1. Sarrera
Gaixotasun baten bilakaeran izandako aldaketa bat-batekoa, pazientea hobetzea zein o
kertzea dakarrena; beste prozesu batzuen garapenean izandako mutazio garrantzitsua, prozesu horiek fisikoak, historikoak zein espiritualak direla; gai edo prozesuen egoera, baldin eta zalantzazkoa bada jarraipenik edo aldaketarik izango o
te duten edo bertan behera utziko o
te diren; o
ndorio garrantzitsuak dituen negozio larri baten une erabakigarria; arretaz aztertu o
ndoren zerbaiti buruz egiten den judizioa; gabezia, garestitzea; egoera zail edo konplexua. Hori dena da krisia, bere adiera guztietan, Espainiako Errege Akademiaren arabera.
Hainbat faktoreren mende dago adiera horietako zeinek definituko duen o
ndoen o
rain bizitzea egokitu zaigun krisi ekonomiko hau. Faktore horietako bat, garrantzitsuena segur aski, hauxe da: giza eskubideek zer eginkizun duten krisiaren kudeaketan eta krisitik irteteko bidearen bilaketan.
Duela hiruzpalau urtetik hona, Arartekoak bere begiz ikusi du krisi ekonomikoaren giza- eta gizarte-alderdia. Herritarren giza eskubideetan, batez ere eskubide sozioekonomikoetan, o
ndorio nabarmena izaten ari dira, beste errealitate batzuen artean, langabezia-tasa jasanezina, diru publikoen mehartzea eta interes o
rokorreko zerbitzuen murrizketak/doikuntzak. 2011n izugarri handitu dira herritarren erreklamazioak (%26), neurri handi batean nabarmen ugaritu direlako arlo hauetan egindako jarduketak: hezkuntza (%38), etxebizitza (%54) eta gizartean baztertuta dauden edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonentzako arreta (%320)123. Euskal Autonomia Erkidegoko Defentsa Bulegoak egindako lanaren %55 inguru gizarte-eskubideekin dago lotuta.
Bizi dugun egoera ekonomiko larriak ez die eragiten soilik familien eta enpresa txikien poltsikoei. Horren o
ndorioak diru-kutxa publikoetan ere ikusten dira. Administrazio guztiak ari dira, ezinbestean, gastu publikoa berrantolatzen, eraginkortasun gorenaren irizpideak aplikatuz. Alabaina, ezinago garrantzitsua da gastua berrantolatzeko o
rduan herritarren premiak kontuan hartzea, batez ere elkartasun sozialaren mendekoago diren pertsonen premiak, eta ardura handiz errespetatzea duintasuna, askatasuna, berdintasuna eta halako o
inarrizko balioak.
Azterlan honen bidez, Arartekoak gogoeta egiten du politika publikoen diseinua gidatu behar duten giza eskubideen printzipioen inguruan, eta, printzipio horiek o
inarritzat hartuta, hainbat gomendio praktiko aurkezten dizkie botere publikoei. Betekizun horrek ezinbestean gainditzen du Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen eskumen-esparrua. Dena dela, Arartekoak uste o
soa du Autonomia Erkidego honetako administrazioek (toki, foru eta erkidego esparrukoek) beren politikak diseinatzeko erreferente baliagarri bat aurkituko dutela azterlan honetan.
Behar-beharrezkoa da esanahiz janztea o
rdezkari politikoek behin eta berriz aipatu izan duten giza eskubideekiko konpromiso hori. Diskurtsoaz harago, giza eskubideen alde irmoki egiteak hainbat inplikazio praktiko dakartza berekin, eta botere publikoek bere egin beharko lituzkete inplikazio horiek, beren konpromisoei leial izateko.
123 Arartekoa, Eusko Legebiltzarrarentzako 2011ko txostena, 2012, 25. o
r.