2.1. Haurren eta nerabeen eskubideak
Kapitulu honen xedea da haurrei eta nerabeei dagozkien eskubideak eta ar
auen eta eskumenen markoa tratatzea; haurrei eta nerabeei eragiten dieten legerik garrantzitsuenak eta horien ongizatean eskumena eta erantzukizuna duten administrazioak tratatzea.
Haurren eta nerabeen eskubideak duela gutxi aitortu dira. Ondoren hartu dira eskubideak dituzten pertsona bezala, nahiz eta nazioarteko eskubide humanitarioak giza-eskubideak aitortzearekin eta estatuko ordenamendu juridikoetan babestearekin paraleloan gertatu. Haurrek eta nerabeek ezaugarri garrantzitsu bat dute, gainera: garatzen ar
i diren pertsonak dira, erabateko autonomiarik lortu ez dutenak; ondorioz, pertsona helduek, botere publikoek eta gizarteak oro har betebeharrak dituzte.
Haurren eta nerabeen beharrei eta egoerari ar
reta gehiago jartzearen ondorioz, horien ongizaterako aurrekontu publikoak hazi egin dira, jarduera planak bezalako tresnak egin dira, behatokiak jarri dira abian eta euren egoeran eragina duten neurri mota ugari daude.
Txosten hau haurren sektore bati buruzkoa da,arrisku egoera berezietan daudenei buruzkoa. Eragina duen ar
audia oro har haurrei eta nerabeei buruzkoa da, ar
audi honek haurren zailtasunak ere aurreikusten baititu eta egoera hori gainditzeko betebeharrak ezartzen ditu.
Aurrez aipatu beharra dago eremu honetan oso deigarria dela zer alde dagoen ezarri beharreko ar
auzko aurreikuspenen eta behar baino jarduera gutxiagoren edo abian jarritako neurrien irismen txikiagoaren ar
tean. Hala erakusten du egoerarik txarrenean dauden haurrak azpimarratzen dituen txosten honek.
Espainiako Konstituzioak (EK) hau dio 39.4 ar
tikuluan: "Umeek nazioarteko itunetan ezarritako babesa izango dute, itunok haien eskubideak zaintzen dituzten neurrian".
Nazioarteko ar
audirik garrantzitsuena 1989ko Haurren Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmena da (HEH). Espainiako ordenamendu juridikoan adingabeen eskubideak ar
autzen dituen legea Adingabekoaren Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoa (ABJLO) da, Kode Zibila eta Judiziamendu Zibilari buruzko Legea partzialki aldatu dituena. EAEn adingabeen eskubideak eta herri administrazioen betebeharrak ar
autzen dituen Legea Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legea da (HNZBL).
Azpimarratu beharra dago Nazioarteko Hitzarmenak garrantzi handia izan zuela haurren eskubideetan, haurrei buruzko ezinbesteko aurrerapena eta erreferentzia izan baitzen.
Adingabekoen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoak 3. ar
tikuluan ezartzen du: "Adingabeek Konstituzioak eta Espainiak parte hartzen duen Nazioarteko Tratatuek aitortutako eskubideak izango dituzte, bereziki Nazio Batuen Haurren Eskubideen Konbentzioak eta ordenamendu juridikoan bermatutako gainerako eskubideek aitortutakoak, jaiotza, nazionalitatea, ar
raza, sexua, ezintasuna edo gaixotasuna, erlijioa, hizkuntza, kultura, iritzia edo familiako, gizarteko edo ar
lo pertsonaleko edozein gorabeheragatik bereizketarik egin gabe. Lege hau, bere garapen ar
auak eta adingabeei buruzko gainerako lege xedapenak Espainiak parte hartzen duen Nazioarteko Tratatuen ar
abera interpretatuko dira, 1989ko azaroaren 20ko Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren ar
abera".
Auzitegi Konstituzionala zentzu honetan ar
itu zen askotan aipatzen den epai batean, ar
gi adierazten baitu HEHk gure ordenamendu juridikoan zer toki duen; maiatzaren 29ko 141/2000 epaia, 5 Oinarri Juridikoa: "Haurren Eskubideei buruzko Nazio Batuen Hitzarmena, Haurren Eskubideen Europako Karta eta urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoa dira adingabeen estatutu juridikoa osatzen dutenak lurralde nazionalean, EKaren 39. ar
tikuluan xedatutakoa garatuaz eta, bereziki 4. atala garatuaz. Ondorio hauetarako, adingabearen estatutua ordena publikoko ar
aua da, zalantzarik gabe, eta botere publiko guztiek nahitaez kontuan izan beharrekoa".
Adingabeen eskubideen garrantzia Auzitegi Konstituzionaleko hainbat epaitan adierazi da. Epai hauek adierazten dute adingabeak beraien funtsezko eskubideen erabateko titularrak direla eta horiek betetzea ez dago soilik horien zaintza dutenen esku, baizik eta haurraren heldutasunaren ar
abera modulatu behar da eta legediak ekiteko gaitasuna graduatzen duen egoera desberdinen ar
abera (Kode Zibileko 162.1, 322 eta 323 ar
tikuluak edo Herri Administrazioen Ar
aubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 30. ar
tikulua).
