2.8.1. Autonomia erkidegoen parte hartzea
AMALeko 11. art
ikuluaren arabera, Espainiako Konstituzioaren, Autonomia Estatutuen eta indarreko legediaren arabera dagozkien eskuduntzak kaltetu gabe, honako eginkizunak dagozkie autonomia erkidegoei:
– Euren lurralde esparruan, norberaren autonomia sustatu eta mendetasuneko egoeran dauden pertsonei arreta emateko zerbitzuak planifikatzea, antolatzea, koordinatzea eta zuzentzea.
– Euren lurralde esparruan, mendetasuna baloratzeko eta arreta emateko behar diren zerbitzuak eta baliabideak kudeatzea.
– Koordinazio soziosanitarioko prozedurak ezartzean, beharrezkoa balitz, arreta eraginkorra bermatzeko egokiak diren koordinazio erakundeak sortuz.
– Zentro eta Zerbitzuen Erregistroa sortzea eta eguneratzea, betekizunak eta kalitate estandarrak betetzen direla bermatzeko ziurtagiriak emanez.
– Banakako Arreta Programak egiten direla bermatzea.
– Zentro eta zerbitzuen betekizunak eta kalitate estandarrak ikuskatzea eta bete ezean zigortzea, baita onuradunen eskubideei dagokienez ere.
– Aldian-aldian dagokien lurraldean Sistemaren funtzionamendua ebaluatzea.
– Estatuko Administrazio Nagusiari 32. art
ikuluan xedatutako finantzazio irizpideak aplikatzeko behar den informazioa ematea.
2.8.2. Eskumen banaketa EAEn
EAEren administrazio eraketa berezia dela-eta, aztertzen ari garen gaian dagoen eskumen banaketa labur aipatu behar da.
EAEk, Konstituzioko 148.1.20 eta Autonomia Estatutuko 10.12 art
ikuluen arabera, bereganatuta dauka, esklusiboki, gizarte laguntzari buruzko eskumena. Halaber, erkidegoaren garapenari, berdintasunari, eta haur, gazte eta adinekoei buruzko politikari dagokienez, EAEk eskumen esklusiboa dauka, Estatutuko 10.39 art
ikuluaren arabera.
Eusko Legebiltzarraren Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak AMALeko 14. art
ikuluak ezarritako prestazioak aurreikusi eta euskal gizarte zerbitzuen sarean sartzen ditu; bai lehentasunezko zerbitzuak –15. art
ikuluan zerrendatuak eta 21 eta 25 art
ikuluen art
ean zehaztuak–, bai prestazio ekonomikoak[26].
Autonomia Erkidegoko Erakunde Komunen eta Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen art
eko harremanei buruzko Eusko Legebiltzarraren azaroaren 25eko 27/1983, Legeak[27] azkenei ematen die, euren lurraldearen barruan, erakunde komunen gizarte laguntzari buruzko eta erkidegoaren garapenari, berdintasunari, haur, gazte eta adinekoen buruzko politikari dagokienez erakunde komunen legedia egikaritu beharra, Euskal Herriko erakundeek gai haietan duten ekintza zuzena kaltetu gabe (7.c 1 eta 2 art
ikulua). Eskumen exekutibo horietan euren zerbitzuen antolamendua arautzeko ahalmena, ahalmen administratiboa –ikuskapena barne– eta bide administratiboan ikuskatzeko ahalmena sartzen dira.
Gizarte zerbitzuei buruzko eginkizunak ezartzeko Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 30eko 155/2001 Dekretuko 3. art
ikuluaren arabera, mendekotzat jotako pertsonenganako arreta eta zaintza foru aldundiei legozkieke, eta haiek bermatu behar lukete talde jakin horrentzako zentroak eta zerbitzuak egotea.
Aipatu Gizarte Zerbitzuen Lege berriak, III. tituluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen Sistemaren eskumen, antolamendu, kontsulta eta parte-hartzearen araubidea ezartzen du, eta herri-administrazioek gizarte-zerbitzuen arloan dituzten eskumenak (39 art
ikulutik 42ra) eta administrazioen art
eko lankidetza– eta koordinazio-organo eta –prozedurak zehazten ditu, hala Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen Sistemarako nola gizarte-ongizatea xede duten beste sistema eta politika publiko, kideko edo osagarri batzuekiko harremanetarako.
