EuskaraE-inklusioa eta Euskadin herritarrek IKTen bitartez gizartean eta eremu publikoan parte hartzea2013-06-218.4. IKTetarako sarbide oztopoak eta inhibitzaileak8.4.1. Etxean Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoiakSarbide-eten digitalaren existentzia ulertzeko, IKT tresnen eskuragarritasun ehunekoak aztertzeaz gain, eten hori sortzen duten oztopo edo inhibitzaileak ere aztertu behar dira.Aztertu ohi diren adierazleetariko bat etxean Interneterako konexiorik ez edukitzeko arrazoien azalpena da. Kasu honetan, Eustaten informazioaren gizarteari buruzko inkestak errealitate hori aztertzen du 5 aldagai oinarri hartuta:

Beste leku batetik sartzen dira.

Ez dute nahi, ez dute behar.

Garestiegia.

Ez dute ezagutzarik.

Ez dute ekiporik.

Euskadiko familien (15 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) adierazpenetatik lortutako datuek aldagai horiek ordena honetan ezartzen dituzte:(37. irudia)Etxean Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoiak

Zifra horien arabera, familia guztien (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) % 27,9k ez du Interneterako konexiorik ez dutelako nahi edo ez dutelako behar.

Bigarrenik, ezagutza falta topatzen dugu. Horrela bada, familien % 7,6k dioenaren arabera, ez du konexiorik erabiltzeko beharrezkoak diren ezagutzarik ez duelako.

Familien % 4,7k dio etxebizitzetan ez dutela konexiorik behar, beste nonbaitetik sartzen direlako.

Laugarrenik, eta % 3,2rekin, horretarako beharrezkoa den ekipamendurik ez dutelako konektatu ezin direla dioten familiak daude.

Adierazitako azken arrazoia, 16 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez duten familien % 2,9ko erregistroarekin besterik ez, prezioarena da (garestiegia).

Horrek esan nahi du, oraindik ere herritar ugarik adierazten dutela Internet bezalako oinarrizko IKT tresna ez erabiltzeko oinarrizko arrazoiak ¿ez dut nahi, ez dut behar? eta ¿ez dut ezagutzarik? direla. Bi arrazoi horiek aliatutako beste aldagai batzuetara lotuta egon daitezke, hala nola, IKTen ¿ahuleziaren? pertzepzioa (edo zerbait apurtzeko beldurra) edo ohiko telebista ez den pantailako beste gailuekiko ¿konfiantza? falta. Horri gure eskuetan amaitzen duten gailu guztiek geroz eta gehiago duten ¿multifuntzionaltasunaren? ezaugarria gaineratu behar zaio. Aldagai horrek bereziki IKT gaitasun eta ezagutza gutxiago dituzten hainbat talderi eragiten die, izan ere, funtzio bakarreko gailuekin erosoago sentitzen ohi dira.Ezagutza faltako aldagai horri dagokionez, IKTek sarbide-oztopo hori areagotzen duen osagai bat dute. Hain zuzen ere, uneko gailuekin elkarri eragiteko, askotan ohartu gabe bada ere, menderatu behar ditugun gaitasun sorta zabala da. Pertsona bat teklatua, sagua edo ukipen-pantaila bat erabiltzeko gai izan arren, hainbat bideren arteko konexioak ezartzeko gai izan behar da (ahotsa, soinua, testua...), zeinu oso bereziak interpretatu behar ditu eta maiz euren irudia eta botoien kokapena eguneratzen eta aldatzen dituzten tresnak erabili behar ditu. Gaur egun hainbat teknologia erabiltzeko aukera eskaintzen digun ezagutza metatua denborarekin eguneratu eta aberastu beharko da. Behar horrek, motibazioarekin oso aliatuta dagoenak, ez du erantzun bera topatzen IKTak erabili nahi dituzten pertsona guztiengan, errefus edo axolagabetasuneko jarrerak eraginez.8.4.2. Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoien ebolutiboaBeti izan da horrela? Begirada atzera botatzean eta azken urteetan etxebizitzan Interneterako konexiorik ez edukitzeko arrazoien inguruko galdera berak erregistratutako datuak alderatzean, zera ikusten dugu:

2006an etxebizitzan Interneterako sarbiderik ez edukitzeko Euskadiko familien arrazoien rankingean ¿ez dut behar, ez dut nahi? eta ¿ez dut ezagutzarik? ere azaltzen ziren. Garai hartan zifrak % 45 eta 11,4koak ziren, hurrenez hurren.