Era berean, epaiek erreferentzia egiten diete gatazkak baldin badaude zalantzan egon ahal izan eta haztatu beharreko eskubide eta askatasunei, adingabeen interes gorena beti gogoan izanda. Erreferentzia egiten diete, halaber, gurasoek edo tutoreek adingabearen interesen ar
abera erabili beharreko ahalei ere, eta ez beste interesen zerbitzura erabiltzeari, nahiz eta oso legezkoak eta errespetagarriak izan. Haurraren interesaren atzetik jarri behar dira gainerako guztiak[1].
[1] EKE ekainaren 14ko 215/1994, urriaren 3ko 260/1994, martxoaren 17ko 60/1995 eta uztailaren 15eko 134/1999 eta GEEEE, 1993ko ekainaren 23koa, Hoffmann kasua.
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena 193 Estatuk onartu dute orain ar
te, giza-eskubideen alorrean inoizko zifrarik handiena. Espainiak ez zion Hitzarmenari inolako erreserbarik egin eta 1990ean berretsi zuen. Garrantzitsua da nazioarteko zer testuingurutan jaio zen azpimarratzea, egoera ugari zegoen eta haurrek lehen eta orain zailtasun eta bidegabekeria handiak jasaten dituztela ar
gi utzi zen unea izan zen. Ar
gi zegoen beraien osasuna babesteko edo heziketarako mugek haurren garapena galarazten zutela (eta dutela) eta haurrek gehiegikeria eta esplotazioa jasaten zituztela (eta dituztela) prostituzioan edo lan kaltegarrietan edo xede militarretarako erreklutatzen dituztela edo gerretako biktima direla…
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena ordenamendu juridikoaren zatia da, beraz, botere publikoei Hitzarmena betetzeko eska dakieke. Garrantzitsua da azpimarratzea Hitzarmenean aitortutako eskubideak gure barne ordenamenduko zati direla.
Jarraian HEHren erreferentziazko printzipioak edo eskubideak azpimarratuko ditugu, ar
risku egoera berezietan dauden adingabeengan eragin handia dutelako.
– Diskriminazio ezaren eta aukera-berdintasunaren printzipioa: Kide diren Estatuek beraien jurisdikzioko haur guztiek beraien eskubideak izango dituztela ziurtatuko dute. Inongo haurrek ez du bazterkeriarik jasango bere ar
razagatik, koloreagatik, sexuagatik, hizkuntzagatik, erlijioagatik, iritzi politikoagatik, nazio, etnia edo gizarteko jatorriagatik, egoera ekonomikoagatik, ezintasun fisikoagatik, jaiotzagatik edo haurraren, bere gurasoen edo legezko ordezkarien beste inolako baldintzagatik. Neskatoek mutikoen aukera berdinak izan behar dituzte, atzerriko haurrek bertakoen aukera berdinak izan behar dituzte, haur ezinduek bizi-maila egokia izateko aukera berdinak izan behar dituzte.
Printzipio hau ordenamendu juridikoan sartu da, ABJLOko 3. ar
tikuluan eta HNZBLren 5. ar
tikuluan.
– Haurraren interes gorena: Erakunde publikoek haurrei buruz hartutako neurri guztien asmo nagusia haurren interes gorena izango da. Printzipio honek Herri Administrazioen, Epaitegien eta erakunde eta instituzio pribatuen erabakietan du eragina.
Adingabeei buruz hartzen diren erabakietan gogoan izan behar da ahalik eta eperik laburrenean hartu behar direla erabaki horiek eta kontuan izan behar da denbora igarotzeak haurrengan zer ondorio dituen.
Printzipio hau ordenamendu juridikoan sartu da, ABJLOko 2. ar
tikuluan eta HNZBLren 4. ar
tikuluan.
– Iritzia emateko eskubidea haurrak. Haurrek entzunak izateko eskubidea dute eta beraien iritziak kontuan hartu behar dira, baita parte hartzen duten prozedura administratibo eta judizialetan ere. Haurrek beraiengan erasana duten gaiei buruz beraien iritzia osatzeko baldintzatan egon beharko dute eta iritzi horiek kontuan hartuko dira haurraren adinaren eta heldutasunaren ar
abera. Beraien parte hartzea errazteko beharrezko neurriak ezarriko dira eta kontsultek eta elkarrizketek adingabeari kalterik ez dietela eragingo ziurtatzeko beharrezko bermeak ezarriko dira. Beraien zaintzari, heziketara, osasun zerbitzuei, legezko ordezkaritzari eta, oro har, eragiten dieten gai eta erabakiei buruz beraien iritzia adieraztera sustatuko dira.
Eskubide hau ordenamendu juridikoan sartu da, ABJLOko 9. ar
tikuluan eta HNZBLren 16. ar
tikuluan.
Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Batzordearen 12. Ohar Orokorrean, "Haurraren entzuna izateari buruzko eskubide" delakoan, azaltzen dira eskubide hau erabat errealitate egiteko behar diren ezinbesteko baldintzak, bereziki prozedura judizial eta administratiboetan entzuna izateari buruzkoak eta haurren eskubide horren baldintzak eta ondorioak eta Hitzarmeneko beste baldintza orokorrekin dituen loturak.
– Bizitzarako, bizirauteko eta garapenerako eskubidea. Haur guztiek dute bizitzarako eskubide intrintsekoa, babesa eta laguntza eskaini behar zaizkio jantzia, aterpea eta elikadura dituela bermatzeko eta Estatuek haurren garapena sustatu behar dute ahalik eta gehien. Haurrek ikasteko eta garatzeko aukera izan behar dute zentzu zabalean, hau da: buruz, emozionalki, ezagutza mailan, gizartean eta kultura mailan.
Eskubide hauek ordenamendu juridikoko ar
audi desberdinetan sartu dira, gero ikusiko dugun bezala.
– Familia berriro elkartzea: Haurrak ez dira gurasoengandik bananduko, eskumendun agintariek haurren ongizaterako beharrezkoa dela iritzi ezean. Estatuek familiak berriro elkartzea erraztuko dute, horretarako lurraldean sartzea edo lurraldetik irtetea baimenduta. Adingabeen bizitza moldatzeko familia naturalak edo jatorrizkoak edo berezkoak lehentasuna izango du.
Eskubide hau ordenamendu juridikoan sartu da, ABJLOko 11. ar
tikuluan eta HNZBLren 46. eta 47. ar
tikuluetan.
– Babesik gabeko egoeretan babesa. Estatuek babestuko dituzte babesik gabe dauden haurrak; Estatuek ar
risku fisikoak eta psikikoak saihestu behar dituzte eta sexu gehiegikerietatik edo esplotaziotik babestu.
Eskubide hauek ordenamendu juridikoko ar
audi desberdinetan sartu dira, gero ikusiko dugun bezala.
– Nortasunerako eskubidea. Haur orok du jaiotzen denetik izen bat eta nazionalitate bat izateko eskubidea, beraz, Estatuek adingabea aitortu egin behar dute bere izenaren, adinaren, nazionalitatearen, jatorriaren eta kulturaren bidez eta bere kultura, erlijioa eta hizkuntza askatasuna goza ditzan utzi.
Eskubide hau ordenamendu juridikoan sartu da, HNZBLren 11. ar
tikuluan.
– Osasunerako eskubidea. Haurrek ahalik eta osasun maila altuenaz gozatzeko eskubidea dute. Estatuek zainduko dute haur guztiek osasun ar
reta izan dezaten, aurre hartzeko neurriei, osasun ar
loko heziketari eta haurren hilkortasuna murrizteari garrantzi berezia emanda.
Eskubide hau ordenamendu juridikoko ar
audi desberdinetan sartu da, gero ikusiko dugun bezala.
– Heziketarako eskubidea. Lehen hezkuntza doakoa eta derrigorrezkoa izango da. Haurraren duintasuna errespetatu behar du. Heziketaren bidez haurra ulermen, bake eta tolerantziazko espirituan bizitzeko prestatuko da.
Eskubide hau ordenamendu juridikoko ar
audi desberdinetan sartu da, gero ikusiko dugun bezala.
– Estatuek haurrak babestuko dituzte drogak legez kanpo erabiltzetik eta estupefazienteen produkzioan edo trafikoan parte hartzetik.
Ordenamendu juridikoak babes hau aurreikusten du segurtasun publiko eta haurrak eta nerabeak babesteko ar
loan.
– Zigor-tratu errespetuzkorako eskubidea. Ustez legea hautsi duten haurrak duintasunez tratatu behar dira, bergizarteratu daitezen saiatu behar da eta askatasuna kenduz gero, helduetatik bereizita egongo dira; ez dira torturatuko, ezta bestelako tratu bortitz eta umiliagarririk emango. Gutxieneko adin bat ezarri behar da lege penalak hausteko gaitasunik ez dutela uste izateko.
Adingabeen Erantzukizun Penalari buruzko urtarrilaren 12ko 5/2000 Legean sartu da, baita hori aldatzen eta garatzen duen ar
audian ere.
Haurren Eskubideei buruzko Nazio Batuen Batzordea da Estatuek Hitzarmena betetzen dutela zaintzeko ar
dura duen organoa. Estatu Kideek aldiro txostenak aurkezten dizkiote Batzordeari Hitzarmena abian jartzeko hartu dituzten neurriei buruz eta beraien lurraldean haurren eta nerabeen eskubideek egin dituzten aurrerapenen alde. Batzordeak azken oharrak hartzen ditu, Estatu bateko txosten bati egindako azterketari buruzko adierazpenak. Batzordeak egindako azken adierazpenak 2010eko irailekoak dira, Haurren Eskubideei buruzko Batzordeak Espainiari 2010ean egindako azken oharrak (crc/c/esp/co/3-4).