Laburbilduta, Eusko Jaurlaritzari gizarte zerbitzuei buruzko lege ekimenaren erabilera eta arautzeko ahalmena; EAEn haien plangintza orokorra egitea; bere ekintza zuzenean sartutako prestazioak eta zerbitzuak ematea eta sistemaren koordinazio orokorra esleitzen dizkio, EAE osoan prestazio eta zerbitzuen garapen orekatua bermatzeko xedez; foru aldundiei, ordea, bigarren mailako arretako gizarte zerbitzuak ematea (22.2 art
ikulua) eta planifikatzea eta zerbitzu horien antolamendua arautzeko ahalmena esleitzen dizkio.
Bilbe horri EAEko udalek gizarte zerbitzuei buruz dituzten eskumenak batu behar zaizkio: oinarrizko gizarte zerbitzuen eta lehen mailako arretako gizarte zerbitzuen kudeaketa, Eusko Jaurlaritzari dagokion telelaguntza zerbitzua izan ezik. Horrela xedatzen dute, 20.000 biztanletik gorako udalei dagokienez, Toki Araubideko Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 25.2 k) eta 26.1 c) art
ikuluek, gizarte zerbitzuei buruzko eginkizunak ezartzeko Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 30eko 155/2001 Dekretuko 4. art
ikuluak eta Gizarte Zerbitzuei buruzko Eusko Legebiltzarraren abenduaren 5eko 12/2008 Legeko 42. art
ikuluak.
Aipatu Gizarte Zerbitzuen Legeko 23. art
ikuluaren arabera, "Eusko Jaurlaritzak, gizarte zerbitzuari buruzko eskumena duen sailak proposatuta eta gainerako euskal herri administrazioekin koordinatzeko eskumenak erabiliz, Gizarte Zerbitzuen Erakundeen art
eko Organoaren bidez (...), arestiko art
ikuluan araututako Prestazio eta Zerbitzuen Katalogotik abiatuta, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzu Zorroa prestatuko du".
Zorri hori arautzen duen lege garapeneko dekretuak "–gutxienez– honako alderdiak zehaztu beharko ditu:
– Zerbitzuen kasuan:
a) Zerbitzuaren ezaugarriak: izena eta definizioa, egituratzen dituen prestazio teknikoak zehaztuz.
b) Zerbitzu modalitateak, egonez gero.
c) Zerbitzuaren helburuak eta zer premiari erantzuten dien.
d) Zerbitzua eskuratzeko betekizunak eta prozedura eta, hala balegokio, egituratzen dituen prestazioak, zerbitzuaren hartzaileen ezaugarriak eta, hala dagokionean, prezio publikoa edo tasa ordaintzeko baldintzak barne.
e) Zerbitzua eteteko edo amaitzeko zioak eta prozedura.
– Prestazio ekonomikoen kasuan:
a) Izena eta definizioa.
b) Helburuak eta zer premiari erantzuten dieten.
c) Zenbatekoa.
d) Eskuratzeko betekizunak eta prozedura, eta hartzaileen ezaugarriak.
e) Jasotzeko baldintzak: ordainketen maiztasuna edo bestelakoak.
f) Prestazioa amaitzeko arrazoiak".
12/2008 Legeko lehen xedapen gehigarriak urtebeteko epea ematen zion Eusko Jaurlaritzari, indarrean sartu zen datatik zenbatzen hasita, EAEko Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroaren Dekretua onartzeko. Txosten hau ixteko datan dekretua ez da argitaratu.
Hiru foru aldundiek, aipatzen genuen arautzeko ahalmena erabiliz, zenbait tresna juridiko eman dituzte. Haien bidez, batez ere, mendetasuneko egoera onartzeari eta AMALek jasotzen dituen prestazio ekonomikoei buruzko kontuak arautu dute.
Zerbitzuei dagokienez, EAEko ezarpenak ibilbide luzea dauka eta ez du arau aldaketa garrantzitsurik eskatu AMALeko manuetara egokitzeko.
[26] EUSKADIKO AHOLKULARITZA JURIDIKOAREN BATZORDEA. 97/2008 Irizpena, maiatzaren 22koa, Gizarte Zerbitzuen Lege aurreproiektuko 106/2008 kontsultari buruzkoa [lerroan]. Gasteiz: Justizia eta Herri Administrazio Saila, 2008. http://www.jusap.ejgv.euskadi.net/r47-home/eu webgunean eskuragarri.
[27] Autonomia Erkidegoko Erakunde Komunen eta Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen art
eko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legeak (LHL) eskumen banaketaren barneko esparrua eta Euskal Herri barruko erakunde mailen art
ean baliabideak finantzatzeko eta banatzeko tresnak ezarri zituen.
Euskal Herriko erakunde publikoen art
ean banatu beharreko baliabideak Kontzertu Ekonomikoaren kudeaketatik eratorritakoak dira, Estatuari kupo gisa ordaindutako zenbatekoa kendu ondoren.
