Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
3.12.8. Mendetasuneko egoeran egonda laguntza pertsonaleko prestazio ekonomikoaren (LPPE) onuradunak
a) Onuradun kopurua
2007 | 2008 | 2009 | |
Araba | 0 | 0 | 1 |
Bizkaia | 0 | 0 | 0 |
Gipuzkoa* | 0 | 707 | 1.175 |
GUZTIRA | 0 | 707 | 1.176 |
Ikusten denez, Bizkaiko lurralde historikoan prestazio hau ez da eman aztertutako hiru urteetan, eta Ar
aban kasu bakarra egon da. Ar
abako Foru Aldundiak jakinarazi digunez, "lanean ar
i den mendetasun handiko mutil bat da eta haren prestazioa 2009ko ekainetik dago indarrean".
Arabako Aldundiak honakoa adierazi digu prestazio horretaz: "ez da ia eskatzen (hiru eskaera baino ez dira egon) ar
audia oso murriztailea delako: lan kontratua behar da eta hori, mendetasun handia dutenentzat, zaila da; ikasleei dagokienez, ELZren eta familia inguruneko zaintzetarako prestazioen bidez ar
i da konpontzen; horrela egiten da haur horien familiek ar
reta eurek ematea nahiago dutelako, ELZk lagunduta, eta horrela familiak berak kobratzen du prestazioa; laguntza pertsonalerako prestazioa aukeratuko balute familiaz kanpoko pertsona bat kontratatu behar lukete eta prestazio osoa laguntzaile pertsonal diharduen langilearentzat litzateke".
Gipuzkoako egoera oso bestelakoa da eta honako taula eta grafikoetan hari buruz baino ez dugu hitz egin. Onuradunen guztizko kopurua 2008an 707 izatetik 2009an 1.175 izatera igaro da, inolaz ere baztertu ezin den hazkundea. Onuradunen tasa 1.000 biztanleko, beraz, hazi egin da 2008tik 2009ra (%1,01 eta %1,66 hurrenez hurren). Zalantza barik, Gipuzkoako Foru Aldundiak prestazio hori lortzeko betekizunak betetzeari buruz egiten duen interpretazioak, 3.10..2 atalean aipatu dugunez, lurraldeen ar
teko alde handi hori azaltzen du.
Biztanleria | % | Onuradun kopurua | Onuradunen tasa 1.000 biztanleko | |
Araba | 309.635 | 14,35 | 0 | 0 |
Bizkaia | 1.146.421 | 53,15 | 0 | 0 |
Gipuzkoa | 701.056 | 32,5 | 707 | 1,01 |
Biztanleria | % | Onuradun kopurua | Onuradunen tasa 1.000 biztanleko | |
Araba | 313.819 | 14,45 | 1 | 0,003 |
Bizkaia | 705.698 | 32,49 | 0 | 0 |
Gipuzkoa | 1.152.658 | 53,06 | 1.175 | 1,66 |
b) Banaketa onuradunaren sexuaren ar
abera
Jarraian, Gipuzkoako banaketa erakutsiko dugu.
Laguntza pertsonaleko prestazio ekonomikoaren onuradunen %73 baino gehiago emakumeak dira, bai 2007an bai 2008an.
b) Banaketa onuradunaren adinaren ar
abera
Jarraian, Gipuzkoan onuradun guztiek euren adinaren ar
abera duten banaketa erakutsiko da.
Ekitaldi bietan, 65 urtez gorako pertsonak onuradun guztien %93 baino gehiago dira. 80 urtez gorakoak guztizko horren %76 baino gehiago dira. Prestazio horren onuradunen adin handiak azaldutako tesia berresten du: Gipuzkoako Foru Aldundiak, prestazio hori esleitzeko, mendetasun handiko egoeran dagoen pertsonak hezkuntza edo lana izateko laguntza jasotzen duen kasuak ez ezik, laguntza "eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko bizimodu autonomoagoa" (AMALeko 19. ar
t.) lortzeko jasotzen duen kasuak ere jasotzen ditu. Beraz, lan merkatuan edo hezkuntza sisteman egon gabe, bizimodu autonomoa errazteko laguntza behar duten pertsonen alde egiten du. Sarritan, Gipuzkoako Foru Aldundiak prestazio horren bidez FIZPE eman ezin zaien pertsonei ematen die ar
reta.