-eskola lankidetza sendotzea. 26. Aldian aldiko jarraipena egiten uzten duten errealitatearen bilakaerari buruzko azterketak. 27. Esku hartzeko programen eraginkortasunari buruzko azterketak. |