Jarraian emandako datuan mendetasuneko o
narpen guztiei buruzkoak dira. Datuak "espedienteen arabera" jasotzeko sistema hau da dagokien foru erakundeek darabiltena, Estatu mailan IMSERSOri atxikitako SISAADek egin bezala.
Honako taula eta grafikoetan mendetasuneko egoeraren o
narpena lortzen duen pertsonaren sexuari dagokion aldagaia aztertu da, ebatzitako espediente guztietan.
Arestiko ataletan bezala, 2007, 2008 eta 2009ko ekitaldiei buruz ari gara, baita 2007ko urtarrilaren 1aren (AMAL indarrean sartu zen unea) eta 2010eko uztailaren 1aren artean igarotako epeaz ere.
a) 2007. urtea
Orokorrean, emakumeei dagokien o
narpen kopurua ia gizonezkoei dagokiena halako bi da.
Araban, mendetasunaren o
narpenen %61,18 emakumeenak izan ziren; Bizkaian, %67,15 izan ziren, eta Gipuzkoan %66,77.
Alde horiek jarraian adieraziko ditugun eragileen uztarketagatik izan litezke:
– Gipuzkoan eta Bizkaian, pertsona guztiak daude sexuari dagokionez identifikatuta, eta Araban, aldiz, kasuen %0,42an ez da hori gertatzen.
– Dauzkagun datu demografikoen arabera –Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutakoak dira–, Arabako biztanleriak emakume portzentaje txikiagoa dauka (%50,22) Gipuzkoakoak (%50,87) eta Bizkaikoak (%51,52) baino.
– Iturri berari jarraituz, 80 urtez gorako pertsonek portzentaje txikiagoa daukate Araban (%4,44) Gipuzkoan (%5,01) eta Bizkaian (%5,09) baino. O
ndoren ikusiko dugunez, adin talde hori handiena da mendetasuneko egoeraren o
narpena lortzen duten pertsona guztien artean eta talde horretan emakumeak gizonak baino gehiago dira, lehenengoen bizitza-luzera handiagoaren o
ndorioz.
b) 2008. urtea
Araban, emakumeak ebatzitako o
narpenen %61,11 dira; Bizkaian, %65,23 eta, Gipuzkoan, %63,11.
Alde hori berriz azaltzeko, 2007. urtearen azterketan aipatutako balizko arrazoi demografikoak ez ezik –2008an antzeko parametroekin gertatu ziren–, Araban, sexuari dagokionez identifikatu gabeko pertsonak %1,71 dira eta, kapitulu honetako VI. atalean aztertu dugunez, espediente guztietako berrazterketen ehunekoa handiagoa da Gipuzkoan (eta batez ere adin nagusiko pertsonei dagokie, gehienak emakumeak izanda).
c) 2009. urtea
Araban, emakumeak ebatzitako o
narpenen %58,30 dira; Bizkaian, %66,45 eta, Gipuzkoan, %63,46.
2007 eta 2008ko azterketetan alde hori azaltzeko aipatutako balizko arrazoiei, erantsiko genizkieke Araban sexuaren arabera identifikatu gabeko pertsonen hazkundea (%2,15) eta, 2008an, Bizkaian (%14,31) eta Gipuzkoan (%39,08), Araban ez bezala (%8,45), berrazterketen ehunekoak izandako hazkunde handia.
Azkenik, bukatzeko esan genezake hiru urte horietan EAEn ebatzitako mendetasunaren o
narpenen %64,40 inguru, batez beste, emakumezkoei dagozkiela. Balioak ehuneko horren inguruan mugitzen dira aztertutako hiru ekitaldietan eta EAE o
satzen duten hiru lurralde historikoetan.
d) 2007ko urtarrilaren 1aren eta 2010eko uztailaren 1aren artean igarotako epea
Epe horri dagokionez, foru aldundiek igorritako informazioa baloratutako pertsona batzuei buruzkoa da, ez espedienteei buruzkoa. Datuek arestiko paragrafoan aipatutako antzeko emaitzak ematen dituzte: mendetasuneko egoera o
nartzen zaien pertsonen %63,74 emakumezkoak dira.
Kasu honetan ere, Araban mendetasuneko egoeran dauden gizonen portzentaje handiagoa ikusten da (%38,70), Gipuzkoan (%36,56) edo Bizkaian (%34,96) baino.
Jarraian aurkeztu ditugun taula eta grafikoetan mendetasuneko egoeraren o
narpena lortzen duen pertsonaren adinaren aldagaia aztertu da, 2007, 2008 eta 2009an ebatzitako espediente guztietan.
a) 2007. urtea
b) 2008. urtea
c) 2009. urtea
Ikusten denez, mendetasuna adin fase guztietan dagoen baldintza da. Joera o
rokorra goranzkoa da, hots, mendetasuneko egoeran dauden pertsonen ehunekoa adin handiagoko biztanleria taldeak kontuan hartu ahala handitzen da. Kopuru hori nabarmen bizkortzen da 65 urtetik aurrera. Hortaz, 65 urtez gorako pertsonak mendetasunaren o
narpenen %80 inguru dira. Zehazki, 80 urtetik gorakoak %50 eta 60 artean dira.
Mendetasunak adinaren arabera daukan goranzko joera horretan, fase batean ikusten da adierazitako korrelazioa ez dela guztiz lineala: 46-54 urteko taldean gertatutako mendetasunaren o
narpenen kopurua beti da 31-45 tarteari dagokiona baino txikiagoa. Bestela esanda, mendetasunaren o
narpenak izugarri handitzen dira 31 eta 45 urte bitartean hurrengo tartean murrizteko. Hori gure azterketako hiru urteetan eta hiru lurralde esparruetan ikusten da.
Joerako "gailurra" esan geniezaiokeena daukan adin taldean, hots, 31-45ekoan, geldituz gero, ikusten da batez ere gehien bat gizonezkoengan gertatutako mendetasunaren o
narpenak direla portaera horretan zerikusia dutena.
0 eta 3 urte arteko tarteari buruzko o
harpen berezia egin behar da. 2007an guztira 31 o
narpen egin ziren; 2008an, 273, eta 2009an, 664. Hazkunde hain handi hori, alde batetik, bizi etapa horretan berrazterketak hil gutxitan ezarritako maiztasunez egiteari dagokio; bestetik, beharbada haur goiztiarren gurasoek zerbitzu eta prestazio horiek lortzea sendotu egin da denboraren poderioz, alor horretan koordinazio soziosanitarioak izandako aurrerapenen o
ndorioz.
Arestiko atalean aipatutako emakumezkoen nagusitasun kuantitatiboa ez da adin talde guztietan gertatzen. Izan ere, 65 urte arte ikusten da gizonengan gertatutako mendetasunaren o
narpenen ehunekoa guztien %55 baino handiagoa dela. Adin horretatik aurrera, o
rdea, mendetasunak eragin handiagoa dauka emakumeengan.