5. EAEko esparru juridikoa
5.1. Autonomia Estatutua
Euskadiko Autonomia Estatutua, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak onartutakoa, EAEko eskumenak jasotzen dituen erreferentziako esparru juridikoa da. 1979. urtetik aldatu ez denez, familiei laguntzeko politika publikoak instituzionalizatzeko prozesuaren aurrekoa da eta ez du berariaz jasotzen familiaren arloko eskumena (gerora beste autonomia-erkidego batzuetan sortu ziren beste estatutu batzuek hala egiten dute).
Beraz, estatutuan ez da eskumenik zehazten ezta familiaren arloko jardun zehatzak berariaz babesten dituen titulurik gaitu ere. Hala ere, horrek ez du esan nahi EAEk familia-erakundeari buruzko berezko jardunik garatu ez duenik. Esate baterako, 9. artikuluak zehazten du euskal botere publikoak, haien eskumenen arabera, herritarren eskubideen eta betebeharren erabilera egokia babesteko arduradunak direla, enplegua, aukera-berdintasuna eta herritarren partaidetzaren arloetan besteak beste. 10. artikuluak, aldiz, bakarreko eskumeneko arloak jasotzen ditu, hala nola gizarte-laguntza, ekonomiaren sustapena, etxebizitza, aisia, kirola eta komunitatearen garapena.
Euskadiko Estatutuan familia babestu beharreko alderdi gisa espezifikoki jasota ez egotea familiaren arloko zeharkako ikuspuntuaren instituzionalizazio berantiarrean islatuta egon daiteke nolabait. Izan ere, horren ondorioz, XXI. mendean sartuta egon arte, familian eragina eduki duten baina familiak babesteko ikuspegi batetik antolatu ez diren sektoreko neurriak egon dira.
Egoera horretan inflexio-puntu argi bat egon da 13/2008 Legea indarrean sartutakoan. Dena den, horren aurretik, familiei laguntzeko erakundeen arteko lehenengo planak norabide horretan emandako lehen urratsak dira.
5.2. 13/2008 Legea, abenduaren 12koa, Familiei Laguntzekoa
2008ko amaieran, Eusko Legebiltzarrak Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legea onartu zuen, familiaren eta haren kideen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzera bideratuta dagoen familia-politika integral baterako testuingurua eta oinarriak ezartzeko helburuarekin. Lege horrek orientazio integral bat lortu nahi du bai zuzentzen zaien familia motetan bai jasotzen dituen neurrietan.
Alde batetik, legeak familia moten bilakaeraren berri eman du eta lehen ahalegin bat egin du familia-eredu berriei legitimitatea emateko eta eredu tradizionalagoen tratu bera jasoko dutela bermatzeko. Halaber, eta gizarte zerbitzuen legearen parean, arreta berezia jarri du ahultasun bereziko egoeretan dauden familietan (kategorizazio horren barruan guraso bakarreko familiak, genero-indarkeriaren biktimenak eta familia ugariak daude); beraz, horiek lege-esparruaren barruan araututa, definituta eta onartuta geratu dira.
Beste aldetik, gurasoek seme-alaba adingabeen zaintza eta mantenua bermatzeko daukaten eginkizuna onartu du eta adierazi du seme-alabak dituen pertsona orok unitate ekonomiko independente gisa horiek artatzeko baliabide ekonomiko eta zerbitzu nahikoak eduki behar dituela, hirugarrenen laguntzara jo behar izan gabe. Horrekin bat eginez, aurreko kapituluetan aipatu denez eta hainbat egilek adierazi dutenez, legez garatu beharreko neurri batzuk antolatu dira familiei beraien eginkizunak ahalik eta baldintza hoberenetan gauzatzen laguntzeko.
Azkenik, lanbidea, familiako bizitza eta norberaren bizitza bateratzeari emandako garrantzia azpimarratu nahi dugu (isla espezifikoa edukiko du neurri zehatzen garapenean, hurrengo kapituluan ikusiko denez). Gizonek etxeko lanetan eta seme-alaben zaintzan eta hezkuntzan erantzukizuna partekatzeko ekintza positiboak sustatu nahi dira eta enpresak eta bereziki enpresaburuen elkarteak eta erakunde sindikalak tartean sartu nahi dira, lanbidea, familiako bizitza eta norberaren bizitza bateratzeko neurriak ap
lika ditzaten; horretarako, neurri horiek enpresarentzat eta gizartearentzat dakartzaten abantailei buruz kontzientziatu behar dira.
