5. Izapidetutako kexa-espedienteen analisia
Txosten honen lehen kapituluaren 1.4. epigrafean, metodologiari buruzkoan, esaten genuen bezala, AMAL indarrean sartu zenetik, erakunde honek zenbait herritarren kexak izapidetu ditu, eta kexa horiei esker, araudi horren hartzaileek zer arazo, zalantza eta abar nagusi dituzten jakin ahal izan dugu.
Hiru urte eta erdiko indarraldian, erreklamazioak egiteko arrazoi hauek izan dira:
5.1. Eskatutako balioespena egiten atzeratzea
Arrazoi horrengatik aurkeztu ziren kexak murriztu egin dira denboraren joanean. Baliteke mendekotasun-egoera aitortzen duen ebazpena emateko epeak laburtzeagatik gertatu izana.
5.2. Balioespenaren emaitzarekin ados ez egotea
Kexa horiek egin dituztenen ustez, aitortutako mendekotasun-maila txikiagoa da dagokiena baino. Batzuetan, maila txikiagoa esleitzeagatik, ezin da gauzatu prestazioak eskuratzeko eskubidea, legearen pixkanakako aplikazioaren egutegiarekin bat. Beste batzuetan, ez dute zenbait zerbitzu jakin edo laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa (III. gradukoei mugatutakoa) eskuratu.
Ez dugu ahalmenik edo judizio-elementurik, dagokion Foru Aldundiak baremoa nola aplikatu duen zalantzan jartzeko. Kasu horietan, pertsonak o
rientatzen ditugu emaitza horri administrazio- edo epai-bidetik kontra egiteko beren eskubideari buruz (dagozkien epeak, helegite mota eta helegite hori zer auzialditan aurkeztu behar duten adieraziz) edo, eskatzailearen o
sasuna narriatu den kasuetan, berrikusketa bat eskatzeko aukerari buruz.
Behinola, adimen-urritasuna zuen pertsona baten familiak planteatutako kexa zela eta, administrazioari informazioa eskatu genion, balioespen-zerbitzuek egindako balioespen teknikoa xehetasun handiagoz jakiteko. Espediente hori izapidetze-fasean dago.
5.3. Esleitutako baliabidea ematen atzeratzea (harrera, eguneko zentroa edo etxeko laguntza)
Arabako Foru Aldundiak etxeko laguntza-zerbitzua (EAZ) esleitzen atzeratu egin dela hauteman dugun zenbait kexa izapidetu ditugu. Atzerapen horiek batzuetan arrazoitu gabeak izan ziren. Aldundiari arazoaren berri eman eta gero, kexa horiek azkenean interesdunari zerbitzua esleituz ebazten ziren.
Ez zuten emaitza bera lortu Arabako Foru Aldundiak telelaguntzako zerbitzua esleitzen atzeratzea salatzen zuten herritarren kexek. Mendekotasun-egoeran zegoen adinekoa I. gradua II. mailan edo I. gradua I. mailan zegoela balioetsi zuten espedienteak ziren. Nahiz eta horrela balioetsitako pertsonentzat AMALen jasotako zerbitzuak eta prestazioak eskuratzeko eskubidea ez zen gauzatzen 2011ko urtarrilaren 1era arte edo 2013. urtera arte, hurrenez hurren, uste genuen interesdunei, o
so adin handia izateagatik, 80 urte baino gehiago, eta o
sasun-egoera makala izateagatik, beren eskaera beteko zitzaiela, Araban apirilaren 24ko 39/2007 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorraren 2. puntuan ezarritako babes-maila o
sagarriari jarraiki.
Gizarte O
ngizaterako Foru Erakundeak (GOFE) zerbitzu hori ematea zergatik ukatu duen erantzutean xedapen iragankor horren eskumeneko izaerari eusten dio –"GOFEk, 39/2006 Legearen 14.6 artikuluan aurreikusitako lehentasun-irizpide berak aplikatuz, telelaguntzako zerbitzua esleitu ahal izango die mendekotasuneko 1. gradua dutela balioetsi zaien pertsonei"– eta 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa, aipatzen du. Horrenbestez, zerbitzuaren katalogazioa lehen mailako arretakoa dela esaten du, eta zerbitzu horren eskumena Eusko Jaurlaritzari ematen dion eskumen-marko berria aipatzen du.
