4.3. Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak
2007ko Ohiko txostenean jaso genuen osasun mentaleko a
razoak zituzten pertsonak kezkatuta zeudela A
MALen a
plikazioari buruz, eta zehazki, prestazioen katalogoa diseinatzeko garaian, a
razo mental larriak zituzten pertsonen beharrez gain, beren familia-ingurukoenak ere kontuan hartzeko beharrari buruz (kasuen %80an haiekin bizi baitira[75]).
FEDEAFESek A
MALen a
plikazioari buruz egin dituen balioespenen berri izan dugu. FEDEAFES Gaixotasun mentalak dituzten senideen eta pertsonen Elkarteen Euskadiko Federazioa da, lau elkarte barne hartzen dituen irabazi-asmorik gabeko gizarte-erakundea:
– AS
AFES, Eri mentala duten pertsonen eta senideen A
rabako elkartea.
– A
VIFES, Buruko gaixotasuna duten senideen eta pertsonen Bizkaiko elkartea.
– A
GIFES, Gipuzkoako famili eta eri psikikoen elkartea.
– AS
ASAM, Buruko gaixotasuna duten senideen eta familien A
iarako elkartea.
FEDEADES 1987. urtean sortu zen handitzeko as
moz eta 1976. urtean erreforma psikiatrikoaren testuinguruan lanean hasi ziren elkarte a
itzindari batzuen indarrak batzeko. Helburu orokor hau du: "gaixotasun mental bat duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten neurriak hartzea, eta espezifikoki, xede hauek ditu:
– Gaixotasun mentalak dituzten pertsonen eta haien familien taldea ordezkatzea zenbait gobernu-organotan eta beste instantzia publiko eta pribatu batzuetan, haien berariazko problematikarekin lotuta.
– Taldearen interesak defendatzea, organo eta erakunde eskumendunen a
urrean ordezkatuz.
– Gaixotasun mentalak dituzten pertsonen eta haien familien osasun- eta gizarte-arreta egokia eskatzea, errehabilitazioa, gizarteratzea eta lan-integrazioa a
halbideratuko duena.
– Gaixotasun mentala duten pertsonen eta haien familien problematikari buruzko gizarte-sentsibilizazioa sustatzea, osasun-, gizarte- eta lan-alderdietan dauden marjinazioan eta diskriminazioan a
rreta jarriz.
– Taldeak proposatutako eskaerak sustatzea eta koordinatzea, dagozkion organismo ofizialen a
urrean ordezkatuz, beren legezko eskubideak defendatuz, Osasun Mentalaren eta Gizarte Zerbitzuen a
rloko organo planifikatzaileetan eta legegileetan parte hartzearen bidez.
– Botere publikoei, bai eta FEDEAFESen erakunde kideei ere, gaixotasun mentalak dituzten pertsonen eta haien familien interesen a
lde egingo duten legeak egiteko eskatu.
– Ospitaleratzea ordezkatzeko zerbitzuen sorrera, eta familia txandakatzeko eta ordezkatzeko sistemen ezarpena eskatzea.
– Informazio etengabea eta eraginkorra garatzea, gaixotasun mentala duten senide eta pertsona guztiak biltzeko, talde osoa foro berdin batean sartzeko as
moz.
– Informazioa eta esperientzien trukaketa sustatzea elkarte kideen a
rtean.
– Elkartasun-printzipioa indartzea elkarte federatuen eta gizartearen a
rtean.
– Gaixotasun mentalei buruzko ikerketa eta gaixotasun horien prebentzioa bultzatzea.
– Prebentzioaren, laguntzaren eta errehabilitazioaren a
rloan zerbitzuen sorrera a
ldarrikatzea psikiatriaren esparruan, ospitalez kanpoko laguntzari lehentasuna emanez.
– Familiari eta komunitateari bideratutako tratamendu psikiatriko bat a
ldarrikatzea, ez bakartutako banakoari bideratutakoa.
– Osasun Mentaleko erabiltzaileen elkarteek osasun mentalarekin lotutako zerbitzuetan eta organoetan kontrola eta partaidetza izatea a
ldarrikatzea".
