3.1. Arriskuan eta babesik gabe dauden adingabeak
Arloaren ezaugarriak
Lehenengo kapitulu honetan, arriskuan eta babesik gabe dauden haurren eta nerabeen problematika aztertuko dugu. Ikusiko dugun bezala, errealitate horrek Autonomia Erkidegoko adingabe ugariri eragiten die. Lehen hurbilketa gisa, esan dezakegu 2009an foru aldundiek –arrisku eta babesgabezia larrian dauden haurrei eta nerabeei arreta ematearen arduradunak– 1.421 espediente ireki zituztela (hau da, EAEko 1.000 adingabetik 4,6ri). Alabaina, haur eta nerabe horiei ez diete soilik aldundiek erantzuten. Udaletako gizarte zerbitzuak ere arduratzen dira behar horietaz, hain larriak ez diren kasuetan.
Arlo honetan aurkitu ditugun errealitate eta arazoetako batzuk honako hauek dira:
– Arazo asko dituzten familietako haur eta nerabeak; besteak beste, familia horietan bat egiten dute muturreko pobreziaren egoerek, osasun mentalarekin loturiko arazoek eta toxikomaniak.
– Gurasoen tratu txarrak, abandonua eta zabarkeria pairatzen dituzten adingabeak.
– Jokabide arazo larriak dituzten eta gurasoek jokabide hori kontrolatu ezin dieten nerabeak.
– Familia ingurunean gatazkak areagotzea.
– Toxikoen (cannabisa, alkohola) kontsumo arazotsuak dituzten nerabeak, gero eta adin txikiagokoak.
– Gurasoen harreman gatazkatsuak, adingabearengan eragiten dutenak. Askotan guraso bananduak izaten dira.
– Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak.
– Iristen zailak eta oso zaurgarriak diren taldeak: Errumaniar adingabe ijitoak, harrera zentroetan ordu gutxi batzuetan baizik egoten ez direnak…
Adingabeen hazieraren eta prestakuntzaren oinarrizko erantzukizuna familiek dute, eta, ahal duten neurrian, bizi-baldintza egokiak bermatu behar dituzte haurrak eta nerabeak osoki garatzeko. Administrazio publikoek, beren eskumenen esparruan, zaindu egin behar dute aita-amek (edo, bestela, tutoreek eta zaintzaileek) behar bezala garatzen dituztela beren erantzukizunak, eta, horretarako, bide eman behar dute adingabeei eragiten dieten arloetako zerbitzu guztiak eskuratzeko.
Babesgabezia kontzeptuak esan nahi du aitek, amek edo adingabearen tutoretza edo zaintza dutenek ez dituztela betetzen edo modu desegokian betetzen dituztela babes betebeharrak.
Arrisku eta babesik gabeko egoerak eta horien larritasuna baloratzea eta zehaztea garrantzi handiko kontua da, eta, zeregin horretan laguntzeko, tresna tekniko balioztatuak aplika daitezke. Tresna horiek babesik gabeko egoeren larritasuna baloratu behar dute, eta arrisku arin edo moderatuko, arrisku larriko edo babesik gabeko egoerak diren ezarri, horiek baitira legeak jasotzen dituen egoerak. Balorazio horren araberakoa izango da ez bakarrik kasuan-kasuan egingo den esku-hartzea, baizik eta, adierazi dugun bezala, tokiko administrazioak (arrisku arin edo moderatuko egoeretan) edo foru administrazioak (arrisku larriko edo babesik gabeko egoera) hartzea horien ardura.
Babesik gabeko egoeran dauden haurrei eta nerabeei eman beharreko arretak zerbitzu aukera zabal batean oinarritu behar du; zerbitzu horiek continuum bat osatu behar dute, eta bide eman behar dute kasuan-kasuan eta esku-hartzearen aldi bakoitzean haur eta nerabeen beharretarako egokienak diren baliabideak konbinatzeko.
Zerbitzu sarearen continuum horretako lehen baliabidea familian esku hartzeko programak dira. Familian esku hartzeko oinarrizko programek, etxean eta komunitate ingurunean aplikatzekoek, adingabeei familia nukleoan eustea dute helburu. Etxeko hezkuntza programak, kaleko hezitzaileak eta eguneko zentroak sartzen dira horien barruan. Familietan esku hartzeko programa espezializatuak (esate baterako, zailtasun bereziak dituzten familietan teraupeutikoki esku hartzea edo sexu abusuko egoeretan esku hartzea) familia edo egoitza harreren neurriekin batera aplika daitezke babesik gabeko kasuetan, familia etxeko baldintzak hobetzeko, adingabea bere nukleo naturalean berriro integra dadin.
Familia harrera eta egoitza harrera dira alternatiba nagusiak haurraren edo adingabearen ongizatea bermatzeko familia nukleotik bereiztea komeni den kasuetan. Adopzioa, gurasoen eta seme-alaben arteko lotura amaitzea dakarren neurrian, oso inguruabar argi eta behin betikoetan balia daiteke soilik.
Familia harrera da adingabe baten zaintza, izaera administratibo edo judizialarekin, pertsona edo familia nukleo bati ematen dion neurria. Neurri hori areagotzen joan da gure erkidegoan, egoitza harreraren kaltetan, batez ere biztanleriaren sektore batean (txikienak). Faktore jakin batzuek nolabait bermatu egiten dute arrakasta izatea; garrantzitsuenetako batzuk honako hauek dira: familia hartzaileak egoki hautatzea, prestakuntza egokia izatea harreraren aurretik, jatorriko familiarekin etengabeko harremana izatea eta adingabearen ezaugarri soziokulturalak errespetatzea.
Erakunde honek, bere funtzioekin bat etorriz, jarraipen berezia egin du egoitza harreraren inguruan. Beharrezko alternatiba da, eta asko erabiltzen da; hala, haurrak babesteko zerbitzuen barruko beste baliabide bat bezala hartu behar da, eta ez izan daitezkeen baliabideetan azkena balitz bezala. Baliabide horren funtzioak askotarikoak dira: ez da soilik egonaldi luzeko irtenbide bat, baizik eta beste funtzio batzuk ere betetzen ditu, hala nola larrialdietarako harrera, familia harreretarako iragaitzazko zerbitzua eta, familia harrerak porrot egin badu, harrera zerbitzua. Aukera hori izateak, neurri handi batean, gainerako aukerak ahalbidetzen ditu. Azken urteetan, ikusi dugun bezala, pixkanaka espezializatu egin da egoitza harreren sarea, eta zabaldu egin dira jokabide arazoak dituzten adingabeentzako baliabide espezifikoak; hain zuzen ere, azkenaldian alderdi horretan ari da arreta jartzen erakunde hau.
Halaber, familia elkarguneen eta familia bitartekaritzako zerbitzuaren jarraipena egin da urte hauetan, baina neurri txikiagoan. Familia elkarguneak gune neutral bat dira, eta, bertan, diziplina anitzeko talde tekniko baten laguntzarekin eta segurtasun eta ongizate berme erabatekoarekin, krisi egoeran dauden familietako kideak elkartzen dira. Familiak elkarguneetara bideratzeko, ebazpen judiziala behar da berez.
Kapitulu honetan, batez ere, erakunde erantzuleek –foru aldundiak eta udalak–azken urteetan babesik gabeko haurrei eta nerabeei eman dieten erantzuna izango dugu ardatz. Nagusiki, arlo hauetan jarriko dugu arreta: egoitza arreta, familia harrerak eta adopzioak –ezohiko txostenaren urteko jarraipena egin da horren inguruan–. Bakarrik dauden adingabe atzerritarren errealitate espezifikoa, azken urteetan arreta handia jartzen ari garen errealitatea, hurrengo kapituluan aztertuko dugu.
Aurrekariak
Arartekoaren Babesik gabeko haur eta nerabeentzako laguntza zerbitzuak txosten berezia 1997ko irailean argitaratu zen. Lan hori egiteko, 150 espediente aztertu genituen (50 lurralde historiko bakoitzeko) eta garai hartan gure erkidegoan zeuden 63 zentroak ere bisitatu genituen.
Hala txostenean bertan nola ondoko jarduketetan, erakunde honek bereziki hobetu beharrekoak diren alderdi hauek edo lehentasunezkotzat jotzen dituen beharrizan hauek nabarmendu ditu:
– araudi komuna behar da gure autonomia-erkidegoan, arretarik gabeko adingabeen funtsezko kontuak araupetzeko;
– ahalik eta erantzun desberdin gehien behar da (familia-harrera, larrialdietarako zentroak, eguneko zentroak...);
– erakundeen erantzunetan alde handiak ikusi dira lurralde historikoen artean;
– babesik gabeko egoerak antzemateko mekanismoak hobetu behar dira;
– oinarrizko gizarte zerbitzuen, hezitzaile adituen eta gure autonomia-erkidegoko beste zerbitzu batzuen arteko harremana eta koordinazioa sustatu behar da;
– irteera, jatorrizko esparruko gizarteratze edo gizarte autonomiako programak egin behar dira;
– haur eta nerabeek eta beren familiek parte hartzeko mekanismoak bultzatu behar dira;
– zerbitzuen ebaluazio kualitatiboa eta aldizkako kontrola egin behar dira.
Funtsezko arazoak
Ondoren, gizarte babesik gabeko adingabeentzako laguntzaren arazo edo zailtasun nagusietako batzuk azalduko ditugu.
Lehenik eta behin, adierazi behar da 2005. urte arte, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko 3/2005 Legea onartu zen arte, gure erkidegoak ez duela izan arlo honen inguruan erreferentzia esparru bat eta jarduteko gutxieneko gidalerro komun batzuk ezartzeko moduko arauketa espezifikorik. Ondorioetako bat izan da foru aldundi bakoitzak haurrak babesteko bere sistema ezarri duela, eta, finkatu ere, hiru sistema finkatu dira.
Desberdintasunak gorabehera, hiru aldundien jarduketa prozedurek funtzionamendu eskema berari jarraitu diote: 1) arriskua detektatzea; 2) talde tekniko espezializatuek kasua baloratzea eta zer neurri ezartzea komeni den proposatzea; 3) organo eskudunak proposatutako neurriak onartzea; 4) adostutako neurriak aplikatzea; eta 5) aplikatutako neurriak eta adingabearen eboluzioa kontrolatzea, eta, familia nukleotik bereizi bada, jatorriko familiaren jarraipena egitea.
Detektatu ditugun arazo esanguratsuenetako batzuk honako hauek dira:
– Oinarrizko gizarte zerbitzuek haur babesaren arloan duten prestakuntza eskasa (zerbitzu espezializatuek duten laguntza eta aholkularitza beharra).
– Udaletako eta lurraldeetako gizarte zerbitzuen arteko koordinazio zailtasunak, hala balorazio faseetan nola neurriak aplikatzeko eta jarraipena egiteko faseetan.
– Ingurune, prozedura eta hizkuntza arrotzak, adingabeen eta haien familien parte-hartzea zailtzen dutenak.
– Zailtasunak familiekiko harremanetan: bereizteko erabakiaren berri ematean, hartutako neurriekin ados ez dauden kasu batzuetan...
– Arazoak betekizun guztiak betetzen dituzten eta familia harreraren programan parte hartzeko prest dauden familiak aurkitzeko (zailtasun bereziak anai-arrebak batera hartuko dituzten familiak aurkitzeko).
– Zerbitzuen sarea kontrolatzeko eta gainbegiratzeko mekanismo behar beste garatu gabeak.
– Bizilagunen arbuioa adingabeentzako zentroak ireki behar dituztenean.
– Egoitza baliabideetan arreta ematen zaien adingabeen profilaren aldaketa: adin handiagoa, arreta eman zaien pertsonen errealitate berriak, jokabide arazotsu gehiago (zentroetatik ihes egitea edo kideei zein hezitzaileei eraso egitea…).