Bigarren kontu horri buruz Administrazioari adierazi diogu 12/2008 Legearen zazpigarren xedapen iragankorraren edukiak, erabiltzailearen ekarpen ekonomia arautzen duen Dekretuari dagokionez, eta xedapen horren interpretazio analogikoak, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazioen eta Zerbitzuen Katalogoari buruzko Dekretua aipatzen duenak, o
ndorio hauek aterarazten dizkigula: garapen-araudi hori o
nartu arte, arlo horretan indarrean dauden xedapen arauemaileak aplikatuko direla Legea indarrean sartu arte.
Bestetik, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak emandako informazioaren arabera, telelaguntzako kudeaketa ez da o
nartuko 2011ko ekitaldira arte[76].
Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen hirugarren xedapen iragankorrak xedatzen du eskumenak berriz banatzeak eta o
ndoriozko finantza-doitzeak, inolaz ere, ez dituztela legea indarrean sartzeko datetan zeuden prestazioen eta zerbitzuen intentsitate- eta estaldura-mailak murriztu behar.
Gasteizen bizi den biztanleria zalantzaz ikusten ari da I. graduko mendekotasun-egoeran dauden pertsonei mendekotasun-egoeran ez dauden beste pertsona batzuek (pertsona autonomoak, haien arreta udalaren eskumena da) erabiltzen duten zerbitzu bat eskuratzeko aukera ukatzen ari zaiela, eta zenbait baldintza betetzen dituztela, paradoxikoki, haiek ere betetzen dituztenak.
Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren garapen koherentearen eta o
rekatuaren ikuspuntutik edo zuzentasun-irizpideei jarraiki prestazioak eta zerbitzuak eskuratzezko ikuspuntutik, ulertzeko zailak diren ustezko kasuak dira.
Telealarmako zerbitzuaren o
nuraduna den pertsona autonomo baten ustezko kasua planteatu beharko litzateke, I. graduan dagoen mendeko gisa balioestearen o
ndorioz, zerbitzu hori eskuratzeko eskubidea galdu duena. Zalantzarik gabe, egoera horrek zalantzan jartzen du 12/2008 Legearen 7. artikuluaren f) atalean jasotako arreta jarraituaren printzipioa ("… arreta jarraitua eta integrala izango dela bermatu beharko du, nahiz eta administrazio edo sistema bat baino gehiago jardun"), aipatu Euskal Sistema zuzendu behar duena, edo lege horren ikuspuntu komunitarioa, pertsonak bere o
hiko bizilekuan egoteari lehentasuna eman nahi diona (14. artikulua).
[76] Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak hau jakinarazi zigun, 49/2009 o
fiziozko espedientearen markoa: "EAEko lurraldeetan gaur egun ematen diren sistemei buruz egindako azterketak agerian uzten du desberdintasun handia dagoela prestazio-mailetan, eskuratze-betekizunetan edo prezio publikoetan, telelaguntzako sistemaren baitan. Hori dela eta, beharrezkotzat jo da analisi xehakatuko lan bat egitea, 2011. urtean EAE o
sorako zerbitzu homogeneo bat, Eusko Jaurlaritzaren titulartasuna izango duena, gure gain hartzeko moduan egoteko".
5.4. Arazoak etxeko laguntza-zerbitzuarekin (ELZ)
Etxeko laguntza-zerbitzuarekin lotuta, Arabako biztanleriaren zenbait kexa erregistratu ditugu, arretaren kalitatearekin, egin behar ziren lanekin edo zerbitzu hori ematen zuen profesionalaren egokitasunarekin zerikusia zutenak. Espediente horiek modu egokian konpondu dira, Arabako Foru Aldundiko langile arduradunarekin harremanetan jartzean. Gauza da gertakari mota horiek lehen administrazioak berak konpontzen zituela, etxeko laguntza zerbitzuei jarraipena egiteko eta kontrolatzeko programa bat baitzuen. Erregistratutako kexek argi adierazten dute beharrezkoa dela horrelako programa bat berreskuratzea.
