Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
3.12.6. Mendetasuneko egoeran egonda zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoaren (ZLPE) onuradunak
a) Onuradun kopurua
2007 | 2008 | 2009 | |
Araba | 788 | 1.093 | 1.004 |
Bizkaia* | 0 | 0 | 0 |
Gipuzkoa | 0** | 191 | 303 |
GUZTIRA | 788 | 1.284 | 1.307 |
Txosten honetan adierazi dugunez, Bizkaiak ez du prestazio hau 2010eko ekaina ar
te ar
autu. Hori dela-eta, ordura ar
te ezin izan zuen inork hura jaso.
Prestazioa batez ere forukoak ez diren egoitza plazak ordaintzeko ematen dira. Horregatik komeni da haren estaldura tasak arestiko ataleko (3.12.5.) egoitza-arreta zerbitzuan gertatutakoei lotzea.
Honako taula eta grafikoetan lurralde bakoitzeko onuradun kopuruaren eta biztanleen ar
teko erlazioa islatu dugu.
Biztanleria | % | Onuradun kopurua | Onuradunen tasa 1.000 biztanleko | |
Araba | 305.459 | 14,26 | 788 | 2,58 |
Bizkaia | 1.141.457 | 53,29 | 0 | 0 |
Gipuzkoa | 694.944 | 32,45 | 0 | 0 |
Biztanleria | % | Onuradun kopurua | Onuradunen tasa 1.000 biztanleko | |
Araba | 309.635 | 14,35 | 1.093 | 3,53 |
Bizkaia | 1.146.421 | 53,15 | 0 | 0 |
Gipuzkoa | 701.056 | 32,5 | 191 | 0,27 |
Biztanleria | % | Onuradun kopurua | Onuradunen tasa 1.000 biztanleko | |
Araba | 313.819 | 14,45 | 1.004 | 3,2 |
Bizkaia | 1.152.658 | 53,06 | 0 | 0 |
Gipuzkoa | 705.698 | 32,49 | 303 | 0,43 |
Araban, ZLPEren onuradunen tasa 1.000 biztanleko 2,58 izan da 2007an, 3,53 2009an eta 3,20 2009an. Beraz, ikusten denez, 2009an murriztu egin da. Gipuzkoan, 2008 eta 2009 ar
tean hazi egin da baina balioak (0,27 eta 0,43) Ar
aban baino txikiagoak dira, Gipuzkoak egoitza-arretan estaldura handia daukalako eta Ar
aban mota horretako prestazioak bazeukalako ibilbidea eginda.
b) Banaketa onuradunaren sexuaren ar
abera
Orokorrean, prestazioa jasotzen dutenen %66-69 inguru emakumeak dira. Gipuzkoan, 2009an, portzentaje hori %75,58 ar
te igo zen.
b) Banaketa onuradunaren adinaren ar
abera
Prestazioa jasotzen dutenen %73 eta %84 ar
tean (lurraldearen ar
abera) 80 urtez gorakoak dira. Egiatan, jasotzen dutenen %98 inguru 65 urtez gorakoak dira.