7.4.4. Arreta: menpekotasun-egoeran dauden eta zerbitzuak eta prestazioak jasotzen dituzten pertsonak
Prestazioa jasotzeko eskubidea duten pertsonen tasa (II. Gradua edo III. Gradua dutenak), EAEko 1.000 biztanleko 19,62koa da. Lurraldeka, Gipuzkoan eta Araban antzeko tasa dute, Bizkaian, berriz, askoz baxuagoa da.
Euskal herritarren %1,59k jasotzen du AMALen aurrez ikusten den prestazioetakoren bat.
Prestazioa jasotzeko eskubidea duten pertsona guztien artetik, %19,01 arretaren zain daude; hau da, ez zaie eskubidez dagozkien prestazioetako bat ere esleitu, eta kezkagarria da. Estatuko hamaika autonomia erkidegotan, arretaren zain dauden pertsonen ehunekoa EAEn erregistratutakoa baino are altuagoa da. Gure erkidegoan, o
nuradun bakoitzeko prestazioen ratioa 1,15ekoa da, Estatuko zortzigarrena, baina Estatuko batez bestekoaren azpitik (1,18), hala ere.
EAEn prestazioak jasotzeko eskubidea izan arren eta beren eskubidea balioetsi den arren prestaziorik jasotzen ez duen %19,01 horri dagokionez, lurraldeen araberako banaketa honakoa da: Gipuzkoan %15,52 erregistratu da, Bizkaian %19,94 eta Araban %24,71. Ikusten den bezala, eskubidea izan arren itxaron zerrendan dauden pertsonen ehunekoa altuagoa da Araban, baina lurralde horretan dago o
nuradun bakoitzeko prestazioen ratiorik altuena: 1,35 (Estatu-mailan Errioxak soilik gainditzen du); Gipuzkoan eta Bizkaian, berriz, 1,17koa eta 1,05ekoa da, hurrenez hurren.
EAEn menpeko biztanleriak eskatzen dituen zerbitzuei dagokienez, egoitza-arreta eta etxez etxeko laguntza-zerbitzua gailentzen dira. Gehien eskatzen duten prestazio ekonomikoa, alde handiarekin gainera, familiaren barruan zaintzeko prestazio ekonomikoa da.
Menpekotasun-egoeran dauden pertsonek izaten duten prestazio-motari dagokionez, argi ikusten da familiaren barruan zaintzeko prestazio ekonomikoa nagusitzen dela (%41,90), eta, o
ndorioz, argi dago AMALek prestazio ekonomikoak ezohikotzat jotzeko eta zerbitzuei lehentasuna emateko helburua zuen arren, ez dela betetzen ari. Bigarren tokian egoitza-arreta dago (%20,72), eta o
ndoren etxez etxeko laguntza-zerbitzua (%11,88), eguneko zentroa (%11,15) eta telelaguntza. Zerbitzuarekin lotutako prestazio ekonomikoak (Bizkaian ez da esleitu, ezta behin ere, aztergai ditugun hiru ekitaldietan) eta laguntza pertsonalak (ia-ia kasuen %100ean esleitu dira Gipuzkoan) askoz garrantzi txikiagoa dute (%2,38 eta %2,32, hurrenez hurren).
7.4.4.1. Zerbitzuak
Menpekotasun-egoeran dauden[91] eta telelaguntza-zerbitzua jasotzen duten pertsonen tasa, 1.000 biztanleko, urtero hazten da gure erkidegoan. Telelaguntza-zerbitzuaren o
nuradunen %72 baino gehiago emakumezkoak dira. Zerbitzua jasotzen duten pertsonen %70 inguru 80 urtetik gorakoak dira. 65 urte baino gutxiagoko pertsonak, berriz, ez dira zerbitzu horren o
nuradun guztien %6 baino gehiago.
2007an eta 2008an etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren estaldura-tasa nabarmen igo zen; halere, 2009an, beherakada bat egon zen, eta kezkagarritzat jo daiteke kontuan hartzekoa baita herritarrek gero eta gehiago eskatzen duten zerbitzu bat dela. Zerbitzu honen o
nuradunen profila eta telelaguntzaren erabiltzaileena antzekoa da, baina azken horiek pixka bat zaharragoak direla eta emakumeen kopurua apur bat altuagoa dela esan daiteke.
