Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
3.12.9. Laguntza teknikoen (laguntza produktuak) edota etxebizitza egokitzeko laguntzen onuradunak
Mendetasuneko egoerak prebenitu eta norberaren autonomia sustatzeko laguntza mota honi dagokionez, aldez aurretik adierazi behar dugu arazo handiak izan ditugula informazioa biltzeko. Hemen lortu ditugun datuak jarri ditugu.
Arabako Foru Aldundiak jakinarazi digu 2009an autonomiarako 275 laguntza eman zitzaizkiela 213 laguni, haietatik %14,55 adinekoak direla eta gainontzeko %85,45 minusbaliotasuna duten pertsonak. Beraz, ez daukagu 2007 eta 2008. urteei ez sexu eta adinaren araberako banaketari buruzko informaziorik. Halaber, ez dakigu laguntza horien ehuneko zenbat zuzendu zitzaien mendetasuneko egoeran dauden pertsonei.
Bizkaiko Foru Aldundiak laguntza produktuak erosteko laguntza ekonomikoen onuradunen kopuruari informazio orokorra igorri digu, mendetasuneko egoeran dauden pertsonak diren zehaztu barik. Laguntza horiek administrazioari dakarkioten gastu ekonomikoari buruzko datuak ere eman ditu.
Onuradunak | Zenbatekoa eurotan | Batez besteko zenbatekoa onuradun bakoitzeko | |
2007 | 106 | 93.495,66 | 882,03 |
2008 | 132 | 93.672,88 | 709,64 |
2009 | 526 | 709.296,80 | 1.348,47 |
Ikusten denez, onuradun kopurua urtetik urtera hazi da. 2009an, onuradun kopurua aurreko urtekoa halako lau izan da ia. 2009 arte urteko laguntza deialdia 65 urte bete gabe zeuden minusbaliatuei baino ez zitzaien zuzentzen. Harrezkero mendetasuneko egoeran dagoen pertsona orori zabaldu zaio, adina mugatu gabe. Horrek azaltzen du 2009an izandako hazkunde handia, bai onuradun kopuruan bai guztizko zenbatekoetan. Bestalde, jasotzaile bakoitzari zuzendutako zenbatekoak ere dezente igo direla ikusten da. (709,64 euro 2008an eta 1348,47 2009an).
Onuradunen tasa mila biztanleko 0,09 da 2007an, 0,11 2008an eta 0,45 2009an.
GIZATEK Bizkaiko Foru Aldundiko laguntza produktuei buruzko Orientabide eta Mailegu Foru Zerbitzu Publikoak 2009an holako laguntzak jaso zituzten pertsonen adinaren araberako banaketari buruzko datuak eman dizkigu, zerbitzua urte horretan sortu baita.
Adina | Onuradunak | Zenbatekoa eurotan | Batez besteko zenbatekoa onuradun bakoitzeko |
0-3 | 6 | 11.134,91 | 1.855,82 |
4-18 | 24 | 37.459,46 | 1.560,81 |
19-30 | 26 | 45.955,42 | 1.767,52 |
31-45 | 58 | 91.758,12 | 1.582,04 |
46-54 | 46 | 66.373,74 | 1.442,91 |
55-64 | 74 | 80.518,08 | 1.088,08 |
65-79 | 144 | 185.029,70 | 1.284,93 |
80 edo gehiago | 148 | 191.067,37 | 1.290,99 |
GUZTIRA | 526 | 709.296,80 | 1.348,47 |
Holako laguntzen onuradun guztien artean 65 urtez gorakoen proportzioa nabarmentzen da (%55,51). Berriz ere, 31-45 urteko taldea oso handia da. 0-3 eta 19-30 urteko taldeei zuzendutako gastuaren batez besteko zenbatekoa nabarmentzen da. Orokorrean, 45 urte arte, onuradun bakoitzeko batez besteko zenbatekoak adin horretatik aurrera daudenak baino nahiko handiagoak dira, eta horrek esan nahi du adin txikienetan emandako produktuak garestiagoak direla.
Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako informazioa da osoena, baina argitu behar dugu pertsona autonomoei zein mendetasuneko egoeran daudenei buruzkoa dela –azken biztanleak izanik gure azterketaren helburua–. Igorritako datuek etxebizitza egokitzeko laguntzak ere biltzen dituzte.
2008ko ekitaldiari dagokionez, informazioa zabaldu eta adierazi digute Etxetek programak 4.576 laguntza eman zizkiela 1.936 laguni urte horretan eta gastua 4.164.946 eurokoa izan zela (fondo galduko laguntzak, berreskuratu ahal izateko konpromisodun laguntzak eta stocketik emandako laguntzen kostuaren estimazioa barne); horrek onuradun bakoitzeko batez beste 2.151,31 euroko inbertsioa dakar.
2007 | 2008 | 2009 | |
Onuradunak | 1.271 | 1.936 | 2.498 |
Onuradunen tasa 1.000 biztanleko | 1,83 | 2,76 | 3,54 |
Ikusten denez, 2008an, onuradun kopurua %52,32 hazi zen 2007aren aldean. 2008tik 2009ra gutxiago hazi zen, %29,03.
Onuradunen tasa mila biztanleko 1,83 da 2007an, 2,76 2008an eta 3,54 2009an, alegia, hiru urteetan ia bikoiztu egin da.
b) Banaketa onuradunaren sexuaren arabera
2007 | 2008 | 2009 | |||||||||
Gizonak | Emakumeak | Gizonak | Emakumeak | Gizonak | Emakumeak | ||||||
Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % |
530 | 41,7 | 741 | 58,3 | 807 | 41,68 | 1.129 | 58,32 | 981 | 39,27 | 1.517 | 60,73 |
Laguntza teknikoen edota etxebizitza egokitzeko laguntzen onuradunen %58 inguru emakumeak izan ziren 2007 eta 2008an. 2009an portzentaje hori ia bi puntu inguru hazi zen.
Berriz ikusten da, azterketa 65 urtez azpiko adin taldeetan eginez gero, nagusitasuna aldatu egiten dela, eta gizonezkoak, 2007 eta 2008an, onuradun guztien %58 baino gehiago direla, eta 2009an %53 baino gehiago.
b) Banaketa onuradunaren adinaren arabera
GUZTIRA | 0-3 | 4-18 | 19-30 | 31-45 | 46-54 | 55-64 | 65-79 | 80 edo gehiago | |
2007 | 1.271 | 4 | 24 | 17 | 68 | 63 | 88 | 355 | 652 |
2008 | 1.936 | 6 | 36 | 27 | 105 | 96 | 134 | 541 | 991 |
2009 | 2.498 | 5 | 31 | 23 | 99 | 114 | 139 | 667 | 1.420 |
80 urtez gorako pertsonak, 2007 eta 2008an, laguntza horien onuradun guztien %51 inguru izan ziren. 2009an portzentajea %56,84 arte igo zen. 65 eta 79 urte artekoak onuradun guztien %26 baino gehiago dira.
4-18 eta 31-45 urtekoak asko dira, adinak gora egin ahala onuradun gehiago izateko joera orokorrari erreparatuz gero.