Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
Menpekotasunaren babesean parte hartzen duten eragileek a
ntzeman dute sistema martxan jarri baino lehenagoko planifikazioa oso urria dela, sistemaren finantzaketari eta iraunkortasunari dagokienez, bereziki. Halaber, sistema a
plikatzean, nolabait, a
zkarregi jokatu dutela ohartzen dira; izan ere, beharrezkoak diren gutxienezko baliabideak, irizpideak, instrumentuak eta prozedurak zehaztu baino lehen jarri zen martxan.
Espainiako gobernuaren hasierako komunikazio-estrategiak herritarren a
rtean itxaropen handiak piztu zituen; baina, halere, ez dirudi itxaropen horiek as
e direnik, eta legearen hartzaile nagusiak neurri batean desengainatuta sentitzen direla ikusi dugu.
AMALek eratutako sistema gizarte zerbitzuen eta a
rreta sozialaren a
rloan barne hartzen da, ez Gizarte Segurantzaren a
rloan, eta horrek haren finantzaketari egonkortasun txikiagoa ematen diola dirudi. Jurisdikzio eskuduna, beraz, ez da soziala, a
dministrazioarekiko a
uziena baizik, eta horrek prozedura judizialaren a
rintasunarekin lotutako eragozpen batzuk sortzen ditu.
Sistemak legezko egoiliartasuna ez duten etorkinen kolektiboa babesetik kanpo utzi ohi du, baina batzuetan a
tzerritarrei edo a
dingabeei buruzko legerietara jotzeko esaten du. A
dingabeen kasuan, a
rreta eskuratzeko a
razoak dauzkatela ikusi dugu. Gure erkidegoan egiaztatu dugu a
raudia behar bezala garatuz gero hori gainditzea posible izan litekeela babesgabetasun sozial eta sanitarioa eta menpekotasun-egoera a
ldi berean gertatzen direnean, gizarte- eta familia-babesen falta dagoenean edota harrera-gizarteko hizkuntza edo kultura ez ezagutzean sortzen diren egoera larriak ekiditeko.