Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
2008ko uztailean, ofiziozko jarduketa bat hasi genuen Bizkaiko Foru A
ldundiko Gizarte Ekintza Sailarekin batera, batez ere eguneko zentroetan eta harrera-zentroetan a
rreta behar zuten a
dinekoei eta urritasuna duten pertsonei eragiten dien a
raudi gabezia horren zergatiak jakiteko.
Adinekoentzako harrera-zerbitzuei dagokienez, Sailak esaten zuen bere egoitzen foru-sareak nahikoa baliabide zituela, lurraldeko harrera-eskaera iraunkor eta a
ldi baterako guztiak a
rtatzeko. Eguneko zentroekin lotuta, a
dierazten zigun zenbait eremutan gerta zitekeen gabezia banakako laguntza ekonomikoen deialdien bidez ordezkatzen zela. A
zpimarratu genion laguntza horiek diru-laguntza izaera zutela (laguntza horiek ematea ekitaldian kreditua egotearen mende dago), eta A
MALek jasotzen duen zerbitzuari lotutako prestazioa, berriz, eskubide subjektibo bat dela.
Eguneko a
rretako zentroei eta urritasuna duten pertsonen harrera-zentroei dagokienez, a
dierazi digute lurraldean zeuden plaza guztiak foruarenak zirela, eta horrenbestez, ez zegoela zerbitzu pribaturik lurralde horretan. Hala ere, esan genion lurralde historikotik kanpo egoitza-arreta pribatua jasotzearen kasua gerta zitekeela (Arabak kontuan hartu duen egoera).
Azkenik, A
ldundiak jakinarazi zigun a
raudi hori egiten hasi zela, pertsona bat egoitza batean, erregimen pribatuan, zaindu eta erantzukizun publikoko plaza esleitzen zaion a
rteko denbora-tarte horri a
urre egiteko beharra zela eta.
Hain zuzen ere, izapidetutako kexa batzuek frogatzen zuten plaza esleitu a
rteko itxaro-denbora luzeegia izan zitekeela –kexa batzuetan bederatzi hilabeteko itxaronaldia erregistratu zen–.
Espediente jakin batean, Bizkaiko Foru A
ldundiak zerbitzuari lotutako prestazioa ukatzeko eman zuen a
rrazoia hau izan zen: "eskatutako prestazio ekonomikoa funtsatuko zuen a
raudirik ez izatea".
Gure ustez, egokia izango zen zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa onartzea (AMALen 17. a
rtikulua), mendekotzat a
itortu den pertsonari dagokion eskubide subjektibo bat baita (lege-testu horren 1. a
rtikulua). Eskubide horren erabiltzeak ez luke egon behar derrigorrez bete beharreko legezko manua garatzen duen a
raudi bat izatearen edo ez izatearen mende.
Gure ondorioetan, hauek a
zpimarratu genituen: a
raudi hori ez izatearen ondorio negatiboak, Bizkaian bizi zen biztanleriari eragiten a
ri zitzaizkion kalteak, eta a
raudi hori ez egoteak dagokion a
dministrazio-prozedura a
rgitzea oztopatzen zuela eta a
dministrazioari segurtasun gabezia juridiko a
rgia eragiten a
ri zitzaiola. Foru-erakunderi a
dierazten genion komenigarria zela a
raudi hori a
halik eta denbora-tarte txikienean onartzea.
Araudi hori onartzen ez den bitartean, foru-administrazioari proposatzen genion a
ntolamendu juridikoak eskain zitzakeen bideak a
ztertzeko, a
raudi gabeziak eragiten zituen kalteak a
rintze a
ldera:
– Erreferentziazko estatuko xedapenen a
plikazio gehigarri posiblea: A
MALen 1.1., 4.1., 5.1., 14.3., 17.1. eta 28.6. a
rtikuluak, de la A
MAL; bere 28.1. a
rtikuluak, 30/1992 Legearen a
ipamen orokorra jasotzen duena, eta foru-erakundearen jarduketa haren a
rabera bideratzeko eta mendean jartzeko a
ukera ematen diguna, bai eta a
dministrazioarentzat gutxieneko bermeen sistema bat ezartzeko ere –ekintzen eraginkortasunaren a
tzeraeragina, sare publikotik kanpoko egoitzan mendeko-egoeran dagoen pertsonak igarotako egonaldiak eragindako gastuak zer datatik a
urrera hartu behar diren kontuan ezartzeko 57.3. a
ginduarekin bat, esate baterako–; eta A
MALeko 20. a
rtikulua, 7/2008 Errege Dekretuak, urtarrilaren 11koak, A
MALen 2008. urteko prestazio ekonomikoei buruzkoak, eta 73/2009 Errege Dekretuak, urtarrilaren 30ekoak, 2009 ekitaldirakoak, ezarritakoen a
rabera zenbatu beharko liratekeen hileko kantitateak kalkulatzeko.
– A
dministrazio publikoaren ondare-erantzukizuneko bide posiblea, zerbitzu publikoen funtzionamendu a
rruntaren edo ezohikoaren ondorioz. Hala, planteatu beharko litzateke erakunde kudeatzaileak 30/1992 Legearen 139. a
rtikuluen eta ondokoei jarraiki sortutako kalte-galeren a
urrean erantzun beharko lukeen. A
ukera hori kontuan hartuta, a
zter daiteke a
dministrazioak berak ondare-erantzukizuneko a
ipatu prozedura ofizioz hastea (lege horren 142. a
rtikulua) eta haren bideratze laburtua (143. a
rtikulua) a
dostea, zerbitzu publikoaren funtzionamenduaren eta eragindako kaltearen kausalitate-erlazioa bistakoa dela ulertzen baita, bai eta kaltearen eta kalte-ordainen zenbatekoaren kalkuluaren balioespena ere.
Bukatzeko, iradokitzen genuen komenigarria zela bere garaian onartu zen a
raudiak zegokion xedapen iragankorra jasotzea, ordura a
rte erantzunik jaso ez zuten a
urreko egoera guztiak a
tzeraeraginezko izaeraz jasoko zituena.
Azkenik, 2010eko ekainean, Bizkaiko Foru A
ldundiak 90/2010 Foru Dekretua, ekainaren 29koa, mendetasuna duten pertsonentzako Bizkaiko foru egoitzen zerbitzuari loturiko prestazio ekonomikoa a
rautzen duena, onartu zuen. Ikusten dugunez, dekretu horrek saihestu egiten du harrerazkoak ez diren beste zerbitzu batzuei lotutako prestazioen a
rautzea, hala nola eguneko zentroena.