Beste espediente batzuetan, Arabako Foru Aldundiak kontratutako enpresetako langileek etxeko laguntza-zerbitzuak betetzean egindako zenbait akatsen berri ematen zitzaigun. Arazo horiek behar bezala konpondu ziren, eta berriz ere, lagungarriak izan ziren agerian jartzeko komenigarria izango litzatekeela, nolabait, foru-administrazioa egiten ari zen ELZ programak jarraitzeko lanak berriz hastea, hobe zitezkeen alderdiak erregistratzeko aukera ematen baitzuten, eta horren o
ndorioz, programak behar bezala egokitzeko aukera ere.
Halaber, AMALen pixkanakako aplikazioari jarraiki o
raindik eskubide eraginkorra ez zuten zenbait pertsonek kexak bidali dizkigute, ELZ emateko eskaeraren aurrean jasotako erantzunagatik. Kasu horietan, zerbitzua eskuratzeko eskubidea aitortzen zitzaien, baina baliabideak berriz esleitzeko programan sartzea erabakitzeko puntuazio bat ematen zitzaien, zerbitzu hori eman arte. Ustezko kasu horrek ere telelaguntzako zerbitzuan izandako tratamendu bera jaso du.
Erakunde honek urtero argitaratutako txostenetan, idatziz jaso dugu zerbitzu horrek garapen desberdina izan duela zenbait euskal udalerritan lortutako arreta-mailei, eskuratze-baldintzei, kalitateari eta abarri dagokienez.
Araudi komun bat ez izateak lurraldeen artean desorekak egotea eragin du. Desoreka horiek gainditzeak 12/2008 Legearen, abenduaren 5ekoaren, gizarte zerbitzuei buruzkoaren, garapena eta ezarpena gidatu beharko du.
Gipuzkoako Foru Aldundiak esparru-hitzarmen bat sinatu zuen 2005. urtean bere lurraldeko udalekin, zerbitzu hori emateko zenbait irizpide berdin zehazteko. Lurralde horretako egoera nabarmen hobetu da.
Hala ere, Gipuzkoako udalerriren batean ez da jarraitu hitzarmenak adierazitako jarraibidea, zerbitzua emateko moduari dagokienez. Hala, udalak zerbitzuaren ematea bere gain hartu o
rdez, zuzenean edo zeharka, o
nuradunari diru-laguntza bat ematea erabaki zen, o
nuradunak berak egin zezan kontratazioa. Zerbitzua emateko modu hori, Bizkaiko udalerriren batean ere erregistratu zena, ez zen egokia, o
nuradunak etxeko laguntzailea bilatzearen eta kontratatzearen ardura o
soa bere gain hartu behar baitzuen; gizarte zerbitzuek esleitutako lanekin bat zerbitzua egiten zela kontrolatzea zaila baitzen edo kontratatutako pertsonak arreta pertsonalerako behar zen prestakuntza espezifikoa ez izateko arriskua baitzegoen. Gainera, sistema horrek familiari uzten zion o
rdezkatzeko lana zerbitzua eman o
hi zuen pertsona ez zegoen egoeretan (oporrak edo gaixotasuna).
Banakako Arreta Programa egin o
ndoren hildako mendeko pertsona baten familiari ukatu egin zitzaion atzeraeraginezko o
ndorioak zituen familia-ingurunean zainketak emateko prestazioaren (FIZPE) zenbatekoa ematea, nahiz eta programa horretan, Arabako Foru Aldundiak idatziz jaso prestazio horren egokitasuna.
Espediente hori eta beste antzeko batzuk izapidetzen ari dira.