Hobetzeko proposamenak
Txosten berezian emandako 42 aholkuetatik[9] gehienen helburua zen hala haur zerbitzu espezializatuetan nola udal zerbitzuetan detektatutako arazoak zuzentzea. Ondoko urteetan egindako jarraipenen abiapuntua gomendio horiek izan dira. Multzo hauetan egituratu ziren:
– Haurrak eta nerabeak babesteko eremua, esparru juridikoa eta eskumen banaketa. Sei gomendio eman dira, arlo hauen inguruan: egoitzen eremuan babesa eta bermea behar direla, beharrezkoa dela haurrei eta nerabeei buruzko araudi bat izatea, eskubideak baliatzea eta beharrizanak gogobetetzea bermatu behar dela, gizartea sentsibilizatu egin behar dela, zerbitzuek eboluzionatu egin behar dutela eta ikuskatu egin behar direla, eta udal eta lurralde eremuetan lan egiten duten langileek prestatu egin behar dutela eta koordinatuta egon behar dutela.
– Zerbitzu sarea: profesionalak. Bost gomendio eman dira, arlo hauen inguruan: etengabeko prestakuntza planak behar direla, zerbitzuetako profesionalak gainbegiratu eta lagundu egin behar direla, balorazio batzorde teknikoen osaerak malgua izan behar duela, Zerga Ministerioak batzorde horietan parte hartu behar duela eta egoera bat babesik gabekotzat jotakoan beharrezkoa dela oinarrizko gizarte langileekin harremanetan egotea.
– Zerbitzu sarea: programak. Zazpi gomendio eman dira, arlo hauen inguruan: zerbitzuak dibertsifikatu egin behar direla, erkidegoko programak garatu egin behar direla, familia harrerako hainbat modalitate sustatu behar direla, bizikidetza unitate txikiak sustatu behar direla, gizarte egoitzak garatutako funtzioak dibertsifikatu behar direla, iragaitzazko programen jarraipen pertsonalizatua egin behar dela eta urte anitzeko laguntza programak egin behar direla.
– Lagundutako biztanleak eta aplikatutako neurriak. Bi gomendio eman dira, arlo hauen inguruan: detekzio sistemak hobetu behar direla eta laguntza modalitateak dibertsifikatu behar direla.
– Prozedurak. Zortzi gomendio eman dira, arlo hauen inguruan: beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko eta koordinatzeko mekanismoak behar direla, prozeduraren hasieratik amaierara arretaren arduradun izango den pertsona bat behar dela, espedienteetako dokumentuak arrazionalizatu behar direla eta datuak biltzeko irizpideak bateratu behar direla, haurrek eta haien familiek parte hartzeko bideak ezarri behar direla, haur zerbitzuetako instalazioak egokitu behar direla, harrera aldian oinarrizko gizarte langilearekin harremanetan egon behar dela, adingabeek eta haien familiak laguntza plan banakakoak egiten modu aktiboan parte hartu behar dutela eta periodikoki eta sistematikoki berrikusi behar direla kasuak eta ezarritako neurriak.
– Egoitza zerbitzuen antolamendua eta funtzionamendua. 11 gomendio egin dira, arlo hauen inguruan: egoitza zerbitzuetako funtzioak eta helburuak zein diren adierazten duen agiri bat behar dela, zentro horiek adingabeentzako eta haien familientzako informazio txosten bat egin behar dutela, erabiltzaileek eta haien familiek erabakiak hartzeko orduan parte hartzeko mekanismoak izan behar dituztela, pribatutasunerako eskubidea bermatu behar dela, prestakuntza etengabea eta behar profesionaletarako egokia behar dela, bizikidetza arauak ezarri behar direla, baimendu gabeko absentzia kasuetan aplikatu beharreko arauak ezarri behar direla, banakako programak modu progresiboan erabili behar direla lan tresna gisa, zerbitzu espezializatuen eta hezitzaileen arteko komunikazio mekanismoak hobetu behar direla, zentroetan zenbait hobekuntza sartu behar direla eta tutoretza bikoitzaren sistema ezarri behar dela.
– Zerbitzuen kontrola eta ebaluazioa. Hiru gomendio eman dira, arlo hauen inguruan: zerbitzuak periodikoki kontrolatu behar direla, zerbitzuen ebaluazio kualitatiboa egin behar dela eta fiskaltzek neurrien jarraipena egin behar dutela.
Jarraipenak
Txostena aurkezten denetik, urtez urte, Arartekoak babesik gabe geratzeko arriskuan dauden haurren egoeraren jarraipena egin du, hainbat ekimenen bidez: ofiziozko espedienteak sail eta erakunde eskudunetan, bilera periodikoak erakundeetako arduradunekin, bisitak hiru lurraldeetako harrera zentro edo etxeetara… Jarraipenaren emaitzak erakunde honek Eusko Legebiltzarrarentzat eginiko urteko txostenetan laburtu dira.
2001. urtean, ahalegin berezia egin zen txosten bereziko informazioa eguneratzeko eta argitaratu zenetik izan zuen bilakaera eta lortutako aurrerapenak baloratzeko. Horretarako, egindako bisitez gain, administrazio eskudunei informazio zehatza eskatu genien honako gai hauen inguruan: familietan esku hartzeko planak eta programak, talde profesionaletan eta erabakiak hartzeko prozeduretan egindako aldaketak, arrisku eta babesik gabeko egoerak detektatzeko egindako hobekuntzak eta hartutako adingabeen bizikidetza arauen erregulazioa. Horrez gain, hainbat datu eskatu genien arreta ematen zaien biztanleen, babes neurrien, adopzioaren, egoitza zerbitzuen sarearen eta abarren inguruan. Orduan jasotako informazio zehatz hori ondoko orrialdeetan agertzen diren datu taula gehienetan islatzen da, eta oso tresna baliagarria izan da txosten hau egiteko.
2005. urtean, Bakarrik dauden adin txikiko atzerritarren egoera EAEn izeneko txosten berezia egin genuen, eta sektore horri arreta berezia jarri diogu. Gai hori, haurren babesari loturikoa hori ere, txosten honetako hurrengo atal espezifikoan aztertu dugu, urteko jarraipen txostenetan egin izan dugun bezala. Urte horretan bertan, erakunde honek esku hartu zuen beren amei emandako tratu txarrak zuzenean eragiten zien adingabeen problematikan (ikusi 2005eko txostena, V. kap., 3.1 atala).
2006. urtean, Arartekoak hiru gai hauek landu zituen bereziki: familia elkarguneak, adopzioak eta bakarrik dauden adingabe atzerritarrak.
Hala, bada, erakunde honek funtsean, kudeaketari dagokionez, foru aldundien eskumenekoak diren arloen gaineko jarraipena egin du. Arreta, batez ere, datu kuantitatibo batzuetan eta eboluzioaren adierazle gisa balio izan diguten arlo jakin batzuetan jarri dugu. Azken hiru urteetako datu kuantitatiboei dagokienez, honako hauek izan dira oinarrizkoenak eta gehien eskatutakoak:
1. Espedienteei eta arreta ematen zaien biztanleei buruzko datuak: urte bakoitzean zenbat espediente ireki diren eta espedienteetan zenbat adingabe dauden inplikatuta.
2. Familiarengandik bereizteko babes neurriei buruzko datuak: familia nukleotik bereiztea, egoitza harrerak, familia harrerak eta familia harreraren antzeko egoerak.
3. Adopzioei buruzko datuak, naziokoak eta nazioartekoak bereizita.
4. Egoitza zerbitzuen sareari buruzko datuak, zentro bakoitzaren inguruan honako datu hauek emanda: zentroaren izena eta helbidea, publikoa edo pribatua den (erakunde kudeatzailea), zenbat leku dauden aurreikusita, zenbat leku dauden okupatuta, plantilla eta arreta ematen zaion taldearen ezaugarriak.
Informazio kualitatiboa ere eskatu dugu, zehazki urtez urte arlo hauetan egindako hobekuntzen inguruan:
5. Planak, programak eta ebaluazioak.
6. Talde teknikoak, profesionalak eta koordinazioa.
7. Arrisku edo babesik gabeko egoeren detekzioa.
8. Erabakiak hartzeko prozedurak.
9. Bizikidetza arauen eta parte hartzeko eta kexak agertzeko mekanismoen araupetzea.
10. Zerbitzu eta programen ebaluazioa, ikuskapena eta kontrola.
Alabaina, txosten bereziko 42 gomendioetako asko zuzenean aplikatzen dira udaletan edo zuzenean eragiten diote udalen lanari; hori horrela, 2008. eta 2009. urteetan arreta berezia jarri genion haurren tokiko babesari. Horregatik, foru administrazioaren datuetan oinarrituta aurretiaz egindako jarraipenen osagarri gisa, erakunde honek tokiko erakunde ugaritara jo zuen (10.000 biztanletik gorako 40 udalerrietara), oinarrizko zenbait datu eta informazio eskatzeko. Helburua ez zen udalerri bakoitzaren ezagutza zehatz bat eskuratzea, baizik eta konparazioak egin ahal izatea, joerak aurkitzea, arazo komunak edo elementuak ezagutzea, tokiko eremuan haurrak babesteko beharrari hobeto erantzun ahal izateko.
Funtsezko datuak - adierazleak - eboluzioa
Eskura ditugun datuak asko dira eta ezinbestekoa da hautapen bat egitea; beraz, gure ustez arreta eman zaion biztanleriak zer eboluzio izan duen eta erakundeek errealitate horri nola erantzun dioten argiago erakusten duten datuak soilik emango ditugu.
1. Tokiko eremuan haurrei ematen zaien arreta
Jadanik adierazi den bezala, 2008. urte arte, jarraipenen arreta aldundiek (baita Gasteizko Udalak ere) ematen duten erantzunean jarri genuen, arrisku larrian edo babesik gabe dauden haurrei arreta espezializatua emateko arduradun diren aldetik.
2008an biztanle gehien duten 40 udalei eskatutako informazioa funtsezko sei kontu hauen ingurukoa izan zen:
1. Haurren babesaren arloan jarduten duten udalen mendeko langileak.
2. Eskainitako programak edo zerbitzuak.
3. Arreta emandako biztanleria.
4. Arreta berezia behar duten arrisku edo babesik gabeko pertsonak detektatzea eta horietan esku hartzea.
5. Beste erakunde batzuekiko koordinazioa.
6. Lanaren plangintza eta antolaketa.
Hogeita hamar udalek erantzun zuten epe barruan, eta haien informazioa 2008ko urteko txostenean sartu ahal izan genuen. Beste zortzi udalek errekerimenduak egin ostean erantzun zuten, 2009. urtean zehar. Soilik bi udalek, Barakaldokoak eta Andoaingoak, ez zuten erantzun oraindik txosten hau idazten ari ginela.
Gure informazioa, behintzat 10.000 biztanle baino gehiagoko udalerriei dagokienez, oso osatua da (ikusi 2009ko txostena, 308-310. or.) Atera daitezkeen ondorioetako bat da herri batzuen eta besteen arteko aldea izugarria dela eta oso zaila dela konparazioak egitea zenbait daturen inguruan (esate baterako, programei buruzko datuetan, udalerri bakoitzak bere modura zenbatzen dituelako, eta arreta ematen zaien biztanleei buruzko datuetan, batzuetan familiak zenbatzen direlako eta besteetan adingabeak).
Langileriari buruzko datuei dagokienez, egoerarik ohikoena da udalek ez izatea soilik haurrekin lan egiteko langilerik, dauden zerbitzuak edo programak hainbat elkarte edo profesionalekin kontratatuta egotea eta horiek koordinatzeko edo gainbegiratzeko lana gizarte zerbitzuen esku egotea, herritar guztientzat pentsatuta. Halaber, zenbait udalerritan, hala nola Gasteizen, Haurtzaro eta Senitarte zerbitzua oso ahaltsua da (20 pertsona 2009an, administrazioko langileez gain: hiru buruzagitza, zazpi psikologo, bederatzi gizarte langile, gizarte hezitzaile bat), eta egoitza harreraren sare bat ere badu, arrisku handian edo babesik gabe dauden adingabeentzat.
