I. Atala. Ararteko erakundearen jarduera kopurutan
1. Oharrak eta datu orokorrak
2. Arreta zuzeneko bulegoen jarduera (bisitak eta telefono bidezko kontsultak)
1. Hizkuntz eskubideak eta kultura
2. Hezkuntza
3. Ogasuna
4. Herrizaingoa
7. Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak
8. Jarduera ekonomikoaren antolamendua
9. Herri-administrazioen zerbitzuko langileak
10. Animaliak babestea eta edukitzea
11.?Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak
14. Lana eta gizarte segurantza
15. Hirigintza eta lurralde antolamendua
16. Etxebizitza
III. Atala. Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko
2. Emakumeen berdintasuna eta osotasuna
3. Ezintasunen bat duten pertsonak
5. Espetxeratuak
7. Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk
8. Etorkinak
9. Lesbiana, gay, bisexual, transgenero eta transexualak
10. Adinekoak
11. Talde terroristen biktimak
7. Inkomunikatutako atxiloketaren eremuko berme sistemari buruzko azterlana eta hobekuntza proposamenak (testu osoa web orrian)
VII. Atala. Arartekoaren berrikuntza jarduerak
10. Atala. Ondorioak Oinarrizko eskubideen eta askatasunen egoeraEuskadin, admnistrazioaren jardueraren arabera
3. Herritarren eskubideak eta betebeharrak
3.1. Zerga-sistema bidezkoa. Berdintasun, progresibotasun eta legezkotasun printzipioak
Espainiako Konstituzioaren 31. artikulua
"1. Herritar guztiek lagunduko dute gastu publikoei eusten, nork bere ahalmen ekonomikoarekin bat, zergen sistema bidezko baten bitartez, berdintasun eta progresibotasun prin tzipioetan oinarrituta, eta sistema horrek inola ere ez du edukiko konfiska tzeko gaitasunik.
2. Gastu publikoak baliabide publikoen esleipen zuzena egingo du, eta bere programazioan eta gauza tzean eraginkortasun eta ekonomia prin tzipioei eutsiko die.
3. Prestazio per tsonal edo ondareprestazio publikoak legearekin bat bakarrik ezarri ahal izango dira."
PFEZ da kexa gehien eragiten dituen zerga. Hiru lurralde historikoetan zerga hori arautzen duten foru arau berriek garrantzizko berritasunak gehitu dituzte eta, denborak aurrera egin ahala, arauon aplikazioak arazo gutxi sortu ditu.
Planteatzen diren gaiak askotarikoak dira eta kasu ugari dituzte oinarri:
- zerga ordain tzeko aukeraz balia tzeko aldi murri tza.
- etxebizi tza bat, zergapekoaren ohiko etxebizi tza ez denean, eskualda tzean lortutako onurak ondare-irabazi gisa zenba tzea.
- Fran tzian lortutako laneko errendimenduen zerga-ordainketa.
- zergak helburu erlijiosoetara bidera tzearekiko desadostasuna.
- ohiko etxebizi tzan inberti tzearen ondoriozko kenkaria aplika tzeko baldin tzak.
- konpen tsazio-pen tsioen ordainketaren ondoriozko murrizketarako baldin tzak.
- ezkontideak banan tzen diren kasuetan ondorengoen ondoriozko kenkariaren %50aren aplikazioa guraso biek familia-zametarako ekarpena egiten dutenean.
Tokiko zergen esparruan, tokiko entitate batzuek urtero eskatzen dute Ondare Higiezinen Zerga sortzapenaren aurretik egitea familia ugarien kideentzako aurreikusitako hobarien aplikazioa.
Aurreko urteetan bezala, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga ezartzen duen araudiak xedatzen duen ezgaitasuna duten pertsonak salbuesteko aplikazio murriztaileak kexa ugari eragin ditu. Foru Aldundiek, bestalde, 2011n zerga hori ezarriko duten foru arauen salbuespenaren mugak zabaltzea proposatu dute, gurpildun aulkien erabiltzaileei ez dakien ezarritako potentzia fiskalaren muga aplikatu; paradoxikoki, ezgaitasun egoera zuten pertsonek ezin zuten salbuespena lortu, euren ibilgailuek normalean zerga arau tzen duten foru arauek ezarritakoa baino potentzia fiskal handiagoa zutelako.
Tasei dagokienez, zerbitzuaren prestazio erreal eta eraginkorra kexatzeko gai da oraindik, adibidez, zaborraren tasaren kasuan.
Zergen arloan, administrazioaren isiltasuna delako figuraren gehiegizko erabilera salatzen duten kexa kopuru handia ageri da, zergadunen errekurtso eta erreklamazioek eragindako erantzun zehatz eta motibatua ezeztatuz.
