Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
5.14.1. 40 urte baino gutxiagoko pertsona batek, mendekotasun-egoeran zegoenak eta urritasun fisikoa zuenak, bizitegi-plaza bat eskatu zuen zentro batean, non urritasun bera zuen bere ar
reba zegoen. Beste zentro batean, duela gutxi irekitakoan, esleitu zitzaion plaza, adinekoentzako egoitza batean txertatua zegoenean. Zentroan sartu eta gero, haren egoerarentzat eta gogo-aldartearentzat desegokia zela pentsatu zuen, eta hurrengo egunean, alta eskatu zuen. Ar
razoi nagusia izan zen inguruko pertsonek beste kidetasun eta interes batzuk zituztela, eta askok ar
azo kognitiboak zituztela. Horrek guztiak zailtasun handiak eragiten zizkion bere gizarte-harremanetan eta zentroan integratzeko garaian. Aldundiak alta hori plazaren ukotzat hartu zuen, eta beste plaza bat lortzeko bi urteko zigorra aplikatu zion (ekainaren 7ko 96/2005 Dekretuaren 2.6. ar
tikulua aplikatuz).
Gai hori planteatu genion foru-erakundeari, interesdunak emandako ar
razoiak zentzuzkoak zirela ikusaraziz, eta ohartaraziz komenigarria zela ahizparen ondoan egotea. Azkenean, Bizkaiko Foru Aldundiak agindu hori aldatu zuen, zigorraldia bi urtetik sei hilabetera murriztuz (118/2009 Foru Dekretua, uztailaren 28koa), eta horrek mesede egin zion kaltetutako pertsonari.
5.14.2. Basurtoko Ospitaleko pediatria-neonatologiako medikuek bere zalantzak helarazi zizkigun Jaioberrien Unitateak goizegi eta pisu gutxirekin jaiotako haurren eta/edo urritasun bat izateko ar
riskua zuten haurtxoen familiei ematea komeniko litzatekeen jarraibideei buruz.
Zalantzarik gabe, gizarte- eta osasun-zerbitzuen ar
teko koordinazioaren ustezko kasu ar
gi baten aurrean gaude, ezinbestekoa dela kaltetutako haurtxoei eta haien familiei ar
reta oso bat emateko.
Bizkaiko Foru Aldundian gai horretan jarduten diren langileekin harremanetan jarri ginen eta mezu ar
gi bat transmititu ziguten: haurtxo horiek baloratzen ar
i dira eta beren mendekotasun-egoeraren aitorpena eskuratzen ar
i dira; kasu askotan, prestazio ekonomiko bat eta ar
reta goiztiarreko zerbitzuak ar
autzen ar
i dira. Komenigarria iruditu zitzaigun foru-erakundearen eta Basurtoko Ospitalearen ar
tean ezinbestean harremana egon beharko zukeela. Ziur badakigu 2010eko otsailean bilera bat egin zela (Basurtoko Ospitalea, Pediatria Neonatologia Gizarte Ekintza Sailarekin, Gaigabeziarekin, Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaia Oinarrizko Zentroarekin), eta topaketa horren ondorioz, gizarte- eta osasun-jarduketako prozedura bat abian jarri dela Basurtoko Ospitalean, Neonatologiako, Pediatriako eta Gizarte Laneko atalen partaidetzarekin, gaixoen eta osasun- eta gizarte-sistemaren ar
tean komunikazioa errazteko.
5.14.3. Ar
artekoak ofiziozko espediente batean esku hartzeagatik, Ar
abako Foru Aldundiak zentro bateko (bizitegikoa edo egunekoa) erabiltzaile bati beste zentro batera lekualdatzeko eskatzen zitzaion betekizun bat kendu zitzaion. Betekizun horrek ezartzen zuen beharrezkoa zela jatorrizko zentroan egokitzapen-aldi bat betetzea, hasieran 6 hilabetekoa[84] zena, eta ondoren 3 hilabetera[85] murriztu zena. Ar
artekoaren ustez, ez zen betekizun hori eskatu behar, batez ere lekualdatzeko ar
razoia erabiltzailea bere familia- eta gizarte-ingurunera gerturatzea zenean, eta batez ere, lekualdaketa horrek udalerriz aldatzea eragiten bazuen.
Azkenik, Ar
abako Foru Aldundiak 85/2008 Foru Dekretua, irailaren 16koa[86], egun indarrean dagoena, onartu zuen. Foru Dekretu horrek betekizun hori kentzen du eta lekualdatzeko ar
razoi hauek ezartzen ditu:
– familiaren etxera gerturatzea;
– eskatutako zentroa egokiagoa izatea, erabiltzailearen beharrei dagokienez.
– eskaera behar bezala ar
razoitzen duen beste edozein ar
razoi pertsonal eta/edo familiako ar
razoi.
Hala, pertsona batek zentroz aldatzea eskatzen badu, familia-baldintzak eta baldintza pertsonalak kontuan izango dira, eta bere ingurune naturaletik gertu dagoen plaza bat esleitu ahal izango zaio, jatorrizko zentroan zenbat denbora daraman kontuan izan gabe, foru-erakundeari helarazi genion iradokizunarekin bat.