1. Laburpen txostena
Txosten honek beste txosten eta jarraipen askoren jarraipena izan nahi du. Ia-ia, egun arte haurrei buruz, edo haiei buruzko berariazko atalekin argitaratutako Arartekoaren txosten berezi guztien eta urtero haiei guztiei egindako jarraipenen laburpen bat.
Horrek azaltzen ditu hemen helduko zaien gaiak, egoerak eta arazoak –gai horiek hirugarren kapitulua, txostenaren gorputza, egituratuko dute–, baita heltzeko modua ere. Guretzat funtsezkoak diren informazio batzuk azpimarratuko ditugu eta lehenago argitaratu diren beste batzuk, errepikatu gabe, saihestu edo haiei lotuko gatzaizkie. Zentzu horretan, idatzizko edizioak batzuetan bilaketa eskatzen duten erreferentzietara bidaliko badu ere, CDko edizioak askotan errazten du hori dagozkien loturak jarriz.
Horrela, aurkibidean bertan ikus daitekeenez, luzeago heldutako gaiak lehenagoko txosten monografikoen edo Arartekoaren jarraipen bereziaren xedea izan dira:
1) Arriskuan edo babesik gabe dauden adingabeen babesa:
Babesgabetasun egoera dauden haur eta nerabeentzako arreta txosten berezian landu zen. Bertan 42 gomendio egin ziren, eta 1999tik 2009 arte urteroko jarraipenak egin zitzaizkion, zerbitzu jakin batzuk (abegi egoitzak edo etxeak; topaguneak; tokiko esparruko jarduketa programak...) azpimarratuz.
2) Laguntasunik gabeko atzerritar adingabeak:
Laguntasunik gabeko atzerritar adingabeen egoera EA
En txosten berezian landu zen. Bertan 36 gomendio egin ziren, eta argitaratu aurretik (1998tik) zein ondoren urteroko jarraipenak egin zitzaizkion, abegi egoitzen egoera, tutoretza eta dokumentazio prozesuak, emantzipazio programak... azpimarratuz.
3) Nerabe arau-hausleak:
Adingabe arau-hausleekiko esku-hartzea txosten berezian landu zen. Bertan 46 gomendio egin ziren, eta 1999tik urteroko jarraipenak egin zitzaizkion, neurri judizialei eta barneratze zentroetan betetzeari arreta berezia emanez.
4) Ezgaitasunen bati lotutako hezkuntza premia bereziak:
Hezkuntza premia berezientzako erantzuna EA
En txosten berezian landu zen. Bertan 21 gomendio egin ziren, eta 2000tik urteroko jarraipenak egin zitzaizkion, oztopo arkitektonikoei eta irisgarritasunari bereziki helduz. Gaia Arartekoaren beste txosten berezi batean ere landu zen (Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko erabilera publikoko eraikinetako irisgarritasuna, 2003).
5) Gizarte ahultasunean dagoen biztanleriaren hezkuntza premiak:
Arestian aipatutako hezkuntza premia bereziei buruzko txosten berezian landu zen. Bertan sektore horri buruzko berariazko gomendioak egin eta 2002tik urteroko jarraipenak egin zitzaizkion.
6) Biztanleria ijitoaren hezkuntza premia bereziak:
Jarraipena egin zaio 2003tik, hezkuntza premia bereziei buruzko txostenaren jarraipena zabaltzeko.
7) Sasoiko langile diren familietako adingabeak:
Arabako sasoiko langileen egoera txosten berezian landu zen. Bertan 3 gomendio egin ziren, eta txostena argitaratu aurretik (1995etik) zein ondoren (2003tik) urteroko jarraipenak egin zitzaizkion.
8) Etorkinen hezkuntza premia bereziak:
Jarraipena egin zaio 2003tik, hezkuntza premia bereziei buruzko txostenaren jarraipena zabaltzeko.
9) Haur eta gazteen osasun mentala:
Gaixotasun mentalaren arreta komunitarioa txostenean landu zen. Bertan, egin ziren 18 gomendio orokorren artean, adingabeei buruzko berariazko bat egin zen, baita urteroko jarraipenak ere, batez ere eguneko hezkuntza zentro terapeutikoei dagokienez. Halaber, gaiari askotan heldu zaio ahultasun handiko egoeretan (babesgabetasuna, arau-hausleak, laguntasunik gabeko atzerritar adingabeak...) dauden biztanleria sektore jakin batzuen azterketa edo jarraipena egiterakoan.
10) Droga kontsumo arazotsuak dituzten nerabeak:
Euskal erakundeen eginkizuna nerabezaroko droga kontsumoei dagokienez txosten argitaratu berrian landu da eta bertan 23 gomendio egin ditugu.
11) Eskola jazarpenaren biktima adingabeak:
Elkarbizitza eta gatazkak hezkuntza zentroetan txostenean landu zen. Bertan 28 gomendio egin ziren, 2007ik jarraipen sistematikoa egin zaio eta herritar partaidetzako zenbait forotan landu da.
12) Joera homosexuala (lesbianak edo gayak) edo bisexuala edo genero nortasun transexual edo transgeneroa duten adingabeak:
2008an nerabe eta gazte lesbiana, gay, transexual eta bisexualen egoerari buruz burutu zen herritarren hausnarketa eta partaidetza foroan landu zen. Halaber, Adingabeei balioak transmititzea txostenean landu zen gaia.
13) Ahultasun bereziko beste egoera edo sektore batzuk:
Bertan, hain sakonki ez bada ere, ofiziozko bestelako jarduketak edo kexak eragin dituzten egoerei helduko diegu, egun arte berariazko txosten berezietan jaso ez badira ere. Zehazki:
– Adingabeei eragiten dieten txirotasun egoerak.
– Sexu abusuko egoerak.
– Zenbait indarkeria moduren biktima adingabeak.
– Adingabeen irudiaren trataera hedabideetan.
– Informazio eta komunikazioaren teknologia berrien erabilera.
Horrela, laburki, Arartekoaren haurrei buruzko txosten berezietan aztertutako gai ia guztiei helduko zaie hemen berriz. Alde batera utzi da Adingabeei balioak transmititzea txostena, tratamendu berezia behar bailuke.