Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
7.4.1. Menpekotasun-egoeran dagoen pertsona
Estatu-mailan, onuradunen %67 (alegia, menpekotasuna onartuta duten eta, dauzkaten eskubideen a
rabera prestazioren bat jasotzen dutenak[89]) emakumezkoak dira. Onuradunen multzo horren %76k 65 urte baino gehiago dituzte.
EAEren kasuan, menpekotasun onartua duten pertsonen profila a
nalizatzea erabaki dugu; izan ere, A
MALen mailaketaren a
plikazioa edo prestazioak jasotzen dituzten a
la ez kontuan hartu gabe, jorratzen a
ri garen esparru honetako politika publikoek pertsona horiengana zuzenduta egon behar dute. Hortaz, 2007ko urtarrilaren 1a eta 2010eko uztailaren 1a bitartean, beren menpekotasun-egoera onartua izan dadila lortzen duten pertsonen %63,74, EAEn, emakumezkoak dira. Lurraldeei dagokienez, baloreak batez besteko horren ingurukoak dira; baina, menpeko biztanlerian, emakumezkoen kopurua Bizkaian eta Gipuzkoan a
ltuagoa da A
raban baino.
Adinari dagokionez, menpekotasun-egoera bizitzako fase guztietan gerta daitekeela ikusten da. Nolanahi ere, a
zpimarratzekoa da menpekotasun-egoera gisa onartzen diren kasuen %80 65 urte baino gehiagoko pertsonak direla eta 80tik gorakoak kasuen %50 eta 60 bitartekoak direla.
Adina eta sexua a
ldi berean hartzen baditugu kontuan, 65 urtetik beherako pertsonen a
rtean menpekotasun-egoera onartua dutenen kasuan, gizonezkoen kopurua pixka bat a
ltuagoa da; a
itzitik, a
din horretatik a
urrerakoen a
rtean, menpekotasunaren fenomenoen eragina nabarmen handiagoa da emakumezkoen a
rtean.
Mailaketari dagokionez, emakumeek menpekotasun-maila larriagoa izaten dute, neurri batean. Menpekotasun-maila handiko pertsonen a
rtean, 80 urtetik gorakoena da presentzia handiena duen taldea. A
din-taldeei dagokienez, berriz, 18 urte baino gutxiagokoen eta, bereziki, 3 urte baino gutxiagokoen a
rtean menpekotasun-maila handia dutenen ehunekoa batez bestekoa baino as
koz a
ltuagoa da.
[89] Prestazioei buruz hitz egiten dugunean, prestazio ekonomikoei nahiz zerbitzuei buruz a
ri gara, A
MALen bezala.