¿Prezioa, garestiegia? aldagaia familiek azken 5 urteetan aitortutako azken arrazoia izan da. Hala ere, datu hori gutxika txikituz joan da. 2006an 16 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez zuten familien % 7,6k arrazoi hori adierazten zuten etxean Internetik ez izateko arrazoi gisa; gaur egun, berriz, datu hori % 2,9an kokatzen da.

Orokorrean, eta ondorengo grafikoan ikus daitekeen moduan, Eustaten IGI-F inkestak jasotako arrazoi posible guztiak aldatu dira etxeetan Internet zuten familien ehunekoak gora egin heinean. Etxean teknologia hori edukitzeko behar edo nahi ezarekin loturiko aldagaiak bilakaera oso nabarmena izan du. 2006an 16 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez zuten Euskadiko familien % 45ak arrazoi hori aukeratzen zuen etxean Internetik ez edukitzeko arrazoia azaltzerakoan; 2011, berriz, aldagai hori % 27,9raino murriztu da, arestian aipatzen genuen moduan, Euskadin Interneterako sarbidearen arrazoi inhibitzaile nagusi gisa mantenduz.

(38. irudia)Euskadin 16 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez duten familiak etxean Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoien arabera (%). 2006-2011 ebolutiboaGuk eginda Eustaten datuei jarraiki.8.4.3. Etxean Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoiak eta pertsona nagusiak65 eta 74 urte bitarteko pertsona bat gutxienez duten familien kasuan, Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoi nagusiak berak dira berriro ere:

¿Ez dut nahi, ez dut behar?: % 69,8.

¿Ez dut ezagutzarik?: % 26,1.

Etxeetan Interneterako sarbiderik ez edukitzeko hirugarren arrazoi nagusia Internet eduki ahal izateko beharrezkoa den ekipamendu falta da (65 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez duten familien % 8,1). Ehuneko horrek ia 5 portzentaje-puntutan gainditzen du 16 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez duten familiek erregistratutakoa.Pertsona nagusien taldearen artean IKTekiko motibazio falta, Vodafone Fundazioaren Los mayores ante las TICazterlanean azaltzen den moduan, garrantzi gehien duen aldagaietako bat da: ¿motibazio-sustapenik ez dagoenez, ez da beharra igartzen, ezta erabilera deseatzen ere. Motibaziorik ez duten pertsona nagusiek zera diote: Teknologiak ez daude niregan?.(39. irudia)16 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez duten Euskadiko familien eta 65 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez duten familien arteko konparatiba etxean Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoi nagusiei dagokienez (%), 2011Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.Errefus-jokabide horren atzean IKTekiko distantzia eta ezagutza falta handia antzematen da, baita horiek eskain diezazkieketen aukeren ingurukoa ere. Beraz, esan genezake, jokabide-aldagai baten atzean (errefusa, motibazio falta, axolagabekeria) taldeak berak aitortzen duen ustezko ikasketa-etena ezkutatzen da, horixe baita etxeetan Interneterako konexiorik ez edukitzeko bigarren arrazoi nagusia.8.4.4. Etxean Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoien ebolutiboa eta pertsona nagusiakAzken urteetan adierazle horien bilakaeraren ikuspegitik, erakunde eta organizazio (publikoak eta pribatuak) ezberdinetatik IKTak pertsona nagusiei hurbiltzeko abian jarritako jardueren ondorioak antzematen hasi direla ikus dezakegu. 2006an ¿ez dut nahi, ez dut behar? eta ¿ez dut ezagutzarik? arrazoiak Interneterako sarbideari begira (etxeetan konexioa edukitzea) pertsona nagusiek adierazitako oztopo nabarmenenak ziren, % 82,8 eta % 33,1eko ehunekoekin, hurrenez hurren. Kopuru horiek gaur egungo % 69,8 eta % 26,1etik (hurrenez hurren) urrun daude eta irakurketa bikoitza dute:

Herritar nagusien artean sarbide-oztopoak murrizten aurrera egitea lortu da. Interneteko behar falta sarbide-oztopo nagusia da oraindik ere, hala ere, azken urte hauetan zehar gehien leundu dena izan da. Bestalde, sarbide-oztopo den Interneterako behar falta ere murriztu da, behar falta baino erritmo askoz ere motelagoan bada ere.

Horren arabera interpreta genezakeenez, pertsona nagusien bizitzak hobetzeko (osasuna, komunikazioa, aisialdia, etab.) IKTen hainbat erabilera eta aplikazio barneratzea lortu bada ere, oraindik ere ikasgai bat gainditzeke dago ezagutza faltari dagokionez, inhibitzaile garrantzitsua baita eta, aldeko bilakaerarekin jarraitzen badu ere, ahalegin gehiago (eta berria) behar ditu.

16 eta 74 urte bitarteko pertsona bat gutxienez duten familien kasuan gertatzen den moduan, zerbitzuak garestiegiak direnaren usteak ere bilakaera izan du azken 5 urteetan. Horrela bada, 2006an 65 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez zuten familien % 7,9k zioen etxean ez zuela Internetik garestiegia zelako eta ehuneko hori gaur egun erregistratutako % 1,4raino murriztu da.8.4.5. IKTetarako sarbiderako oztopo eta inhibitzaileen pertzepzioa IKTak erabiltzen dituzten pertsonen ikuspuntutikTxosten berezi honen esparruan Arartekoak egindako IKTak eskuratzeari eta e-partaidetzari buruzko inkesta burutzean, IKTetarako sarbidean oztopo edo inhibitzaile gisa jarduten duten faktoreak aztertu ahal izan ditugu, IKTetara sartzen eta horiek erabiltzen dituzten pertsonen ikuspuntutik.Horretarako, galdetegian honako galdera gaineratu zen: ¿Zure ustez, zeintzuk dira zenbait pertsona eta gizarte kolektibori informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea galarazten dieten oztopoak? (Berezko erantzuna)?.Informazio horri esker IKTetara sartzen ez diren pertsonek antzemandako oztopoen (aldez aurretik aztertuak, Eustaten IGI-F inkestako datuen bidez) eta IKTetara sartu eta horiek erabiltzen dituzten pertsonen ustetan hainbat talde, gizarte talde edota gutxiengo etnikori IKTetarako sarbidea eragozten dieten oztopoen arteko kontrastea egin dezakegu.Daturik nabarmenena oztopo ekonomikoan edo IKTetara sartzeko baliabide ekonomiko faltan aurkitzen dugu. Eustatendatuen azterketak baieztatzen digu IKTak erabiltzen ez dituzten pertsonek teknologien gehiegizko prezioarekin loturiko kontuak sarbide-oztopoen rankinean azken faktore gisa ezartzen dituztela. Osterantzean, IKTetarako sarbidea duten eta horien ohiko erabiltzaileak diren inkestatutako pertsonen % 52,6k uste du prezioa inhibitzaile edo sarbide-oztopo gisako arrazoi nagusia dela.Oztopoen rankingean duten ordenaren araberako ondorengo faktoreak ¿informazio falta/erabiltzen ez jakitea? (% 16,8) eta ¿haien onuren eta erabilgarritasunaren gaineko mesfidantza edo ezagutza falta? (% 15) dira. Inkestatutako herritarren % 11,4k ¿adina? aipatzen du faktore inhibitzaile gisa eta % 9k ¿interes falta?.Azpimarratzekoa da inkestatutako pertsonen % 5,6k adierazi izana gaur egun ez dagoela hainbat talde, gizarte talde edota gutxiengo etnikori IKTetarako sarbidea eragozten dieten oztoporik. Faktore horrek beste batzuek baino ehuneko altuagoa dauka, hala nola, ¿estaldura falta? (% 2,9), ¿ezgaitasunen bat edukitzea? (% 2,3) edo ¿denbora falta? (% 1,7) baino portzentaje altuagoa.