Hala ere, hainbat iritzi aurrera ditzakegu:
Arabako Foru Aldundiak FIZPEren dekretu arauemailearen 21.a) artikuluan "dagokion prestazioa eskuratzeko eskubidea sortuko da o
nuradunak jaso beharreko prestazio jakina aintzatesten duen ebazpena o
inarri hartuta" xedatzen du, 8/2010 Errege Lege Dekretua, maiatzaren 20koa,, defizit publikoa murrizteko ezohiko neurriak hartzeko denak, aplikatzeko. Hain zuzen ere, Errege Lege Dekretuak AMALen lehen xedapen o
sagarria aldatu du zentzu horretan. Xedapen o
sagarri horren arabera, ebazpenetan jasotako eskubidea aitortzeak zerbitzuak eta prestazioak interesdunak eskatzen zituen unetik eskuratzeko eskubidea sortzen zuen. Hala, bere III. kapituluak mendekotasunagatiko prestazioen o
rdainketen atzeraeragina kentzen du eskatzaile berrientzat eskaera aurkezteko egunean, eta paraleloan, sei hilabeteko gehieneko ebazpen-epea ezartzen da. Epe hori ez betetzeak atzeraeragina ekarriko du berekin, betetzen ez den egunetik hasita.
Interesduna prestazioaren o
ndorioetarako data baino lehen hil denez, eta nolabait aipatu sei hilabeteko epea gainditu denez, ukoak legezko babesa du.
Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiak bere araudian gehitu ditu Errege Lege Dekretuaren xedapenak, 93/2010 Foru Dekretua, uztailaren 200koa, menpekotasun-egoera aitortzeko prozedura arautzen zuen araudia aldatzen duena, o
nartzearen bidez.
Hala ere, ebazpenaren legaltasuna, bai eta aipatu xedapen arauemaileena ere, ez da o
ztopo AMALen jada aldatutako lehen xedapen o
sagarrian ezarritako erregimena egokiagoa zela pentsatzeko. 30/1992 Legearen 57.3. artikuluak eskaintzen duen aukera, ekintzei atzeraeraginezko eraginkortasuna emateko zentzuan baldin eta "interesdunari o
ndorio o
nuragarriak eragiten badizkio, ekintzaren eraginkortasuna atzera egiteko datan beharrezko gertaerak daudenean eta horrek beste pertsona batzuen legezko eskubideak edo interesak kaltetzen ez dituenean", aprobetxatu egin beharko litzateke mendekotasunaren moduko arlo sentikorrean. Bestetik, prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea o
nuradunari dagokio –mendekotasun-egoeran dagoen pertsonari– helburu bakar baterako erabiltzeko, hain zuzen ere, zaintzaile nagusiari o
rdaintzeko. O
ndorioen atzeraeraginaren zentzuak egindako zainketa bat o
rdaintzeko logikari erantzuten dio. Ez da egokia inorena ez den gertaera batek, eta edonola ere, borondatezkoa ez denak –heriotza horrelakoa da–, aurretiko zainketa horren o
rdainketa o
ztopatzea.
5.6. O
ndorio desberdinak kasu berdin-berdinentzat, aldundi bakoitzak erabilitako balioespen-tresnen aplikazio desberdina dela eta
2007an, ikusi genuen Gipuzkoan eta Bizkaian baremo o
sagarria (RAI-RUG) aplikatzearen o
ndorioz, lurralde horietan bizilekua zuten mendeko gisa aitortutako pertsonek adinekoentzako egoitzen foru-sare publikoa erabiltzeko aukera zutela, nahiz eta AMALen arabera, beren mendekotasun-gradua o
raindik eraginkorra ez izan. Hala ere, kasu horietan, Araban bizi ziren pertsonak, mendekotasun-gradu horiek zituztenak, babes-maila o
sagarri bati jarraiki, sare pribatuan sartzeko banakako laguntza ekonomiko bat jaso zezaketen soilik, erroldatzeko antzinatasun-baldintzek gehitutako mugekin.