Programa eta zerbitzuei dagokienez, udalerri batzuen eta besteen arteko aldeak oso handiak dira. Kasu bakanen batean ez dago inolako programarik, baina, gainerakoan, batzuek eskaintza mugatua dute (eguneko zentroa, laguntza sozioedukatiboko programa), eta beste batzuek oso eskaintza zabala eta programa egituratuak, plan batekin, azpiprogramekin, baliabide espezializatuekin eta halakoekin bat etorriz. Praktikan, ohikoa da programa jakin bat elkarte edo talde bati adjudikatzea, beste programa bat beste talde bati adjudikatzea… Horrek zaildu egiten du esku-hartze orokorrak egitea.
Haurren inguruko planei, kontsulta organoei eta adingabeek parte hartzeko bideei dagokienez, ohikoena da halakorik ez izatea, edo, behintzat, formalizatuta ez egotea. Udalerri batzuetan, ari dira pausoak ematen ildo horretan (esate baterako, tokiko beharrak aztertzea plan bat egin ahal izateko); beste batzuetan, kontuan hartzen dute behar hori; kasurik gehienetan, parte hartzeko bide bakar gisa kexei edo iradokizunei dagokiena da.
Horraino udalerrietatik beretatik lortu dugun informazio kuantitatibotik ateratako ondorio nagusiak.
Udalek programak garatzeko aurkitzen dituzten arazoak eta zailtasunak nahiko antzekoak dira, eta errepikatu egiten dira, nahiz eta batzuetan batzuk gehiago nabarmentzen diren beste batzuk baino. Alde batera uzten baditugu barne arazoak (aurrekontu zailtasunak, denbora edo langileria falta, koordinazio eskasa udaletako atalen artean…) nahiz beste erakunde edo zerbitzu batzuekin koordinatzeko dauden arazoak, deigarria da adingabeen familiei loturiko arazoak behin eta berriro agertzen direla.
– Esku-hartzea onartzen ez duten familiak.
– Adingabeak programetara ez joatea, erreferentziako helduen utzikeriaren ondorioz.
– Amaren eta aitaren arteko interferentziak, batez ere bananduta daudenean.
– Etorkinekin komunikatzeko zailtasunak…
Esku hartu beharra izaten den arazo edo egoera ohikoenetako asko familia egoeraren ondorio izaten dira (buruko gaixotasuna eta drogen kontsumo gehiegizkoa; familiek ez onartzea arrisku adierazleak daudela…) eta biztanleriaren sektore jakin bati loturik egon ohi dira: nerabeak.
Gehien errepikatzen den beste arazo iturria da desadostasunak daudela tokiko zerbitzuen eta foru aldundietako zerbitzu espezializatuen artean edo ez dagoela oso argi horien funtzioen arteko muga non dagoen. Gipuzkoaren kasuan, oro har positiboa da eremu edo eskualdeetako taldeei –lurralde horretako bereizgarria– eta horiek lanean duten eraginari buruzko erreferentzia.
Azken urteetan sumatutako joerei dagokienez, udalek nabarmentzen dute aldaketak izan direla adingabeen profilean eta, batez ere, arreta eman zaien familien tipologian: arazo asko dituzten familiak zein familia normalagoak, baina adingabeei arazoak eta mugak jartzeko arazoak dituztenak.
Horrek aldaketak dakartza beharretan eta esku hartzeko moduetan (emozio zailtasunak, ekite psikoterapeutikoak…), eta, batez ere Gipuzkoan adierazi dutenez, lan kargak egokitu behar dira: gero eta kasu gutxiago bideratzen edo hartzen ditu Aldundiak; gero eta gehiago esku hartzen da tokiko eremuan. Oro har, arrisku egoerak eta eskaerak pixkanaka areagotzen ari direla jotzen da.
Beste erakunde edo zerbitzu batzuekiko lankidetza eta koordinazioa hobetzeko aurkitutako zailtasunei dagokienez, udalek beren erantzunetan beste gizarte eragile batzuekin duten elkarlana ekarri dute gogora: osasun etxeak, ikastetxeak, sistema judiziala… eta, batez ere, haurren arloan espezializatutako zerbitzuak, Foru Aldundiaren mendekoak.
Udalerriek emandako erantzunekin bat etorriz, zalantzarik gabe, kritika edo zailtasun handienak haurren arloan espezializatutako zerbitzuen ingurukoak dira –foru aldundien mendekoak–, Araban izan ezik. Adierazitako arazoen zerrenda oso luzea da:
– Harrera eta balorazio zerbitzuko teknikariak maiz aldatzen direla.
– Zailtasunak daudela saileko langileekin harremanetan jartzeko.
– Ez dagoela kontsulta edo aholkuetarako gunerik udal zerbitzuetako profesionalentzat.
– Ez dagoela adierazleen eskuliburu bateraturik.
– Ez dagoela jarduketa protokolorik.
– Alde bakarreko erabakiak hartzen direla.
– Kasuak ez direla elkarrekin baloratzen.
– Erantzuten oso mantsoak direla (zazpi hilabete ere izan litezke).
– Daturik ez dela izaten Aldundiak kasuak bere gain hartzen dituenean…
Oro har, adierazi dute protokoloak behar direla, arduradunen arteko adostasuna behar dela (ez teknikarien artean), bakoitzaren jarduketa eremuak hobeto mugatu behar direla… Ekarpen askoren atzean dagoena edo esplizituki adierazi dena da haserre daudela, zalantzan jarri delako haien irizpide profesionala (bideratutako hainbat kasu ez dira onartu) edo gutxietsiak sentitzen direla edo ez dituztela behar beste kontuan hartu (erabakiak hartu aurretik, bitartean eta ondoren).
Nolanahi ere, ia denek sentitu eta adierazi dute koordinazioa hobetzeko beharra (kasu gehiago detektatu ahal izateko eta erantzuna hobea eta arinagoa izateko), eta, jadanik esan den bezala, alderdi hori nabarmendu dute gehien udalek beren erantzunetan. Hain zuzen ere, erantzun horiek –komeni da gogoratzea– kasurik gehienetan, oinarrizko gizarte langileek berek egin dituzte, edo, bestela, udaletako gizarte zerbitzuetako arduradunek.
2. Foru aldundietan haurrei ematen zaien arreta
Babesik gabeko haurrei ematen zaien arreta desberdina da hiru lurralde historikoetan, lehen ere adierazi dugun bezala. Urtez urte egindako jarraipenetan, bereiz aurkeztu da administrazio bakoitzaren informazioa. Oraingo honetan, sintesi bat egitea erabaki dugu, eta datuak Autonomia Erkidego osoan babesik gabeko haurrei ematen zaien arretaren eta horren eboluzioaren ikuspegi orokor bat izateko moduan ematea.
Horren inguruan informazio asko dugu, eta, beraz, hemen soil-soilik adierazle kuantitatiboen gaineko datuak ematea erabaki dugu (zein biztanleri eman zaien arreta, zer neurri aplikatu diren...); izan ere, txosten honen xedeaz harago doa hiru aldundietako planak, programak, profesional taldeak, erabakiak hartzeko prozedurak eta bestelakoak eta horien eboluzioa aztertzea.
Aztertutako aldiari dagokionez, komeni da adieraztea 1995. urtea hartu dela abiapuntu gisa; hori da txosten berezia egiteko erabilitako datuen erreferentzia urtea (espedienteen laginketa eta dauden zentro guztietara egindako bisitak). Bestalde, 2001. urteko datuak ere agertzen dira; izan ere, urte hartan ahalegin handia egin zen hasierako informazioa eguneratzeko. Taula batzuetan datu osatuagoak ematen dira, eta azken urteak ere hartu dira kontuan.
Ezagutzea komeni den lehen datua da zein den arreta eman zaien biztanleen bolumena, hau da, gure autonomia erkidegoko zenbat adingaberi ematen dieten arreta haurren arloan espezializatutako zerbitzuek. Taula honetan, urte bakoitzean irekitako espediente berrien babespean lagundu diren adingabeen kopuruak zer eboluzio izan duen ikus daiteke:
3.1.1. taula. 1995ean, 2001ean eta 2009an irekitako espedienteen babespean lagundutako biztanleak
<18 urteko biztanleak | Irekitako espedientea kopurua | Espedienteetan inplikatutako adingabe kopurua | Prebalentzia | ||
EAE | 1995 | 384.416 | 468 | 574 | ‰1,4 |
2001 | 307.840 | 1.235 | 1.335 | ‰4,3 | |
20091 | 330.5942 | 1.421 | 1.553 | ‰4,6 | |
ARABA | 1995 | 54.0413 | 91 | 136 | ‰2,5 |
2001 | 43.750 | 149 | 180 | ‰4,1 | |
20091 | 48.299 | 154 | 205 | ‰4,2 | |
BIZKAIA | 1995 | 206.9693 | 244 | 244 | ‰1,1 |
2001 | 161.349 | 741 | 741 | ‰4,5 | |
20091 | 168.703 | 852 | 852 | ‰5 | |
GIPUZKOA | 1995 | 123.4013 | 133 | 194 | ‰1,5 |
2001 | 102.741 | 345 | 414 | ‰4 | |
20091 | 113.594 | 415 | 496 | ‰4,3 |
Iturriak: Estatistikako Institutu Nazionala. 1995. urtea: Biztanleen errolda arteko zenbatespenak, oinarritzat 1991ko errolda hartuta. 2001. urtea: Biztanleen eta etxebizitzen errolda. 2009. urtea: Urteko biztanleen zenbatespenak, oinarritzat 2001eko errolda hartuta. 2010eko urtarrilaren 1eko datuak.
Gasteizko Udala eta foru aldundiak. Geuk egina.
1 2010eko urtarrilaren 1eko biztanleria datuak erabili dira, data hori dagoelako hurbilen espedienteei eta inplikatutako adingabeei buruzko datuen datatik (2009ko abenduaren 31).
2 2009. urteari dagozkion biztanleria datuak INEren orritik hartu genituen, 2010eko abuztuan, eta litekeena da gerora zuzendu izana. 2010eko urtarrilaren 1eko biztanleria datuak hartu dira.
3 2002ko urtarrilaren 1era arte ez daukagu urtez urteko informazio zehatzik lurralde historikoen araberako biztanleriaren banaketari dagokionez, biztanleria erroldetan izan ezik (1991, 2001). 1995. urterako, EAE guztiko 18 urtetik beherako biztanleria datu errealak abiapuntutzat hartuta, lurralde historikoen arabera biztanle horiek nola banatzen diren zenbatetsi da, 2005. urtean lurralde historiko bakoitzean zeuden 0 eta 19 urte bitarteko biztanleen portzentajeak hartuta (Araban %14,058, Bizkaian %53,84 eta Gipuzkoan %32,101). Horrek azaltzen du guztizkoan izan den aldaketa txiki hori.
Datu horietan honako hau ikus daiteke:
– Irekitako espediente kopurua eta horietan inplikatutako haur eta nerabe kopurua handituz joan da urteak igaro ahala. 2009. urtean, haurren arloan espezializatutako zerbitzuek EAEko 1.000 adingabetik 4,6ren egoera aztertu zuten.
– 2001. urtean, 18 urtetik beherakoak gutxiago baziren ere, nabarmen ugaritu ziren irekitako espediente kopurua eta horietan inplikatutako adingabeen kopurua.
– Historikoki, Araban handiagoa izan da lagundutako biztanleen proportzioa (‰2,5, eta Bizkaian ‰1,1 eta Gipuzkoa ‰1,5 1995ean). Horren zergatia da, segur aski, egoera arazotsuak detektatzeko ahalmen handiagoa duela, bi zerbitzu espezializatu eta bi laguntza sare dituelako (Aldundiarena berarena eta Gasteizko Udalarena).
– Gaur egun, lagundutako adingabe berrien portzentajeak parekatu egin dira, eta zertxobait gehiago dira Bizkaian (‰5).
