4. Estatuko esparru juridikoa
Estatuko ar
au-esparruari begiratzen badiogu, erakundeek ere familia babesteko egin dituzten ahaleginak ikusiko ditugu. Ahaleginok oso ar
giak dira Espainiako Konstituziotik aurrera, bereziki horren 39. ar
tikuluari dagokionez, botere publikoek familia funtsezko hiru eremutan (gizartea, ekonomia eta zuzenbidea) babesteko betebeharra daukatela jasotzen baitu. Elementu hori estatuko administrazioek gerora egin dituzten ahalegin guztiak markatu ditu, ar
au goien horren oharrei jarraitu behar baitiete. Hain zuzen ere, konstituzioak honakoak ezartzen ditu:
Botere publikoen betebeharra: “familiaren gizarte–, ekonomia– eta zuzenbide-babesa segurtatzen dute”.
Gurasoen betebeharra: “ezkontzaren barne ala kanpo izandako seme-alabei era guztietako laguntza eskaini behar diete, adingabeak direnean eta zuzenbidean hori eskatzen den gainerako kasuetan”.
Haurren eskubidea: “euren eskubideen aldeko nazioarteko itunetan aurreikusitako babesa izango dute”.
Era berean, Espainiako Konstituzioak honakoak jasotzen ditu era osagarrian bi ar
tikulutan, familietan eragin handia daukaten ar
loei dagokienez, hala nola lana eta hezkuntza (botere publikoei hezkuntzarako eta irakaskuntzarako eskubidea bermatzeko mandatu bat ezarriz –27. ar
tikulua–): zuzenbide-berdintasun osoz ezkontzeko eskubidea (32. ar
tikulua) eta lanagatik norberaren eta norbere familiaren premiak asetzeko nahikoa den ordainsari baterako sarbidea (35. ar
tikulua).
Gainera, legeria zibilak –hori ere kontsulta daiteke bibliografian era zabalagoan– familiei laguntzeko politika publikoen antolaketari eragiten dion ar
au-esparru bat ezarri du orobat, ezkontza-harremanei (ezkontza, dibortzioa) edo familiaren barruko antolaketari (gurasoen eta seme-alaben ar
teko harremana, guraso-ahala eta biloben eta aitona-amonen ar
teko harremanak) lotutako elementuak ar
autu baititu.
Horrek guztia geroko politika publikoen garapenaren oinarria ezarri du, estatuak familiekiko dauzkan betebeharrak ez ezik antolatzeko moduak eta erregistratutako barne-harremanetako motak ere ar
autu baitira; izan ere, azken horiek onartuta dauden familia-ereduen eta horiekin hartu beharreko konpromisoen oinarriak dira
Azkenik, aipatu behar dugu familia ugariak babesteari buruzko legeria egon badagoela, estatuan ere bai. Zenbaitetan erreformatu egin da familia ugariaren kontzeptua garatu eta zabaltzeko (abenduaren 23ko 21/1986 Legetik, abenduaren 30eko 42/1994 Legetik eta apirilaren 14ko 8/1998 Legetik gaur egun indarrean dagoen Familia Ugariak Babesteari buruzko azaroaren 18ko 40/2003 Legera ar
te). Erreforma horiek familia ugariaren kontzeptua birfomulatzea ekarri dute; horrek seme-alaben kopuruaren betekizunean izan du eragina (murriztu egin baita) eta legezko familia-kategoria horretan mendetasun-kasuak sartu ditu. Gaur egun, aipatutako legearen ar
abera, familia ugaria da hiru seme-alaba edo gehiago dauzkana, edo bi seme-alaba dauzkana horietako batek mendetasunen bat badu. Seme edo alaba nagusia adin-mugara heltzen denean, familiak familia ugariko titulua edukitzeko eskubidea galtzen du, eta, horren ondorioz, eratorritako abantailak ere bai. Hala ere, txosten hau idazteko unean, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa hori zabaltzea aztertzen ar
i da1.
Araudi hori bat dator familiaren eginkizunen onarpenarekin –aurreko kapituluetan adierazi den bezala– eta, beraz, familiek beraien eginkizunak gauzatzeko laguntza publikoa behar dutela onartzearekin ere bai, bereziki tamaina handiagoa daukaten eta ekonomiari eta denboraren antolaketari lotutako zailtasunak dituzten familien kasuetan.
Dena den, eta txostenean ikusiko den moduan familientzako baliabide publikoak eskuarki oso urriak diren ar
ren, nabarmendu daiteke familia ugariek babes berezia eskaintzen dien berariazko legezko onarpen bat daukaten familia-tipologietako bat direla. Babes hori hainbat eremutarako prestazio eta laguntza espezifikoen bidez egikaritzen da (tasa akademikoak, garraiorako bekak, zerga-onurak, etab.).
1 Proposamen hori Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun ministroak, Ana Matok, iragarri zuen 2013ko uztailaren 17an. Gaur egungo ar
audiaren aldaketa eskatuko du eta hurrengo Familia Planaren zati bat izango da (aurreikuspenei jarraiki, plana 2014ko lehen seihilekoan onartuko da). Espainiako Gobernua (2013).