Baliabide horiek indarrean dagoen ordenamendu juridikoaren arabera erakunde komunak eta lurralde historikoetako foru erakundeak titular diren eskumenak edota zerbitzuak aintzat hartuz banatuko dira. Erakunde komunen eta foru erakundeen art
eko baliabide banaketa horri banaketa bertikala deritzo.
Zerga itunduen bilketa, Kontzertu Ekonomikoaren arabera, foru aldundiei dagokie. Hori dela-eta, Euskadiko Ogasun Nagusiranzko finantza-fluxuak, ekarpenak deritzenak, egon behar dira, foru aldundi bakoitzak Euskadiko aurrekontuko gastuei egindako ekarpen.
Ekarpen hori, oinarrian, lurralde historiko bakoitzeko errentaren proportzio zuzenean erabakiko da, eta lurralde historiko bakoitzaren ahalegin fiskalaren eta autonomia erkidego osoaren batez besteko ahalegin fiskalaren art
eko aldearen alderantzizko proportzioa eginez balioetsiko da. Lurraldeen art
eko ekarpenen banaketari banaketa horizontala deritzo.
Baliabideak banatzeko eta lurralde historiko bakoitzak Euskadiko Ogasun Nagusiari egin beharreko ekarpenak kalkulatzeko metodologia gutxienez hiru aurrekontu ekitalditarako onartu behar da.
Martxoaren 23ko 2/2007ko Legeak, baliabideak banatzeko eta foru aldundiek Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenak kalkulatzeko 2007-2011 aldian aplikatu beharreko metodologia onartu zuen.
Bestalde, finantza fluxuak egongo dira foru aldundietatik tokiko ogasunetara, udalek Kontzertu Ekonomikoaren kudeaketatik datozen baliabideetan parte hartzen dutelako. Lurralde Historiko bakoitzeko banaketa batzar nagusietan onartutako foru arauek arautzen dute. Finantzaketa horrek tokiko zergen kudeaketatik datorrena osatzen du. Tokiko zergen araudia ere lurralde historikoetako batzar nagusiek onartzen dute, Kontzertu Ekonomikoaren arabera (EKONOMIA ETA OGASUN SAILA. Baliabideen banaketa Euskal Herriko erakundeen art
ean [lerroan] Hemen eskuragarri: http://www.euskadi.net/r33-2220/eu).
Gure erkidegoak daukan administrazio konplexutasuna ikusita, ezinbestekoa erakundeen art
eko benetako koordinazio eraginkorra dagokien administrazioen art
ean.
Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeko 44. art
ikuluan xedatutakoaren arabera, Gizarte Zerbitzuen Erakundeen art
eko Organoak euskal gizarte zerbitzuei buruzko erakundeen art
eko lankidetza eta koordinazioa egituratzen ditu herri administrazioen art
ean, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren batasuna bermatzeari begira. Erakunde hori Gizarte Zerbitzuen Erakundeen art
eko Organoari buruzko martxoaren 30eko 101/2010 Dekretuaren bidez sortu da.
Arabako Lurralde Historikoan, norberaren autonomia sustatu eta mendekotasuneko egoerari arreta emateari buruzko erakundeen art
eko koordinazioa Diputatuen Kontseiluaren abenduaren 17ko 66/2002 Foru Dekretuaren esparruan kokatzen da. Foru Dekretuak haien lurralde esparruetan oinarrizko gizarte zerbitzuak emateko 20.000 biztanletik beherako udalekin hitzarmenak sinatzea zuzendu behar duten irizpideak onartu zituen, eta haren I. Eranskinak Diputatuen Kontseiluaren urtarrilaren 12ko 1/2010 Foru Dekretua aldatu zuen.
Dekretu haren arabera, toki erakundeek Gizarte Politika eta Gizarte Zerbitzuetako Sailari lagundu behar diote oinarrizko gizarte zerbitzuak koordinatzeko eginkizunean, unitate horien eta Gizarte Ongizatearen Foru Erakundearen art
eko komunikazio egokia ahalbidetu behar dute, zerbitzuen funtzionamenduari buruz eskatutako datu oro eman behar dute, garapen esparrua zonaldean duten foru zerbitzu eta programetan parte hartu behar dute, zerbitzua edo zerbitzuak fisikoki kokatzen diren lokalak eman behar dituzte, eta oinarrizko gizarte zerbitzuaren edo zerbitzuen benetako kostuaren %20 finantzatu behar dute.
