Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
Legea indarrean sartu zenetik (2007ko urtarrilaren 1a) 2010eko uztailaren 1era EAEko 98.673 biztanlek eskatu zuten beren menpekotasun-egoera o
nar zedila, hau da, EAEko biztanleria o
soaren %4,54k. 1.000 bizkaitarreko 39 inguruk eskatu zuten; 1.000 arabarreko 49k eta 1.000 gipuzkoarreko 53k. 93.395 pertsona baloratu dira guztira, eta horietako 77.352k (%82,82k) menpekotasun-egoeran daudela o
nar dadila lortu dute (hots, Estatuko Administrazio O
rokorrak 2007ko maiatzean egin zuen estimazioan EAEren kasurako kalkulatutakoa baino 22.808 pertsona gehiagok). Hortaz, EAEn baloratuak izan diren pertsonen %17,18k ez du lortu menpekotasun-egoeran daudela o
nar dadila. Irizpen negatiboen tasarik altuena Bizkaian egon da. Menpekotasun-egoera o
nartu zaien pertsonen tasa honakoa da, lurraldeka: 1.000 biztanleko 43,77 Gipuzkoan, 41,64 Araban eta 28,97 Bizkaian.
Gure azterlanak barne hartzen dituen 3 urteetako bilakaerari dagokionez, EAEn menpekotasun-egoeran daudela o
nartzea eskatu zuten pertsonen ehunekoa, biztanleria o
soarekin alderatutakoa, pixkanaka gutxitzen joan zen: 2007an %1,45, 2008an %1,37 eta 2009an %1,12. Lurraldeka, Bizkaian indizeak egonkor mantendu ziren hiru urteetan; Araban beherakadarik garrantzitsuena 2008an egon zen, eta Gipuzkoan, berriz, 2009an.
Foru administrazioek menpekotasun-egoerakotzat jo dituzten pertsonen %43,74 menpekotasun-maila handiko pertsonak dira (III. Gradukoa); %31,22 II. Gradukotzat (menpekotasun larria) eta %25,04 I. Gradukotzat (menpekotasun arina) jo dira. Lurraldeka, Bizkaia da I. Graduko balorazio-indizerik altuena duena; Gipuzkoak, berriz, III. Graduko balorazio-indizerik altuena dauka.