Zalantzarik gabe, bakarrik dauden adingabe atzerritarren presentzia desberdina izateak eragina izan du eboluzio horretan.
Ondoren, hurrengo taularen bidez, lurralde bakoitzean aplikatu diren familiarengandik banantzeko babes neurriek zer eboluzio izan duten aztertuko dugu.
3.1.2. taula. EAEko babes neurriak, lurraldearen eta urteen arabera
<18 urteko biztanleak | Familia nukleotik banantzea | Egoitza harrera | Familia harrera | Familia harreraren pareko egoerak | Adopzioa1 | ||
EAE | 1995 | 384.416 | 1.227 (‰3,2) | 889 (‰2,3) | 192 (‰0,5) | 113 (‰0,3) | 33 (‰0,08) |
2001 | 307.840 | 1.179 (‰3,8) | 759 (‰2,5) | 277 (‰0,9) | 111 (‰0,4) | 32 (‰0,10) | |
2009 | 330.594 | 1.962 (‰5,9) | 1.172 (‰3,5) | 750 (‰2,3) | 5 (‰0,02) | 35 (‰0,10) | |
ARABA | 1995 | 54.041 | 242 (‰4,5) | 104 (‰1,9) | 53 (‰1) | 80 (‰1,5) | 5 (‰0,09) |
2001 | 43.750 | 202 (‰4,6) | 126 (‰2,9) | 62 (‰1,4) | 8 (‰0,2) | 6 (‰0,13) | |
2009 | 48.299 | 345 (‰7,1) | 206 (‰4,3) | 131 (‰2,7) | 5 (‰0,1) | 3 (‰0,06) | |
BIZKAIA | 1995 | 206.969 | 707 (‰3,4) | 631 (‰3) | 562 (‰0,3) | – | 20 (‰0,09) |
2001 | 161.349 | 597 (‰3,7) | 4803 (‰3) | 532 (‰0,3) + 464 (‰0,2) | – | 18 (‰0,11) | |
2009 | 168.703 | 1.071 (‰6,3) | 6685 (‰4) | 380 (‰2,3) | – | 23 (‰0,13) | |
GIPUZKOA | 1995 | 123.401 | 278 (‰2,3) | 154 (‰1,2) | 83 (‰0,7) | 33 (‰0,3) | 8 (‰0,06) |
2001 | 102.741 | 380 (‰3,7) | 153 (‰1,5) | 116 (‰1,1) | 103 (‰1) | 8 (‰0,07) | |
2009 | 113.594 | 546 (‰4,8) | 298 (‰2,6) | 239 (‰2,1) | – | 9 (‰0,07) |
Iturriak: Estatistikako Institutu Nazionala. 1995. urtea: Biztanleen errolda arteko zenbatespenak, oinarritzat 1991ko errolda hartuta. 2001. urtea: Biztanleen eta etxebizitzen errolda. 2009. urtea: Gaur egungo biztanleen zenbatespenak, oinarritzat 2001eko errolda hartuta. 2010eko urtarrilaren 1eko datuak.
Gasteizko Udala eta foru aldundiak. (Geuk egina).
1 Eratutako adopzio nazionalei buruzko datuak.
2 Familia harrera iraunkorrak.
3 Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak zenbatu gabe.
4 Familia harrera soila (14) eta adopzioaren aurrekoa (32).
5 Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak zenbatuta.
Ikus daitekeenez, familia nukleotik banantzeko neurri guztiak ugaritu dira (egoitza harrera, familia harrera eta adopzioak), nahiz eta badiren zenbait diferentzia lurraldeen artean. Hala:
– Autonomia erkidegoan, nabarmen ugaritu dira familiagandik banantzeko neurriak. 2009an, 1.000 adingabetik ia seiri ezarri zaie aipaturiko neurri horietakoren bat (familia harrera edo antzekoa, egoitza harrera edo adopzioa). 1995ean 3,2ri ezarri zitzaien.
– Egoitza harrera da oraindik ere hiru lurralde historikoetan gehien erabiltzen den neurria.
– Familia harrerak nabarmen ugaritu dira. Autonomia erkidego osoan ia laukoiztu egin dira aztertutako aldian, nahiz eta alde handiak dauden hiru lurraldeen artean. Bizkaian, 2001. urte arte familia harreraren kopurua oso txikia zen, eta geroztik nabarmen handitu da. Dena dela, Arabako lurraldean aplikatzen da gehien harrera modalitate hori, denboran zehar gertatu den bezala.
– Eratutako adopzio nazionalen kopuruak ia egonkor eutsi dio. Bizkaian eta Gipuzkoan zertxobait igo dira; Arabaren kasuan, berriz, adopzioak gutxitu egin dira, eta kopurua 1995. urtekoa baino txikiagoa da.
Familiagandik banantzeko neurrietako bakoitzak zer eboluzio izan duen hobeto ikusten da hurrengo taulan: horietako bakoitzak aplikatutako babes neurrien guztizkoan zer portzentaje duen agertzen da.
3.1.3. taula. Familiagandik banantzeko babes neurrien eremuko modalitateak EAEn 1995ean, 2001ean eta 2009an
Familia nukleotik banantzea (%100) | Egoitza harrera | Familia harrera | Familia harreraren pareko egoerak | Adopzioa1 | ||
EAE | 1995 | 1.227 | 889 (%72,5) | 192 (%15,6) | 113 (%9,2) | 33 (%2,7) |
2001 | 1.179 | 759 (%64,4) | 277 (%23,5) | 111 (%9,4) | 32 (%2,7) | |
2009 | 1.962 | 1.172 (%59,7) | 750 (%38,2) | 5 (%0,3) | 35 (%1,8) | |
ARABA | 1995 | 242 | 104 (%43) | 53 (%21,9) | 80 (%33) | 5 (%2,1) |
2001 | 202 | 126 (%62,4) | 62 (%30,7) | 8 (%4) | 6 (%3) | |
2009 | 345 | 206 (%59,7) | 131 (%38) | 5 (%1,4) | 3 (%0,9) | |
BIZKAIA | 1995 | 707 | 631 (%89,3) | 562 (%7,9) | – | 20 (%2,8) |
2001 | 597 | 4803 (%80,4) | 532 (%8,9) + 464(%7,7) | – | 18 (%3) | |
2009 | 1.071 | 6685 (%62,4) | 380 (%35,5) | – | 23 (%2,1) | |
GIPUZKOA | 1995 | 278 | 154 (%55,4) | 83 (%29,9) | 33 (%12) | 8 (%2,9) |
2001 | 380 | 153 (%40,3) | 116 (%30,5) | 103 (%27) | 8 (%2,1) | |
2009 | 546 | 298 (%54,6) | 239 (%43,8) | – | 9 (%1,6) |
Iturriak: Gasteizko Udala eta foru aldundiak. Geuk egina.
1 Eratutako adopzio nazionalei buruzko datuak.
2 Familia harrera iraunkorrak.
3 Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak zenbatu gabe.
4 Familia harrera soila (14) eta adoptatu aurrekoa (32).
5 Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak zenbatuta.
Aurreko datuetan ikus daiteke EAE osoan aplikatutako neurria egoitza harrera dela, nahiz eta urteen joanean portzentajea gutxitu egin den (%72,5 1995. urtean eta %59,7 2009. urtean). Familia harreren portzentajea, bestalde, handitu egin da, eta adopzioena gutxitu egin da. Hiru lurraldeen artean alde handiak daude, hala:
– Araban handitu egin da egoitza harreren ehunekoa 1995. urtetik, eta, azken urtean, Autonomia Erkidegoaren batez bestekoaren barruan egon da.
– Gipuzkoan, familia eta egoitza harreren arteko proportzioa nahiko egonkorra izan da, %50etik gertu (egoitza harrerak azken urtean, 2009an, hartutako neurrien guztizkoaren %54,4 izan dira).
– Aldaketa gehienak Bizkaian izan dira. 1995ean, babes neurrien %83,9 egoitza harrerak ziren (Arabakoen halako bi baino gehiago). Kopurua izugarria zen 2001. urtean ere, gainerako lurraldeetan baino askoz ere handiagoa. 2009an, garbi ikusten da joera hori aldatu egin dela, eta batez bestekotik gertuago dauden ehunekoetan kokatu da (egoitza harrerak aplikatutako neurrien guztizkoaren %62,4 dira orain). Nolanahi ere, komeni da ikustea bakarrik dauden adingabe atzerritarrak sartzeak edo ez sartzeak berekin dakarrela datuak eta proportzioak ez izatea beti konparagarriak.
Ondoko tauletan, egoitza eta familia harrerei buruzko hiru lurraldeetako datuak agertzen dira, zenbaki absolutuetan, eta horien eboluzioa ere agertzen da, gehiago banakatuta azken bost urteetako datuetan.
3.1.4. taula. Egoitza harreren eboluzioa EAEn (1995-2009)
EAE | ARABA | BIZKAIA | GIPUZKOA | |
1995 | 889 | 104 | 631 | 154 |
2000 | 658 | 102 | 410 | 146 |
2001 | 759 | 126 | 4801 | 153 |
2005 | 629 | 139 | 327 | 163 |
2006 | 575 | 123 | 249 | 203 |
2007 | 648 | 119 | 3072 | 222 |
2008 | 591 | 216 | – | 375 |
2009 | 1.172 | 206 | 6683 | 298 |
Iturriak: foru aldundiak. Geuk egina.
1 Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak zenbatu gabe.
2 2007/12/20an.
3 Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak zenbatuta.
3.1.5. taula. Familia harreren eboluzioa EAEn (1995-2009)
EAE | ARABA | BIZKAIA | GIPUZKOA | |
1995 | 192 | 53 | 56 | 83 |
2000 | 228 | 67 | 33 | 128 |
2001 | 231 | 62 | 53 | 116 |
2005 | 241 | 87 | – | 154 |
2006 | 766 | 108 | 408 | 150 |
2007 | 675 | 120 | 397 | 158 |
2008 | 322 | 129 | – | 193 |
2009 | 750 | 131 | 380 | 239 |
Iturriak: foru aldundiak. Geuk egina.
Eratutako adopzio nazionalei dagokienez, adierazi behar da kopuruak egonkor eutsi diola urteen joan-etorrian (eratutako adopzio nazionalak 33 ziren 1995ean, eta 35 2009an). Aldiz, aurkeztutako adopzio nazionalaren eskabide kopurua dezente aldatu da. Hurrengo grafikoan, aztergai dugun aldian aurkeztutako adopzio nazional eta nazioartekoetarako eskabideek zer eboluzio izan duten ikusten da.
1995 | 2001 | 2009 | |
Adopzio nazionalak | 212 | 45 | 146 |
Nazioarteko adopzioak | 139 | 527 | 22 |
Ikus daitekeenez, adopzio nazionaletarako aurkeztutako eskabide kopurua gutxitu egin zen 2001ean, eta nazioarteko adopzioak, berriz, izugarri ugaritu ziren. Eboluzio hori bera izan zen hiru lurraldeetan.
Eratutako nazioarteko adopzioen kopurua adopzio nazionalak baino askoz ere gehiago dira. 2009an, esate baterako, nazioarteko 160 adopzio eratu ziren EAEn (33 Araban, 74 Bizkaian eta 53 Gipuzkoan), eta adopzio nazionalak, berriz, 35 izan ziren.
Garrantzizkoa iruditzen zaigu, besteak beste, egoitza zerbitzuen sareak izan duen garapenari buruzko eboluzio datuak ematea. Harrera egoitzak eta lekuak nabarmenki ugaritu dira hemen aztertutako epealdian.
