1. Sarrera
Kapitulu honek ibilbide bat egingo du familiei laguntzeko politika publikoetan zehar, aurreko kapituluan aurkeztutako esparru juridikotik datozenetan hain zuzen. Jarduteko neurri zehatz batzuen ezarketaren bidez lege-esparrua nola garatu den eta zein politika publiko mota sortu den aztertuko du.
I. kapituluan adierazi denez, analizatutako neurriak honakoak dira: alde batetik, familiei zehazki zuzendutakoak, eta, bestetik, familiaren arloan eragin altua daukaten sektoreko politikak.