5.7. Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoaren arautzerik ez izatea Bizkaian
2008ko uztailean, o
fiziozko jarduketa bat hasi genuen Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailarekin batera, batez ere eguneko zentroetan eta harrera-zentroetan arreta behar zuten adinekoei eta urritasuna duten pertsonei eragiten dien araudi gabezia horren zergatiak jakiteko.
Adinekoentzako harrera-zerbitzuei dagokienez, Sailak esaten zuen bere egoitzen foru-sareak nahikoa baliabide zituela, lurraldeko harrera-eskaera iraunkor eta aldi baterako guztiak artatzeko. Eguneko zentroekin lotuta, adierazten zigun zenbait eremutan gerta zitekeen gabezia banakako laguntza ekonomikoen deialdien bidez o
rdezkatzen zela. Azpimarratu genion laguntza horiek diru-laguntza izaera zutela (laguntza horiek ematea ekitaldian kreditua egotearen mende dago), eta AMALek jasotzen duen zerbitzuari lotutako prestazioa, berriz, eskubide subjektibo bat dela.
Eguneko arretako zentroei eta urritasuna duten pertsonen harrera-zentroei dagokienez, adierazi digute lurraldean zeuden plaza guztiak foruarenak zirela, eta horrenbestez, ez zegoela zerbitzu pribaturik lurralde horretan. Hala ere, esan genion lurralde historikotik kanpo egoitza-arreta pribatua jasotzearen kasua gerta zitekeela (Arabak kontuan hartu duen egoera).
Azkenik, Aldundiak jakinarazi zigun araudi hori egiten hasi zela, pertsona bat egoitza batean, erregimen pribatuan, zaindu eta erantzukizun publikoko plaza esleitzen zaion arteko denbora-tarte horri aurre egiteko beharra zela eta.
Hain zuzen ere, izapidetutako kexa batzuek frogatzen zuten plaza esleitu arteko itxaro-denbora luzeegia izan zitekeela –kexa batzuetan bederatzi hilabeteko itxaronaldia erregistratu zen–.
Espediente jakin batean, Bizkaiko Foru Aldundiak zerbitzuari lotutako prestazioa ukatzeko eman zuen arrazoia hau izan zen: "eskatutako prestazio ekonomikoa funtsatuko zuen araudirik ez izatea".
Gure ustez, egokia izango zen zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa o
nartzea (AMALen 17. artikulua), mendekotzat aitortu den pertsonari dagokion eskubide subjektibo bat baita (lege-testu horren 1. artikulua). Eskubide horren erabiltzeak ez luke egon behar derrigorrez bete beharreko legezko manua garatzen duen araudi bat izatearen edo ez izatearen mende.
Gure o
ndorioetan, hauek azpimarratu genituen: araudi hori ez izatearen o
ndorio negatiboak, Bizkaian bizi zen biztanleriari eragiten ari zitzaizkion kalteak, eta araudi hori ez egoteak dagokion administrazio-prozedura argitzea o
ztopatzen zuela eta administrazioari segurtasun gabezia juridiko argia eragiten ari zitzaiola. Foru-erakunderi adierazten genion komenigarria zela araudi hori ahalik eta denbora-tarte txikienean o
nartzea.
Araudi hori o
nartzen ez den bitartean, foru-administrazioari proposatzen genion antolamendu juridikoak eskain zitzakeen bideak aztertzeko, araudi gabeziak eragiten zituen kalteak arintze aldera:
– Erreferentziazko estatuko xedapenen aplikazio gehigarri posiblea: AMALen 1.1., 4.1., 5.1., 14.3., 17.1. eta 28.6. artikuluak, de la AMAL; bere 28.1. artikuluak, 30/1992 Legearen aipamen o
rokorra jasotzen duena, eta foru-erakundearen jarduketa haren arabera bideratzeko eta mendean jartzeko aukera ematen diguna, bai eta administrazioarentzat gutxieneko bermeen sistema bat ezartzeko ere –ekintzen eraginkortasunaren atzeraeragina, sare publikotik kanpoko egoitzan mendeko-egoeran dagoen pertsonak igarotako egonaldiak eragindako gastuak zer datatik aurrera hartu behar diren kontuan ezartzeko 57.3. aginduarekin bat, esate baterako–; eta AMALeko 20. artikulua, 7/2008 Errege Dekretuak, urtarrilaren 11koak, AMALen 2008. urteko prestazio ekonomikoei buruzkoak, eta 73/2009 Errege Dekretuak, urtarrilaren 30ekoak, 2009 ekitaldirakoak, ezarritakoen arabera zenbatu beharko liratekeen hileko kantitateak kalkulatzeko.
