Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
6.1. Carmenen lekukotasuna: senarrarekin Bizkaiko Foru A
ldundiaren itunpeko egoitza-zentro batean bizi den 95 urteko emakumea
Carmen 95 urteko emakume bat da, bizitzaz beterikoa. Jantzi dotoreekin eta ongi zaindutako itxurarekin, bizitzeko gogoz eta a
ldarte onez gainezka dago. Profesional liberal gisa a
ritu da lanean bizitza osoan zehar. Gerra zibil bat, gerraoste bat eta beste hainbat inguruabar bizi izan ditu. Hala ere, bere energiak berean dirau. Oraindik hunkitu egiten da lehenengo senargaia frontean galdu zuela gogoratzen duenean –"min iraunkor bat da"–, eta, baieztatzen duenaren a
rabera, bere bizitzako urte onenak laurogei urte zituenetik laurogeita hamar izan zituen a
rte igarotakoak izan ziren, Javier senar maitearen ondoan, berak a
utonomia zuenean eta senarrak gidatu ere egin zezakeenean.
Gaur egun, biak Bizkaiko Foru A
ldundiaren itunpeko egoitza-zentro batean bizi dira, eta bertan oso tratu ona jasotzen duela dio.
Aipatu digunaren a
rabera, bere gainbehera 91 urte zituelarik hasi zen, eskuetako indarra galdu zuenean eta a
razo horrengatik ebakuntza egin ziotenean. Ordura a
rte bere etxeko lanak, otorduak… berak egiten zituen, garbiketa lanetarako pertsona baten laguntza edukita. Une horretatik a
urrera, hiru emakume txandakatu egiten ziren berari eta Javier senarrari a
rreta emateko. Laugarren pertsona bat ere bazen, as
teburuetarako. Carmenen esanetan, "hori iskanbila itzela zen, beraz, egoitza batera joan behar ginela erabaki genuen".
Egoitza pribatu batean sartzeko beharrezko izapide guztiak egin zituzten, baina eraikin hura eraitsi egin zuten.
Une horretan, Carmenek bere konfiantzazko pertsona batengana jo zuen. Pertsona horrek egun bizitokitzat duen egoitza-zentroarekin harremanetan jarri zuen, orienta zezaten eta bertan sartzeko izapideak erraz ziezazkioten. Egoitza-zentro horretako gizarte langileak beharrezko kudeaketa guztietan gidatu zuen, besteak beste mendetasuna baloratzeko eskabidearen izapideetan.
Esan digu Sendagileen Elkargo Ofizialeko sendagile bat bere etxera joan zela, balorazioa egitera.
Hasiera batean, bikotekideetatik bakar batek ere ez zuen mendetasunaren egoeraren a
itorpenik eskuratu, eta a
utonomo izatearen balorazioa eduki zuten. Ondorioz, ezinezkoa izan zitzaien foru sareko plaza bat eskuratzea. Horregatik, balorazio hori berrikus ziezaietela eskatu zuten, eta, horretarako, osasun txosten berriak a
urkeztu zituzten. Horietan, besteak beste, gerrako zauri batzuk Javier bere ezkontideari utzi zizkioten ondorioen berri ematen da.
Berrikuspena eta gero, senarraren mendetasun egoera a
itortzen da, eta horrek egoitza a
rretako foru zerbitzuan sartzeko eskubidea eman zien. Mendetasuna duen pertsona baten ezkontide den heinean, emakumea ere sartu zen egoitzan, hain zuzen ere a
raudi bizkaitarraren a
urreikuspenari jarraiki.
Carmen nahastuta dabil beren sarreraren izapideei buruzko gai teknikoekin: "egun osoan pertsona bat behar ez dudala eman didate"; "niri mendetasuna eman didate"; "Zein mailatan? Uste dut ez dagoela idatzita, baina elbarritzat jo naute"; "gu A
ldunditik sartu gara". Edonola ere, horrek ez du kezkatzen; informazioa eta orientazioa ongi eman dizkiotela uste du eta baita senarrak eta berak nahi zutena lortu dutela uste ere, a
legia, a
tentzio egokia eskuratzea. Hilero beren diru-sarreren % 85 eta % 95 a
rtean ordaintzen dute.
Carmenek emandako xehetasunen a
rabera, esan daiteke eskuratu duten egoitza a
rretarako baliabideak a
rreta soziosanitario osoa ematen diela.
Egia esan bikoteko bi kideak pozez zoratzen daude beren egoera berriarekin. Egoitzara etortzea as
katasun osoz erabaki zuten, etxean eguneroko bizitzako jarduera batzuekin zenbait a
razo zituztela ikusi zuten-eta. A
razo horiek egoitzan konponduta dituzte. Horrela, Carmenek zera esan digu: "kontent zaude a
ltxa egiten zaituztelako".
Gainera, a
urreko bizitokitik gertu dagoen ingurune batean daudenez, ez da a
ldaketa a
dierazgarririk egon haientzat eta iloben bisitak edukitzen dituzte maiz.
Egunerokoan, jaiki egiten dira eta, beren burua txukundu eta gosaldu eta gero, Carmen mezetara eta goiz horretan a
nimazio sailean dauden jardueretara joan ohi da. Javier senarrak denbora luzera eskaintzen dio irakurtzen a
ritzeari. Bazkaldu eta a
tseden hartu eta gero, a
nimazioko jarduera orokorretara jaitsi ohi dira berriro. Carmenek lagun bat du egoitzan eta harekin berriketan hainbatetan a
ritzen da. Udan, as
ko irteten dira egoitzako lorategira eta as
teburuetan senideen bisitak izaten dituzte.