Laguntza-mota |
Arautegia |
Onuradunak |
Irizpideak |
Zenbatekoak |
Jaiotzagatiko edo adoptatutako seme edo alabarengatiko prestazio ekonomikoa familia ugarietan, gurasokide bakarrekoetan eta ezgaitasuna duten amen kasuetan |
Azaroaren 11ko 1335/2005 Errege Dekretua, Gizarte Segurantzaren familia-prestazioak arautzen dituena. |
Familia ugariak, gurasokide bakarrekoak eta %65eko edo handik gorako ezgaitasuna duten amak. |
Administrazio berak edo beste batek emandako bestelako laguntzekin bateragarria. Kide bakarreko familientzako gehieneko muga ekonomikoa 11.490 eurokoa da urtean; familia ugariei dagokienez, ordea, 17.293 eurokoa da, betiere 2.801 euro gehituz kargupeko laugarren seme edo alaba bakoitzeko, azken hori barne. |
1.000 euroko prestazio ekonomikoa ordainketa bakarrean, jaiotzagatik edo adopzioagatik aitortzen dena. |
Prestazio ekonomikoa, ardurapean hartutako adin txikiko edo seme edo alaba bakoitzagatik edo %65eko edo handik gorako ezgaitasuna duen adin nagusiko bakoitzagatik |
Azaroaren 11ko 1335/2005 Errege Dekretua, Gizarte Segurantzaren familia-prestazioak arautzen dituena. |
Gurasoak edo adoptatzaileak elkarrekin bizi badira, onuraduna bietariko edozein izango da. Gurasoen edo adoptatzaileen elkarbizitzarik egon ezean, onuraduna seme-alaben zaintza eta jagoletza duena izango da. |
Kide bakarreko familientzako gehieneko muga ekonomikoa 11.490 eurokoa da urtean; familia ugariei dagokienez, ordea, 17.293 eurokoa da, betiere 2.801 euro gehituz kargupeko laugarren seme edo alaba bakoitzeko, azken hori barne. Ez dago sarreren mugarik onuradunaren izaera aitortzeko ezgaitasunarekin ardurapean hartutako seme, alaba edo adin txikikoagatik. |
1.000 euro urtean haur bakoitzeko (18 urtetik beherako seme edo alabei dagokienez, baldin eta %33ko edo handik gorako ezgaitasuna badute), 4.378 euro urtean seme edo alaba bakoitzeko (18 urtetik gorakoei zuzendua, baldin eta %65eko edo handik gorako ezgaitasuna badute) eta 6.568 euro urtean (18 urtekoak edo handik gorakoak, baldin eta %75eko edo handik gorako ezgaitasuna badute). Zenbateko hori %15 handituko da ardurapean hartutako adin txikiko bakoitzeko, bigarrenetik aurrera (bigarrena barne). |
Prestazio ekonomikoa erditze edo adopzio anizkoitzagatik |
Azaroaren 11ko 1335/2005 Errege Dekretua, Gizarte Segurantzaren familia-prestazioak arautzen dituena. |
Gurasoak edo adoptatzaileak elkarrekin bizi badira, onuraduna bietariko edozein izango da. Gurasoen edo adoptatzaileen elkarbizitzarik egon ezean, onuraduna seme-alaben zaintza eta jagoletza duena izango da |
Bestelako laguntza batzuekin batera daiteke, esate baterako amatasun edo adopzio anizkoitzagatiko prestazioak edo ardurapean hartutako seme edo adin txikikoagatiko esleipen ekonomikoak. |
Ordainketa bakarra 2.581 eurotik (bi haurren kasuan) 7.743ra bitartean (4 haur edo gehiagoren kasuan). Seme-alabetariko batek %30eko edo handik gorako ezgaitasuna izanez gero, bikoitza zenbatekoa da. |
Euren kabuz ezin konpon badaitezke, adin txikiko seme-alabak, harreran hartutako adin txikikoak edo 2. mailako odolkidetasuneko bestelako familiarteko bat zaintzeko hartutako eszedentzia |
Azaroaren 11ko 1335/2005 Errege Dekretua, Gizarte Segurantzaren familia-prestazioak arautzen dituena. |
Besteren kontura lan egiten duten langileek eskura dezakete (eta, beraz, ezin eskura dezakete itsasoko araubide berezian edota autonomoenean euren kontura lan egiten duten langileek). |
Epealdia kotizatutzat joko da Gizarte Segurantzaren prestazioen ondorioetarako gehienez ere hiru urteko epean eta zenbatuko da antzinatasunaren ondorioetarako. Halaber, lehendabiziko urtean lanpostua gordetzeko eskubideari eutsiko zaio (18 hilabete familia ugaria izanez gero). |
Prestazio ez-ekonomikoa55. |
Amatasun eta aitatasunagatiko eskubideak |
Martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko benetako berdintasunari buruzkoa. |
90 egunetik (21 urtetik beherakoak) 180 egunera bitartean (nagusiagoak) kotizatu duten amak. Baimena aitarekin bana daiteke zenbait baldintzaren pe an. Gehikuntzak daude haurdunaldi-arriskuagatik. |
Gizarte Segurantzak ordaindutako 16 aste jarraian, bi aste gehiago luza daitezkeenak seme edo alaba bakoitzeko, bigarrenetik aurrera, jaiotza, adopzioa edo harrera egonez gero, eta beste bi aste ere luza daiteke ezgaitasuna duten seme-alabarik izanez gero. |
Oinarri arautzailearen %100aren ordainketa. |
Aitatasunagatiko eskubideak |
Martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko benetako berdintasunari buruzkoa. |
Azken zazpi urteetan 180 egun kotizatu dituzten aitak. Ezin parteka daiteke amarenarekin. |
13 egun jarraian, bi egun luza daitezkeenak seme edo alaba bakoitzeko bigarrenetik aurrera, jaiotza, adopzioa edo harrera anizkoitza egonez gero. |
Oinarri arautzailearen %100aren ordainketa. |
Edoskitzaroagatiko eskubideak |
Martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko benetako berdintasunari buruzkoa. |
Amak eta aitak, bereizi gabe. |
Haurrak bederatzi hilabete bete arte, ordaindutako ordubeteko absentzia edo lanaldia ordu erdi batean murriztea. Denbora-tarte hori lanaldi osoetan meta daiteke. |
Oinarri arautzailearen %100aren ordainketa. |