7.4.4. Ar
reta: menpekotasun-egoeran dauden eta zerbitzuak eta prestazioak jasotzen dituzten pertsonak
Prestazioa jasotzeko eskubidea duten pertsonen tasa (II. Gradua edo III. Gradua dutenak), EAEko 1.000 biztanleko 19,62koa da. Lurraldeka, Gipuzkoan eta Ar
aban antzeko tasa dute, Bizkaian, berriz, askoz baxuagoa da.
Euskal herritarren %1,59k jasotzen du AMALen aurrez ikusten den prestazioetakoren bat.
Prestazioa jasotzeko eskubidea duten pertsona guztien ar
tetik, %19,01 ar
retaren zain daude; hau da, ez zaie eskubidez dagozkien prestazioetako bat ere esleitu, eta kezkagarria da. Estatuko hamaika autonomia erkidegotan, ar
retaren zain dauden pertsonen ehunekoa EAEn erregistratutakoa baino ar
e altuagoa da. Gure erkidegoan, onuradun bakoitzeko prestazioen ratioa 1,15ekoa da, Estatuko zortzigarrena, baina Estatuko batez bestekoaren azpitik (1,18), hala ere.
EAEn prestazioak jasotzeko eskubidea izan ar
ren eta beren eskubidea balioetsi den ar
ren prestaziorik jasotzen ez duen %19,01 horri dagokionez, lurraldeen ar
aberako banaketa honakoa da: Gipuzkoan %15,52 erregistratu da, Bizkaian %19,94 eta Ar
aban %24,71. Ikusten den bezala, eskubidea izan ar
ren itxaron zerrendan dauden pertsonen ehunekoa altuagoa da Ar
aban, baina lurralde horretan dago onuradun bakoitzeko prestazioen ratiorik altuena: 1,35 (Estatu-mailan Errioxak soilik gainditzen du); Gipuzkoan eta Bizkaian, berriz, 1,17koa eta 1,05ekoa da, hurrenez hurren.
EAEn menpeko biztanleriak eskatzen dituen zerbitzuei dagokienez, egoitza-arreta eta etxez etxeko laguntza-zerbitzua gailentzen dira. Gehien eskatzen duten prestazio ekonomikoa, alde handiarekin gainera, familiaren barruan zaintzeko prestazio ekonomikoa da.
Menpekotasun-egoeran dauden pertsonek izaten duten prestazio-motari dagokionez, ar
gi ikusten da familiaren barruan zaintzeko prestazio ekonomikoa nagusitzen dela (%41,90), eta, ondorioz, ar
gi dago AMALek prestazio ekonomikoak ezohikotzat jotzeko eta zerbitzuei lehentasuna emateko helburua zuen ar
ren, ez dela betetzen ar
i. Bigarren tokian egoitza-arreta dago (%20,72), eta ondoren etxez etxeko laguntza-zerbitzua (%11,88), eguneko zentroa (%11,15) eta telelaguntza. Zerbitzuarekin lotutako prestazio ekonomikoak (Bizkaian ez da esleitu, ezta behin ere, aztergai ditugun hiru ekitaldietan) eta laguntza pertsonalak (ia-ia kasuen %100ean esleitu dira Gipuzkoan) askoz garrantzi txikiagoa dute (%2,38 eta %2,32, hurrenez hurren).
7.4.4.1. Zerbitzuak
Menpekotasun-egoeran dauden[91] eta telelaguntza-zerbitzua jasotzen duten pertsonen tasa, 1.000 biztanleko, urtero hazten da gure erkidegoan. Telelaguntza-zerbitzuaren onuradunen %72 baino gehiago emakumezkoak dira. Zerbitzua jasotzen duten pertsonen %70 inguru 80 urtetik gorakoak dira. 65 urte baino gutxiagoko pertsonak, berriz, ez dira zerbitzu horren onuradun guztien %6 baino gehiago.
2007an eta 2008an etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren estaldura-tasa nabarmen igo zen; halere, 2009an, beherakada bat egon zen, eta kezkagarritzat jo daiteke kontuan hartzekoa baita herritarrek gero eta gehiago eskatzen duten zerbitzu bat dela. Zerbitzu honen onuradunen profila eta telelaguntzaren erabiltzaileena antzekoa da, baina azken horiek pixka bat zaharragoak direla eta emakumeen kopurua apur bat altuagoa dela esan daiteke.
