I. Atala. Ararteko erakundearen jarduera kopurutan
1. Oharrak eta datu orokorrak
2. Arreta zuzeneko bulegoen jarduera (bisitak eta telefono bidezko kontsultak)
1. Hizkuntz eskubideak eta kultura
2. Hezkuntza
3. Ogasuna
4. Herrizaingoa
7. Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak
8. Jarduera ekonomikoaren antolamendua
9. Herri-administrazioen zerbitzuko langileak
10. Animaliak babestea eta edukitzea
11.?Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak
14. Lana eta gizarte segurantza
15. Hirigintza eta lurralde antolamendua
16. Etxebizitza
III. Atala. Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko
2. Emakumeen berdintasuna eta osotasuna
3. Ezintasunen bat duten pertsonak
5. Espetxeratuak
7. Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk
8. Etorkinak
9. Lesbiana, gay, bisexual, transgenero eta transexualak
10. Adinekoak
11. Talde terroristen biktimak
7. Inkomunikatutako atxiloketaren eremuko berme sistemari buruzko azterlana eta hobekuntza proposamenak (testu osoa web orrian)
VII. Atala. Arartekoaren berrikuntza jarduerak
10. Atala. Ondorioak Oinarrizko eskubideen eta askatasunen egoeraEuskadin, admnistrazioaren jardueraren arabera
4.1. Familiaren babesa. Adingabeen eskubideen babesa
Espainiako Konstituzioaren 39.1. eta 4. artikuluak
"1. Aginte publikoek familiaren babes sozial, ekonomiko eta juridikoa bermatuko dute."
"4. Umeek nazioarteko euren eskubideak zain tzeko hi tzarmenetan ezarritako babesa izango dute."
Familia gizabanako gehienen oinarrizko erreferentzia da eta adingabeen, adinekoen eta beharrizan bereziak, dependentzia edo gaixotasunen bat dituzten gizabanakoentzako berebiziko zeregina du. Familia tradizionalaren bilakaerak arreta berezia eskatzen du, eredu hauen guztien berdintasuna sustatzeko ere: familia guraso bakarrak, sexu bereko gurasoak dituzten familiak, bananduak edo berriz elkartuak.
Bestalde, beharrezkoa da familia ugarienganako arreta bultzatzea, botere publikoen laguntza handiagoa behar baitezakete euren beharrizanak asetzeko. Alde horretatik, guraso bakarreko familien babes berezia beharrezkotzat jo tzen dugu eta, gure ustez, familia hauek, bi seme-alaba dituztenean, familia ugarien mailarekin parekatu beharko genituzke, Estatuko legeetan jadanik gertatzen den bezala.
Era berean, beharrezkoa da indar handiagoz bultzatzea familia ugarientzako diru-laguntzak, ez soilik laguntza zuzenekin, baita neurri fiskalekin ere.
Gainera, gainditzeke daude guraso bakarreko eta bikote homosexualez osatutako familiekiko dauden oztopo administratibo formal guztiak; gehienek idazki eta dokumentuen informazioarekin zerikusia dute, ez baitira errealitate sozial eta juridiko berrira egokitu.
Guraso bakarreko familien egoera berezia familientzat sortzen diren onura ekonomikoak ematerakoan kontuan izan beharra dago, udal kiroldegietarako sarbideari dagokionez edo bestelako edozein hobari edo lagun tza fiskali dagokionez.
Beharrezkoa da lana eta familia bizitzan uztartzeko neurrientzako laguntzak abian jartzea, egungo araudiarekin une honetan estaldurarik ez duten langile autonomoentzat.
Beharrezkoa da herri administrazioetako pertsonalaren lan baldintzen neurri arau-emaileek lanaldia malgutzeko edo berrantolatzeko neurriak barne har tzea, lanaren eta familiaren uztarketa laguntzeko sortu baitira, egungo araudiak eragiten dituen interpretazio zalantzak argitzeko asmoz.
Arartekoaren erakundeak bikote bananduen kasuan guraso bien arteko erantzukizun konpartituaren alde egin du. Hori dela eta, herri-botereei eskatu diegu, zeinek bere eskumenen neurrian, behar diren lege aldaketak premiatu ditzatela, banantze eta dibortzio kasuetan, aukerarik desiragarriena seme-alaba komunen zaintza guraso bien ardura izatea izan dadin, gurasoen erantzukizun partekatuko araubidean, lehentasunez adingabeen interesa babestuz betiere.
Gauzak bestela esanda, adingabeen egoerari arreta eskaini nahi diogu, genero indarkeria dagoen familien kasuan.
