Jarraian a
urkeztu ditugun taula eta grafikoetan mendetasuneko egoeraren onarpena lortzen duen pertsonaren a
dinaren a
ldagaia a
ztertu da, 2007, 2008 eta 2009an ebatzitako espediente guztietan.
a) 2007. urtea
b) 2008. urtea
c) 2009. urtea
Ikusten denez, mendetasuna a
din fase guztietan dagoen baldintza da. Joera orokorra goranzkoa da, hots, mendetasuneko egoeran dauden pertsonen ehunekoa a
din handiagoko biztanleria taldeak kontuan hartu a
hala handitzen da. Kopuru hori nabarmen bizkortzen da 65 urtetik a
urrera. Hortaz, 65 urtez gorako pertsonak mendetasunaren onarpenen %80 inguru dira. Zehazki, 80 urtetik gorakoak %50 eta 60 a
rtean dira.
Mendetasunak a
dinaren a
rabera daukan goranzko joera horretan, fase batean ikusten da a
dierazitako korrelazioa ez dela guztiz lineala: 46-54 urteko taldean gertatutako mendetasunaren onarpenen kopurua beti da 31-45 tarteari dagokiona baino txikiagoa. Bestela esanda, mendetasunaren onarpenak izugarri handitzen dira 31 eta 45 urte bitartean hurrengo tartean murrizteko. Hori gure a
zterketako hiru urteetan eta hiru lurralde esparruetan ikusten da.
Joerako "gailurra" esan geniezaiokeena daukan a
din taldean, hots, 31-45ekoan, geldituz gero, ikusten da batez ere gehien bat gizonezkoengan gertatutako mendetasunaren onarpenak direla portaera horretan zerikusia dutena.
0 eta 3 urte a
rteko tarteari buruzko oharpen berezia egin behar da. 2007an guztira 31 onarpen egin ziren; 2008an, 273, eta 2009an, 664. Hazkunde hain handi hori, a
lde batetik, bizi etapa horretan berrazterketak hil gutxitan ezarritako maiztasunez egiteari dagokio; bestetik, beharbada haur goiztiarren gurasoek zerbitzu eta prestazio horiek lortzea sendotu egin da denboraren poderioz, a
lor horretan koordinazio soziosanitarioak izandako a
urrerapenen ondorioz.
Arestiko a
talean a
ipatutako emakumezkoen nagusitasun kuantitatiboa ez da a
din talde guztietan gertatzen. Izan ere, 65 urte a
rte ikusten da gizonengan gertatutako mendetasunaren onarpenen ehunekoa guztien %55 baino handiagoa dela. A
din horretatik a
urrera, ordea, mendetasunak eragin handiagoa dauka emakumeengan.