Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
Legea indarrean sartu zenetik (2007ko urtarrilaren 1a) 2010eko uztailaren 1era EAEko 98.673 biztanlek eskatu zuten beren menpekotasun-egoera onar zedila, hau da, EAEko biztanleria osoaren %4,54k. 1.000 bizkaitarreko 39 inguruk eskatu zuten; 1.000 arabarreko 49k eta 1.000 gipuzkoarreko 53k. 93.395 pe
rtsona baloratu dira guztira, eta horietako 77.352k (%82,82k) menpekotasun-egoeran daudela onar dadila lortu dute (hots, Estatuko Administrazio Orokorrak 2007ko maiatzean egin zuen estimazioan EAEren kasurako kalkulatutakoa baino 22.808 pe
rtsona gehiagok). Hortaz, EAEn baloratuak izan diren pe
rtsonen %17,18k ez du lortu menpekotasun-egoeran daudela onar dadila. Irizpen negatiboen tasarik altuena Bizkaian egon da. Menpekotasun-egoera onartu zaien pe
rtsonen tasa honakoa da, lurraldeka: 1.000 biztanleko 43,77 Gipuzkoan, 41,64 Araban eta 28,97 Bizkaian.
Gure azterlanak barne hartzen dituen 3 urteetako bilakaerari dagokionez, EAEn menpekotasun-egoeran daudela onartzea eskatu zuten pe
rtsonen ehunekoa, biztanleria osoarekin alderatutakoa, pixkanaka gutxitzen joan zen: 2007an %1,45, 2008an %1,37 eta 2009an %1,12. Lurraldeka, Bizkaian indizeak egonkor mantendu ziren hiru urteetan; Araban beherakadarik garrantzitsuena 2008an egon zen, eta Gipuzkoan, berriz, 2009an.
Foru administrazioek menpekotasun-egoerakotzat jo dituzten pe
rtsonen %43,74 menpekotasun-maila handiko pe
rtsonak dira (III. Gradukoa); %31,22 II. Gradukotzat (menpekotasun larria) eta %25,04 I. Gradukotzat (menpekotasun arina) jo dira. Lurraldeka, Bizkaia da I. Graduko balorazio-indizerik altuena duena; Gipuzkoak, berriz, III. Graduko balorazio-indizerik altuena dauka.