Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
3.15. Mendetasuneko egoera eragin duen zioa
Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunek adierazi digutenez, ez da posible baloratutako biztanleak minusbaliotasun edo gaixotasun motaren arabera bereiztea sistema informatikoak ez darabilelako tipologia hori. Bizkaiko Foru Aldundiak ez du daturik bidali.
Arabako Foru Aldundiak minusbaliotasuna izanda mendetasuneko egoeran onartuak izan diren pertsonen gaitzen tipologiari eta lortutako mailaketari buruzko taula eman digu:
2007an, minusbaliotasuna izan eta, gainera, mendetasuneko egoeran onartuak izan ziren guztien %38,59k mugimendu-asaldura orokorrak (nerbio, muskulu, hezur eta artikulazio sistemarenak) zeuzkaten. Beraz, hori da talde ugariena minusbaliotasuna eta mendetasuna duten pertsonen artean. Barneko organoei eta azalari eragiten dieten gaitz kronikoak pairatzen dituztenak %16,42 dira eta minusbaliotasun an
iztuna dutenak %13,65. Adimen urritasuna duten pertsonak %11,68 dira, ikusmenaren zentzumen-asaldurak dauzkatenak %8,43 eta osasun mentaleko arazoak dauzkatenak %7,79.
Orokorrean, minusbaliotasun mota guztietan, mendetasuneko III. graduan baloratutako pertsonak dira ugarienak, alde handiz, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei dagokienez izan ezik. Azken talde horretan, %41,53 II. gradukoak dira.
2008an, portzentajeak 2007koen an
tzekoak dira, aldaketa batzuk badaude ere; esaterako, minusbaliotasun an
iztuna dutenen (%13,65etik %7,23ra) eta ikusmenaren zentzumen-asaldurak dituztenen murrizketa erlatiboa edo barneko organoetako eta azaleko gaitz kronikoak (%16,42tik %19,61era) eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen (%7,79tik %9,66ra) proportzioaren hazkundea.