Hurrengo tauletan, honako hau ikusten da: batetik, 2009an nola zeuden banatuta sare orokorreko zentroak eta esklusiboki edo gehienbat bakarrik dauden adingabeentzat diren baliabideak; eta, bestetik, gizarte sareek zer eboluzio izan duten, zentroen ahalmenari eta titulartasunari dagokionez nahiz kudeaketa publiko edo pribatuari dagokionez. Halaber, hiru foru aldundiek hitzarmenak dituzte beste erakunde batzuekin, adingabe batzuei EAEtik kanpo dauden zentroetan laguntzeko Leku eta zentro horiek (esate baterako, bost leku zentro berean Arabaren eta Bizkaiaren kasuan, eta hamar Gipuzkoaren kasuan) ez daude zenbatuta. Gainera, lurralde guztietan daude bakarrik dauden adingabe atzerritarrak egoitza baliabideen sare orokorrean hartuta. Nolanahi ere, datu horiek balio digute esleitutako zentroak eta lekuak (eta, beraz, horietan arreta ematen zaien biztanleak) nola banatuta dauden gutxi gorabehera ikusteko.
Datu orokor horiek hainbat taulatan banakatuta agertzen dira, lurraldez lurralde eta zentroz zentro, txosten honen bertsio digitalean.
3.1.6. taula. Egoitza baliabideen sarea EAEn 2009an. Bakarrik dauden adingabe atzerritarren sare orokorra eta sare espezifikoa
EGOITZA BALIABIDEEN SARE OROKORRA | BAKARRIK DAUDEN ADINGABE ATZERRITARRENTZAKO EGOITZA BALIABIDEEN SARE ESPEZIFIKOA | GUZTIRA | ||||
Zentroak | Lekuak | Zentroak | Lekuak | Zentroak | Lekuak | |
EAE | 62 | 720 | 37 | 612 | 991 | 1.332 |
ARABA | 12 | 122 | 6 | 105 | 18 | 227 |
BIZKAIA | 28 | 381 | 18 | 325 | 46 | 706 |
GIPUZKOA | 22 | 217 | 132 | 182 | 35 | 399 |
Iturriak: foru aldundiak. Geuk egina.
1 Ez dira zenbatu foru aldundiek lankidetza hitzarmenak dituzten zentroak (Nafarroako Zandueta zentroa, non hiru administrazioek baitituzte hainbat leku erreserbatuta hitzarmenen bidez, eta Kordobako Dianova zentroa, Gipuzkoaren kasuan).
2 Zentro misto bat sartu da hemen, 20 lekukoa; izan ere, bakarrik dauden adingabe atzerritarrek okupatzen dute batik bat.
3.1.7. taula. Arabako egoitza zerbitzuen sarea, esklusiboki edo gehienbat bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzat diren sareak izan ezik (2009)
ZENTROA | TIPOLOGIA | KUDEAKETA | LEKU KOP. | OKUPATUTAKO LEKU KOP. | PLANTILLA |
Geroa etxea | Egoitza harrerako oinarrizko baliabidea | Zuzena, GOFE | 8 | 8 | 10 |
Paula Montal etxea | Egoitza harrerako oinarrizko baliabidea | GOFEren eta Nuevo Futuro elkartearen arteko lankidetza hitzarmena | 7 | 7 | 8 |
Hazibide etxea | Egoitza harrerako oinarrizko baliabidea | GOFEren eta Nuevo Futuro elkartearen arteko lankidetza hitzarmena | 7 | 7 | 10 |
Sendoa etxea | Egoitza harrerako oinarrizko baliabidea | GOFEren eta Nuevo Futuro elkartearen arteko lankidetza hitzarmena | 7 | 8 | 101 |
Canton de Santa Maria etxea | Egoitza harrerako oinarrizko baliabidea | Gasteizko Udalaren eta IRSE elkartearen arteko kontratua | 10-122 | 9 | Udal kudeaketa |
Pablo Uranga etxea | Egoitza harrerako oinarrizko baliabidea | Gasteizko Udalaren eta IRSE elkartearen arteko kontratua | 10- 122 | 9 | Udal kudeaketa |
Fuente de la Salud etxea | Egoitza harrerako oinarrizko baliabidea | Gasteizko Udalaren eta Izan elkartearen arteko kontratua | 10-142 | 10 | Udal kudeaketa |
Txalaparta etxea | Egoitza harrerako oinarrizko baliabidea | Gasteizko Udalaren eta IRSE elkartearen arteko kontratua | 10-142 | 9 | Udal kudeaketa |
Sansoheta etxe sozioedukatiboa | Jokabide arazoak dituzten nerabeak | GOFEren eta Izan elkartearen arteko kontratua | 16 | 33 | 20 |
Orhy emantzipazio etxebizitza | Emantzipazio etxebizitza | GOFEren eta Kolore Guztiak elkartearen arteko lankidetza hitzarmena | 5 | 4 | 5 |
Bosco Etxea harrera eta larrialdietarako zentroa | Nerabeentzako harrera eta larrialdietarako zentroa | GOFEren eta San Frantzisko Saleskoa sozietatearen arteko lankidetza hitzarmena | 10 (eta erreserbako beste bi leku) | 10 | 17 |
Hazaldi harrera eta larrialdietarako zentroa | 0 eta 18 urte bitartekoentzako harrera eta larrialdietarako zentroa | GOFEren eta Karitateko Alaben arteko lankidetza hitzarmena | 22 | 23 | 20 |
Zandueta zentro terapeutikoa (Nafarroa) | Zentro edukatibo-terapeutikoa (mendekotasunak) | GOFEren eta Dianova elkartearen artean hitzartutako lekuak | 5 | 5 |
Iturriak: Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politikaren eta Gizarte Zerbitzuen Saila.
1 Talde teknikoa koordinatzaile batek, psikologo batek eta gizarte langile batek osatzen dute, eta Paula Montal, Hazibide eta Sendoa etxeetarako berbera da.
2 Lehenengo kopurua Foru Aldundiak emandako datuei dagokie, eta bigarrena, Gasteizko Udalak emandakoei.
3 Bakarrik dauden adingabe atzerritarrek okupatutako gainerako lekuak.
3.1.8. taula. Bizkaiko egoitza zerbitzuen sarea, esklusiboki edo gehienbat bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzat diren zentroak izan ezik (2009)
Egoitza harrerarako oinarrizko sarea
Zentroa | Kudeaketa | Erakundea | Lekuak | Taldearen ezaugarriak | Udalerria |
EL REFUGIO | Hitzarmena | Karitateko Ama Birjina | 28 | Talde txikiak. 0 eta 12 urte bitarteko neska-mutilak | BILBO |
Hitzarmena | 16 | Nerabe taldeak. 10 eta 18 urte bitarteko neskak | |||
STA. M. DE ARTAGAN EGOITZA-IKASTETXEA | Hitzarmena | Sta. Maria de Artagan | 15 | Neskak. 7 eta 18 urte bitartekoak. | BILBO |
STELLA MARIS EGOITZA | Hitzarmena | Angeles Custodios | 27 | 12 urte arteko neska-mutilak. 13 eta 18 urte bitarteko neskak | BILBO |
BASAURI ETXEA | Publikoa | GUFE | 12 | 2 eta 18 urte bitarteko neska-mutilak | BASAURI |
FORUAK ETXEA | Publikoa | GUFE | 12 | 2 eta 18 urte bitarteko neska-mutilak | BARAKALDO |
MUNGIA ETXEA | Publikoa | GUFE | 12 | 2 eta 18 urte bitarteko neska-mutilak | MUNGIA |
MURRIETA ETXEA | Publikoa | GUFE | 12 | 2 eta 18 urte bitarteko neska-mutilak | BARAKALDO |
PORTUGALETE ETXEA | Publikoa | GUFE | 12 | 2 eta 18 urte bitarteko neska-mutilak | PORTUGALETE |
SAN ADRIAN ETXEA | Publikoa | GUFE | 12 | 2 eta 18 urte bitarteko neska-mutilak | BILBO |
SANTURTZI ETXEA | Publikoa | GUFE | 12 | 2 eta 18 urte bitarteko neska-mutilak | SANTURTZI |
TXURDINAGA ETXEA | Publikoa | GUFE | 12 | 2 eta 18 urte bitarteko neska-mutilak | BILBO |
ZABALBURU ETXEA | Publikoa | GUFE | 12 | 2 eta 18 urte bitarteko neska-mutilak | BILBO |
ARGILEKU ETXEA | Hitzarmena/GUFE | H. Kaputxinoak | 10 + 3 | Neskak. 3 eta 18 urte bitartekoak (larrialdietarako 3 leku) | BARAKALDO |
LARRASOLO ETXEA | Hitzarmena/GUFE | H. Kaputxinoak | 9 | 2 eta 18 urte bitarteko neska-mutilak | BARAKALDO |
MAÑARIKUA ETXEA | Hitzarmena | Caritas | 12 | 2 eta 18 urte bitarteko neska-mutilak | BILBO |
ALBIA ETXEA | Hitzarmena | Urgatzi | 12 | 2 eta 18 urte bitarteko neska-mutilak | BILBO |
IPARRAGIRRE ETXEA | Hitzarmena | Urgatzi | 12 | 2 eta 18 urte bitarteko neska-mutilak | BILBO |
AREATZA ETXEA | Hitzarmena | Urgatzi | 12 | 2 eta 18 urte bitarteko neska-mutilak | BILBO |
AMIGÓ ETXEA, PORTUGALETE | Hitzarmena | Amigó fundazioa | 12 | 2 eta 18 urte bitarteko neska-mutilak | PORTUGALETE |
SARRIENA ETXEA | Hitzarmena | Bizgarri | 12 | 2 eta 18 urte bitarteko neska-mutilak | LEIOA |
SALTILLO ETXEA | Hitzarmena | Casa del Salvador | 9 | 2 eta 18 urte bitarteko neska-mutilak | PORTUGALETE |
UAS DOLARETXE | Publikoa | GUFE | 20 | 0 eta 3 urte bitarteko neska-mutilak | BILBO |
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundiko Gizartekintza Saila.
Nerabeentzako harrera sare espezializatua
Zentroa | Kudeaketa | Erakundea | Lekuak | Taldearen ezaugarriak | Udalerria |
OLABARRIETA ETXEA | Hitzarmena | Bizgarri | 10 | Nerabeak. Mistoa. 12 eta 18 urte bitartekoak. | GALDAKAO |
ZABALONDO ETXEA | Hitzarmena | Amigó fundazioa | 12 + 3 | Nerabeak. Mistoa. 12 eta 18 urte bitartekoak. Larrialdietarako: 3 | MUNGIA |
ZANDUETA EGOITZA | Hitzarmena | Dianova | 5 | Kontsumo arazoak dituzten adingabeak | ZANDUETA (NAFARROA) |
MUSKIZ ETXEA | Hitzarmena | Amigó fundazioa | 10 | Nerabeak. Mistoa. 12 eta 18 urte bitartekoak | MUSKIZ |
SODUPE ETXEA | Hitzarmena | Urgatzi | 10 | Nerabeak. Mistoa. 12 eta 18 urte bitartekoak | SODUPE |
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundiko Gizartekintza Saila.
Ezgaitasun handia duten adingabeentzako harrera sare espezializatua
Zentroa | Kudeaketa | Erakundea | Lekuak | Taldearen ezaugarriak | Municipio |
URIBARRI EGOITZA | Publikoa | GUFE | 10 | Mistoa. 3 eta 18 urte bitartekoak. Ezgaitasunen bat dutenak | BILBO |
MADARIAS EGOITZA | Hitzarmena | APNABI | 9 | Mistoa. 3 eta 18 urte bitartekoak. Ezgaitasunen bat dutenak | ERANDIO |
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundiko Gizartekintza Saila.
3.1.9. taula. Gipuzkoako egoitza zerbitzuen sarea, esklusiboki edo gehienbat bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzat diren egoitzak izan ezik (2009)
Harrera eta larrialdietarako programa
Zentroa | Herria | Kudeaketa | Leku kopurua | 2009/12/31n okupatu zeuden lekuak | Plantilla | Lagundutako taldea |
Loistarain LHZ1 | Donostia | Hitzarmena, Karitateko Alabak | 15 | 16 | 33,502 | Larrialdietarako harrera egoeran dauden 0 eta 12 urte bitarteko adingabeak |
Zikuñaga LHZ | Hernani | Kontratua, Nuevo Futuro etxeak | 10 | 6 | 19 | Larrialdietarako harrera egoeran dauden 13 eta 17 urte bitarteko hemengo adingabeak |
Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua. Geuk egina.