Arabako Foru Aldundiak dioenez, udal horietako oinarrizko foru zerbitzuek berehala daukate mendetasuneko foru espedienteen egoerari buruzko informazio guztia, prozedura osoa biltzen duen sistema informatiko bakar batek kudeatzen dituelako; oinarrizko gizarte zerbitzuek Banakako Arreta Programak (BAP) prestatu eta informazioa Foru Aldundiari igortzen diote. Hark, bere aldetik, oinarrizko gizarte zerbitzu horien kostuaren %80 ordaintzeko konpromisoa hartzen du. Sarean antolatutako zerbitzu informatikoek eta aldian aldiko koordinazio bileren bidezko etengabeko jarraipenak koordinazio hori errazten dute.
Bestalde, adierazten digu hitzarmen horietan aipatutako Aldundiaren eginkizunen art
ean, oinarrizko gizarte zerbitzuari behar bezala funtzionatzeko behar beste argibide, laguntza tekniko eta aholkularitza ematea eta bere langileak Gizarte Politika eta Gizarte Zerbitzuetako Sailaren prestakuntza eta birziklatze planetan sartzea daudela.
Foru erakundeak eransten du, Gasteizko Udalari dagokionez, eskumenak erabat bereizita daudela: Aldundiak bere egiten du mendetasuneko arazoak duten pertsonen arreta eta Udalak autonomoak direnena Aldundiak jakinarazi digunez, erabiltzaileen datuak babesteari begira, Udalari adierazi zaio mendetasun espedienteari buruzko informazioa zuzenean dagokion pertsonari eskatu behar zaiola. Azkeni, ziurtatu digu "horri dagokionez erakunde bien art
eko etengabeko lankidetza dago[ela], orain art
e, ez [dela] datuak gurutzatzeko mekanismorik ezarri, eta, orokorrean, herritarrek erakunde eskudunera jotzen dute[la], zein den jakinarazitakoan".
Bizkaiko Foru Aldundiak adierazi digu gizarte zerbitzu espezializatuek Banakako Arreta Programa (BAP) erabiltzailearen edo haren ordezkariaren partaidetzaz eta udal bakoitzeko oinarrizko gizarte zerbitzuen laguntzaz ezartzen dutela, azken haiei dagokielako mendetasunaren balorazio espedientearekin batera doan gizarte txostena prestatzea. Aldundiak aintzat hartzen ditu udal zerbitzu horiek egindako balorazioa, diagnostikoa eta proposamena eta, zalantzarik egonez gero, aholkua eskatzen zaie mendetasuneko egoeran dagoen pertsonaren premientzat egokiena den esku-hartze mota erabakitzeko.
Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak adierazi du, kasu guztietan, eskatzailea erroldatuta dagoen udaleko oinarrizko gizarte zerbitzuei mendetasuneko egoera onartzeko ebazpenaren eta egindako BAPen berri ematen zaiela, aurreikusitako zerbitzuak edota prestazioak ezagutu eta oinarrizko gizarte zerbitzu horrek pertsonari udal eskumenaren esparruan dauden baliabideak eman ahal izateko.
Gipuzkoari dagokionez, Banakako Arreta Programa (BAP) kudeatzeko hautatutako formulak berak ezinbesteko bihurtzen du foru eta udal administrazioen art
eko koordinazioa. Foru erakundeak adierazi digunez, "mendetasuneko egoera onartzeko ebazpen guztietan interesatuak eskubidea duen zerbitzu eta prestazio guztiak (BAP teorikoa) adierazten dira. Bere interesen arabera, egokia deritzona eska dezake, oinarrizko gizarte zerbitzuen laguntzarekin (informazioa eta orientabidea), eta horrek azkenean hautatutako zaintza aukera (BAP erreala) dakar. Bestalde, edozein unetan, bere premien arabera, zaintza aukera hori alda dezake, eta horretarako oinarrizko gizarte zerbitzuetako langileen laguntza izango du, horrela BAP errealari bizirik iraunaraziz, premiak aldatu ahala. Zentzu horretan, esan behar da Gipuzkoan ez dela hautatu 39/2006 Legeak bultzatzen duen BAPen kontratu ikuspegia; aitzitik, kontzeptu biziagoa hautatu da, eta hura bat dator gure lurraldeko gizarte zerbitzuen funtzionamendu historikoarekin".
Aldundi horrek jakinarazi digu, koordinazioa errazteko, "Gipuzkoan Internet bidezko aplikazio informatiko bat dago[era], EXTRANET izanekoa, eta horrek bidea ematen du[ela] sistemako eragile guztiek: Aldundiak, udalek eta zerbitzuen (balorazioa barne) hornitzaileek, sarean eta on-line lan egiteko; eta oinarrizko gizarte zerbitzu guztiek bide horretatik izapidetzen dituztela eskabideak, jarraipena egiteko eta emaitza ezagutzeko darabiltela".