Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
7.6. Menpekotasun-egoera onartzeko eta sistemako prestazioak esleitzeko prozedura
Oro har, herritarrek prozedura luzea eta konplexua dela pentsatzen dute. Interesdunek ez dute ulertzen menpekotasun-egoeraren onarpenari buruzko ebazpenen edukia; izan ere, ebazpen horietan zerrenda batean jasotzen dira eskuratzeko eskubidea duten hainbat zerbitzu eta prestazio, baina gero ez da egia bihurtzen, dela ondoren egiten den Banakako A
rreta Planean (BAP) ez direlako jasotzen, dela A
MALen a
rabera ez dutelako eraginik une horretan, dela a
zken erabakiaren a
rabera ez direlako betetzen zerbitzua edo prestazioa emateko exijitzen diren baldintzak.
Gure ustez, prozedura bakar baten bidez egin beharko litzateke; baina, oro har, elkarren segidako hiru prozedurarekin egiten dugu topo:
– Menpekotasun-egoera onartzeko prozedura. Bertan ebazten da zein den menpekotasun-gradua eta maila, eta balorazioari dagozkion eskubideen berri ematen da.
– BAP lantzeko prozedura. Horren bidez, menpekotasun-egoeran dagoen pertsonarentzat egokiak diren prestazioak edota zerbitzuak onesten dira.
– Prezio edo zerbitzu zehatza esleitzeko prozedura.
Horren ondorioz, gure ustez, gehiegizko burokratizazioa eragiten da, eta A
MALen a
ldarrikatzen diren eskubideak benetan baliatzea eta eraginkorrak izatea a
tzeratzen da.
Arazoa a
re larriagoa da kontuan hartzen badugu a
ipatutako bigarren prozeduran (BAPa lantzeko prozeduran) ez dela ezarri Plana lantzeko eperik eta fase hori gainditzea nahitaezkoa dela hurrengoa hasteko: dagokion prestazioa eskatzea, a
legia.
Ezarpenaren lehenengo bi urteetan zenbait kasutan izapideak gehiegi a
tzeratu zirela ikusi dugu. Bizkaian, hasieran kolapsatu egin zela eta denbora joan a
hala a
razo hori gainditzen joan dela esan genezake. Gipuzkoako A
dministrazioaren a
rintasuna gailentzen da menpekotasun-egoeraren onarpenari eta BAPa gauzatzeari dagokienez.
Prestazioen esleipenari dagokionez, egoitzetan eta eguneko zentroetan (neurri txikiagoan) plazak esleitzeko prozesua gainerako prestazioena baino gehiago a
tzeratzen da; izan ere, izapidea kontuan hartu gabe, eskuragarri dagoen plaza-kopurua da esleipenaren erritmoa zehazten duena.
Badakigu hiru a
ldundiek a
halegin ikaragarria egin dutela sistema berria ezartzeko, eta, gainera, a
zpimarratzekoa da izapidea burutzeko pausoak nabarmen laburtu direla; baina, nolanahi ere, gure ustez, menpekotasun-egoera onartzeko eskaera egiten denetik prestazioa edo zerbitzua benetan esleitzen den a
rte igarotzen den denbora, oro har, behar baino luzeagoa da, kontuan hartzekoa da-eta menpekotasun-egoeran dauden pertsonen zaurgarritasun berezia.
AMALen a
ipatzen diren zerbitzuen a
nalisia ez da inola ere kontuan hartu a
zterlan honetan; a
re gutxiago a
nalisiaren indarraldia Eusko Jaurlaritzak Gizarte Zerbitzuei buruzko a
benduaren 5eko 12/2008 Legea garatzeko Prestazio eta Zerbitzuen Zorroa a
rautzen duen Dekretuak baldintzatzen duela a
intzat hartuz. Hala eta guztiz ere, a
nalizatu ditugun a
lderdietako batzuek lotura zuzena dute zerbitzu horiekin eta a
ipatu egin behar ditugu:
– Etxez etxeko laguntza-zerbitzua as
ko eskatzen da gure erkidegoan, eta ezinbesteko tresna da menpekotasun-egoeran dagoen pertsona bere etxean geratzea a
halbidetzeko. Zerbitzu hau eskaintzeko ordu-kopurua zehazteko, hainbat faktore hartu behar dira kontuan, besteak beste, menpekotasun-egoeran dagoen pertsonaren benetako beharrak zein diren eta sare formalean nahiz informalean zein babes duen. Hortaz, malgutasuna behar du, eta, batzuetan, gutxieneko babes-intentsitateak ezarri izanak eragina izan du malgutasun horren gainean. Bestalde, zerbitzu horren kudeaketan eta haren kalitatearen kontrolean a
razo batzuk a
ntzeman dira.
Oinarrizko zerbitzua dela kontuan hartu behar da zerbitzuaren prezio publikoa zehazterakoan, prezio horrek ez diezaion as
moa burutik kendu laguntza behar duen pertsonari.
– FIZPE gainerako zerbitzu eta prestazioen a
rtetik gailentzea hainbat faktoreren ondoriozkoa izan liteke, hala nola: a
dministrazioak ikusten ez zuen errealitate sozial bat a
zaleratu izana; herritarrei zuzendutako informazio-kanpaina jakin batzuen eraginkortasuna; erraz kudeatzen den eta A
dministrazioari erlatiboki kostu baxua eragiten dion prestazio bat izatea; dagoen zerbitzu-sarea urria delako ezin zutela-eta zerbitzurik eskuratu, lehenagotik ere zaintza ematen a
ri ziren familia batzuentzat pizgarri ekonomiko bat dela.
Prestazio hau, kasu jakin batzuetan, oztopo bihurtu da zerbitzuak a
ukeratzeko; bereziki, zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak bateraezinak direnean edo, bateragarriak izan a
rren, a
plikatutako murrizketek eta onartutako prezio publikoak ia guztiz a
gortzen dutenean.
Kasuren batean, prestazio horretara jotzeak menpekotasun-egoeran dagoen pertsonak ordura a
rte erabiltzen zuen zerbitzua uztea ekarri du, edo gizarteratzeko eta laneratzeko eta norbere a
utonomia sustatzeko ibilbide bat oztopatzea ekarri du, beren prestakuntza bukatzen duten pertsona ezgaituen kasuan. Zentzu horretan, funtsezkoa da gure a
dministrazioak distortsio horiek gerta ez daitezen a
halegintzea.
– 65 urtetik gorako pertsonen kasuan, laguntza teknikoak edo babeserako produktuak eskuratzeko zailtasun jakin batzuk a
ntzeman ditugu.
– Zaindarien a
tsedenera bideratutako programak, baliabideak eta tresnak ez dira nahikoa eta, batzuetan, a
dineko pertsonen kolektiboari soilik daude zuzenduta, menpekotasun-egoeran dauden pertsona guztiei zuzendu beharrean.