Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
Menpekotasunari dagokionez, estatu-mailan lege berriak sustatzen duen babesa ezin da esan berritzailea denik; izan ere, a
utonomia erkidegoak beren geografia-esparruetan gizarte-zerbitzuez a
rduratu izan dira. Hala ere, gizarte-politiketarako a
urrerapen eztabaidaezina da, barne hartzen dituen prestazioak eta zerbitzuak eskuratzea eskubide subjektibotzat jotzen du eta.
Egokia da AMALek jasotzen duen menpekotasun-kontzeptua zabala izatea eta, ondorioz, eguneroko bizitzako oinarrizko zereginak gauzatzeko a
utonomia pertsonalik ez duten pertsonak −dela a
dinagatik, dela gaixotasun edo ezgaitasun batengatik− barne hartzea. Hala ere, hobe izango zen menpekotasunaren nozioan iraunkortasun-izaera ez ezik, iraunkorrak izan ez a
rren menpekotasun-egoeraren iraupen luzea dela eta menpekotasun iraunkorraren pareko a
rreta merezi dutenak ere barne hartu izan balituzte[88].
Ukaezina da oso garrantzitsua dela a
rautegi horrek familiak eta inguruko pertsonek egiten duten zaintza-lana balioesten duela, baita zaindari nagusiari eskubide sozial batzuk bermatzea eta Gizarte Segurantzan a
ltan ematea oso egokia dela ere.
Onuradunak bere egoerarako zerbitzu edota prestaziorik a
proposenak zein diren zehazterakoan parte hartzea ere lege horren beste a
lderdi positibo a
ipagarri bat da.
[88] MONTOYA MELGAR, A
lfredo et a
l. La protección de las personas dependientes: comentario a
la Ley 39/2006, de promoción de la a
utonomía personal y a
tención a
las personas en situación de dependencia. Cizur Menor: Civitas, 2007.