Espainiari dagokion ebaluazioa Estatuak egindako Espainiako HEHren ezarpen txostenaren III eta IV oinarri hartuta egin da, baita haurrak eta nerabeak babesten dituzten beste erakundeek igorritako txosten osagarriekin ere. Ohar hauek interes handikoak dira, haurren eta nerabeen egoera hobetzeko.
Batzordeak Espainiari egindako oharren ar
tean, Administrazio Zentralaren eta Autonomia-erkidegoen ar
tean koordinazio-sistema eraginkorragoa lortzeko ahalegina ar
eagotzeari buruzkoa azpimarratu nahi dugu. Haurrak sustatzeko eta babesteko politikak ezartzeari buruz ar
i dira, adinaren, sexuaren eta jatorri etnikoaren ar
abera datuak jaso eta horien azterketa biltzearen garrantziaz eta bereizkeriari aurre egiteko berariazko ekintzen beharraz, bereziki haur ijitoei dagozkienak, langile etorkinen seme-alabei dagozkienak, bakarrik dauden adingabeko atzerritarrei dagozkienak eta haur ezinduei dagozkienak. Estatuari ar
reta deitu dio, halaber, immigrazioari eta gizarteari oro har eragiten dioten egoeretan haurraren entzuna izatearen eskubidea erabat ezartzeak duen garrantziaz ere, zaintzarako audientziak barne. Beste gomendio batzuk familia inguruari eta zaintza alternatiboari buruzkoak dira eta asiloa eta babesa eskatzen duten haurrei buruzkoak eta bakarrik dauden adingabe atzerritarrei buruzkoak, baita gazteen justiziari buruzkoak ere.
Adingabearen interes gorenaren printzipioari dagokionez, Batzordea kezkatuta dago prozesu uniformerik ez dagoelako haurraren interes gorena zer den zehazteko, bestalde, autonomia-erkidego bakoitzeko praktikan alde nabariak daude printzipio honen ulermenari eta ezarpenari buruz, bereziki bakarrik dauden adingabe atzerritarrei eta adopzioei buruz. Kezkatzeko beste elementuetakoak haurren buruko osasuna, haurren pobrezia eta eskola goiztiar lagatzea dira. Gomendio hauek oso garrantzitsuak dira, eragin zuzena baitute txosten honetan aztertutako gai askotan.
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaz gain, Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioak ere pertsonen eskubideak ezartzean, ezartzen ditu: Giza eskubideen aitorpen unibertsala, Giza Eskubideen Europar Hitzarmena, Errefuxiatuaren Estatutuari buruzko Genevako Konbentzioa, Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Hitzarmena, Eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen nazioarteko hitzarmena…
Testu horiez eta HEHz gain, hainbat tresna landu dira haurren eskubideak defendatzeko. Tresna horiek adingabeekiko jarrera ar
auak interpretatzen eta ezartzen dituzte eta honakoak azpimarratu daitezke:
– Haurren Eskubideen Deklarazioa, Nazio Batuen Batzorde Orokorrak onartua, 1959ko azaroak 20.
– Haurren babesari eta nazioarteko adopzio ar
loko lankidetzari buruzko Hitzarmena, 1993ko maiatzaren 29an onartua Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko La Hagako Konferentziak.
– Ar
razakeriari, ar
raza bereizkeriari, xenofobiari eta horiekin lotura duten tolerantziarik gabeko formei buruzko Munduko Hitzaldia 2011ean onartutako aitorpena eta ekintza programa, 129-132 paragrafoak, "haur eta gazteentzako giza eskubideen gaineko heziketa".
– Irakaskuntzaren Esparruan bereizkeriaren aurka egiteko konbentzioa, 1960.
– Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmeneko protokoloak, haurrek gatazka ar
matuetan parte hartzeari eta haurrak saltzeari buruz, haurren prostituzioari eta haurrak pornografian erabiltzeari buruz.
– LANEren 182. Hitzarmena, haurrek lana egiteko modurik txarrenak galarazteari buruzkoa.
– Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Batzordeko 9. Ohar Orokorra (2006), "Ezintasunen bat duten haurren eskubideak".
– Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Batzordeko 10. Ohar Orokorra (2007), "Haurraren eskubideak adingabeen justizian".
– Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Batzordeko 12. Ohar Orokorra (2009), "Haurrak entzuna izateko duen eskubidea".
– Nazio Batuen gutxieneko ar
auak, Gazteen Justizia administratzeko (Beijingeko ar
auak).
– Nazio Batuen jarraibideak, Gazteen Delinkuentziari aurrea hartzeko (Riadeko jarraibideak).
– Nazio Batuen ar
auak, askatasunik ez duten adingabeak babesteko (La Habanako ar
auak).
– Eta abar.