Oinarrizko programa orokorra
Zentroa | Herria | Kudeaketa | Leku kopurua | 2009/12/31n okupatu zeuden lekuak | Plantilla | Lagundutako taldea |
Loistarain EZ3 | Donostia | Karitateko, Alabak hitzarmena | 15 | 11 | 33,504 | Oinarrizko harrera programa orokorraren (OPO) barruan dauden 0 eta 12 urte bitarteko adingabeak |
Zarategi EZ | Donostia | Hitzarmena, Karitateko Alabak | 24 (3 modulutan) | 17 | 31,5 | OPOaren barruko 0 eta 12 urte bitarteko adingabeak |
Heriz EZ | Donostia | Hitzarmena, Karitateko Ama Birjina Elkarte Latindarra | 8 | 7 | 10,5 | OPOaren barruko 0 eta 12 urte bitarteko adingabeak |
Altamira EZ | Lezo | Hitzarmena, Karitateko Ama Birjina ordenaren Elkarte Latindarra | 10 | 10 | 11,5 | OPOaren barruko 0 eta 12 urte bitarteko adingabeak |
Mary Ward EZ | Donostia | Hitzarmena, Mary Ward | 8 | 8 | 10,5 | OPOaren barruko 0 eta 12 urte bitarteko adingabeak |
Larratxo EZ | Donostia | Hitzarmena, Larratxo fundazioa | 8 | 8 | 10,5 | OPOaren barruko 13 eta 17 urte bitarteko adingabeak |
Errenteria EZ | Errenteria | Hitzarmena, Larratxo fundazioa | 8 | 6 | 10,5 | OPOaren barruko 13 eta 17 urte bitarteko adingabeak |
Ategorrieta EZ | Donostia | Hitzarmena, Gipuzkoako Hezitzaile Espezializatuen Elkartea | 8 | 5 | 10,5 | OPOaren barruko 13 eta 17 urte bitarteko adingabeak |
Usandizaga EZ | Donostia | Hitzarmena, Gipuzkoako Hezitzaile Espezializatuen Elkartea | 8 | 7 | 10,5 | OPOaren barruko 13 eta 17 urte bitarteko adingabeak |
Bera Bera EZ | Donostia | Hitzarmena, Gipuzkoako Hezitzaile Espezializatuen Elkartea | 8 | 4 | 10,5 | OPOaren barruko 13 eta 17 urte bitarteko adingabeak |
Tolosa EZ | Tolosa | Hitzarmena, Bide Berri | 8 | 6 | 10,5 | OPOaren barruko 13 eta 17 urte bitarteko adingabeak |
Bergara EZ | Bergara | Hitzarmena, Bide Berri | 8 | 7 | 10,5 | OPOaren barruko 13 eta 17 urte bitarteko adingabeak |
Antiguo EZ5 | Donostia | Hitzarmena, Bide Berri | 8 | 7 | 10,5 | OPOaren barruko 13 eta 17 urte bitarteko adingabeak |
Hondarribia EZ | Hondarribia | Hitzarmena, Nuevo Futuro etxeak | 8 | 3 | 10,5 | OPOaren barruko 13 eta 17 urte bitarteko adingabeak |
Frantzia EZ | Donostia | Hitzarmena, Nuevo Futuro etxeak | 8 | 8 | 10,5 | OPOaren barruko 13 eta 17 urte bitarteko adingabeak |
Amara EZ6 | Donostia | Kontratua, Nuevo Futuro etxeak | 8 | 0 | 10,5 | OPOaren barruko 13 eta 17 urte bitarteko adingabeak |
Beasain EZ | Beasain | Kontratua, Nuevo Futuro etxeak | 8 | 6 | 10,5 | OPOaren barruko 13 eta 17 urte bitarteko adingabeak |
Zizurkil EZ | Zizurkil | Kontratua, Nuevo Futuro etxeak | 8 | 7 | 10,5 | OPOaren barruko 13 eta 17 urte bitarteko adingabeak |
Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua. Geuk egina.
Egoitza sarean hartutako adingabeez gain, bi adingabe Aspaceren Goienetxe egoitzan daude eta beste bi Uli Azpi Fundazioaren adingabeentzako unitatean.
Programa espezializatuak
Zentroa | Herria | Kudeaketa | Leku kopurua | 2009/12/31n okupatuta zeuden lekuak | Plantilla | Lagundutako taldea |
Neurri judizialak jarraitzeko Urretxuko zentroa | Urretxu | Hitzarmena, Bide Berri Elkartea | 207 | 19 | 25 | Barnealdi neurriak ezarriak dituzten gazteentzako justizia zentroetan dauden adingabeak, 13 eta 18 urte bitartekoak |
Irisasi hezkuntza zentro terapeutikoa | Usurbil | Kontratua, Clece gizarte zerbitzuak | 12 | 12 | 34,39 | Jokabide arazo larriak dituzten adingabeei laguntzeko programa espezializatuaren barruan dauden 13 eta 18 urte bitarteko adingabeak |
Zandueta hezkuntza zentro terapeutikoa8 | Zandueta (Nafarroa) | Hitzarmena, Dianova elkartea | 10 | 6 | 26,75 | Jokabide arazo larriak dituzten nerabeei laguntzeko programa espezializatuaren barruan dauden 13 eta 18 urte bitarteko adingabeak |
Azpilikuetako egoitza zentroa9 | Irun | Hitzarmena, Dianova elkartea | 11 | 7 | 18,75 | Jokabide arazo larriak dituzten nerabeei laguntzeko programa espezializatuaren barruan dauden 13 eta 18 urte bitarteko adingabeak |
Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua. Geuk egina.
1 LHZ: Harrera eta Larrialdietarako Zentroa.
2 Baliabide honetarako eta erakunde beraren OPOrako (Oinarrizko Programa Orokorra) plantilla.
3 EZ: Egoitza Zentroa
4 Baliabide honetarako eta erakunde beraren OPOrako (Oinarrizko Programa Orokorra) plantilla.
5 Uztailean ireki zuten, Donostiako Arrasate kaleko zentroan zeuden taldea eta adingabeak hara aldatu ondoren.
6 Udazkenean, adingabeak beste zentro batzuetara aldatu dituzte; izan ere, baliabide hau 12 urtetik beherakoak hartzeko erabiliko da. Berriztatzen ari dira.
7 Bi modulutan banatuta: neurri judizialen jarraipena egiteko zentroa eta neurri judizialak betetzeko zentroa.
8 Orientazio terapeutikoko baliabidea, gai toxikoak kontsumitzen dituztela-eta gizarteratzeko eta heltzeko zailtasunak dituzten adingabeentzat.
9 Bigarren faseko orientazio terapeutikoko baliabidea, Zanduetako hezkuntza zentro terapeutikoaren ondokoa.
Aipaturiko baliabideez gain, hitzarmen bat egin da Dianova elkartearekin, Kordobako Santa Elena zentroan sei leku erabiltzeko. Beste zazpi adingabe lurraldetik kanpoko harrera baliabideetan daude.
3.1.10. taula. Egoitza baliabideen ahalmena 1995ean eta 2009an
ZENTROEN AHALMENA | |||||||||||||||||
1-5 leku | 6-10 leku | 11-20 leku | 21-30 leku | 31-50 leku | 51-70 leku | >70 leku | GUZTIRA | ||||||||||
Zentroak | Lekuak | Zentroak | Lekuak | Zentroak | Lekuak | Zentroak | Lekuak | Zentroak | Lekuak | Zentroak | Lekuak | Zentroak | Lekuak | Zentroak | Lekuak | ||
EAE | 1995 | 7 | 34 | 27 | 223 | 18 | 262 | 5 | 134 | 3 | 132 | 1 | 64 | 2 | 162 | 63 | 1.011 |
2009 | 1 | 5 | 54 | 447 | 30 | 405 | 9 | 225 | 4 | 160 | – | – | 1 | 90 | 99 | 1.332 | |
ARABA | 1995 | – | – | 2 | 14 | 6 | 87 | 1 | 22 | – | – | – | – | – | – | 9 | 123 |
2009 | 1 | 5 | 12 | 98 | 1 | 16 | 3 | 76 | 1 | 32 | – | – | – | – | 18 | 227 | |
BIZKAIA | 1995 | – | – | 11 | 84 | 11 | 162 | 3 | 90 | 3 | 132 | 1 | 64 | 2 | 162 | 31 | 694 |
2009 | – | – | 16 | 125 | 24 | 320 | 3 | 77 | 2 | 94 | – | – | 1 | 90 | 46 | 706 | |
GIPUZKOA | 1995 | 7 | 34 | 14 | 125 | 1 | 13 | 1 | 22 | – | – | – | – | – | – | 23 | 194 |
2009 | – | – | 26 | 224 | 5 | 69 | 3 | 72 | 1 | 34 | – | – | – | – | 35 | 399 |
Iturriak: foru aldundiak eta Gasteizko Udala. Geuk egina.
Aurreko taulan, zenbait joera orokor ikus daiteke, eta baita hiru lurraldeen arteko diferentziak ere. Hala, EAE osoari dagozkion datu orokorrei dagokienez, honako hau adieraz dezakegu:
– Zentroak eta lekuak ugaritu egin dira EAE osoan: 1995ean 63 zentro zeuden eta guztira 1.011 leku, eta 2009an, berriz, 99 zentro zeuden, eta 1.332 leku.
– Gutxitu egin da 51 leku baino gehiagoko egoitzetan dauden adingabeen kopurua, baina kopuruari eutsi egiten zaio zentro handietan (90 leku, bost bizikidetza unitatetan banatuta).
– Bikoiztu egin dira txikiagoak (6 eta 10 leku bitartekoak) eta, beraz, etxeen pareko ezaugarriak dituzten egoitza unitatetako zentroak eta lekuak.
– Alde handia ikusten da zentroen ezaugarrien artean, sare orokorrekoak izan edo bakarrik dauden adingabe atzerritarren sare espezifikokoak izan. Hala, zentro handienak bakarrik dauden adingabe atzerritarrei arreta emateko erabiltzen dira (sare orokorreko 720 lekuak 62 zentrotan banatzen dira, eta 612 lekuak, berriz, bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzako 37 zentrotan banatzen dira.
Lurraldez lurralde aztertuz gero, honako hau ikus dezakegu:
– Araban, zentroak bikoiztu egin dira. 18 zentroetatik lau Gasteizko Udaleko Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuaren egoitza zerbitzuen sarekoak dira.
– Bizkaian, ez da igoera aipagarririk izan leku aldetik (12 leku gehiago), baina bai zentroei dagokienez (46 zentro, eta 1995ean, berriz, 31 ziren). Lurralde horretan besteetan baino handiagoak dira zentroak (90 lekuko zentro bat bost hezkuntza taldetan banatua, eta beste bat 50 lekukoa, biak bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzat). Lurraldeko zerbitzu espezializatuek biztanleei emandako arreta areagotzen joan da; hala, egoitza harrerako leku kopuruan izan den geldialdia lurraldeko familia harreretan izan den igoera nabarmenarekin konpentsatu da.
– Gipuzkoan, lekuen %56 6 eta 10 urte bitartekoak hartzeko ahalmena duten 26 zentroetan daude. Zentro handienak 34 leku ditu bakarrik dauden adingabe atzerritarrak hartzeko.
Egoitza baliabideen inguruan jakin beharreko alderdi bat zentroen titulartasunari eta kudeaketari dagokiona da. 1995. urteko datuak zentroen titulartasunari buruzkoak dira. Gerta liteke zentro bat titulartasun publikokoa izatea baina kudeaketa erakunde pribatuen esku egotea (hala gertatu zen, esate baterako, Bizkaian Zabaloetxe zentroarekin; 90 leku zituen).
