1. Metodologia
1.3. SISAADek (Autonomia eta Mendetasunarentzako Ar
reta Sistemaren Informazio Sistema) hilero ar
gitaratutako datuen, dagokien euskal herri administrazioek emandako informazioaren, eta mendetasuneko egoeran dauden pertsona taldeak ordezkatzen dituzten elkarteek, gizarte erakundeek eta erakundeek eta haien familia eta gizarte inguruneak egindako balorazioen azterketa
Lan tresna, IMSERSOk (Nagusien eta Gizarte Zerbitzuen, Osasunaren, Gizarte Politikaren eta Berdintasunaren Erakundea)[6]ofizialki ar
gitaratutako AMASen kudeaketa datuak erabili ditugu. Zehazki, EAEri buruzko datuak aztertu dira (2010eko urriaren 1ra), honako alderdiei buruz:
– eskaerak;
– eskaerak biztanleriaren proportzioan;
– eskatzailearen ezaugarriak: sexua eta adina;
– irizpenak;
– irizpenak autonomia erkidegoetako biztanleriaren proportzioan;
– onartutako mailak;
– onuradunak eta prestazioak;
– prestazioa duen onuradunaren ezaugarriak: sexua eta adina;
– prestazioak dituzten onuradunak biztanleriaren proportzioan.
Hasiera batean, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politika eta Gizarte Zerbitzuetako Sailari, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Sailari 2007 eta 2008ko ekitaldiei buruzko informazio eskabide zabala bidali genien, zenbait koadro eta taulatan sistematizatuta, baita euren lurralde eremuan AMALek izandako aplikazioari buruzko alderdi batzuen gaineko galdetegi bat (2 eta 3 eranskinak).
Jakin badakigu hiru administrazioentzat ahalegin handia izan dela eskatutako datuak ematea eta adierazi behar dugu uneoro laguntzeko oso prest egon direla.
Foru administrazioek emandako informazioaren azterketak zalantza asko sortu zituen. Horrek informazio gehiago eskatzera eraman gintuen: ar
gibideak behar zituzten berrogei bat kontu.
Argibideak jaso ondoren, informazio gehiago eskatu genuen, orduan 2009ko ekitaldiari dagozkion datuei buruz.
Sail bakoitzeko –Gizarte Zerbitzuen idazkaritza Ar
abaren kasuan, Norberaren Autonomia Sustatzeko eta Mendetasunari Ar
reta emateko zuzendariordetza Bizkaian, eta Plangintza Atala Gipuzkoan– erreferentziazko pertsonekin bilerak eta harremana izan ditugu, informazioa zuzen jasotzeko.
Zenbait informazio iturri erabili denez gero, emandako datuen erreferentziazko data ez da beti bera izan. Datu horiek jasotzeko ar
azo asko eta era askotakoak izan ditugu: interpretazio irizpide desberdinak, informazio sistema integraturik eza, administrazioek, datuak sistematizatzeko ar
azoengatik edo sistema informatikoetan aurkitutako akatsengatik, haietako batzuk emateko ezintasun materiala, etab.
Hori dela-eta, informazio sistema hobetu, datuak lortzeko irizpideak batu eta ar
lo horretan erakundeen ar
teko koordinazioa bultzatu beharraz hausnartu ahal izan dugu.
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari, EUDELi –Euskal Udalerrien Elkartea– eta Osakidetzari –Euskal Osasun Zerbitzua– ere informazio eskaerak egin genizkien. Haiek denek berehala erantzun zuten.
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak emandako datuak, zehazki lurralde historikoen ar
aberako informazioaren banakapenari dagozkionak –Saila IMSERSOri lotzen zaio hiru foru aldundietatik jasotako informaziotik abiatuta–, aztertutakoan, ikusi genuen ez zetozela guztiz bat haiek emandakoekin. Gauza bera gertatzen zen IMSERSOk ar
gitaratutakoekin erkatuz gero. Horrek, berriz ere, baietzi zuen datuak jaso eta lortzeko sistemak hobetu beharra, ares
tian aipatu dugunez. Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak IMSERSOk 2010eko irailaren 27an ateratako informazio banakatua helarazi zigun berriro.
Azkenik, autonomia erkidego osoari buruzko azterketan IMSERSOK ar
gitaratutako datuak eta lurralde historikoen ar
aberako azterketari buruzko ataletan hiru foru aldundiek emandakoak erabiltzea erabaki dugu. SISAADen lurraldeen ar
aberako datuak aztertzeko bai Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak emandako informazioa bai Sail berak igorritako IMSERSOren informazioa erabili ditugu.
Beste kontsulta iturri nagusietako bat mendetasuneko egoeran dauden pertsona taldeak eta haien familia eta gizarte ingurunea ordezkatzen dituzten elkarteek, gizarte erakundeek eta erakundeek emandako informazioa izan da.
Hasiera batean, 1. koadroan adierazitako erakundeei informazio eskabidea bidali genien.
Bertan, honako kontuei buruzko ekarpenak eskatu genizkien:
– Norberaren autonomia pertsonala sustatu eta mendekotasuneko egoeran dauden pertsonei ar
reta emateko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen alde onak eta txarrak.
– Euskal herri administrazioek hari emandako garapenaren, aplikazioaren eta kudeaketaren balorazioa.
– Legea aplikatzerakoan sortutako eta antzemandako zailtasun nagusiak.
– Mendetasun sisteman sartu behar liratekeen aldaketa nagusiak (egungo lege esparruari, erakundeak egiten ar
i diren kudeaketari, balorazio baremoari, Banakako Ar
reta Programaren prestaketari, erakundeen ar
teko koordinazioari... dagokienez) erakunde bakoitzak laguntzen dituen mendetasuneko egoerako pertsonen errealitateari eta premiei egokitzeko.
– Errealitatea hobeto ezagutzeko edo erakunde honek esku-hartze hobea izateko egokitzat jotzen den edozein datu edo informazio.
Guztira 31 erakundek erantzun zioten behar beste gure eskaerari, eta hausnarketa eta datu oso interesgarriak eman zizkiguten.
Haien balorazioak aztertu ondoren, haietako 24rekin bildu ginen, 16 bilera eginez, eta haietan konturik garrantzitsuenei eta sortu zitzaizkigun zalantzei buruz hitz egin genuen.
Gerora. beste kontsulta erronda bat egin zen antzemandako oztopo berriak eta haientzako hobekuntza proposamenak aztertzeko.
Zalantza barik, jarduketa horiek beste lan bat ekarri diote gizarte elkarte eta erakundeen eguneroko zereginari, maiz eguneroko lanak gaindituta egon ar
ren; horregatik haien laguntza baliotsuak berriz erakusten du talde horiekin hartu duten engaiamendua.
[6] Web orriaren helbidea: http://www.imserso.es.
Bidea: Norberaren autonomia eta Mendetasuna. Mendetasunaren ataria. Kudeaketa datuak.