Europar Batasunak ere berariazko ar
audi bat egin du, haurren eskubideetan eragina duena, adibidez:
– Europako Legebiltzarraren ebazpena Haurren Eskubideei buruzko europar eskutitz bati buruz, 1992ko uztailak 8 (A-3-0172/92 Ebazpena). Ebazpen honetan azpimarratu nahi ditugu: a) Haurren eskubideen defendatzailea proposatzea, nahiz estatu nahi Europa mailan, haurren eskariak eta kexak jasotzeko eta babesten dituzten legeak ezartzen direla zaintzeko eta botere publikoen ekintzak haurren eskubideen alde informatzeko eta bideratzeko; b) Batzordeak politika familiarraren aldeko ekintzak hasteko proposamena eta haurren eskubideen erkidegoko Eskutitza egitea, proposatzen den gutxieneko edukiarekin.
– Europar Batasuneko funtsezko eskubideen eskutitza (Lisboako Tratatuaren zatia da, horrek aldatu zituen Europar Batasuneko Tratatua eta Europako Komunitatea Eratzeko tratatua, 2007ko abenduak 13). Eskutitz honek Tratatuek bezalako balio juridikoa du. Eskubideak sartzeaz gain, Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europar Hitzarmenarekin bat egingo duela Batasunak aurreratu da. Era berean, Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europar Hitzarmenak bermatzen dituen funtsezko eskubideei erreferentzia egiten zaie; Estatu kideen ohitura konstituzional komunen ondorio direnak, aldiz, Batasuneko Eskubidearen zati izango dira, printzipio orokor bezala. Eskutitzak aipatzen ditu adingabeak entzuna izateko duen eskubidea, adingabearen goreneko interesa kontuan izatea eta gurasoekin harremanak mantentzeko eskubidea. Eskutitz hau Europar Batasuneko Estatuetan ezarriko da, Polonian eta Britainia Handian izan ezik.
A) Adina eta jarduteko gaitasuna
Adinean dago pertsonaren egoera zibila ere, beraz, jarduteko gaitasunean eragina du, hau da, jarduteko eta erantzukizuneko eremuan du eragina.
Konstituzioko 12. ar
tikuluak dio adinez nagusia izaten dela 18 urtetik aurrera. Kode zibilak (Kz) ere 315. ar
tikuluan adinez nagusia 18 urtetik aurrera izaten dela dio. Kz-ko 322. ar
tikuluak dio adinez nagusia dena bizitza zibileko ekintza guztietarako gai dela, Kode honek ezarritako kasu berezietako salbuespenentzat izan ezik. Kasu bereziak dira, esaterako: adingabe emantzipatua ezkondu daiteke eta bere burua eta ondasunak zuzendu ditzake, salbuespenetan, adinez nagusia balitz bezala; 16 urtetik aurrera lana egin daiteke, baina mugak daude, adibidez, gauez lana egitea edo ar
riskutsutzat aitortutako lanak egitea, besteak beste ar
audi zibil eta foru ar
audiek aurreikusitako berezitasunak.
Gainera, adingabeen jarduteko gaitasunaren mugak murriztuta interpretatu behar dira. Zentzu honetan, Herri Administrazioen Ar
aubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak 30. ar
tikuluan aurreikusten du, adingabeek ordenamendu juridikoak baimendutako eskubideak eta interesak erabili eta defendatu ditzaketela: "Arau zibilen ar
abera jardun dezaketenez gain, adingabekoak ere herri-administrazioekin jarduteko gai izango dira, guraso-agintea, tutoretza edo kuradoretza duenak esku hartzea beharrezkoa ez denean, administrazioaren ordenamendu juridikoaren ar
abera, beren eskubideez baliatu eta interesen alde egiteko...".
Azkenik, Adingabekoaren Babes Juridikoari buruzko Lege Organikoak dio Lege Organiko hau ezar dakiekeela espainiar lurraldean dauden 18 urtez azpikoei, ezar dakiekeen legearen ar
abera aurrez adinez nagusi ez badira[2].
B) Politika publikoak
Adingabeen beharren eta eskubideen ar
reta horien ongizatean eskumena duten (osasuna, hezkuntza...) Administrazio Publiko desberdinen eskumena da.
Haurrei eta nerabeei dagozkien gizarte politikak autonomia-erkidegoen eskumena dira. Euskal Herrian eskumen horiek Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta udalek banatuta dituzte.
Estatuak zenbait tresna sortu ditu haurrei dagozkien eta autonomia-erkidego desberdinen eskumen diren politikak koordinatzeko, adibidez, Haurren Behatokia edo Haur eta Nerabeentzako Plan Estrategiko Nazionala.
Espainiako Haurren Behatokia lan talde bat da eta Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren baita dago. Bere xedea informazio sistema zentralizatu eta partekatua sortzea da, haurren ongizatea eta bizi-kalitatea ezagutzeko eta haurrengan eragina duten politika publikoak ezagutzeko[3].