65 urte baino gehiagoko menpekoen ar
tean eguneko zentroaren zerbitzua erabiltzen duten pertsona gehienak emakumezkoak dira (%70 baino gehiago). Nolanahi ere, 65 urtetik beherakoen ar
tean, gehiengoa gizonezkoak direla ikusi dugu (%58 inguru). Hala ere, 65 urtetik beherakoen ar
tean, gehiengoa gizonezkoak direla ikusi dugu (%58 inguru).
Egoitzako ar
retan ere gizonezkoak dira nagusi 65 urtetik beherakoen ar
tean. Zerbitzu horretan, onuradunen batez besteko adina altuagoa da eguneko zentroko onuradunena baino. Egoitzako ar
reta-zerbitzua jasotzen dutenen %63 baino gehiago emakumezkoak dira.
AMALen zerbitzuen katalogoan barne hartzen den gaueko zentroa ez dago martxan une honetan EAEn, baina egia da iraganean esperientzia batzuk egon zirela. Ez dirudi zerbitzu horren inguruan dagoen eskaerak ezaugarri horiek dauzkan baliabideak sortzera animatzen duenik.
Zerbitzuen estaldura zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta handiagoa da 65 urtetik gorako emakumeen proportzioa onuradunen ar
tean.
Eguneko zentroetan eta egoitzetan eskuragarri dauden plazei dagokienez, itxaronzerrendak daude oraindik −egoitzetan neurri handiagoan− eta horrek adierazten du baliabideak ez direla nahikoa; bereziki, menpekotasun-egoeran dauden eta 65 urte baino gutxiago dauzkaten herritarrei dagokienez.
7.4.4.2. Prestazioak
AMALek barne hartzen dituen hiru sari ekonomikoak modu desberdinetan ezarri dira gure autonomia erkidegoan.
2007an bakarrik hasi zen esleitzen, Ar
abako lurralde historikoan. Gipuzkoako lurralde historikoan, berriz, 2008an jarri zen martxan, eta Bizkaian ez zuten 2010eko ekaina ar
te ar
autu. Oro har, 65 urtetik gorako pertsonei eman zaie, kasuen %98 baino gehiago dira, eta emakumezkoak %66tik gora dira.
Adierazi bezala, familiaren barruan zaintzeko prestazio ekonomikoek eragin handia izan dute gure autonomia erkidegoan; AMALek aurreikusitako prestazio eta zerbitzuen multzoaren barruan estaldura-tasarik handiena lortu dute. Prestazio horren esleipena, gainera, ar
eagotu egin da urtez urte. Lurraldeka, Ar
abak tasa altuagoak lortu ditu. Jasotzen dutenen %60-65 bitartean emakumezkoak dira, baina 65 urte baino gutxiagokoen ar
tean, gizonezkoak gailentzen dira.
Araban erregistratutako kasu puntual batean izan ezik, laguntza pertsonalerako prestazioa Gipuzkoako lurraldean soilik eman da. Prestazioa jasotzen duten gehienak emakumezkoak eta adineko pertsona direla ikusirik, esan daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiak gainerako lurraldeek baino interpretazio zabalagoa egiten duela AMALen 19. ar
tikuluari dagokionez −baita autonomia erkidegoek baino zabalagoa ere−. Hori dela eta, prestazioa lan-merkatuan edo hezkuntza-sisteman dauden eta menpekotasun handia duten pertsonei ez ezik, maila hori duten eta "eguneroko oinarrizko zereginak gauzatzeko bizitza autonomoagoa" erraztea (AMALek jasotzen duen bezala) behar duten eta baldintzak betetzen ez dituztelako FIZPE eskuratu ezingo luketen pertsonei ere esleitzea posible da.
[91] Analizatzen den biztanleria beti da menpekoa, nolanahi ere, zerbitzuren baten onuradunari erreferentzia egiten diogunean, foru administrazioak onartuta menpekotasun-egoeran dauden pertsonei buruz ar
i gara soil-soilik.