Beraz, FEDEAFESek gaixotasun mentalak dituzten pertsonen eta haien familien euskal erakundeak biltzen ditu, eta gaixo horien eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzeko ekimenetan ikerketa, trukaketa, ikaskuntza eta berrikuntza sortzeko eratu zen. Era berean, politikak eta esperientziak sustatu eta hedatu nahi ditu bizi-kalitatearen ereduaren barruan. Gaixotasun mentalak dituzten pertsonen duintasuna eta eskubideak defendatu eta a
ldarrikatu nahi ditu. Halaber, gizartea sentsibilizatu nahi du, eta foroetan eta sareetan parte hartu. Era berean, politika publikoak eskatzen ditu, gaixoen eta beren familien mesedetan.
FEDEAFESek ordezkaritza du Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluan, Gizarteratzeko Euskal Kontseiluan eta Osasun Mentalaren Euskal A
holkularitza Kontseiluan. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Elkarrizketa Zibileko Mahaiko kide da, eta gaixotasun mentala duten pertsonentzako Euskadiko Espetxe Batzordean parte hartzen du.
Elkarte-mugimenduetan duen parte hartzeari dagokionez, FEAFESeko kide da (Gaixotasun Mentalak dituzten Senideen eta Pertsonen Taldeen Espainiako Konfederazioa), bai eta EDEKAkoa ere (Elbarrituen ordezkarien euskal koordinatzailea). Halaber, Sareen Sarean hartzen du parte. Sare horretan daude Euskal A
utonomia Erkidegoko hirugarren sektorea biltzen duten sare eta federakunde nagusiak.
Adierazten genuen bezala, FEDEAFESen iritzia bildu dugu (eta FEDEAFES sortzen duten elkarteena ere: A
VIFES, AS
AFES, A
GIFES eta AS
ASAM) lege berria gaixotasun mentala duten pertsonengan izaten a
ri den inpaktuari eta ondorioei buruz. FEDEAFESen balioespenaren a
lderdirik garrantzitsuenak a
zpimarratuko ditugu:
– Federazioak eta a
ipatu elkarteek positibotzat jotzen dute legeak hauek egitea:
• mendekotasun-egoeran dauden pertsonen a
utonomia eta a
rreta sustatzeko eskubidea lehen a
ldiz biztanleriaren eskubide subjektibotzat a
intzatestea.
• lehen a
ldiz gaixotasun mentala mendekotasunaren kontzeptuaren baitan sartzea (lege hori indarrean jarri baino lehen, hirugarren pertsonaren laguntza behar zen baloratzeko 1971/1999 Errege Dekretuak, ezgaitasun maila a
itortu, ezarri eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoak, ezarritako baremoa erabiltzen zen; gaixotasun mentala zuen ia pertsona bakar batek ere ez zituen lortzen gutxieneko 15 puntuak, hirugarren pertsonaren laguntza behar zela a
intzatesteko beharrezkoak zirenak);
• a
utonomia pertsonalerako laguntza beharrezkoa dela sartzen du mendekotasunaren definizioan, gaixotasun mentala duten pertsonen kasuan.
– Zenbait gabezia eta zailtasun hautematen dituzte, eta dagozkien hobetzeko proposamenak egiten dituzte:
• egungo baremoa berrikustea, gaixotasun mentalen berezko zailtasunak ez baititu islatzen. Egungo puntuazioa ordezkatzeko proposamen bat egiten dute. Taula honetan a
urkeztuko dugu:
• Baremoaren a
plikazioan, balioespen-gidaliburuak ezarritako jarraibideak kontuan hartzea (dokumentu horretan, jarduerak eta lanak gaixotasun mentalak dituzten pertsonekin nola balioetsi behar diren interpretatzen da), ohartarazten baitu ez direla zorrozki jarraitzen.
• prestazioak eta zerbitzuak bateratzea (hala, esate baterako, beharrezkotzat jotzen dute Bizkaian familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoa (FIZPE) eta eguneko zentroetara joatea bateratzea, pertsonei eta zaintzei nagusiei laguntzen baitiete).
• lege hori ezartzeko baliabide ekonomikoak handitzea, uste baitute urriegiak direla (langileei eta zerbitzuei dagokienez), eta ia ez daudela ostatu- eta bizitegi-baliabideentzat, eguneko zentroentzat, eta osasun mentalean espezializatutako eta esku-hartze hezitzailearen eta gizarte-abilezien ikuspuntu bat duten etxeko a
rreta-zerbitzuentzat.
• hasierako eskaeraren eta zerbitzuaren edo prestazioaren esleipenaren a
rteko batez besteko denbora-tartea murriztea.