Haur eta Nerabeentzako Plan Estrategiko Nazionala[4] (2006-2009) 2006ko ekainaren 16an onartu zen. Haurren Eskubideei buruzko Batzordeak, 2002ko ekainean Hitzarmena ezartzeari buruz egindako II Txostena aztertu ondoren, kezkatuta agertu zen eta Espainiari gomendatu zion "erakunde publikoetan eta nazio, eskualde eta udalerri mailakoetan koordinazio eraginkorra indartu eta ezartzeko, haurrak defendatu eta babesteko politikak abian jartzeko eta haurrei buruzko estrategia globala formulatzeko, Hitzarmeneko printzipioak eta xedapenak oinarri hartuta eta haurrei buruzko sektore ar
teko politikak garatzeko eta ezartzeko". Planaren xedea da haurren eskubideak sustatzen eta defendatzen ar
itzen diren erakunde publiko eta pribatuen ar
teko lankidetza hobetzea eskumendun erakundeek garatzen dituzten ekintzekiko ekintza osagarrien eta berrien bidez, eskubideak defendatzeko eta lurralde ar
teko desberdinak gainditzeko, sustapenari eta defentsari dagokionez.
Behatokiak sustatu duen beste jardueretako bat bakarrik dauden adingabeko atzerritarren Protokoloa da, adingabe atzerritarrei buruzko atalean aipatuko duguna, eta Haurren eta Nerabeen Sexu Esplotazioaren aurkako II. Ekintza Plana[5] 2006-2009 (Haurren tratu txarren lantaldea). Plan honek eragileen ar
teko koordinazio neurriak ar
tikulatzea aurreikusten du, haurren eta nerabeen sexu esplotazioaren gizarte ar
azoari aurre egiteko.
Garrantzitsua da Gizarteratzeko 2008-2010 Plan Nazionala aipatzea ere, haurrei dagozkien neurriak jasotzen baititu.
C) Euskadi
Haurren eta nerabeen beharrak ar
tatzea eta horien eskubideak betetzea, botere publiko guztiei dagokie.
Administrazioa da haurrak eta nerabeak ar
tatzeko eskumena duena gurasorik edo tutorerik ez dagoen kasuetan, zailtasunak daudenean edo ar
retan gabeziak dituztenean, foru aldundiak eta udalak jarduten dira. Foru aldundiak dira babesik gabeko adingabekoak babesteko eskumena duten administrazioak. Udalek parte hartzeko eskumena dute, ar
riskuan dauden haur eta nerabeen kasuan.
Gizarte Zerbitzuen abenduaren 5eko 12/2008 Lege berrian ezarri da haurren eta nerabeen gaineko eskumenen markoa eta eskumenak banatu dira Administrazio hauen eta Eusko Jaurlaritzaren ar
tean.
Udaletako oinarrizko gizarte zerbitzuak (udal gizarte zerbitzuak) dira parte hartze sozioedukatiboa eta psikosoziala kudeatzeko eskumendunak. Foru aldundiek dute, foru gizarte zerbitzuen bidez (bigarren mailako ar
retako gizarte zerbitzuak), haur babesgabeak ar
tatzeko eskumena. Gizarte Zerbitzuen Legeak aipatzen dituen eta foru aldundien eskumen diren zerbitzuak dira egoitzak, informazio zerbitzuak eta familiako harrera sustatu eta babestekoak eta adopzioa. Eusko Jaurlaritza eskumenduna da ekimen legegilean eta ar
auzko ahalean eta haurrei eta nerabeei dagozkien jardueren eta zerbitzuen planifikazio orokorrean, autonomia eremuko gizarte zerbitzuen bidez.
Bestalde, Eusko Jaurlaritza da Justizia eta Herri Administrazio Saileko Gazteen Justizia Zerbitzuaren bidez adingabe ar
au-hausleak gizarteratzeko eskumenduna, bere funtzioen ar
tean baitago epaitegiek ezarritako neurriak burutzea, Zigor Erantzukizunari buruzko Legea ezarrita. Horren ondorioz zentro sarea eta baliabide materialak eta pertsonalak jarri dira abian.
Gaian eskumena duten euskal administrazio desberdinek jarduera planak egin dituzte; planotan xedeak eta horiek betetzeko beharrezko neurriak ezarri dituzte, baita beste gizarte eragileen eta instituzioen parte hartzea eta egiteko eta ebaluatzeko metodologia ere. Plan hauen xedeen ar
tean daude adingabeen eskubideak betetzea, beraz, eskumendun administrazio desberdinen ar
teko koordinazioa aurreikusten dute: Gazteen III Justizia Plana 2008-2012, Bizkaiko Foru Aldundiaren Haurrentzako II. Plana 2008-2011[6], Haurrak eta babesik gabeko nerabeak ar
tatzeko Gipuzkoako Plana...
Haurren eta nerabeen eskubideak aitortzeak eta babesteko betebeharrak berekin du neurri aktiboak abian jartzea, bai ar
auzkoak bai horien ongizateari lagunduko dieten eta gurasoak eta ar
tatzeko erantzukizuna dutenak babestuko dituzten jarduerak ere.
Adingabeen eskubideen barne mailako zehaztapena eta horiek babesteko eta ar
tatzeko hartutako konpromisoak ugariak dira, osasunari, heziketari, gizarte babesari eta ar
risku eta babesgabeko egoerei, gizarteratzeari, integritatea babesteari... egiten baitiete erreferentzia.
