Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
Menpekotasunari dagokionez, estatu-mailan lege berriak sustatzen duen babesa ezin da esan berritzailea denik; izan ere, autonomia erkidegoak beren geografia-esparruetan gizarte-zerbitzuez arduratu izan dira. Hala ere, gizarte-politiketarako aurrerapen eztabaidaezina da, barne hartzen dituen prestazioak eta zerbitzuak eskuratzea eskubide subjektibotzat jotzen du eta.
Egokia da AMALek jasotzen duen menpekotasun-kontzeptua zabala izatea eta, ondorioz, eguneroko bizitzako oinarrizko zereginak gauzatzeko autonomia pe
rtsonalik ez duten pe
rtsonak −dela adinagatik, dela gaixotasun edo ezgaitasun batengatik− barne hartzea. Hala ere, hobe izango zen menpekotasunaren nozioan iraunkortasun-izaera ez ezik, iraunkorrak izan ez arren menpekotasun-egoeraren iraupen luzea dela eta menpekotasun iraunkorraren pareko arreta merezi dutenak ere barne hartu izan balituzte[88].
Ukaezina da oso garrantzitsua dela arautegi horrek familiak eta inguruko pe
rtsonek egiten duten zaintza-lana balioesten duela, baita zaindari nagusiari eskubide sozial batzuk bermatzea eta Gizarte Segurantzan altan ematea oso egokia dela ere.
Onuradunak bere egoerarako zerbitzu edota prestaziorik aproposenak zein diren zehazterakoan parte hartzea ere lege horren beste alderdi positibo aipagarri bat da.
[88] MONTOYA MELGAR, Alfredo et al. La protección de las pe
rsonas dependientes: comentario a la Ley 39/2006, de promoción de la autonomía pe
rsonal y atención a las pe
rsonas en situación de dependencia. Cizur Menor: Civitas, 2007.