(40. irudia)Euren ustez hainbat talde eta gizarte talderi IKTetara sartzea eragozten dieten oztopoak (%), 2012Guk egina Euskadin IKTak eskuratzeari eta e-partaidetzari buruzko inkestaren arabera, (Arartekoa, 2012).8.4.6. IKTetarako beste sarbide oztopo eta inhibitzaileEustaten IGI-F inkestaren datuetatik lortutako IKTetarako sarbiderako oztopo edo inhibitzaile gisa jarduten duten aldagaiez gain, lan-mahai eta elkarrizketetan izandako adituen parte-hartzeak beste sarbide-oztopo edo inhibitzaileak egon daitezkeela erakusten digu, eta kontuan hartu behar dira e-inklusioa sustatzeko gomendioak proposatze aldera.Ondorengo taulak ustezko oztopo eta inhibitzaile sorta erakusten digu, bakoitzaren deskribamenarekin eta eragin gehien pairatzen duten taldeekiko gurutzaketarekin:(11. taula)IKTetarako beste sarbide oztopo eta inhibitzaileIKTetarako sarbide oztopo edo inhibitzaileaDeskribapenaEragin gehien pairatzen duten taldeakEten sozialakGizarte bazterkeria, bazterkeria sortzen duten faktore ugariekin, IKTetarako sarbide-oztopoen existentziaren jatorrian dago. Gailuak erosteko edo zerbitzuak kontratatu ahal izateko baliabide ekonomiko faltaren ondorioz zein gizarte ongizatearekin zuzenean loturiko bestelako faktoreen hutsunearen ondorioz, IKTek bigarren mailako garrantzia dute (egoera irregularrean dauden pertsonak, etxerik ez duten pertsonak, pobrezia egoeran dauden pertsonak, gutxiengo etnikoak...).Etorkinak, egoera irregularrean dauden pertzonak, etxerik ez duten pertsonak, pobrezia egoeran dauden pertzonak, gutxiengo etnikoak, espetxean dauden pertsonak, gizarte bazterkeria arriskuan dauden pertsonak.Laguntzarik ezaIKTetarako sarbiderik ez duten talde askorentzat laguntza falta antzematen da. Bereziki elkarte-mugimendu batean parte hartzen ez duten edo gizarte babeseko ekintzen (publikoak edo pribatuak) onuradun ez diren pertsonen kasuetan. Digitalki baztertutako pertsonara heltzen diren babes proaktiboagoak sortzeko beharra antzematen da, euren esperoan geratu ez daitezen.Etorkinak, egoera irregularrean dauden pertzonak, pertsona nagusiak, etxerik ez duten pertsonak, pobrezia egoeran dauden pertzonak, gutxiengo etnikoak, espetxean dauden pertsonak, gizarte bazterkeria arriskuan dauden pertsonak.Irisgarritasun arazoakPertsona nagusientzat edo ezgaitasunen bat duten pertsonentzat egokituta ez dauden interfazak, irisgarritasun estandarrak betetzen ez dituzten webak, jarraibide argirik ez edukitzea eta modu ulergaitzean eta hizkuntza askotan idatzita egotea... Horren guztiaren ondorioz, pertsona askok ezin dituzte euren beharretara egokitutako teknologiak eskuratu. Oztopo hori bereziki areagotzen da gailuak egokitzeko, egokitutako gailuen merkatuan identifikatzeko, gailu horien erabilerarako prestatzeko, etab. diru laguntzak lortzen laguntzen dieten elkarteetan parte hartzen ez duten pertsonen kasuan.Etorkinak, pertsona