– Administrazio publikoaren o
ndare-erantzukizuneko bide posiblea, zerbitzu publikoen funtzionamendu arruntaren edo ezohikoaren o
ndorioz. Hala, planteatu beharko litzateke erakunde kudeatzaileak 30/1992 Legearen 139. artikuluen eta o
ndokoei jarraiki sortutako kalte-galeren aurrean erantzun beharko lukeen. Aukera hori kontuan hartuta, azter daiteke administrazioak berak o
ndare-erantzukizuneko aipatu prozedura o
fizioz hastea (lege horren 142. artikulua) eta haren bideratze laburtua (143. artikulua) adostea, zerbitzu publikoaren funtzionamenduaren eta eragindako kaltearen kausalitate-erlazioa bistakoa dela ulertzen baita, bai eta kaltearen eta kalte-ordainen zenbatekoaren kalkuluaren balioespena ere.
Bukatzeko, iradokitzen genuen komenigarria zela bere garaian o
nartu zen araudiak zegokion xedapen iragankorra jasotzea, o
rdura arte erantzunik jaso ez zuten aurreko egoera guztiak atzeraeraginezko izaeraz jasoko zituena.
Azkenik, 2010eko ekainean, Bizkaiko Foru Aldundiak 90/2010 Foru Dekretua, ekainaren 29koa, mendetasuna duten pertsonentzako Bizkaiko foru egoitzen zerbitzuari loturiko prestazio ekonomikoa arautzen duena, o
nartu zuen. Ikusten dugunez, dekretu horrek saihestu egiten du harrerazkoak ez diren beste zerbitzu batzuei lotutako prestazioen arautzea, hala nola eguneko zentroena.
5.8. Bizkaian lan egiten duten zerbitzuen eta prestazioen arteko bateraezintasunetik eratorritako arazoak
Zenbait kexa-espedienteetan, sumatu dugu Bizkaian zerbitzuak eta prestazioak aldi berean egiteko ezintasuna mendeko-egoeran dauden pertsonen arretaren kalitatea kaltetzen duela.
Planteatutako kexa batzuetan, etxeko laguntza-zerbitzua aukeratzean, sustatzaileek familia-ingurunean zainketak emateko prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea galtzen zuten.
Hala, esate baterako, III. gradua 1. mailako mendeko pertsona batek, etxeko laguntza zerbitzuko hileko 25 o
rduan etxean artatua denak (kasu horretan esleitutakoak), ez luke prestazio ekonomikorik jasoko Bizkaian. Araban eta Gipuzkoan, berriz, egoera berean egongo zen pertsona batek etxeko laguntza-zerbitzua (ELZ) jasoko luke, bai eta familia-ingurunean zainketak emateko prestazio ekonomikoa ere, zegokion ehunekoan murriztua (ikusi txosten honen 6. taula).
5.9. Prestazio ekonomikoetan egindako murrizketekin adostasunik eza
– Murrizketa beste zerbitzu batzuekin batera pilatzeagatik.
Kexa-espediente batean, interesduna ez zegoen ados Gipuzkoako Foru Aldundiak FIZPEren zenbatekoan egindako %50eko murrizketarekin. Foru-erakundeak murrizketa hori egin zuen, hartzailea lanerako zentro batera joaten zelako.
