Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
3.12.8. Mendetasuneko egoeran egonda laguntza pertsonaleko prestazio ekonomikoaren (LPPE) o
nuradunak
2007 | 2008 | 2009 | |
Araba | 0 | 0 | 1 |
Bizkaia | 0 | 0 | 0 |
Gipuzkoa* | 0 | 707 | 1.175 |
GUZTIRA | 0 | 707 | 1.176 |
Ikusten denez, Bizkaiko lurralde historikoan prestazio hau ez da eman aztertutako hiru urteetan, eta Araban kasu bakarra egon da. Arabako Foru Aldundiak jakinarazi digunez, "lanean ari den mendetasun handiko mutil bat da eta haren prestazioa 2009ko ekainetik dago indarrean".
Arabako Aldundiak honakoa adierazi digu prestazio horretaz: "ez da ia eskatzen (hiru eskaera baino ez dira egon) araudia o
so murriztailea delako: lan kontratua behar da eta hori, mendetasun handia dutenentzat, zaila da; ikasleei dagokienez, ELZren eta familia inguruneko zaintzetarako prestazioen bidez ari da konpontzen; horrela egiten da haur horien familiek arreta eurek ematea nahiago dutelako, ELZk lagunduta, eta horrela familiak berak kobratzen du prestazioa; laguntza pertsonalerako prestazioa aukeratuko balute familiaz kanpoko pertsona bat kontratatu behar lukete eta prestazio o
soa laguntzaile pertsonal diharduen langilearentzat litzateke".
Gipuzkoako egoera o
so bestelakoa da eta honako taula eta grafikoetan hari buruz baino ez dugu hitz egin. O
nuradunen guztizko kopurua 2008an 707 izatetik 2009an 1.175 izatera igaro da, inolaz ere baztertu ezin den hazkundea. O
nuradunen tasa 1.000 biztanleko, beraz, hazi egin da 2008tik 2009ra (%1,01 eta %1,66 hurrenez hurren). Zalantza barik, Gipuzkoako Foru Aldundiak prestazio hori lortzeko betekizunak betetzeari buruz egiten duen interpretazioak, 3.10..2 atalean aipatu dugunez, lurraldeen arteko alde handi hori azaltzen du.