Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
3.15. Mendetasuneko egoera eragin duen zioa
Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunek adierazi digutenez, ez da posible baloratutako biztanleak minusbaliotasun edo gaixotasun motaren arabera bereiztea sistema informatikoak ez darabilelako tipologia hori. Bizkaiko Foru Aldundiak ez du daturik bidali.
Arabako Foru Aldundiak minusbaliotasuna izanda mendetasuneko egoeran onartuak izan diren pe
rtsonen gaitzen tipologiari eta lortutako mailaketari buruzko taula eman digu:
Mendetasun gradua | |||||
Urtea | Gaitzak (taldeka) | I. Gradua | II. Gradua | III. Gradua | Guztira |
2007 | Mugimen-asaldurak (nerbio eta muskulu sistema) | 66 | 171 | 426 | 663 |
Mugimen-asaldurak (hezur eta artikulazio sistema) | 95 | 176 | 279 | 550 | |
Zentzumen-asaldurak (entzumena) | 18 | 22 | 39 | 79 | |
Zentzumen-asaldurak (ikusmena) | 48 | 100 | 117 | 265 | |
Ezgaitasun aniztuna | 16 | 64 | 349 | 429 | |
Gaitz kronikoak (barruko organoak eta azala) | 93 | 153 | 270 | 516 | |
Adierazpenekoak | 1 | 4 | 6 | 11 | |
Mistoak | 0 | 3 | 0 | 3 | |
Galera kirurgikoa | 0 | 6 | 9 | 15 | |
Buru-nahasmendua (beste nahasmendu batzuk) | 55 | 102 | 88 | 245 | |
Buru-nahasmendua (adimen-atzerapena) | 37 | 149 | 181 | 367 | |
2008 | Mugimen-asaldurak (nerbio eta muskulu sistema) | 61 | 112 | 113 | 286 |
Mugimen-asaldurak (hezur eta artikulazio sistema) | 141 | 153 | 87 | 381 | |
Zentzumen-asaldurak (entzumena) | 19 | 25 | 12 | 56 | |
Zentzumen-asaldurak (ikusmena) | 56 | 95 | 39 | 112 | |
Ezgaitasun aniztuna | 25 | 41 | 56 | 122 | |
Gaitz kronikoak (barruko organoak eta azala) | 116 | 137 | 78 | 331 | |
Adierazpenekoak | 3 | 1 | 5 | 9 | |
Mistoak | 1 | 1 | 0 | 2 | |
Galera kirurgikoa | 15 | 16 | 4 | 35 | |
Buru-nahasmendua (beste nahasmendu batzuk) | 48 | 87 | 28 | 163 | |
Buru-nahasmendua (adimen-atzerapena) | 35 | 103 | 53 | 191 |
2007an, minusbaliotasuna izan eta, gainera, mendetasuneko egoeran onartuak izan ziren guztien %38,59k mugimendu-asaldura orokorrak (nerbio, muskulu, hezur eta artikulazio sistemarenak) zeuzkaten. Beraz, hori da talde ugariena minusbaliotasuna eta mendetasuna duten pe
rtsonen artean. Barneko organoei eta azalari eragiten dieten gaitz kronikoak pairatzen dituztenak %16,42 dira eta minusbaliotasun aniztuna dutenak %13,65. Adimen urritasuna duten pe
rtsonak %11,68 dira, ikusmenaren zentzumen-asaldurak dauzkatenak %8,43 eta osasun mentaleko arazoak dauzkatenak %7,79.
Orokorrean, minusbaliotasun mota guztietan, mendetasuneko III. graduan baloratutako pe
rtsonak dira ugarienak, alde handiz, osasun mentaleko arazoak dituzten pe
rtsonei dagokienez izan ezik. Azken talde horretan, %41,53 II. gradukoak dira.
2008an, portzentajeak 2007koen antzekoak dira, aldaketa batzuk badaude ere; esaterako, minusbaliotasun aniztuna dutenen (%13,65etik %7,23ra) eta ikusmenaren zentzumen-asaldurak dituztenen murrizketa erlatiboa edo barneko organoetako eta azaleko gaitz kronikoak (%16,42tik %19,61era) eta osasun mentaleko arazoak dituzten pe
rtsonen (%7,79tik %9,66ra) proportzioaren hazkundea.