3.8.1. Mendetasunaren onarpenen banaketa sexuaren arabera
class="Ningnestilodeprrafo">Honako taula eta grafikoetan mendetasuneko egoeraren onarpena lortzen duen pertsonaren sexuari dagokion aldagaia aztertu da, ebatzitako espediente guztietan.
class="Ningnestilodeprrafo">Arestiko ataletan bezala, 2007, 2008 eta 2009ko ekitaldiei buruz ari gara, baita 2007ko urtarrilaren 1aren (AMAL indarrean sartu zen unea) eta 2010eko uztailaren 1aren artean igarotako epeaz ere.
class="Ningnestilodeprrafo">a) 2007. urtea
class="Ningnestilodeprrafo">Orokorrean, emakumeei dagokien onarpen kopurua ia gizonezkoei dagokiena halako bi da.
class="Ningnestilodeprrafo">Araban, mendetasunaren onarpenen %61,18 emakumeenak izan ziren; Bizkaian, %67,15 izan ziren, eta Gipuzkoan %66,77.
class="Ningnestilodeprrafo">Alde horiek jarraian adieraziko ditugun eragileen uztarketagatik izan litezke:
class="Ningnestilodeprrafo">– Gipuzkoan eta Bizkaian, pertsona guztiak daude sexuari dagokionez identifikatuta, eta Araban, aldiz, kasuen %0,42an ez da hori gertatzen.
class="Ningnestilodeprrafo">– Dauzkagun datu demografikoen arabera –Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutakoak dira–, Arabako biztanleriak emakume portzentaje txikiagoa dauka (%50,22) Gipuzkoakoak (%50,87) eta Bizkaikoak (%51,52) baino.
class="Ningnestilodeprrafo">– Iturri berari jarraituz, 80 urtez gorako pertsonek portzentaje txikiagoa daukate Araban (%4,44) Gipuzkoan (%5,01) eta Bizkaian (%5,09) baino. Ondoren ikusiko dugunez, adin talde hori handiena da mendetasuneko egoeraren onarpena lortzen duten pertsona guztien artean eta talde horretan emakumeak gizonak baino gehiago dira, lehenengoen bizitza-luzera handiagoaren ondorioz.
class="Ningnestilodeprrafo">b) 2008. urtea
class="Ningnestilodeprrafo">Araban, emakumeak ebatzitako onarpenen %61,11 dira; Bizkaian, %65,23 eta, Gipuzkoan, %63,11.
class="Ningnestilodeprrafo">Alde hori berriz azaltzeko, 2007. urtearen azterketan aipatutako balizko arrazoi demografikoak ez ezik –2008an antzeko parametroekin gertatu ziren–, Araban, sexuari dagokionez identifikatu gabeko pertsonak %1,71 dira eta, kapitulu honetako VI. atalean aztertu dugunez, espediente guztietako berrazterketen ehunekoa handiagoa da Gipuzkoan (eta batez ere adin nagusiko pertsonei dagokie, gehienak emakumeak izanda).
class="Ningnestilodeprrafo">c) 2009. urtea
class="Ningnestilodeprrafo">Araban, emakumeak ebatzitako onarpenen %58,30 dira; Bizkaian, %66,45 eta, Gipuzkoan, %63,46.
class="Ningnestilodeprrafo">2007 eta 2008ko azterketetan alde hori azaltzeko aipatutako balizko arrazoiei, erantsiko genizkieke Araban sexuaren arabera identifikatu gabeko pertsonen hazkundea (%2,15) eta, 2008an, Bizkaian (%14,31) eta Gipuzkoan (%39,08), Araban ez bezala (%8,45), berrazterketen ehunekoak izandako hazkunde handia.
class="Ningnestilodeprrafo">Azkenik, bukatzeko esan genezake hiru urte horietan EAEn ebatzitako mendetasunaren onarpenen %64,40 inguru, batez beste, emakumezkoei dagozkiela. Balioak ehuneko horren inguruan mugitzen dira aztertutako hiru ekitaldietan eta EAE osatzen duten hiru lurralde historikoetan.
class="Ningnestilodeprrafo">d) 2007ko urtarrilaren 1aren eta 2010eko uztailaren 1aren artean igarotako epea
class="Ningnestilodeprrafo">Epe horri dagokionez, foru aldundiek igorritako informazioa baloratutako pertsona batzuei buruzkoa da, ez espedienteei buruzkoa. Datuek arestiko paragrafoan aipatutako antzeko emaitzak ematen dituzte: mendetasuneko egoera onartzen zaien pertsonen %63,74 emakumezkoak dira.
class="Ningnestilodeprrafo">Kasu honetan ere, Araban mendetasuneko egoeran dauden gizonen portzentaje handiagoa ikusten da (%38,70), Gipuzkoan (%36,56) edo Bizkaian (%34,96) baino.