I. Atala. Ararteko erakundearen jarduera kopurutan
1. Oharrak eta datu orokorrak
2. Arreta zuzeneko bulegoen jarduera (bisitak eta telefono bidezko kontsultak)
1. Hizkuntz eskubideak eta kultura
2. Hezkuntza
3. Ogasuna
4. Herrizaingoa
7. Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak
8. Jarduera ekonomikoaren antolamendua
9. Herri-administrazioen zerbitzuko langileak
10. Animaliak babestea eta edukitzea
11.?Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak
14. Lana eta gizarte segurantza
15. Hirigintza eta lurralde antolamendua
16. Etxebizitza
III. Atala. Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko
2. Emakumeen berdintasuna eta osotasuna
3. Ezintasunen bat duten pertsonak
5. Espetxeratuak
7. Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk
8. Etorkinak
9. Lesbiana, gay, bisexual, transgenero eta transexualak
10. Adinekoak
11. Talde terroristen biktimak
7. Inkomunikatutako atxiloketaren eremuko berme sistemari buruzko azterlana eta hobekuntza proposamenak (testu osoa web orrian)
VII. Atala. Arartekoaren berrikuntza jarduerak
10. Atala. Ondorioak Oinarrizko eskubideen eta askatasunen egoeraEuskadin, admnistrazioaren jardueraren arabera
10. Atala. Ondorioak Oinarrizko eskubideen eta askatasunen egoeraEuskadin, admnistrazioaren jardueraren arabera
4.5. Ezgaitasun fisikoa, sentimenezkoa edo psikikoa dutenen ¬eskubideak
Espainiako Konstituzioaren 49. artikulua
"Aginte publikoek minusbaliatu fisiko, sentimenezko eta psikikoen tzako preben tzio, tratamendu, birgai tze eta gizartera tze politika egingo dute. Behar duten zainketa espezializatua eskainiko die, eta lagun tza berezia emango die, izenburu honetan hiritar guztien tzat ezarri diren eskubideak erabili ahal izan di tzaten.
Ezgaitasunen bat duten pertsonek eguneroko bizitzan zailtasun handiak izaten jarraitzen dute hori berdintasunezko baldin tzetan garatu ahal izateko, arazoak baitituzte hirian ibiltzeko, erabilera publikoko eraikinetara sartzeko, garraioa erabiltzeko edo lanpostua eskuratzeko.
Botere publikoek beren kasa bizi ahal izatea bermatu behar die ezgaitasunen bat duten pertsonei, oinarrizko premiak betetzeko nahikoak diren laguntzekin.
Espainiako Estatuan ezgaitasuna tratatzeko moduan aldaketa handia ekarri du Ezgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen Konbentzioa 2008ko maiatzaren 3an indarrean sartu izanak. Ezgaitasunak tratatzerakoan, hitzarmenak errehabilitazio eredua gainditu, eta gizarteari eta dibertsitateari loturiko eredu bat ezartzen du.
Ingurune fisikoaren edo hirigunearen eta eraikinen irisgarritasuna dela eta, oraindik ere ezgaitasunen bat duten pertsonek erreklamazioak jartzen dituzte erakunde honetan. Urtero ari gara erreklamatzen administrazio publikoei, eta bereziki udalei, analisi sakon bat egin dezatela irtenbide teknikoak instalatzeko hautabideen inguruan, hiriguneen irisgarritasun-arazoak konpontzeko. Horri dagokionez, herritar guztiek berdintasun egoeran erabil ditzaketen instalazioei lehentasuna ematea hobesten dugu; horrela aukera berdintasunaren eta bereizkeriaren aurkako printzipioa gauzatuko dira, ezgaitasunak dituzten pertsonen kasuan. Horregatik, gure iritziz, araudian ezarritakoa betetzeko, lehentasuna eman behar zaio egokituriko igogailuen instalazioari, eta bigarren mailan utzi behar da arrapala nahiz eskailera mekanikoen edo tapiz gurpildunen soluzioa.
Asko aurreratu bada ere, garraio publikoaren irisgarritasun unibertsala da ezgaitasunen bat duten pertsonen aldarrikapen nagusietako bat, eta erronka handi bat, Euskal Autonomia Erkidegoan garraio publikoko zerbitzuak kudeatzen dituzten enpresetako eragileek aurre egin beharrekoa. Hori guztia egiaztatu ahal izan dugu erakunde honek EAEko garraio publikoaren sistemaren irisgarritasunari buruz egin duen txosten-diagnostikoan.
Baldintza berberetan emango den hezkuntza eta prestakuntza da sistemaren beste oinarrizko zutabeetako bat ezgaitasunen bat duten pertsonak erabat eta aktiboki gizartera daitezen. Nolanahi ere, hezkuntza-errealitateak asko falta du helburu hori lortzeko; hala egiaztatu dugu, esate baterako, lanbide-heziketako prestakuntza-zikloetako irakaskuntzetan zeinu-mintzairako interpreterik ez dagoela-eta gorrek aurkeztutako erreklamazioetan.
Zergei buruzko araudiak zerga-onurak ezartzen ditu (salbuespenak, hobariak, murrizketak...). Horien bidez, batetik konpentsatu egin nahi dira ezgaituren bat duten familiak, gastu handiagoa egin behar izaten baitute, eta, bestetik, familia horiei eragiten dien ahalmen ekonomiko txikiagoari erantzun asmo zaio. Alabaina, gaur-gaurkoz dauden onuren aplikazioa kasu askotan interpretazio formalisten baitan dago. Horri dagokionez, uste dugu une oro interpretazio finalistak aldeztu behar direla, ezgaitasuna duten pertsonei onura horietaz baliatzeko modua emateko, baldin eta horretarako oinarrizko betekizunak betetzen badituzte.
Azkenik, adierazi nahi dugu oraindik ere Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzeko daudela komunikazioaren irisgarritasuna bermatuko duten neurri teknikoak. Horrela, garraio publikorako irisgarritasunari dagokionez, komunikatzeko zailtasunak dituzten gizabanakoen irisgarritasuna bermatzeko neurrien erabateko gabezia nabarmena da. Era berean, egiaztatu dugu eraikin publikoetako arreta-guneak kokatzen diren lekuetan informazioa eta komunikazioa erraztuko duten baliabide teknikoen hutsa, hezkuntza, osasun eta baliabide sozialen irisgarritasunari dagokionez. Horregatik, uste dugu erabakigarria dela botere publikoen jarduketen bidez irisgarritasun-baldintzak ezartzea komunikazioan, ikusmen- eta entzumen-urritasuna dutenen bereizkeriarik ez jasateko eskubidea bene-benetakoa izango dela ziurtatzeko eta pertsona horiek gainerakoek dituzten aukera berberez gozatu ahal izateko.