Familiaren babesik gabeko haur eta nerabeei dagokienez, beharrezkoa da, udal zerbitzuen partetik batik bat, familiei laguntzeko eta esku hartzeko apustu sendoagoa egitea. Harrera familien kasuan, kalitatezko laguntza jarraitua behar da, bai adingabearen kasuan, bai harrera familiarenean. Harrera egoitzetan dauden ume eta nerabeen kasuan, familiaren esku hartzea indartu beharra dago.
Babesik gabeko adingabeen kasuan, bakarrik dauden adingabe atzerritarren egoera azpimarratu beharra dago. Gehien errepikatzen den arazoa, kasu hauetan, lurralde historiko bakoitzean indarrean dauden irizpide eta harrera-protokoloen ezberdintasunean datza, bereziki adinari dagokionez, eta horrek ondorioak ditu umea edo nerabea babeserako sisteman sartzeko ala ez onartzeko. Gai tzestekoa da foru aldundiek ez dutela betetzen bizilekua izateko baimena emateko beharra. Gainera, onartezina da baliabide sozialik gabeko adingabe atzerritarren existentzia adinez gorakoentzat, neurri horietarako inolako babes legalik izan gabe.
Adingabe arau-hausleei dagokienez, familiako eta bikotekidearen aurkako indarkeria delituen etengabeko hazkundea eta babeserako sistemetatik datozen adingabeen proportzio altua oso larria da oraindik ere. Adingabe arau-hausleei zuzendutako hezkuntza zentroen sarearen egiturak berdin segitzen du.
Aipatzekoa da babeserako eta erreformarako sistemen arteko erlazioa, azken urteetan sendotu egin baita, bereziki internamendu neurrien kasuan. Egoera garran tzizkoa da laguntzarik gabeko atzerriko adingabeen kasuan. Internamendu neurrien erdia islatzen badute ere, izan behin-behinekoak zein behin betikoak, 2010. urtean jaitsi egin da gazteentzako justizia zentro batean artatutako atzerriko adingabeen ehunekoa. Bi sistemez gehien baliatzen diren kolektiboak hauek dira:
– Lagundu gabeko adingabe atzerritarrak (gehienak Marokokoak).
– Familia erreferentzia eskaseko eta berdinen taldearekiko mendekotasun handiko Latinoamerikan eta Errumanian jaiotako adingabeak.
– Familiaren barruan edo bikotekideei eraso egiten dieten adingabeak, eta adingabea ingurunetik bereizi beharra dago.
– Emantzipaziorako aukera errealik ez duten 18 urtetik gorakoak.
– Babes zentroan bizi diren adingabeak. Igoera handia gertatu da nesken kopuruan.
Hezkuntzapremia bereziak edo berariazkoak dituzten talde batzuk eskolatzeari buruz, izendatzaile komuna berriro ere familiekiko lankidetzaren hobekuntzan datza.
Kolektibo eta gizabanako gutxietsienen kasuan, eskoletako ghettoak eta segregrazioa saihestu behar dira.
Beharrezkoa da ezgaitasunak dituzten ikasleen heziketa beharrizanei erantzun egoki bat ematea; populazio etorkinetik datozen ikasleak, herri ijitoaren ume eta nerabeak eta gizarteak gutxietsitako populaziotik datozenak.
Ume eta nerabeen adimenaren osasun-arreta adingabeen osasunerako eskubidearen arretarako beharrizan premiazkoenetariko bat da. Dudarik gabe, adimenean osasun arazoak dituzten adingabeen kolektiboa gizartean une honetan hasten ari den taldeetako bat da. Ezinbestekoa da administrazioen arteko koordinazioan sakon tzea kolektibo honen beharrizanei erantzuteko.
Beste alde batetik, beti eragin izan dute kezka berdinen arteko eskola jazarpenaren kasuek. Tratamendu iraunkorra behar duen fenomenoa da, hain larria izanik, eta familiek, bizikidetza planek eta hezkuntza zentroek artikulatutako gainerako tresnek zeregin garrantzitsua dute kasu honetan. Kasu batzuetan teknologia berriak jazarpenerako bide gisa erabiltzen dira; horri "ziberbullying" deritzo.
Datu positibo gisa aipa liteke azken urteetan behera egin duela Hezkuntza Ikuskari tzaren aurrean salatutako eskolako jazarpen kasuen kopuruak. Oraindik nagusi dira mutilek burututako jazarpen kasuak, bereziki Lehen Hezkuntzako azken zikloan eta Bigarren Zikloko lehen bi ikasturteetan.
Kezkagarria da hainbat erakunde sozialen txosten eta azterlanek azaldutako umeen pobrezia egoeraren hazkundea.
Azkenik, azpimarratzeko modukoak dira sexu orientazio edo genero-identitate ezberdinak dituzten nerabeen integraziorako zailtasunak eta bazterketa egoerak.