Jarraian, ar
aurik garrantzitsuenetako batzuk nabarmendu nahi ditugu, nahiz eta txosteneko beste atal batzuetan, haurren babesa (3.1), adingabeko ar
au-hausleak (3.3) edo bakarrik dauden adingabeko atzerritarrak (3.2) ataletan esaterako, kasu bakoitzean ezar daitekeen ar
auzko markoa zehatzago aipatu dugun.
Hezkuntzarako eskubideari dagokionez:
– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako eskubidea ar
autzen duena.
– 1/93 Legea, Euskal Eskola Publikoarena, 1993ko otsailaren 19koa.
– 118/1998 Dekretua, ekainaren 23koa, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko hezkuntza-erantzuna eskola muinbakar eta integratzaileen esparruan antolatzen duena.
– Maiatzaren 23ko 2/2006 Lege Organikoa, Hezkuntzarena.
– 201/2008 Dekretua, abenduaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzkoa.
Beraien integritatea babesteari dagokionez:
– 15/2003 Lege Organikoa, azaroaren 25ekoa, Zigor Kodeko azaroaren 23ko 10/1995 LO aldatzen duena. Ar
audi honek, besteak beste, haurrei erasaten dieten neurriak jarri ditu etxeko indarkeriari, adingabeen ustelkeria delituei eta haurren osotasun fisiko eta psikologikoaren aurka ar
itzen direnei dagozkienez.
– 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osoko Neurriena.
Haurren eta nerabeen ar
reta eta babesari dagokionez:
– 263/2003 Dekretua, nazioarteko adopziorako erakunde laguntzaileen kreditazioa eta funtzionamendua ar
autzen dituena.
– 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta ar
tatzekoa.
– 219/2007 Dekretua, abenduaren 4koa, EAEn Haurren eta Nerabeen Behatokia sortzen duena[7].
– 165/2007 Dekretua, urriaren 2koa, haurrak eta nerabeak zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektoriala sortu eta horren funtzionamendua, osaera eta eginkizunak ezartzen dituena.
– 1618/2007 Errege Dekretua, abenduaren 7koa, elikagaien ordainketarako berme fondoaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoa[8].
– 54/2007 Legea, abenduaren 28koa, Nazioarteko Adopzioena.
– 131/2008 Dekretua, uztailaren 8koa, gizarte babesik gabeko haur eta nerabeentzako egoitza harrerako baliabideak ar
autuko dituena.
– 1/2008 Legea, otsailaren 8koa, familia bitartekaritzakoa.
– 124/2008 Dekretua, uztailaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan deribazio judizialaren bidezko Familia Elkarguneak ar
autzen dituena.
Ezintasuna duten edo mendekotasun egoeran dauden adingabeei dagokienez:
– 51/2003 Lege Organikoa, abenduaren 2koa, ezinduen aukera berdinerako, bereizkeriarik ezerako, eta erabilerraztasun unibertsalerakoa.
– 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia pertsonala eta mendekotasun egoeran dauden pertsonenganako ar
reta sustatzeko.
– Ezintasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Biltzarra, 2007ko martxoaren 30a.
Osasunari dagokionez:
– 14/1986 Legea, apirilaren 25ekoa, osasunari buruzkoa.
– 175/1989 Dekretua, uztailaren 18koa, Osakidetzako gaixo eta erabiltzaileen Eskubide eta Obligazioen karta onartzen duena.
– 8/1997 Legea, ekainaren 26ekoa, Euskadiko antolamendu sanitarioarena.
– 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoko gaiei buruzko eskubide eta betebeharrak erregulatzen dituena (9.3. ar
t.: 12 urtetik aurrera entzuna izateko eskubidea).
– 2/2010 Lege Organikoa, martxoaren 3koa, sexu- eta ugalketa-osasunaren eta haurdunaldiaren borondatezko etendurarena (13.4. ar
t. haurdunaldia borondatez etetea baimentzeko eskubidea).
Erantzukizun penalari dagokionez:
– 5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, adingabeen erantzukizun penala ar
autu duena. 7 eta 9/2000 Lege Organikoak, abenduaren 22koak; 9/2002 Lege Organikoa, abenduaren 10ekoa; 15/2003 Lege Organikoa, azaroaren 25ekoa eta 19/2003 eta 8/2006 Lege Organikoak, abenduaren 4koak.
– 2001eko azaroaren 7ko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa eta Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Sailburuena, Justizia, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren mende dauden zentroetan hartuta eta internatuta dauden adingabe ar
au-hausleen heziketa eskubidea bermatzeko neurriak ar
autzekoa.
– 1174/2004 Errege Dekretua, uztailaren 30ekoa, adingabeen erantzukizun penala ar
autzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoko Ar
audia onartzen duena.
– 1/2007 Zirkularra, 2007ko azarokoa, Estatutako Fiskaltza Orokorrarena, 2006an adingabeen legedi penala erreformatu ondorengo irizpide interpretatiboei buruzkoa, legegileak sartutako aldaketen interpretazioak zehatz proposatzen direna.