5.3. Familiei Laguntzeko 13/2008 Legearen arau-garapena
Familiei laguntzeko euskal legea familien premia berriei erantzuten dieten eta legezko xedapenetako batzuk zehazten dituzten zenbait arautegiren bidez garatu da, bereziki seme-alabengatiko laguntzen eta lanbidea eta familiako bizitza bateratzeko laguntzen esparruan. Arau-garapen horiek jarraitutasuna eman diote Eusko Jaurlaritzak lege horren aurretik hasi zuen arauzko esku-hartze bati, bereziki seme-alabak dituzten familiei laguntza ekonomikoa emateko eta bateratzen laguntzeko aipatutako laguntzei dagokienez. Jarraian, neurri horiek arautzen dituzten araudiak agerian jarriko ditugu, esku-hartzeko irizpide materialean arreta jarriz, aintzat hartu gabe arau horietako bat familiei laguntzeko euskal legea baino lehen aldarrikatu den ala ez. Azpimarragarrienen artean honakoak nabarmendu daitezke:
Lanbidea eta familiako bizitza bateratzeko laguntzak:
Lanbidea eta familiako bizitza bateratzeko 177/2010 Dekretua
Ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuak, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoak, berariaz onartu du familiek lanbidea eta familiako bizitza bateratzeko premia daukatela, eta aurreko kapituluan aztertu ditugun gizarte-aldaketako elementu askorekin (dekretua “gizartearen eta lan-munduaren aldaketez” ari da) bat dator.
Hain zuzen ere, dekretuak Eusko Jaurlaritzak bateratzea errazteko daukan beharrezko eginkizuna gain hartzen du, eta familietan dauden rolen banaketari ez ezik enpresen ekoizpen-ereduei ere eragin behar dien kultura-aldaketa batean aurrena izan da.
Era berean, bateratzea gizonen eta emakumeen erantzukizun partekatuko elementu gisa sustatzeaz gain, osasun-egoera oso larrian dauden pertsonak ere sartu ditu bateratzean. Hortaz, bateratzearekin lotzen den haurren esparrua gainditu eta beste talde batzuek familian daukaten eragina onartu du, txosten honetan egitea erabaki den moduan.
Helburu horiek seme-alabak eta/edo mendetasun-egoeran edo osasun-egoera larrian dauden senideak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu duten langileentzako laguntzen eskaintzaren bidez bideratu dira. Halaber, eszedentzia edo lanaldi-murrizketa (arestian aipatutako kasuetan) eskatu duten langileak ordezkatzeko laguntzak eta seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzak eskaini dira.
“Gehien balioesten dugun indargunea da antzeman dugula azken urteotan lanbidea, familiako bizitza eta norberaren bizitza bateratzeari lotutako hobekuntzak egon direla. Zentzu horretan, garrantzitsua da arautzen duen araudia betetzen dela bermatzeko lan egiten jarraitzea”.
(Gizarte-erakundeekin izandako elkarrizketak)
Seme-alaben jaiotzagatiko edo adopzioagatiko laguntzak:
Seme-alaben jaiotzengatiko laguntzei buruzko 255/2006 Dekretua
Abenduaren 19ko 255/2006 Dekretua, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena, familiei laguntza publikoa ematen dien tresnetako bat da eta politika publikoak pixkanaka gizartearen bilakaerara egokitzen ari direla erakusten du.
Dekretu horrek hiru laguntza-mota arautzen ditu (ardurapeko seme eta/edo alabagatiko, erditze, adopzio nazional anizkoitz eta nazioarteko adopzioagatiko laguntzak), eta familiari buruz aurrekoetan erabilitakoak baino ikuspegi malguago bat dauka. Izan ere, familia-unitatearen zein aita eta ama kontzeptuen definizio zabalago bat xedatu du, egitate biologiko soilari baino gehiago dagozkien eginkizunei lotuta baitago. Gainera, familia-unitatearen barruan bizi diren adingabe guztiei tratamendu berbera eman die, eskatzailearekin daukaten harremana zein den ere, seme-alabatasunekoa, biologikoa edo adopziozkoa nahiz adoptatu baino lehen familian harrera egitearen ondoriozkoa.
“Oso era positiboan baloratu dugu jaiotzagatiko laguntzetan hartutako edo adoptatutako seme-alabak barne hartzea. Araudiak guraso izateko hainbat modu xedatu ditu. Hau da, familia adopziogileak biologikoekin parekatuta daude, tutoretzapean adingabeak dituzten pertsonak bezala”.

Gizarte-partaidetzarako, kontsultarako eta familiaren arloko politikei jarraipena egiteko tresnen antolaketa:
Familia Euskal Kontseiluaren 53/2012 Dekretua
Familia Euskal Kontseiluaren apirilaren 17ko 53/2012 Dekretuaren bidez, kontseilu hori eratu da, batez ere organo aholku-emaile gisa (proposamenak hartu eta entzun ere egiten dituen arren) eta familia-eremuko gizarte-agenteek familiei eragiten dieten politika publikoen diseinuan duten parte-hartzea eta lankidetza bideratzeko gune gisa. Gune horretan Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek, udalek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek daukate ordezkapena, lau bideren bitartez: Osoko Bilkura, Familiaren Sail arteko Batzordea, Familiaren Erakunde arteko Bilkura eta Familiaren Batzorde Iraunkorra.