65 urte baino gehiagoko menpekoen artean eguneko zentroaren zerbitzua erabiltzen duten pertsona gehienak emakumezkoak dira (%70 baino gehiago). Nolanahi ere, 65 urtetik beherakoen artean, gehiengoa gizonezkoak direla ikusi dugu (%58 inguru). Hala ere, 65 urtetik beherakoen artean, gehiengoa gizonezkoak direla ikusi dugu (%58 inguru).
Egoitzako arretan ere gizonezkoak dira nagusi 65 urtetik beherakoen artean. Zerbitzu horretan, o
nuradunen batez besteko adina altuagoa da eguneko zentroko o
nuradunena baino. Egoitzako arreta-zerbitzua jasotzen dutenen %63 baino gehiago emakumezkoak dira.
AMALen zerbitzuen katalogoan barne hartzen den gaueko zentroa ez dago martxan une honetan EAEn, baina egia da iraganean esperientzia batzuk egon zirela. Ez dirudi zerbitzu horren inguruan dagoen eskaerak ezaugarri horiek dauzkan baliabideak sortzera animatzen duenik.
Zerbitzuen estaldura zenbat eta txikiagoa izan, o
rduan eta handiagoa da 65 urtetik gorako emakumeen proportzioa o
nuradunen artean.
Eguneko zentroetan eta egoitzetan eskuragarri dauden plazei dagokienez, itxaronzerrendak daude o
raindik −egoitzetan neurri handiagoan− eta horrek adierazten du baliabideak ez direla nahikoa; bereziki, menpekotasun-egoeran dauden eta 65 urte baino gutxiago dauzkaten herritarrei dagokienez.
7.4.4.2. Prestazioak
AMALek barne hartzen dituen hiru sari ekonomikoak modu desberdinetan ezarri dira gure autonomia erkidegoan.
2007an bakarrik hasi zen esleitzen, Arabako lurralde historikoan. Gipuzkoako lurralde historikoan, berriz, 2008an jarri zen martxan, eta Bizkaian ez zuten 2010eko ekaina arte arautu. O
ro har, 65 urtetik gorako pertsonei eman zaie, kasuen %98 baino gehiago dira, eta emakumezkoak %66tik gora dira.
Adierazi bezala, familiaren barruan zaintzeko prestazio ekonomikoek eragin handia izan dute gure autonomia erkidegoan; AMALek aurreikusitako prestazio eta zerbitzuen multzoaren barruan estaldura-tasarik handiena lortu dute. Prestazio horren esleipena, gainera, areagotu egin da urtez urte. Lurraldeka, Arabak tasa altuagoak lortu ditu. Jasotzen dutenen %60-65 bitartean emakumezkoak dira, baina 65 urte baino gutxiagokoen artean, gizonezkoak gailentzen dira.
Araban erregistratutako kasu puntual batean izan ezik, laguntza pertsonalerako prestazioa Gipuzkoako lurraldean soilik eman da. Prestazioa jasotzen duten gehienak emakumezkoak eta adineko pertsona direla ikusirik, esan daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiak gainerako lurraldeek baino interpretazio zabalagoa egiten duela AMALen 19. artikuluari dagokionez −baita autonomia erkidegoek baino zabalagoa ere−. Hori dela eta, prestazioa lan-merkatuan edo hezkuntza-sisteman dauden eta menpekotasun handia duten pertsonei ez ezik, maila hori duten eta "eguneroko o
inarrizko zereginak gauzatzeko bizitza autonomoagoa" erraztea (AMALek jasotzen duen bezala) behar duten eta baldintzak betetzen ez dituztelako FIZPE eskuratu ezingo luketen pertsonei ere esleitzea posible da.
[91] Analizatzen den biztanleria beti da menpekoa, nolanahi ere, zerbitzuren baten o
nuradunari erreferentzia egiten diogunean, foru administrazioak o
nartuta menpekotasun-egoeran dauden pertsonei buruz ari gara soil-soilik.