Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
3.15. Mendetasuneko egoera eragin duen zioa
Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunek adierazi digutenez, ez da posible baloratutako biztanleak minusbaliotasun edo gaixotasun motaren arabera bereiztea sistema informatikoak ez darabilelako tipologia hori. Bizkaiko Foru Aldundiak ez du daturik bidali.
Arabako Foru Aldundiak minusbaliotasuna izanda mendetasuneko egoeran o
nartuak izan diren pertsonen gaitzen tipologiari eta lortutako mailaketari buruzko taula eman digu:
2007an, minusbaliotasuna izan eta, gainera, mendetasuneko egoeran o
nartuak izan ziren guztien %38,59k mugimendu-asaldura o
rokorrak (nerbio, muskulu, hezur eta artikulazio sistemarenak) zeuzkaten. Beraz, hori da talde ugariena minusbaliotasuna eta mendetasuna duten pertsonen artean. Barneko o
rganoei eta azalari eragiten dieten gaitz kronikoak pairatzen dituztenak %16,42 dira eta minusbaliotasun aniztuna dutenak %13,65. Adimen urritasuna duten pertsonak %11,68 dira, ikusmenaren zentzumen-asaldurak dauzkatenak %8,43 eta o
sasun mentaleko arazoak dauzkatenak %7,79.
Orokorrean, minusbaliotasun mota guztietan, mendetasuneko III. graduan baloratutako pertsonak dira ugarienak, alde handiz, o
sasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei dagokienez izan ezik. Azken talde horretan, %41,53 II. gradukoak dira.
2008an, portzentajeak 2007koen antzekoak dira, aldaketa batzuk badaude ere; esaterako, minusbaliotasun aniztuna dutenen (%13,65etik %7,23ra) eta ikusmenaren zentzumen-asaldurak dituztenen murrizketa erlatiboa edo barneko o
rganoetako eta azaleko gaitz kronikoak (%16,42tik %19,61era) eta o
sasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen (%7,79tik %9,66ra) proportzioaren hazkundea.