2. Giza eskubideen a
ldeko erakunde publikoak, giza eskubideen balio eta printzipioen sustatzaile gisa
Parisko Printzipioak, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1993ko a
benduan onarturikoak, dira giza eskubideen a
ldeko erakunde nazional/publikoen funtzioei buruz nazioartean den erreferentziako a
raudi nagusia124. Printzipio horietan lehenak a
dierazten du erakunde horiek eskumena dutela giza eskubideen sustapen eta babesaren a
rloan”.
Arartekoaren kasuan —1979ko Euskal A
utonomia Erkidegoko Estatutuan a
urreikusitako erakundea (15. a
rtikulua)—, “bere xede nagusia da herritarrak a
gintari eta a
gintaritzen gehiegikerietatik eta Euskal Herri A
dministrazioaren utzikerietatik babestea”125. Xede “nagusi” horretaz gain, A
rartekoak bere gain hartzen du politika publikoak ebaluatzeko erantzukizuna, bai eta giza eskubideak, horien oinarri diren balioak eta giza eskubideak errespetatzeko kultura sustatu eta defendatzekoa ere126. Europako Herritarren Defentsa Bulegoen eginkizunen a
nalisi konparatu bat eginez gero, ikus liteke ia era horretako erakunde guztiei eman zaiela a
dministrazioaren lana indarrean dagoen esparru juridikoaren a
rgitan a
ztertzeko eginkizuna, horien barnean direla, noski, giza eskubideen estandar a
rauemaileak127.
Giza eskubidetzat eskubide zibil eta politikoak nahiz eskubide ekonomiko, sozial eta kultural (EESK) deiturikoak hartzen dira128. EESK-k pertsonentzako oinarrizko eskubide gisa a
itortzen dira hala barne zuzenbidean nola nazioarteko zuzenbidean129. Nazio Batuetako EESKen Batzordeak, Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Ituna (EESKNI) betearazteko a
rduradunak, a
dierazi du giza eskubideen a
ldeko erakunde publikoen “lana erabakigarria izan daitekeela giza eskubideak sustatzeko eta giza eskubideen banaezintasuna eta elkarren a
rteko mendekotasuna bermatzeko”130.
1978ko Konstituzioko 9.2 a
rtikuluak hauxe ezartzen du:
“Botere publikoei dagokie inguruabar zehatzak sustatzea, gizabanakoaren eta berak osatzen dituen taldeen as
katasuna eta berdintasuna benetakoak eta eragingarriak izan daitezen; oztopoak kentzea, horiek haien osotasuna eragotzi edo zailtzen badute; eta herritar guztien parte-hartzea erraztea, bai bizitza politikoan, baita ekonomia-, kultura- eta gizarte-bizitzan ere”.
Horrez gain, Euskal A
utonomia Erkidegoko Estatutuko 9.2 a
rtikuluak ezarritakoaren a
rabera, euskal botere publikoei dagokie “hiritarren oinarrizko eskubide eta betebeharren erabilpen egokia” zaintzea eta bermatzea, ”bizitzeko eta lan egiteko kondizioen hobekuntza ekar dezakeen politika bereziki” bultzatzea, “enpleguaren gehikuntza eta ekonomiaren egonkortasuna suztatzen lagun dezaketen neurriak” hartzea eta “gizabanakoaren eta berori sartuko den taldeen as
katasuna eta berdintasuna zinezkoa eta egiazkoa izan daitezen, diratekeen oztopoak erauzteko eta a
ldeko kondizioei eragiteko neurriak” hartzea.
Bestalde, Espainiak 1977ko a
pirilean berretsi zuen EESKNI131. Horrez gain, nazioarteko beste itun batzuk ere berretsi ditu, hala nola giza eskubideen sistema unibertsalarena, Lanaren Nazioarteko Erakundearena eta giza eskubideak babesteko Europako sistemarena. Gainera, Espainia izan zen Europako lehen herrialdea EESKen Nazioarteko Itunaren Hautazko Protokoloa berresten, 2010eko irailean. Hori indarrean sartzean, banakoek a
ukera izango dute kexak jartzeko, baldin eta eskubide horietakoren bat urratu bazaie. Nazioarteko tresna horiek denak barneko esparru juridikoaren zati dira, Konstituzioko 96.1 a
rtikuluaren a
rgitan:
“Baliozkotasunez eginiko nazioarteko itunak Espainian modu ofizialean a
rgitaratu eta gero, barne-antolamenduaren osagai izango dira. Haien xedapenak indargabetu, a
ldatu edo eteteko, nahitaezkoa da itunetan euretan ezarritako moduan egitea edo nazioarteko zuzenbideko a
rau orokorrak betetzea”.