Jakina denez, ordainagiri bidezko aldizkako kobrantza-zergetan ez dago jakinarazpen zuzena edo pertsonala egiteko derrigortasun legalik. Dagokion zerga-erregistroan altaren lehen likidazioaren ondoren, gainerako likidazioak era kolektiboan egin daitezke legezko abisuen argitalpenaren bitartez. Aurreikuspen horren ondorioz, herritar askok, ezjakintasuna dela eta, bide exekutiboen bitartez ordaintzen dute dagokiena. Hori dela eta, zergadunen egutegiko informazio-mezuak bidaltzen dituzten edo ordainagiriak oroitidazki gisa igortzen dituzten tokiko entitate batzuen neurria praktika ontzat jotzen da.
3.2. Jabetza pribaturako eskubidea
Espainiako Konstituzioaren 33. artikulua
"1. Jabe tza pribaturako eta jaraunsle tzarako eskubidea onar tzen da.
2. Eskubide hauen fun tzio sozialak bere edukia mugatuko du, legeekin bat.
3. Inori ezingo zaio ondasun eta eskubiderik kendu baliagarritasun publiko edo gizartearen interesarengatik ez bada, beharrezko kalteordainketaren bitartez eta legeek ezarritakoaren arabera.
Jabetza pribaturako eskubidearen edukia, bestalde, eskubide horri Konstituzioan ematen zaion funtzioak mugatzen du. Hori dela-eta, lursail bateko jabeak eraikitzeko jasaten duen muga eta zorua udalaren hirigintzako plangintzarekin bat etorriz erabil tzeko duen betebeharra justifikatu egiten dira gure hiri eta herrien arrazoizko garapenaren gizarte interesarekin.
Jabetza eskubideak erabilera, gozamen eta ustiapen ahalmenak barne hartzen ditu, lurrari buruzko legediarekin eta hirigintza antolamenduarekin bat. Hiri lurra eraldatu eta hartan eraikitzeko ahalmena botere publikoen eskumena da, eta ez jabetza eskubidearen berezko ahalmen bat. Horregatik, lur jabeen eskubide eta betebeharrak kasuan kasuko hirigintza legediaren arabera gauzatzen dira.
Jabe batzuek zalantzan jar tzen dituzte udalen jarduera legitimoak, lanak egiteko edo erabilera aldaketak egiteko baimenak ukatzen dituztenean udal plangintzaren aurkakoak direlako.
Higiezinen merkatuko egungo krisi egoeran, hirigintzaren arloko gatazka maila jaitsi egin da, hirigintza eta eraikuntza zereginen jaitsiera nabarmenaren ondorioz.
Ondare erantzukizunaren irudiak esan nahi du herritarrek ondarean jasandako kalteengatik kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dutela horiek zerbitzu publikoen fun tzionamenduaren ondorio izan badira, eta horrek oraindik kexa ugari sorrarazten du.
Eragindako kalteak ordaintzearen izaera objektiboak eragiten du beharrezkoa ez izatea errua edo axolagabekeria egotea zerbitzu publikoen jardun edo jardun ezean. Izan ere, nahikoa zen kausalitate erlazioa frogatzea zerbitzu publikoen funtzionamendu normalarekin edo normala ez denarekin eta eragindako lesioarekin.
Administrazio publikoak, orokorrean, ez dira eragindako kalteen erantzukizuna onartzearen aldeko izaten, eta, askotan, beharrezkoa izaten da erantzuteko betebeharraren izaera objektiboa. Askotan, herritarren kexak sorrarazteko motiboa hau da: arrazoizkoa baino askoz ere epe luzeagoan, interesdunak ez du kalte-ordainak jasotzeko eran tzunik Administrazioaren partetik. Orokorrean, kexak aurkezten dituzten pertsonek uste dute, beren ondasun eta eskubideetan jasan duten kaltearen aurrean, eragindako administrazioek ez dietela erantzuten beren kalte-ordain nahiei edota ez dituztela behar bezala arrazoitzen aurkeztutako erreklamazioak.
Ondasun baten titulartasun publiko edo pribatuaren eztabaidan dagoen kasuetan, Administrazio publikoak bere prerrogatibak erabiltzen ditu, bereziki, ikerketa eskubidea eta jabetza berreskuratzekoa, jabego publikoari ustez dagozkion ondareen defentsarako. Tresna pribilegiatu horiek ondare publikoaren defentsa justifikatzen badira ere, ez dira ondare publikoari dagozkion edo egokitu zaizkion behar bezala egiaztatu gabeko ondasun bat eskuratzeko bide laster bihurtu.