3.1. Mendetasuneko egoera baloratzeko eskaerak
3.1.1. Erregistratutako eskaerak
Jarraian, EAE o
satzen duen lurralde historiko bakoitzean 2007, 2008 eta 2009ko ekitaldietarako mendetasuneko egoera baloratu eta o
nartzeko erregistratu ziren eskaera kopuruari buruzko informazioa emango dugu. Balio horietan hasietako balorazioa berraztertzeko eskaerak ere sartzen direnez, informazio horrek, AMAL abiaraztearen o
ndorioz, hiru foru aldundiek aurre egin behar izan dioten lan bolumenaren ideia bat emango digu.
Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako informazioa zabaltzeko adierazi du, adierazitako eskaerez gain –Mendetasuna Baloratzeko Baremoa (aurrerantzean MBB) aplikatuta egindako balorazioei dagozkie horiek–, RAI balorazioa[64]egiteko 2.025 eskaera jaso ziren 2007an eta 8.706 eskaera 2008an.
Ikusi dugunez, Gipuzkoan eta Bizkaian erregistratutako eskaeren kopurua 2008an handitu eta 2009an gutxitu zen, azken urte horietako balioak 2007akoak baino apur bat handiagoak izanik. Aipatu joerak handiagoak izan ziren Gipuzkoan. Araban, urtean jasotako eskaeren guztizkoa apurka murriztu zen.
Hiru foru aldundiek emandako datuen arabera, 2010eko uztailaren 1ean, AMAL indarrean sartu zenetik EAEn guztira 117.300 eskaera erregistratu ziren[65]. Jarraian, lurraldeka bereizitako guztizkoa emango dugu:
2007KO URTARRILAREN 1ETIK 2010EKO UZTAILAREN 1 ARTE ERREGISTRATUTAKO ESKAERAK | ||
Kop. | % | |
Araba | 15.823 | 13,49 |
Bizkaia | 50.249 | 42,84 |
Gipuzkoa | 51.228 | 43,67 |
EAE GUZTIRA | 117.300 | 100 |
Aipatzekoa da Gipuzkoako lurralde historikoak daukan proportzioa (%43,67), hango biztanleria Bizkaikoa baino askoz txikiagoa izanda.
[64] Ikus txosten honetako II. kapituluko 2.9.d) atala.
[65] Txosten honetako 3.0.b) eta 1.3 ataletan SISAADek argitaratutako datuen, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak emandakoen eta hiru foru aldundiek igorritakoen arteko aldeen zioak aztertu ditugu.
3.1.2. Eskatzaileak eta lurralde historiko bakoitzeko biztanleriaren aldean duten proportzioa
Hurrengo taula eta grafikoetan lurralde historiko bakoitzean balorazioa eta, hala balegokie, mendetasuneko egoera o
nartzeko eskatu duten pertsona kopuruari buruzko informazioa emango dugu, aipatu hiru ekitaldiei dagokienez.
Gure autonomia erkidegoan biztanleriak duen banaketa desberdina dela-eta, datu horiek lurralde historiko bakoitzeko biztanle kopuruaren aldean aztertuko ditugu.
Aldundiek emandako datuen arabera, 2007an euskal biztanleriaren %1,45ek mendetasuneko egoera o
nartzeko eta AMASen prestazioetarako eskubidea eskatu zituen. Lurraldeka, Arabak eskatzaile portzentajerik izan zuen bere biztanleriaren aldean (%1,98), eta o
ndoren Gipuzkoak (%1,88). Bizkaian, o
rdea, ehunekoa nabarmen txikiagoa izan zen: %1,06.
2008an portzentajea gutxitu egin zen EAE o
soan (2007ko %1,45etik, 2008ko %1,37ra). Aipatzekoa da Arabako murrizketa (2007ko %1,98tik 2008ko %1,49ra).
2009ri dagokionez, parametroek aldaketarik gabe iraun zuten Bizkaian eta nabarmen jaitsi ziren Gipuzkoan (%1,83tik %1,21era). Araban ere jaitsiera argia gertatu zen (%1,49tik %1,13ra). Eskaeren ehunekoa, EAEko biztanleria o
soaren aldean, 2008ko %1,37ik 2009ko %1,12ra jaitsi zen.
SourceURL:file://localhost/OSKAR/110456%20ARARTEKO%20Ley%20de%20dependencia%20WEB/euskera/gr%C3%A1ficos%203.1.-3.9.eusk.xls
2007 | 2008 | 2009 | |
Araba | 1,98 | 1,49 | 1,13 |
Bizkaia | 1,06 | 1,06 | 1,06 |
Gipuzkoa | 1,88 | 1,83 | 1,21 |
Foru aldundiek emandako datuen arabera, legea 2007ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zenetik 2010eko uztailaren 1 arte, 98.673 lagunek eskatu dute euren mendetasuneko egoera o
nartzeko. Jarraian lurraldeen araberako banaketa jarri dugu:
* Iturria: EIN. 2009ko zenbateko o
fizialak.
Proportziorik handiena Gipuzkoari dagozkio. Bertako biztanleriaren %5,39k eskatu dute mendetasuneko egoera o
nartzeko. Portzentajea txikiagoa da Araban (%4,93). Bizkaian Erkidegoko baliorik txikiena erregistratu da: %3,92.
Eskatzaileei buruzko datu horiek arestiko atalean erregistratutako eskaerei buruzkoei lotuz gero, ikusten denez, Gipuzkoan eskatzaileak erregistratutako eskaera guztien %74,25 baino ez dira (%88,85 Bizkaian eta %97,88 Araban). Horrek erakusten du Gipuzkoan berrazterketa bolumen handiagoa dagoela.