8.4.1. Etxean Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoiak
Sarbide-eten digitalaren existentzia ulertzeko, IKT tresnen eskuragarritasun ehunekoak aztertzeaz gain, eten hori sortzen duten o
ztopo edo inhibitzaileak ere aztertu behar dira.
Aztertu o
hi diren adierazleetariko bat etxean Interneterako konexiorik ez edukitzeko arrazoien azalpena da. Kasu honetan, Eustaten informazioaren gizarteari buruzko inkestak errealitate hori aztertzen du 5 aldagai o
inarri hartuta:
Euskadiko familien (15 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) adierazpenetatik lortutako datuek aldagai horiek o
rdena honetan ezartzen dituzte:
(37. irudia)
Etxean Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoiak
Horrek esan nahi du, o
raindik ere herritar ugarik adierazten dutela Internet bezalako o
inarrizko IKT tresna ez erabiltzeko o
inarrizko arrazoiak “ez dut nahi, ez dut behar” eta “ez dut ezagutzarik” direla. Bi arrazoi horiek aliatutako beste aldagai batzuetara lotuta egon daitezke, hala nola, IKTen “ahuleziaren” pertzepzioa (edo zerbait apurtzeko beldurra) edo o
hiko telebista ez den pantailako beste gailuekiko “konfiantza” falta. Horri gure eskuetan amaitzen duten gailu guztiek geroz eta gehiago duten “multifuntzionaltasunaren” ezaugarria gaineratu behar zaio. Aldagai horrek bereziki IKT gaitasun eta ezagutza gutxiago dituzten hainbat talderi eragiten die, izan ere, funtzio bakarreko gailuekin erosoago sentitzen o
hi dira.
Ezagutza faltako aldagai horri dagokionez, IKTek sarbide-oztopo hori areagotzen duen o
sagai bat dute. Hain zuzen ere, uneko gailuekin elkarri eragiteko, askotan o
hartu gabe bada ere, menderatu behar ditugun gaitasun sorta zabala da. Pertsona bat teklatua, sagua edo ukipen-pantaila bat erabiltzeko gai izan arren, hainbat bideren arteko konexioak ezartzeko gai izan behar da (ahotsa, soinua, testua…), zeinu o
so bereziak interpretatu behar ditu eta maiz euren irudia eta botoien kokapena eguneratzen eta aldatzen dituzten tresnak erabili behar ditu. Gaur egun hainbat teknologia erabiltzeko aukera eskaintzen digun ezagutza metatua denborarekin eguneratu eta aberastu beharko da. Behar horrek, motibazioarekin o
so aliatuta dagoenak, ez du erantzun bera topatzen IKTak erabili nahi dituzten pertsona guztiengan, errefus edo axolagabetasuneko jarrerak eraginez.
8.4.2. Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoien ebolutiboa
Beti izan da horrela? Begirada atzera botatzean eta azken urteetan etxebizitzan Interneterako konexiorik ez edukitzeko arrazoien inguruko galdera berak erregistratutako datuak alderatzean, zera ikusten dugu:
ondorengo grafikoan ikus daitekeen moduan, Eustaten IGI-F inkestak jasotako arrazoi posible guztiak aldatu dira etxeetan Internet zuten familien ehunekoak gora egin heinean. Etxean teknologia hori edukitzeko behar edo nahi ezarekin loturiko aldagaiak bilakaera
oso nabarmena izan du. 2006an 16 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez zuten Euskadiko familien % 45ak arrazoi hori aukeratzen zuen etxean Internetik ez edukitzeko arrazoia azaltzerakoan; 2011, berriz, aldagai hori % 27,9raino murriztu da, arestian aipatzen genuen moduan, Euskadin Interneterako sarbidearen arrazoi inhibitzaile nagusi gisa mantenduz.
(38. irudia)
Euskadin 16 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez duten familiak etxean Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoien arabera (%). 2006-2011 ebolutiboa
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
8.4.3. Etxean Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoiak eta pertsona nagusiak
65 eta 74 urte bitarteko pertsona bat gutxienez duten familien kasuan, Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoi nagusiak berak dira berriro ere:
Etxeetan Interneterako sarbiderik ez edukitzeko hirugarren arrazoi nagusia Internet eduki ahal izateko beharrezkoa den ekipamendu falta da (65 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez duten familien % 8,1). Ehuneko horrek ia 5 portzentaje-puntutan gainditzen du 16 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez duten familiek erregistratutakoa.
Pertsona nagusien taldearen artean IKTekiko motibazio falta, Vodafone Fundazioaren Los mayores ante las TIC azterlanean azaltzen den moduan, garrantzi gehien duen aldagaietako bat da: “motibazio-sustapenik ez dagoenez, ez da beharra igartzen, ezta erabilera deseatzen ere. Motibaziorik ez duten pertsona nagusiek zera diote: ‘Teknologiak ez daude niregan’”.
(39. irudia)
16 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez duten Euskadiko familien eta 65 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez duten familien arteko konparatiba etxean Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoi nagusiei dagokienez (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Errefus-jokabide horren atzean IKTekiko distantzia eta ezagutza falta handia antzematen da, baita horiek eskain diezazkieketen aukeren ingurukoa ere. Beraz, esan genezake, jokabide-aldagai baten atzean (errefusa, motibazio falta, axolagabekeria) taldeak berak aitortzen duen ustezko ikasketa-etena ezkutatzen da, horixe baita etxeetan Interneterako konexiorik ez edukitzeko bigarren arrazoi nagusia.