3.1.11. taula. Egoitza arreta emateko zerbitzuen titulartasuna 1995ean
Titulartasuna | Zentroak | Lekuak | |
EAE | Publikoa | 26 | 472 |
Pribatua | 37 | 539 | |
Guztira | 36 | 1.011 | |
ARABA | Publikoa | 7 | 109 |
Pribatua | 2 | 14 | |
Guztira | 9 | 123 | |
BIZKAIA | Publikoa | 12 | 299 |
Pribatua | 19 | 395 | |
Guztira | 31 | 694 | |
GIPUZKOA | Publikoa | 7 | 64 |
Pribatua | 16 | 130 | |
Guztira | 23 | 194 |
Iturriak: foru aldundiak eta Gasteizko Udala. Geuk egina.
Baina, batez ere, zentroak kudeatzea (nahiz eta titulartasuna, zenbait kasutan, publikoa izan) noren eskumena den da jakin beharrekoa.
3.1.12. taula. Egoitza arreta emateko zerbitzuen kudeaketa eredua 2009an
Kudeaketa | Zentroak | Lekuak | |
EAE | Publikoa | 18 | 195 |
Pribatua | 81 | 1.137 | |
Guztira | 99 | 1.332 | |
ARABA | Publikoa | 1 | 8 |
Pribatua | 17 | 219 | |
Guztira | 18 | 227 | |
BIZKAIA | Publikoa | 17 | 187 |
Pribatua | 29 | 519 | |
Guztira | 46 | 706 | |
GIPUZKOA | Publikoa | – | – |
Pribatua | 35 | 399 | |
Guztira | 35 | 399 |
Iturriak: foru aldundiak eta Gasteizko Udala. Geuk egina.
Egoitza zentroen kudeaketari dagokionez, honako hau adieraz dezakegu:
– Erakunde pribatuek kudeatzen dituzten zentroak beti izan dira gehiago, baina proportzioa nabarmen handitu da azken urteetan (2009an, lekuen %85,3 erakunde pribatuek kudeatutako zentroetan zeuden).
– Araban, 18 zentroetako bat bakarrik da kudeaketa publikokoa (zortzi leku).
– Bizkaia da kudeaketa publikoko zentro gehien duen lurraldea (ia zentroen %37 eta lekuen %26,4).
– Gipuzkoan, zentro guztiak gaur egun erakunde pribatuen esku daude.
Azken urteetan sumatzen den eta erakunde hau kezkatzen duen fenomenoetako bat da babes zentroak gero eta gehiago espezializatzen ari direla. Alegia, modu kezkagarrian ari direla ugaritzen jokabide arazoak dituzten nerabeentzako egoitza baliabideak, zentro bereziak, zentro terapeutikoak, neurri judizialak betetzeko babes zentroak eta abar. Errealitate hori, hein handiagoan edo txikiagoan, lurralde historiko guztietan dago presente, baina ez da erraza jakitea praktikan zenbat adingaberi eragiten dien. Soilik Gipuzkoan –zentro bakoitzaren ezaugarriak zehatz-mehatz azaldu dituen lurralde bakarra da–, lau dira jokabide arazoak dituzten adingabe atzerritarrentzako zentro "bereziak" (60 leku), eta beste hiru zentro (43) jokabide arazoak edo gai toxikoekiko mendekotasuna duten hemengo adingabeentzat dira. Bizkaian gutxienez lau zentro daude (45 leku) hainbat arazo dituzten hemengo adingabeetan espezializatuak, eta Araban zentro bat (16 leku). Nolanahi ere, ez da zehazten bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzako zentroetako zenbatek dituzten jokabide arazoak dituzten adingabeentzako baliabideen ezaugarriak.
"Zentro berezi" hauen antolaketa, baliabide materialak eta pertsonalekoak, diziplina araubidea eta abar egoitza harreraren baliabideei buruzko Dekretuan araututa daude (131/2008 Dekretua, 150 zenbakiko EHAO, 2008ko abuztuaren 8koa). Dekretu horretan jasotako elementu batzuen aplikazioak (esate baterako, herrietatik urrun dauden lekuetan kokatuta egotea, immobilizazio fisikoa erabiltzea, taldetik bereiztea, segurtasun zaindariak egon ahal izatea, adingabeei gorputza miatzea eta abar) kezkatu egiten du erakunde hau, zentro horietan hartutako adingabeen eskubideen defentsaren eta bermeen ikuspuntutik.
Argi-itzalak erakundeen erantzunean
Ondoren, laburki aipatuko ditugu gure ustez zein elementutan izan diren aurrerapen handiak eta zein diren hobetu beharreko elementuak.
1. Araudi esparruaren garapena eta organo eta zerbitzuen sorkuntza
2005. urtean Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko Legea onartu izana aurrerapauso handi bat izan zen EAEn erreferentzia esparru bat eta jarduteko arau komunak izateko. Nabarmendu behar da araudia garatzeko eta aipaturiko lege horren errekerimenduak betetzeko erakundeek egin duten ahalegin handia. Gure iritziz babesik gabeko adingabeentzat esanguratsuenak diren alderdiak nabarmenduko ditugu. Hala, legeak honako hau eskatzen du:
– Familia bitartekaritza sustatzea; Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzorde bat eta pertsona bitartekarien erregistro bat sortzea exijitzen du. 2008an, Familia Bitartekaritzaren Legea onartu zen; urtebete geroago, Aholku Batzordearen sorrera arautu zen, dekretu bidez; eta, gau egun, erregistroaren gaineko araudia lantzen ari dira. Gainera, bitartekaritza zerbitzu bat dago hiru hiriburuetan.
– Familia elkarguneak sor daitezen sustatzea. Elkargune horiek, uztailaren 1eko 124/2008 Dekretu bidez arautuak, berdin erabiltzen dituzte krisian dauden familietako adingabeek nahiz egoitza baliabideetan dauden adingabeek.
– Haurren eta Nerabeen Behatokia eta haurrei eta nerabeei arreta emateko Arloko Batzorde Iraunkorra sortzea (hurrenez hurren dekretu hauen bidez sortuak: 219/2007 Dekretua, 2007ko abenduaren 20koa, eta 165/2007 Dekretua, 2007ko urriaren 16koa).
– Modu espezifikoan arautzea babesik gabeko haur eta nerabeentzako egoitza harrerarako baliabideak eta neurri judizialak betetzeko zentroak. Gazteentzako justizia zentroen arauketari buruz hurrengo epigrafean jardungo dugu. Hemen komeni da gogora ekartzea babes zentroak arautzeko dekretuak, 2008an onartutakoak, lau urteko epea ezartzen duela administrazio eskudunek beren egoitza baliabideak dekretu horretan ezarritako eskakizun material, funtzional eta langileria arlokoetara egokitzeko.
2. Hobekuntzak egitea arrisku eta babesik gabeko egoerak detektatzeari eta baloratzeari dagokionez
Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko Legearen eskakizunetako bat da urtebeteko epean babesik gabeko egoeren larritasuna baloratzeko eta zehazteko tresnak lantzea eta onartzea. Inplikatutako administrazioek (Eusko Jaurlaritza, aldundiak eta udalak) eta sektoreko profesionalek Balora tresna diseinatu dute elkarlanean, eta horren helburua da udaletako eta lurraldeetako gizarte zerbitzuetako profesionalei egoerak baloratzeko jarraibideak eta irizpideak ematea. Tresna hori –gaur egun ezartzeko fasean dago, nahiz eta legea onartu zenetik bost urteak igaro diren–, gainera, baliagarria izan daiteke erakunde arteko koordinazioa hobetzeko.
3. Koordinazioa
Ia bat datoz denak garrantzitsua eta beharrezkoa dela babesik gabeko egoeretan esku hartzen duten eragile guztiek modu koordinatuan lan egitea. Alabaina, praktikan, administrazioen artean koordinatzeko bide egonkorrak ezartzea, teknikari profesionalen borondate onaz harago, konpondu gabeko kontua da oraindik.
Babes zentroei buruzko arauketa autonomikoak Eusko Jaurlaritzari eta foru aldundiei protokoloak ezartzea exijitzen die, horretarako ezarritako batzorde misto baten barruan, gutxienez zerbitzu hauekin lankidetzan aritzeko eta koordinatzeko: osasun zerbitzuekin, batez ere; osasun mentalekoekin; hezkuntza zerbitzukoekin; ezgaitasunen bat duten pertsonei arreta ematekoekin; gizarteratze zerbitzukoekin; gazteentzako justiziakoekin; gazteria, kultura eta kirol zerbitzuekin; eta beste gizarte zerbitzu batzuekin.
Bereziki garrantzitsua iruditzen zaigu jarduteko bi protokolo komun hauek ezartzea: bakarrik dauden adingabe atzerritarren larrialdietarako harreran jarduteko protokoloa eta baimendu gabeko absentzietan jarduteko protokoloa. Erakunde honek ofizioz jardun du bi gai horien inguruan, eta administrazio arduradunek adierazi dute badutela protokolo horiek abiarazteko borondatea eta garrantzitsua dela jarduteko irizpide komunak ezartzea; dena dela, testu hau idazten ari ginean, oraindik ez genuen protokolo komun horiek onartu izanaren frogarik.
4. Adingabeen eta haien familien parte-hartzea
Babesik gabeko haurrek eta nerabeek eta haien familiek parte hartzeko duten eskubidea luze eta zabal jasota dago indarrean dagoen araudian. Nolanahi ere, askotan, betekizun formala soilik betetzen du (kexa prozeduraren bidez edo esku hartzeko programa bat sinatuta), eta ez du lortzen esku-hartzearen protagonistei ahotsa ematerik.
5. Zerbitzuen kudeaketaren pribatizazio progresiboa
Haurrentzako zerbitzu espezializatuen kudeaketa (egoitzak eta egoitzaz bestekoak) progresiboki pribatizatzen ari dela kontuan hartuta –batzuetan irabazteko asmorik gabeko erakundeen esku uzten da eta beste batzuetan enpresen esku uzten da–, beharrezkoa da lehenbailehen araudi espezifiko bat ezartzea babesik gabeko haurrekin esku hartzen duten erakundeen baimen, homologazio, ikuskapen eta erregistroaren inguruan.
6. Familia eta egoitza harrera
Alderdi nabarmenetako bat da esku-hartze programak asko garatu direla, batez ere familia eta egoitza harrerarenak. Familia harrerarako programak hiru foru aldundietan sustatu dira azken urteetan, nahiz eta lehen aipaturiko zailtasunak izan horretarako (familia-hartzaileak bilatzea, anai-arrebak batera hartzea eta abar). Komenigarria dirudi familia inguruneko harrera bide berriak aztertzea, hala nola harrera profesionalizatua (esate baterako, Gipuzkoan formula hori erabiltzen da jadanik zenbait kasutan).
Egoitza harrerako programetan, nabarmentzekoa da, harrera sare orokorraren kasuan, desagertu egin direla zentro handiak, txikiagoak diren eta komunitate ingurunean integratuta dauden bizikidetza unitateen mesedetan. Alde horretatik, beharrezkoa da adieraztea foru aldundiek ahalegin handia egin dutela agertzen joan diren beharrei erantzuteko.
Elementu kezkagarrienetako bat da neurri judizialen bat betetzen duten haurrentzako zerbitzu espezializatuek nerabe askori eman dietela arreta. Horri buruz adingabe arau-hausleei buruzko kapituluan jardungo dugu, baina hemen gogoetaren bat aurreratu nahi genuke. Kasu askotan, adingabeen epaitegiek ezartzen dituzten neurriak ingurune irekiko neurriak dira, eta nerabeak babes zentroetan bizi diren bitartean betetzen dira. Kasurik larrienetan, barnealdi neurri judizialen bat ezartzen den kasuetan, nerabeek (gehienak mutilak) "zirkuitu" bat egiten dute babes zentroetatik zentzatze etxeetara, eta ostera babes zentroetara itzultzen dira (kasurik onenetan), neurri judiziala betetakoan. Horrek ez du bakarrik exijitzen erakundeen artean koordinazio handia izatea –halakorik ez da gaur egun–, baizik eta, batez ere, gogoeta egitea jokabide zailtasunak dituzten nerabeentzat sortzen ari diren ibilbide edo zirkuituen gainean.