Mota horretako tresnak EAEko gizarte-politiken euskal ereduaren ezaugarri bereizgarriak dira, bertan sozietate zibilaren presentzia nabarmena baita eta jarduera garrantzitsua baitauka bai proposamenei dagokienez baita kudeaketa zuzenari dagokionez ere.
Hala ere, baliteke azken urteotan ezaugarri hori desagertzen ari izatea, txosten honetarako landa-lanean hirugarren sektoreko erakundeek erakutsitakoaren arabera. Izan ere, erakunde horiek haien presentzia txikiagotzen ari dela uste dute, bereziki erabaki garrantzitsuak hartzeko kontsultari eta haien jarduera babesteko bide ekonomikoei dagokienez.
“Elkarteek jasotako laguntzek, erakundeekin adostuta ez badaude, ziurgabetasun-maila altua daukate”.

Familien Euskal Behatokia sortu eta arautzen duen 309/2010 Dekretua
Arestian aipatutakoarekin bat eginez, Familien Euskal Behatokia sortu eta arautzen duen azaroaren 23ko 309/2010 Dekretuaren hasierako adierazpenak ere familietan eragina izan duten gizarte-aldaketa asko aipatu ditu, eta horren ondorioz onartu du erakunde publikoek familien eremuko esku-hartzea zabaldu eta sakondu behar dutela.
Horretarako, behatokiaren eginkizuna EAEn familiaren errealitatea, egoera eta problematika etengabe aztertzea da, baita Familiei Laguntzeko 13/2008 Legearen ap
likazioan garaturiko politiken inpaktua aztertzea ere, horiek berrikusi eta gaur egun familia-mota guztien premiek, ikusi dugunez, daukaten etengabeko bilakaerara egokitu ahal izateko.
Familia-errentak zenbatzeko parametro komunen eta haztatuen sorrera:
Familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzko 154/2012 Dekretua
154/2012 Dekretuak Familiei Laguntzeko 13/2008 Legearen xedapen bat bete du, alegia, familiei laguntzeko politika publikoen eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistema bat ezartzeko beharrari buruzkoa.
Hala ere, familiei arreta emateko euskal esparrua eskuarki sistema unibertsal bat ez denez, Familiei Laguntzeko 13/2008 Legearen lege-garapenak bereziki ahultasun handieneko egoeran dauden familientzako babesean eta arretan sakondu du.
Bertan, familia-unitateari dagokion baliokidetasun-koefiziente baten bidez, familia-errenta estandarizatzeko sistema bat ezarri da, hain zuzen ere, familia-egoera eta –mota guztiak ekitatez tratatu ahal izateko. Sistema horiek familientzako diru-laguntzetan edo familiei laguntzeko zerbitzuetan ap
likatzekoak dira (adibidez, jaiotzen, adopzioaren, harreraren eta lanbidea eta familiako bizitza bateratzearen arloan), baldin eta familia-unitatearen maila ekonomikoa laguntza edo zerbitzu horietara iristeko baldintza bada edo prestazio horren zenbatekoa zehazteko irizpidea bada. Izan ere, diru-sarreren maila berbera duten baina osaera desberdina duten familia-unitateek ez dute izaten gaitasun ekonomiko berbera.
5.4. Familiaren arloan eragina daukaten beste xedapen batzuk

5.5. Arautzeko beste tresna batzuk
Azkenik, garrantzitsua da arautzeko beste tresna batzuen zeregina azpimarratzea, izaera praktikoagoa dutenez hurrengo kapituluan xehetasun gehiagoz aztertuko diren arren. Erakundeen arteko planez ari gara.
Familiei laguntzeko politika publikoetako lehen mugarria, beharbada, 2001ean argitaratu zen Seme-alabak dituzten Familiei Laguntzeko Erakunde arteko lehen Plana da. Familiei laguntzeko politikatzat har daitezkeenak Eusko Jaurlaritzako, erakundeetako eta foru– eta udal-administrazioetako sailetan zeharka sartzeko lehen saiakera da. Horretarako, planak Batzorde Iraunkor Sektorial bat eta Familia Erakundeen Batzorde bat ezarri ditu. 2006. urtean, lan hori hedatu egin zen, 2006-2010 urteetarako EAEn Familiei Laguntzeko Erakundeen arteko II. Plana argitaratuz.
Gaur egun, 2011-2015 aldirako Erakundeen arteko III. Plana dago indarrean. Orain dela gutxi 2014-2015 urteetarako plan horretako jardunak lehenetsi dira, geroago azalduko dugun bezala.