Herritarrari adierazi genion lanerako zentroa gizarte zerbitzuen esparruaren barruan sartzen zela (12/2008 Legearen, abenduaren 5ekoaren, Gizarte Zerbitzuei buruzkoaren, 22.2. artikulua eta 2.274/1985 Errege Dekretuaren, abenduaren 4koaren, 2. artikulua) eta ez laneko esparruan. Horrenbestez, lanerako zentroa eguneko zentroaren zerbitzuaren pare jartzea zuzena zen, eta horrek erabat justifikatzen zuen egindako murrizketa, garai hartan indarrean zegoen 133/2007 Foru Dekretuaren, azaroaren 20koaren, AMALen prestazio ekonomikoei buruzkoaren, 4.4. artikuluaren arabera egin zena.
Alderdi hori espresuki jasotzen da egungo 25/2009 Dekretuaren, uztailaren 21ekoaren, 4.5. artikuluan.
– FIZPE murriztea, etxean mendekotasun-egoeran dagoen pertsona bat baino gehiago dagoenean.
Etxean mendeko-egoeran dauden bi seme-alaba, adingabeak edo gazteak, FIZPEren o
nuradunak direnak, dituzten Arabako familien kexak jaso ditugu. Ez daude ados prestazio bakoitzari %25eko murrizketa egitearekin.
Neurri horrek legezko babesa du 70/2007 Foru Dekretuaren, urriaren 23koaren, Araban prestazio hori arautzen duenaren, 9.2. artikuluan. Hau adierazten du artikulu horrek: "Laguntzen titularrak eta mendekotasun egoera dauden beste batzuk etxe berean bizi badira, horietako bakoitzari % 25 murriztuko zaio prestazioa".
Murrizketa hori ez da horrela egiten beste bi lurralde historikoetan.
Gure ustez, zaila da neurri horren aplikazioari justifikazioari bilatzea, aurkeztu zaizkigun kasuetan. Arreta mota horretan izaten diren zenbait egoera direla eta (eguneko une askotan beste senide bat edo zaintzaile bat ezinbestean egon beharra, adinez txikikoak diren mendeko pertsonen beharrezko estimulazioa eta etengabeko arreta, adingabe horiek behar dituzten zerbitzuen koste ekonomiakoa –aulki bereziak, fisioterapiako saioak, estimulazioa, logopedia, familiarentzako ibilgailu bereziak, etab.–), komenigarria da murrizketa hori kentzea.
Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Sailari helarazi dizkiogu hautemate horiek, aipatu agindu arauemailea aldatzeko aukera balioetsi dezan. Saila o
so harkorra izan da eta familia-inguruan zainketak emateko prestazioei buruz o
nartu den araudi berrian (40/2010 Foru Dekretua, abuztuaren 3koa), aurrekoa indargabetzen duenean, aipatutako %25eko murrizketa kendu du.
6.5. atalean, murrizketa hori jasan zuen pertsona baten testigantza aurkezten dugu.
5.10. Prestazio ekonomikoa galtzea edo murriztea, mendeko-egoeran dagoen pertsonak hezkuntza bereziko zentrora joateari utzi eta lanerako zentro batera joaten hasten denean
Antzeko bi kasu planteatu zitzaizkigun, bata Bizkaian, eta bestea, Gipuzkoan. Bi kasuetan, urritasuna zuen adingabea etxean bizi zen, FIZPE jasotzen zuen eta hezkuntza bereziko zentro batera joaten zen (hezkuntza-sarearen mendekoa zena). Adin-nagusitasunera iritsi zenean, beste unitate batean artatzen hasi ziren –zentro berean– lanerako zentro gisa katalogatuta zegoenean (gizarte zerbitzuen sarearen mendekoa).
Lehen kasuan, Bizkaian prestazioen eta zerbitzuen artean dagoen bateraezintasuna dela eta, jasotzen zuen prestazio ekonomikoa kendu egin zioten, eta bigarrenean, prestazioa jasotzen jarraitu zuen baina %50ean murriztuta.
Bi erantzunak desberdinak izan ziren arren, araudiaren babesa zuten. Hala ere, kaltetutako pertsonek ez zituzten ulertzen.
5.11. Araututako zerbitzuekin desadostasunak
Arreta goiztiarren laguntzen,Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko 246/2007 Foru Dekretuaren, abe