Karta magna horrek, 10.2 a
rtikuluaren bidez, botere publikoei eskatzen die har dezatela kontuan giza eskubideen nazioarteko zuzenbidea, eta batez ere 1948ko Giza Eskubideen A
dierazpen Unibertsala, Konstituzioko I. Tituluan a
itortutako eskubideak eta as
katasunak interpretatzean.
Nazioarteko Zuzenbidearen ikuspegitik, 1969ko Tratatuen Zuzenbideari buruzko Vienako Konbentzioak, zeinari 1972ko maiatzean a
txiki baitzitzaion Espainia132, “pacta sunt servanda” izeneko printzipioa jasotzen du 26. a
rtikuluan; horren a
rabera, “indarrean den tratatu orok behartu egiten ditu a
lderdiak, eta haiek fede onez bete behar dituzte”. 27. a
rtikuluak, a
urrekoaren korolarioak, hauxe dio: “Alderdiek ezingo dituzte beren barne zuzenbideko xedapenak a
rrazoitzat hartu tratatu bat ez betetzeko justifikazio gisa”. Ohiturazko a
raua da hori, Nazioarteko Justizia A
uzitegiak halakotzat joa. Hain zuzen, nazioarteko zuzenbide publikoaren printzipio orokortzat hartzen du estatuen a
rteko harremanetan ezin zaiela barne zuzenbidea gailendu nazioarteko tratatuetako xedapenei133.
Nahiz eta esparru juridikoan sartu diren eskubide sozioekonomikoek gabezia handiak izan (horri buruz jardungo dugu a
urrerago), baiezta dezakegu Euskal A
utonomia Erkidegoan indarrean den esparru juridikoak, zeinak barne hartzen baititu erkidegoko, estatuko eta nazioarteko a
raudiak, a
itortzen duela eskubide sozioekonomikoak giza eskubideak direla.
124 Nazio Batuetako Batzar Nagusia, 48/134 Ebazpena, 1993ko a
benduaren 20koa, Eranskina. Defentsa-bulegoak giza eskubideen erakunde nazional moduko bat dira (giza eskubideen a
ldeko batzordeekin, bitartekariekin edo interes publikoaren defendatzaileekin batera). Termino horrek nahasbidea ekar dezake Euskadiren testuinguruan, eta, horregatik, a
zterlan honetan “nazional” hitzaren ordez “publiko” erabili dugu.
125 “Arartekoa” erakundea sortu eta a
rautzeko otsailaren 27ko 3/1985 Legea, 1.2 a
rtikulua (EHAA, 63 zk., 1985eko martxoaren 22koa).
126 Ararteko erakundearen a
ntolaketa eta funtzionamenduaren A
raudia, 2. a
rtikulua (EHAA, 56. zk., 2010eko martxoaren 24koa).
127 Gabriele Kucsko-Stadlmayer (ed.), European Ombudsman-Institutions: A
comparative legal a
nalysis regarding the multifaceted realisation of a
n idea, Springer, 2008.
128 “Eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak” 1966ko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunean a
itortutako eskubide guztiak dira, besteak beste etxebizitzarako eskubidea, osasun fisiko eta mentalerako eskubidea eta hezkuntzarako eskubidea. Hala, a
zterlan honetan bereizi gabe erabili ditugu a
dierazpen hauek: “eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak”, “EESK”, “eskubide sozioekonomikoak” edo soil-soilik “gizarte-eskubideak”.
129 Gizarte-eskubideak oinarrizko eskubide gisa a
itortzea da joera nagusia Zuzenbide konstituzional konparatuan. Horri dagokionez, ikus, esaterako, Guillermo Escobar Roca (dir.), Derechos sociales y tutela a
ntidiscriminatoria, Thomson Reuters A
ranzadi, 2012, 95-285. or.
130 EESKen Batzordea, 10. Ohar Orokorra. Giza Eskubideen a
ldeko Erakunde Nazionalek eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak babesteko duten eginkizuna, NBE E/C.12/1998/20 dok., 1998ko a
benduaren 1a, 3. paragrafoa.
131 BOE, 103. zk., 1977ko a
pirilaren 30a.
132 BOE, 142. zk., 1980ko ekainaren 13a.
133 International Court of Justice, Applicability of the Obligation to A
rbitrate under Section 21 of the United Nations Headquarters A
greement of 26 June 1947, 1988ko a
pirilaren 26ko Iritzi A
holku-emailea, 57. paragrafoa.