– 163/2008 Dekretua, EAEko ar
au-hausle adingabeei gizarte- eta hezkuntza-arreta eskaintzeko erakunde laguntzaileak baimendu, homologatu, ikuskatu eta erregistratzeari buruzkoa.
– 80/2009 Dekretua, apirilaren 21ekoa, askatasunez gabetzeko neurriak betearazten dituen EAEko ikastetxeei buruzkoa. Bere xedea da egoitzen baldintza materialak, funtzionalak eta pertsonalak ar
autzea eta bertako adingabeen eta profesionalen eskubideak eta betebeharrak ar
autzea.
[2] Eztabaida doktrinala dago lege pertsonala aplikagarria ote den edo ez ote denari buruz (9.1 Kz ar
t.) honek 18 urtez azpiko adina aurreikusten duenean, edo Espainiako legedia ezarri behar den adin txikiagoa badu eta legedi hori bere interesentzako mesedegarriagoa bada; izan ere, berdintasunaren printzipioa beteaz, 18 urtez azpiko guztiek Espainian eskubide eta betebehar berdinak dituzte nazionalitatea dena delakoa izanagatik ere.
[3] Espainiako Haurren Behatokiaren xede nagusiak dira haurren bizi-kalitatea eta gertatzen diren aldaketak ezagutzea; haurrei erasaten dieten gizarte politiken jarraipena egitea; haurrei eta nerabeei erasaten dieten politika publikoez gomendioak egitea; haurren eta nerabeen ikerketa eta ezagutza sustatzea eta haurren eta nerabeen eskubideak hobeto ezartzeko azterketak eta aldiroko txostenak egitea, baita horien beharrak ezagutzeko ere. Zeregin nagusi hauek ditu: Nazioko eta nazioarteko iturriek haurrei buruz duten informazioa bildu eta aztertzeko organo iraunkorra izatea; adierazleak eta informazio sistemak hobetzeko gomendioak eta proposamenak egitea; nazioarteko antzeko erakundeekin harremanak izan eta parte hartzea; Administrazio Publikoek ar
lo honetan abian jarritako jarduera eta neurriei buruzko informazioa jasotzea; haurrei eta nerabeei dagozkien politikek eta neurriek gizartean duten eragina ebaluatzea; erakunde publikoen eta gizartearen ar
tean komunikatzeko eta elkartrukatzeko foro bat eratzea; komunikabideetan haurrez egiten duten tratamendua jarraitzeko ekintzak proposatzea; Espainian haurren egoera diagnostikatzeko azterketak eta txosten teknikoak egiteko proposatzea; haurrei dagozkien gizarte politiken jarraipen informatiboa egitea; eta haurrekin eta nerabeekin lotutako hainbat alderdiri buruzko informazioa zabaltzea.
[4] 2002an Estatu eta Gobernu buruzagiek eta Estatu partaideetako ordezkariek, Nazio Batuen haurrei buruzko Batzar Orokorreko saioen ezohiko aldian aitorpen bat sinatu zuten, "Haurrentzako mundua", eta hitza eman zuten haurrentzako nazio mailako ekintza planak jarriko zituztela praktikan, haurren eskubideak babesteko eta bermatzeko eta haurren ongizatea ziurtatzeko.
[5] Haurren eta nerabeen sexu eta merkataritza ar
loko esplotazioaren aurkako I. plana 2002-2003 haurrak saltzeari, haurren prostituzioari eta haurrak pornografian erabiltzeari buruz Haurren Eskubideen protokolo fakultatiboak onartu ondoren jarritako neurria izan zen, baita 1996an Stockholmen eta 2001ean Yokohaman haurren sexu esplotazioaren aurka egindako Mundu Biltzarrek onartutako konpromisoen adierazlea ere.
[6] Haurren Planeko lerro estrategikoen ar
tean oinarrizko eta espezializatutako gizarte zerbitzuen ar
teko koordinazioa hobetzea dago, aurrea hartzeko eta inguru berean parte hartzeko programei lehentasuna ematea, familia-harrera programak sustatzea, egoitza-harrera programen baliabideak eta prozedurak eguneratzea, kalitatearen printzipioetan oinarritutako kudeaketa egitea..., programak planifikatu eta ebaluatzea, beste gizarte sistemen baliabideak koordinatzea (osasuna, hezkuntza, justizia,etab.), hirugarren sektorearen zeregina indartzea...
[7] Behatokiaren zeregina da haurren eta nerabeen errealitatea aztertzea eta haurrak eta nerabeak babesteko eta ar
tatzeko otsailaren 18ko 3/2005 Legea ezarriaz garatutako politiken eragina aztertzea.
[8] Bere xedea da banandutako gurasoen seme-alaba adingabeei bermatzea zenbateko ekonomiko batzuk jasoko dituztela, aurrerakin bezala definitutakoak, dauden familia unitatean beraien beharrei aurre egiteko, elikagaiak ordaintzeko betebeharra betetzen ez denean. Fondo publikoen kargura egiten da eta Estatuak subrogatzen ditu ordaintzeko betebeharra duenarekiko eskubideak.