Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
6.4. Carlosen lekukotasuna: buruko gaixotasuna duen 51 urteko gizona
Carlos gizon a
ltua, indartsua, patxadatsua eta lasaia da; industria ingeniari teknikoaren ikasketak ditu eta oso tratu a
tseginekoa da.
Gaixotasuna hogeita bost urtean jasaten a
ritu bada ere, a
dos dago bere bizitzarekin, eta udalerri bizkaitar batean joaten den zentroko gainerako erabiltzaileekin eratutako harreman pertsonalen garrantzia a
zpimarratzen du.
Hiru seme-alabaren familiaren baitan jaio zen, eta a
nai-arrebetatik zaharrena da. Haurtzaroa poztasunez gogoratzen du, eta nerabezaroa eta gaztaroa ere zoriontsuak izan zituen bere lagunekin.
25 urte zituela, neskalaguna eta lanarekin, bere a
dineko inork bezalako bizi proiektua zuen: familia bat eratu nahi zuen eta hura a
urrera a
tera. Bizi proiektu hau lehen krisi psikotiko bat a
gertzearekin a
purtu zen, 27 urte zituelarik. Horren ondotik, ospitale psikiatriko batean sartu behar izan zuten:
"Bizitza pixka bat a
ldatu zitzaidan, gehiegi derrigortzen nintzen pentsatzen".
29 urterekin bigarren sarrera psikiatriko bat eduki zuen. Bigarren sarrera honen ondotik, egun duen eskizofrenia diagnostikatu zioten.
"29 urterekin izandako krisia ikaragarria izan zen, balde bat ezagutzea ere zaila egiten zitzaidan".
Neskalagunarekiko harreman a
fektiboa galdu egin zuen, eta ez daki nolatan galdu zituen ere a
diskidetasunak. Kontua da pertsonen a
rteko harremanetarako zailtasunak dituen pertsona bat bihurtzen joan zela. Ezin izan zuen bere lanarekin jarraitu eta izugarri kostatzen zitzaion ordutegiak mantentzea nahiz bere orduan jaikitzea. Pixkanaka okerrerantz egiten zihoan, eta, horregatik, erabateko baliaezintasun iraunkorra a
itortu zioten, % 65eko ezgaitasun mailarekin.
Gaur egun bakarrik bizi da landa eremuan, eta egunero joaten den elkarteko laguntza du. Bertan, errehabilitazio prozesuan laguntzen diote. A
nai-arreben laguntza du, haiek ere eskukaldia ematen diotelako, eta baita garbiketa lanak egiteko etxera joaten den pertsona baten laguntza ere:
"Anaia-arrebek gauza dezente ordaintzen dizkidate".
"Nik garbiketa lanekin ezin dut, mundu oso bat egiten dira niretzat, eta otorduekin ezta ere".
Aitortzen du elkarteak emandako laguntzak (zentroak berak eta gainerako euskarriak) ezinbestekoak direla beretzat.
Mendetasun egoera a
itortzeko eskatu zuen, eta a
utonomotzat jo dute. A
itortzen du ebazpena ikusi zuenean ez ziola garrantzirik eman. Barrutik lorpen txiki bat izango balitz bezala da, beretzat ez delako a
tsegina mendekotzat jotzea. Egunero a
tenditzen duten profesionalen a
rabera, mendetasun a
rinaren barruan egongo litzatekeen pertsona bat da, izan ere, a
rgi eta garbi laguntza behar du neurri bateko a
utonomia mantendu a
hal izateko.
Buruko gaixotasunak eragin emozional garrantzitsua ekarri dio, izan ere, harremanak eratzeko zailtasunak ditu. Esan digunaren a
rabera, egunero joaten den zentroan bakarrik ditu lagunak:
"Nire lagunak burutik gaixo dauden pertsonak dira bakarrik".
Horren zergatiari buruz galdetzerakoan, gainerakoekin harremanak eratzeak dakartzan zailtasunez hitz egin digu:
"Besteen begiradetan a
ntzematen dut ez nautela onartzen. Herrian mamu bat izango banintz bezala begiratzen naute".
Familia a
rteko harremanek ere okerrera egin zuten gaixotasunaren ondorioz, nahiz eta denborarekin hoberantz egin duten.
Gaur egun, kezkaturik dago Bizkaiko Foru A
ldundiaren partetik jaso zuen erantzunarekin mendetasun egoera a
itortzeari dagokionez. Bertan pertsona a
utonomotzat jo zuten. Bere kezka nagusia hau da: a
zaldu diotenez, okupazio zentrora joaten jarraitzeko, mendetasuna a
itor diezaiotela behar du. Gaur egun, ebazpena berraztertzeko prozesuan dago eta espero du, zentroko profesionalek esan dioten bezala, mendetasun mailaren bat a
itor diezaiotela.
Okupazio zentroari buruz hitz egin digu –bere laguntza nagusia–; hara egunero joaten da goizez. Halaber, profesional a
rduradunen jarraibideen ondotik han garatzen dituen lanei buruz hitz egin digu. Zentro honek a
ukera ematen dio errehabilitazio prozesuarekin jarraitzeko eta eguneroko jarduera edukitzeko gaixotasunaren beraren sintomen a
urka borrokatzeko. Baina berarentzat, zentroa zerbait gehiago ere bada: lagunekin elkartzeko eta isolaturik sentitzea saihesteko toki bat. Halaber, a
dierazi du zentroak lagundu egin diola bere gaixotasunean berezkoak diren krisiak saihesten.
Koordinazioari dagokionez, esan du ez duela ulertzen zergatik jotzen duen ebazpen batek pertsona a
utonomotzat, berekin egunero dauden profesionalek mendetasun mailaren bat duen pertsona bezala baloratzen dutenean:
"Profesional hauekin harremanetan jarri behar ziratekeen eta haiei iritzia eskatu laguntzarekin egiten dudanari eta laguntzarik gabe egiten dudanari buruz. Niri kosta egiten zait onartzea laguntza behar dudala, baina ezagutzen nauten profesionalek benetan dakite zertarako behar dudan nik laguntza hori".
Carlosek bere egunerokotasunari buruz hitz egin digu. Jaiki eta gosaldu egiten du –onartu egiten du goizetan egunari ekitea kosta egiten zaiola–, eta ondoren txakurrei jaten ematen die:
"Goizez kosta egiten zait pixka bat martxan jartzea (zentrora etortzeko), eta a
rratsaldez ez naiz a
teratzen".
"Txakurrek hain bakarrik ez sentitzen laguntzen didate".
Berak esan bezala, pixkanaka "egunari ekiten dio", okupazio zentrora joaten da eta han goiza pasatzen du piezak egiten, edo, bestela, baratzean, lurra landuz. Zentroan bertako kideekin hitz egiten du eta gustura dago. Bazkaldu eta gero etxean gelditzen da eta lo egiten du, oso nekatuta egoten delako eta a
tseden hartzea beharrezkoa zaiolako. Gutxi gorabehera, egunero berdina egiten du.
Lekukotasun honen kasuan, a
tenditzen duten hainbat profesionalei galdetu egin diegu. Haiek a
dierazi digute Carlosek errehabilitazio baliabide gisa behar duela okupazio zentrora joan, eta, hala ez balitz, oheratuta egotea ekarri a
halko lukeen isolamendu kasu a
rgi bat litzatekeela. Bestalde, otorduak eta etxeko lanak a
ntolatzeko laguntza behar duela esan digute, beraz, badirudi egokia litzatekeela etxeko laguntza zerbitzua hari a
ntolatzea.