Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
5.16. Beste laguntza mota batzuk eskuratzeko arazoak
5.16.1. 118/2007 Dekretuak, uztailaren 17koak, familiako bizitza eta lana bateratzeko neurriak arautzen dituenak, bere 16.2. artikuluan aurreikusitako laguntzei heltzea eragozten zuen mendekotasun-egoera zegoen pertsona, hura zaintzeko lanaldia murrizteko eskatu zena, gizarte zerbitzuetako eguneko zentro batean zaintzen bazen. Muga hori ez da egiten seme-alabak zaintzeko lanaldiaren murrizketa bat denean.
Beraz, adingabea (mendekoa izan edo ez izan) hezkuntza-sareko zentro batera joaten bazen, adingabea zaintzeko lanaldia murrizten zuenak laguntza eska zezakeen. Aitzitik, gizarte zerbitzuetako sareko zentro batera joaten bazen, ezin zuen laguntza jaso, nahiz eta bi kasuetan mendeko-egoeran zegoen pertsona etxetik kanpo eguneko antzeko o
rdu kopuruan zaindua izan.
Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari helarazi genion kasua eta planteatu genion tratuan izandako desberdintasun hori diskriminatzailea izan zitekeela, behar bezala justifikatuta ez bazegoen. Sailak adierazi zigun kontuan izango zuela gure gogoeta aipatu Dekretuaren berrikusketa bat egiten bazen. Hain zuzen ere, horrela egin zuen, eta 177/2010 Dekretu berriak, ekainaren 29koak, familiako bizitza eta lana bateratzeko laguntzei buruzkoak, mendeko-egoeran dagoen senide bat zaintzeko lanaldi murrizketa eskatu duen bati laguntza eskatzeko aukera ematen dio, mendeko-egoeran dagoen pertsona gizarte zerbitzuetako sarearen eguneko zentro batera joan arren.
Dekretu horrek mendeko-egoeran dauden pertsonei laguntzeko zenbait taldek eskatzen zuten araudiaren aldaketa bat ere barne hartzen du. Zehazki, 21. artikuluak bermatzen du emakumeen eta gizonen zenbateko ekonomikoak berdinduko direla. Aurreko araudiari jarraiki, zenbateko handiagoak ezartzen ziren gizonentzat, ekintza positiboko neurri gisa. Hala ere, zainketaren gizarte-errealitatea dela eta, aholkatzen zen emakumeak ez kaltetzea gai horretan.
5.16.2. Bere garaian, hainbat kexa jaso genituen, 65 urte baino gehiagoko pertsonek Bizkaian laguntza-produktuak erosteko eskaintzen ziren laguntza ekonomikoak eskuratzeko zuten ezintasunarekin zerikusia zutenak. 2003. urtean, o
fiziozko espediente bat izapidetu genuen, eta espediente horretan, Aldundiari adierazten genion komenigarria zela adinaren betekizuna kentzea laguntza horiek eskuratzeko. Gai hori aztertuko zutela jakinarazi ziguten, baina araudia ez zen aldatu hainbat urte igaro ziren arte, zehazki 2009. urtean.
2008. urtean, mendekotasun-egoeran zegoen bizkaitar baten kasuaren berri izan genuen, etxebizitza egokitu gabea zuenarena. Mendekotasun hori zela eta, etxean o
brak egin behar izan zituen eta beharrezko laguntza-produktuak erosi, familia-ingurunean zainketak emateko prestazioa eskuratu ahal izateko. Paradoxikoki, pertsona hori ezin zen foru-laguntza ekonomiko bakar baten o
nuradun izan gastu horiek o
rdaintzeko, 65 urte baino gehiago baitzituen.
Muga horrek desegokia ematen zuen, mendekotasun-egoeran zeuden adineko askori beren autonomia errazteko behar zituzten produktuak eskuratzea eragozten baitzien. AMAL indarrean sartu zenean, nabarmendu zen neurri hori erabat desegokia zela, araudiak iradokitzen zituen printzipioak ikusita. Pertsona etxean egoteak, lortu nahi den helburu gisa, eskatzen du etxean bizigarritasun-baldintza egokiak egotea, familia-ingurunean zainketak emateko prestazio ekonomikoa jasotzeko sine qua non betekizuna baita. Era berean, laguntza-produktuak izatea, ezinbestekoa izan daiteke betekizun hori betetzeko.
2009. urtetik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiak Autonomia pertsonala sustatzeko, o
rientazioa emateko eta, sustapen horretan laguntzeko produktuak mailegatzeko, foru zerbitzu publikoa –Gizatek– sortzeak eta dagokion erregulazioa aldatzeak arazoa bukatu zuen, aipatutako adin-betekizuna kenduz.