Azkenik, adieraz dezakegu sumatzen dela ahalegin handia egiten ari direla hezkuntzaren arloko esku-hartzeak egituratzeko, zentroei exijitzeko aplika dezatela zentroko hezkuntza proiektu bat, hartutako adingabe bakoitzarekin banaka esku hartzeko planak, esku hartzeko fitxak eta protokoloak, iradokizun eta kexetarako prozedurak, hartutako haurren eta nerabeen eskubide eta betebeharren gutunak, eta abar. Nolanahi ere, uste dugu oraindik bide luzea dagoela egiteko tresna horiek babesik gabeko adingabeekin egin beharreko lan sozioedukatiboa egituratzeko eta errazteko tresna bihurtu arte.
Kexen ikuspegia
Herritarrek arlo honetan agertu dituzten kexak batez ere foru aldundien jarduketaren ingurukoak izan dira, eta arrisku edo babesik gabeko egoera larrian dauden adingabeei buruzkoak izan dira. Azken urteetan, arlo honetako kexak ugaritu egin dira.
Kexen zioari dagokionez, adierazi behar da denetarikoak izan direla, baina nabarmenenak multzo hauetan sar daitezke:
– Egoitza harreraren mugak. Horri dagokionez, foru aldundien tutoretzapean dauden eta egoitza baliabideetan hartuta dauden adingabe batzuen gurasoen kexak jaso ditugu. Kexa horietan besteak beste adierazi dute ez daudela ados ezarritako bisita araubidearekin (periodikotasuna, hezitzaileek bisitak gainbegiratzea, iraupena...), ez dela nahikoa haur zerbitzuak ematen duen arreta, eta abar.
Halaber, hainbat kexa jaso ditugu egoitza baliabideetako haur eta nerabeei ematen zaien hezkuntza arretaren inguruan. Batez ere, adierazi dute hezkuntza langileek zailtasunak dituztela adingabeen jokabide gatazkatsuenak gainbegiratzeko eta geldiarazteko (eskola absentismoa, osasuna arriskuan jartzen duten jokabideak...).
Bestalde, hainbat kexa jaso ditugu haurrak eta nerabeak EAEtik kanpoko egoitza zentroetara edo programa espezializatuetara bideratu direla eta.
– Baimendu gabeko absentziak. Seme-alabak egoitza harrerako baliabideetan dauzkaten gurasoen kezka eta kexarako beste arrazoi bat izan da hezkuntzako langileek ez dituztela behar beste kontrolatzen adingabeen irteerak, batez ere adingabea baimenik gabe zentrotik kanpo dagoenean eta non dagoen inork ez dakienean.
– Haurra edo nerabea bere jatorriko familian berriro integratzea. Gizarte zerbitzu espezializatuek lagundu egin behar dute adingabeak beren jatorriko familietara itzul daitezen, familietan esku hartzeko programak eskainiz familia etxeko bizikidetza baldintzak hobetzeko. Jasotako kexa batzuetan adierazi dute foru aldundiek ez dutela behar beste egiten hori lortzeko, edo ez dutela behar besteko jarrera proaktiboa.
– Guraso bananduak dituzten eta haurra bietako baten kargu dagoen familiak. Jasotako kexa batzuek zerikusia dute gurasoetako bati ematen zaion tratamenduarekin, zehazki adingabearen zaintza eta babespea esleitu ez zaion gurasoarekin. Aita eta ama horiek harreman pertsonal gatazkatsuak izan ohi dituzte, eta horrek berekin ekarri ohi ditu adostasun gabeko banantze prozedurak eta/edo gurasoen eta seme-alaben arteko neurriak erabaki judizialen bidez ezartzea. Kasu horietan haur zerbitzuak ere esku hartzen du, arrisku egoerak sumatu direlako edo gurasoetako batek laguntza eskatu duelako.
– Adopzioak. Izapidetutako kexa batzuen zioa prozeduren atzerapena izan da, eta, zenbaitetan, emandako tratuan sentiberatasun handirik gabe jardun izana. Halaber, adopzio-hartzailearen eta adingabe adoptatuaren artean izan beharreko adin diferentziari buruzko kexak jaso ditugu. Arartekoak horren inguruan gomendatu zuen belaunaldi distantzia ez zedila izan muga kronologiko bat modu absolutuan, baizik eta kasuan-kasuan azter zedila, norberaren eta familiaren inguruabarrak kontuan hartuta.
– Kulturarteko elementuak behar beste ez baloratzea. Kexatzeko zio izan da, halaber, kultura diferentziak ez behar beste baloratzea hazierari eta gurasoen eta seme-alaben arteko harremanei dagokienez, elementu horrek hezitzaileekiko komunikazioan eragiten duen kasuetan.
– Beste kexa batzuek zerikusia dute udalek hezkuntza arloan esku hartzeko dituzten programen mugekin, ez baitituzte betetzen pertsonen espektatibak.
– Halaber, oinarrizko gizarte zerbitzuek eta zerbitzu espezializatuek, osasun zerbitzuek, erroldaren ardura duten udal zerbitzuek eta bestelakoek informazioa trukatzeko eta lankidetzan jarduteko dauden zailtasunekin.
Sintesi edo ondorio gisa
Zaila da kapitulu honen sintesia egitea, ugariak baitira problematikak, beharrak, baliabideak, inplikatutako profesionalak eta erakundeak. Gure ustez garrantzi berezia duten lau alderdi nabarmenduko ditugu, besterik gabe.
Lehenik eta behin, nabarmendu nahi dugu familiekin esku hartzeak garrantzi handia duela haurrak babesik gabe dauden kasu guztietan eta prozesuaren une guztietan, nahiz eta ugariak diren horrek dakartzan zailtasunak (esku-hartzeari aurre egitea, komunikazio zailtasunak...) eta profesionalek egunero aurkitzen dituztenak. Nolanahi ere, uste dugu aski elementu badela pentsarazteko beharrezkoa dela familietan esku hartzeko eta laguntzeko apustu irmoago bat egitea. Hala:
– Gero eta problema-egoera gehiago detektatzen dira eta horiek agerian uzten dute beharrezkoa dela udaletako gizarte zerbitzuek familietan esku hartzea: adingabeei mugak eta arauak ezartzeko arazoak, gai toxikoen kontsumo arazotsuak areagotu izana, etab.
– Familia harreraren prozesuak arrakastatsuak izan daitezen, beharrezkoa da kalitateko konpainia eta aholkularitza izatea, baina ez soilik adingabearentzat, baizik eta, batez ere, familia hartzailearentzat. Denbora luzean egin behar zaie lagun.
– Beharrezkoa da, halaber, familiarekin esku hartzea, haurrak eta nerabeak egoitza harrerako baliabide batera bideratzen direnean. Beharrezkoa bada, halako kasuetan egin behar da ahalegin handiena, familiarengandik banantzeko neurriak albait gutxien iraun dezan.
Nahiz eta badirudien adostasuna badagoela familiekin esku hartzeak duen garrantziaren inguruan, zenbaitetan profesional bakar baten esku uzten da, nahiz eta bere lana talde handiago batean egin. Familiekin esku hartzeko, beharrezkoa da profesionalen talde irmo eta egonkorrek esku hartzea eta kasu bakar batean elkarrekin lan egin ahal izateko moduan egotea; era horretan, esku-hartzea osatuko da, eta arrakasta lortzeko berme handiagoa izango da. Horretarako, jakina, beharrezkoa da erakunde eskudunek horren alde irmoki egitea.
Erakundeen arteko koordinazioa hobetzeko beharra garbi geratu da agerian. Ez dugu berriro errepikatuko. Udal zerbitzuak nahiz zerbitzu espezializatuak hainbat erakunderen bidez kudeatzen direla eta, nabarmendu nahi dugu garrantzi handia duela koordinazio ona izateak, taldeak prestatzeak, profesionalen lan baldintzak onak izateak eta abar, eta, horrez gainera, administrazioa dela erakunde horien bidez eman den zerbitzuaren azken erantzulea.
Azken urteetan "zentro espezializatuak" ugaritu izana kezkatzeko arrazoi da Arartekoarentzat. Nerabeak zentro batera edo bestera bidaltzea, nahiz eta araututa dagoen eta betekizun batzuk bete behar dituen (besteak beste, Haur Zerbitzuak egindako beharren ebaluazioan oinarritzea), garrantzi handiko kontua da adingabe horien garapenean.
Zentro espezializatuak ezartzea komeni den edo ez baloratzen hasi gabe –horren inguruan ez daude ados gizarte esku-hartzearen arloko profesionalak eurak–, ez dirudi gehiegizkoa denik administrazio erantzuleei exijitzea horni ditzatela zentro horiek (gutxi beharko lukete izan) ahalik eta baliabide material eta, batez ere, giza baliabide onenekin (ondo prestatutako taldeak, ibilbide profesional luzekoak, eskarmentudunak, egonkorrak, lan baldintza onak dituztenak...).
Amaitzeko, adierazi nahi dugu beharrezkoa dela adingabeek eta haien familiek parte hartzeko bideak sustatzea. Tokiko administrazioan ez dago ia adingabeek parte hartzeko biderik, kexa eta iradokizunetarako prozedurez harago. Foru aldundien haur zerbitzu espezializatuetan, inplikatu nagusiek –haurrak, nerabeak eta hain familiak– parte hartzeko bide gehiago ezarri beharko lirateke; izan ere, oro har, bide horiek oso mugatuak dira (familian esku hartzeko plan bat proposatzen da, eta bete beharrekoa da plan hori; adingabeek gutxi parte hartzen dute balorazioa egiteko orduan, gutxi inplikatzen dira edo batere ez dira inplikatzen egoitza baliabideetan aplikatzen diren esku-hartzearen arloko hezkuntza programak egiteko orduan, eta abar).
Gomendioak
Hauek dira txosten honetan, zehazki haurren babesari dagokion atalean (ikusi 5. kapitulua), egin ditugun gomendioetako batzuk:
– Instituzionalizazioaz bestelako formulak bultzatzea eta familietan esku hartzeko programak sustatzea: familietan esku hartzeko taldeak prestatzea, harrerako familiei lagun egitea, familia harrera profesionalizatua sustatzea...
– Koordinazioa hobetzea haurrei arreta emateko udaletako eta lurraldeetako zerbitzuen edo zerbitzu espezializatuen artean.
– Erreferentziako tutorearen kargua orokortzea eta garrantzia ematea.
– Adingabeei buruzko gizarte txostenen edukia berrikustea. Halakoak egiteko eta zabaltzeko irizpideak ezartzea.
– Egoitza harreraren baliabideak arautzen dituen dekretuaren garapena eta aplikazioa bizkortzea.
– Egoera jakin batzuetarako protokoloak arautzea eta edukitzea: gorputz miaketak, baimendu gabeko ihesak edo absentziak, sendagaien erabilera.
– Araudi espezifiko bat garatzea babesik gabeko haurrekin esku hartzen duten erakundeen baimen, homologazio, ikuskapen eta erregistroaren inguruan.
– Prozedurak gero eta ohikoagoak diren egoeretara egokitzea (adingabe etorkinak, bikoteen banantze gatazkatsuak, beste kultur eremu batzuetatik datozen familiak...).
– Gaur egungo zentroko ereduak berrikustea, arreta berezia jarrita zentro espezializatuetan eta kasuan-kasuan aplikatzen diren bideratze irizpideetan.
Horri bakarrik dauden adingabe atzerritarrei buruzko gomendio espezifikoak gehitu behar zaizkio (hurrengo atalean aipatuko ditugu), bai eta txosten honetako lehenengo zortzi gomendioak ere, orokorrak eta hein handiagoan edo txikiagoan babes sistemei aplikatzekoak direnak.