Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
Kexa horiek egin dituztenen ustez, a
itortutako mendekotasun-maila txikiagoa da dagokiena baino. Batzuetan, maila txikiagoa esleitzeagatik, ezin da gauzatu prestazioak eskuratzeko eskubidea, legearen pixkanakako a
plikazioaren egutegiarekin bat. Beste batzuetan, ez dute zenbait zerbitzu jakin edo laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa (III. gradukoei mugatutakoa) eskuratu.
Ez dugu a
halmenik edo judizio-elementurik, dagokion Foru A
ldundiak baremoa nola a
plikatu duen zalantzan jartzeko. Kasu horietan, pertsonak orientatzen ditugu emaitza horri a
dministrazio- edo epai-bidetik kontra egiteko beren eskubideari buruz (dagozkien epeak, helegite mota eta helegite hori zer a
uzialditan a
urkeztu behar duten a
dieraziz) edo, eskatzailearen osasuna narriatu den kasuetan, berrikusketa bat eskatzeko a
ukerari buruz.
Behinola, a
dimen-urritasuna zuen pertsona baten familiak planteatutako kexa zela eta, a
dministrazioari informazioa eskatu genion, balioespen-zerbitzuek egindako balioespen teknikoa xehetasun handiagoz jakiteko. Espediente hori izapidetze-fasean dago.