8.4.4. Etxean Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoien ebolutiboa eta pertsona nagusiak
Azken urteetan adierazle horien bilakaeraren ikuspegitik, erakunde eta o
rganizazio (publikoak eta pribatuak) ezberdinetatik IKTak pertsona nagusiei hurbiltzeko abian jarritako jardueren o
ndorioak antzematen hasi direla ikus dezakegu. 2006an “ez dut nahi, ez dut behar” eta “ez dut ezagutzarik” arrazoiak Interneterako sarbideari begira (etxeetan konexioa edukitzea) pertsona nagusiek adierazitako o
ztopo nabarmenenak ziren, % 82,8 eta % 33,1eko ehunekoekin, hurrenez hurren. Kopuru horiek gaur egungo % 69,8 eta % 26,1etik (hurrenez hurren) urrun daude eta irakurketa bikoitza dute:
oraindik ere, hala ere, azken urte hauetan zehar gehien leundu dena izan da. Bestalde, sarbide-oztopo den Interneterako behar falta ere murriztu da, behar falta baino erritmo askoz ere motelagoan bada ere.
oraindik ere ikasgai bat gainditzeke dago ezagutza faltari dagokionez, inhibitzaile garrantzitsua baita eta, aldeko bilakaerarekin jarraitzen badu ere, ahalegin gehiago (eta berria) behar ditu.
16 eta 74 urte bitarteko pertsona bat gutxienez duten familien kasuan gertatzen den moduan, zerbitzuak garestiegiak direnaren usteak ere bilakaera izan du azken 5 urteetan. Horrela bada, 2006an 65 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez zuten familien % 7,9k zioen etxean ez zuela Internetik garestiegia zelako eta ehuneko hori gaur egun erregistratutako % 1,4raino murriztu da.
8.4.5. IKTetarako sarbiderako o
ztopo eta inhibitzaileen pertzepzioa IKTak erabiltzen dituzten pertsonen ikuspuntutik
Txosten berezi honen esparruan Arartekoak egindako IKTak eskuratzeari eta e-partaidetzari buruzko inkesta burutzean, IKTetarako sarbidean o
ztopo edo inhibitzaile gisa jarduten duten faktoreak aztertu ahal izan ditugu, IKTetara sartzen eta horiek erabiltzen dituzten pertsonen ikuspuntutik.
Horretarako, galdetegian honako galdera gaineratu zen: “Zure ustez, zeintzuk dira zenbait pertsona eta gizarte kolektibori informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea galarazten dieten o
ztopoak? (Berezko erantzuna)”.
Informazio horri esker IKTetara sartzen ez diren pertsonek antzemandako o
ztopoen (aldez aurretik aztertuak, Eustaten IGI-F inkestako datuen bidez) eta IKTetara sartu eta horiek erabiltzen dituzten pertsonen ustetan hainbat talde, gizarte talde edota gutxiengo etnikori IKTetarako sarbidea eragozten dieten o
ztopoen arteko kontrastea egin dezakegu.
Daturik nabarmenena o
ztopo ekonomikoan edo IKTetara sartzeko baliabide ekonomiko faltan aurkitzen dugu. Eustaten datuen azterketak baieztatzen digu IKTak erabiltzen ez dituzten pertsonek teknologien gehiegizko prezioarekin loturiko kontuak sarbide-oztopoen rankinean azken faktore gisa ezartzen dituztela. O
sterantzean, IKTetarako sarbidea duten eta horien o
hiko erabiltzaileak diren inkestatutako pertsonen % 52,6k uste du prezioa inhibitzaile edo sarbide-oztopo gisako arrazoi nagusia dela.
Oztopoen rankingean duten o
rdenaren araberako o
ndorengo faktoreak “informazio falta/erabiltzen ez jakitea” (% 16,8) eta “haien o
nuren eta erabilgarritasunaren gaineko mesfidantza edo ezagutza falta” (% 15) dira. Inkestatutako herritarren % 11,4k “adina” aipatzen du faktore inhibitzaile gisa eta % 9k “interes falta”.
Azpimarratzekoa da inkestatutako pertsonen % 5,6k adierazi izana gaur egun ez dagoela hainbat talde, gizarte talde edota gutxiengo etnikori IKTetarako sarbidea eragozten dieten o
ztoporik. Faktore horrek beste batzuek baino ehuneko altuagoa dauka, hala nola, “estaldura falta” (% 2,9), “ezgaitasunen bat edukitzea” (% 2,3) edo “denbora falta” (% 1,7) baino portzentaje altuagoa.
(40. irudia)
Euren ustez hainbat talde eta gizarte talderi IKTetara sartzea eragozten dieten o
ztopoak (%), 2012
Guk egina Euskadin IKTak eskuratzeari eta e-partaidetzari buruzko inkestaren arabera, (Arartekoa, 2012).
8.4.6. IKTetarako beste sarbide o
ztopo eta inhibitzaile
Eustaten IGI-F inkestaren datuetatik lortutako IKTetarako sarbiderako o
ztopo edo inhibitzaile gisa jarduten duten aldagaiez gain, lan-mahai eta elkarrizketetan izandako adituen parte-hartzeak beste sarbide-oztopo edo inhibitzaileak egon daitezkeela erakusten digu, eta kontuan hartu behar dira e-inklusioa sustatzeko gomendioak proposatze aldera.
Ondorengo taulak ustezko o
ztopo eta inhibitzaile sorta erakusten digu, bakoitzaren deskribamenarekin eta eragin gehien pairatzen duten taldeekiko gurutzaketarekin:
(11. taula)
IKTetarako beste sarbide o
ztopo eta inhibitzaile