nagusiak, ezgaitasunen bat duten pertsonak (bereziki adimen-ezgaitasuna duten pertsonak).Erabilgarritasun arazoakOztopo hori suertatzen da pertsona askok uste dutelako tresna teknologikoak zailak direla, ez dutela funtzionamendu logiko eta intuitiborik eta frustrazio egoerak sortzen dituzte azkenean tresna horiek ukatzera edo axolagabekeria erakustera eramaten dituztenak. Gailuen zaharkitzapen programatura eta horien multifuntzionaltasunera gero eta bideratuagoa dagoen merkatua, askotan, horiekiko elkarreraginean erraztasuna eta argitasunaren gainetik beste alderdi batzuk lehenesten dituena.Pertsona nagusiak, ezgaitasunen bat duten pertsonak.Marketing estrategiakIKTen erabileran erdi/goi maila duten herritarrei zuzendutako IKT tresna eta zerbitzuen marketing kanpainak egoteak, euren irizpide nagusiak ¿gailu garestiak, prestazio handiak eta gaitasun gehiagoko bertsioetara etengabe eguneratzen direnak? izanda, nolabaiteko distortsioa sortzen du merkatu horrek ( eta, ondorioz, tresna, zerbitzu... horiek) haiekin zerikusirik ez duela uste duten taldeen artean.Pertsona nagusiak.Muga funtzionalakPertsonaren gaitasun fisiko edo mentaletan dauden mugek tresna horien erabileran eta ikasketa prozesuan zailtasunak eragin ditzakete. Oztopo hori IKT gailu eta tresnen diseinuari loturiko irisgarritasun eta erabilgarritasun oztopoekin zuzenean lotuta dago.Pertsona nagusiak, ezgaitasunen bat duten pertsonak.Esperientzia frustragarriakIKT tresna edo zerbitzuekin esperientzia frustragarriak bizitzeak horiekiko nolabaiteko errefusa sor dezake. Oztopo hori motibazioarekin zuzenean lotuta dago eta ezagutza falta edo laguntza falta bezalako beste batzuen aliatua da.Etorkinak, egoera irregularrean dauden pertzonak, etxerik ez duten pertsonak, pertsona nagusiak, pobrezia egoeran dauden pertzonak, gutxiengo etnikoak, espetxean dauden pertsonak, gizarte bazterkeria arriskuan dauden pertsonak.Kontsumoaren gastuaAskotan pentsatzen da gailu batzuen koste altua IKTetarako sarbidearen inhibitzailea dela, baina ez dugu soilik eskuratzeko kostea kontuan hartu behar, baita hura mantentzeko kostea ere. Pertsona batzuek, adibidez, etxeetan Interneterako sarbidea kontratatu ahalko lukete, baina ezingo lituzkete zerbitzuaren hileroko kuotak ordaindu.Etorkinak, egoera irregularrean dauden pertzonak, etxerik ez duten pertsonak, pertsona nagusiak, pobrezia egoeran dauden pertzonak, gutxiengo etnikoak, gizarte bazterkeria arriskuan dauden pertsonak.Eduki edota zerbitzu faltaTalde batzuek uste dute IKTek eskain diezazkiekeen eduki edota zerbitzuek ez dutela euren behar edo interesekin bat egiten. Kasu batzuetan aldez aurreko esperientziaren batean kontrastatutako usteak dira eta, beste batzuetan, horien ezagutza faltan oinarritutako usteak. Bi kasuetan oztopo hori motibazio eta ezagutza falta bezalako beste batzuekin lotuta dago eta IKTekiko axolagabetasun jarrera sor dezake.Etorkinak, egoera irregularrean dauden pertzonak, etxerik ez duten pertsonak, pertsona nagusiak, pobrezia egoeran dauden pertzonak, gutxiengo etnikoak, gizarte bazterkeria arriskuan dauden pertsonak.