• dagoen benetako eskaera islatzea, eskatutako baliabidea oraindik izan ez a
rren. Izan ere, kasu batzuetan, gaixotasun mentalak dituzten pertsonentzat baliabideak ez izateagatik (besteak beste, a
ldi baterako bizitegi-baliabideak), profesionalak familia eskatu ez duen norabidean bideratu du, eta horrek berekin dakar benetan dagoen eskaera idatziz ez jasotzea.
• prozedura erraztea, korapilatsua, oso burokratizatua eta interesdunak ulertzeko zaila baita (hizkuntza ez oso a
rgian).
• balioespenak egiten dituzten profesionalak osasun mentalari buruz prestatzea.
• balioespen-fasean familiak kontuan hartzea, haiek baitakite gaixoak zer zailtasun dituen ohiko ingurunean. Komenigarria litzateke mekanismoak ezartzea, gaixotasun mentala duen pertsonaren a
urrean gaixoak zer muga dituen a
dierazteko zailtasunak dituzten familiekin informazioa a
lderatzeko eta a
rgitzeko.
• BAP egiterakoan, mendekotzat hartutako pertsonarekin elkarrizketa bat izatea (batzuetan, elkarrizketa familiarekin edo zaintzaile nagusiarekin izaten da soilik). Elkarrizketa horretan, garrantzi handia du jakinaraztea zer prestazio eta zerbitzu eskuratzeko eskubidea dagoen.
• legeak a
itortutako eskubideak betetzeko, Banakako A
rreta Plana (BAP) egitea beharrezkoa dela a
rgi eta garbi jakinaraztea. Batzuetan, Gipuzkoan, elkarteek hauteman dute ebazpena ematean ez dela ematen BAP egitea eskatzeko behar den informazioa, eta horrenbestez, mendekotasun-egoeran dagoen pertsonari egoki dakizkiokeen prestazioak edo baliabideak eskatzekoa.
• mendekotasun-egoera a
itortzeko ebazpenarekin batera, item bakoitzean jasotako puntuazioak a
dierazten dituen balioespen-txosten teknikoa ematea (helegite bat a
urkeztea egokia den a
la ez a
halik eta a
zkarren erabakitzeko, eta hala balitz, helegitearen prestaketa errazteko, txosten hori berriz eskatzeak eragin ditzakeen a
lferrikako a
tzerapenak saihestuz).
• osasun- eta gizarte-esparruko profesionalen a
rteko koordinazioa sustatzea, baliabide baten edo bestearen egokitasunari buruz batzuetan dituzten irizpide desberdinak gainditzeko.
• legean a
urreikusitako zerbitzuak sortzea, batez ere bizitegi-zerbitzuak (iraunkorrak nahiz a
ldi baterakoak).
• etxeko laguntza-zerbitzua (ELZ) uniformetasunez a
rautzea –intentsitatea, kostea, bateragarritasuna, etab.–, gaixoa bizi den udalerriaren a
rabera desberdintasunik egon ez dadin.
• mendekotasun-egoera balioesteko prozeduraren faseetan, kontuan izatea gaixotasun mentala duten pertsona batzuek zailtasunak dituztela bere gaixotasuna onartzeko eta gaixotasun horren kontzientzia izateko, eta hori batzuetan oztopo bat dela beren eskubideak betetzeko.
• familiei –gaixotasun mentala duten pertsonen euskarri nagusia– laguntza ematea sustatzea, osasun-esparruan koordinatutako gizarte-baliabideen sare on bat sortzearen bidez.
FEDEAFES osatzen duten elkarteek eta federazioak berak informazio-kanpainak sortu dituzte lege berriari eta lege horren inplikazioei buruz, gaixotasun mentala duten pertsonei, senideei eta profesionalei zuzenduak. Horrek guztiak, a
utonomiaren eta mendekotasunaren esparruan behar duten a
rretarekin eta a
lderdi horiei buruzko lan-talde baten sorrerarekin batera, lagundu du eta laguntzen du a
raudi horri buruz, eta a
raudi horren inpaktuari eta hobekuntzari buruz gehiago jakiten, gaixotasun mentala duten pertsonen taldearekin lotuta.
75] Gaixotasun mentalak dituzten senideen eta pertsonen elkarteen Euskadiko federazioak emandako datua.