A) Eusko jaurlaritza
Osasun eta Kontsumo Saila
Osakidetza
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko uztailaren 30ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio o
ndare erantzukizuneko espediente bat espresuki ebazteko neurriak har ditzala.
769/2009/18 espedientea (18/2010 Gomendioa)
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
– Arartekoaren ebazpena, 2009ko abenduaren 4koa. Horren bidez iradokitzen zaio bere titulartasunekoak diren portuetan amarratzeak esleitzeko irizpideak alda ditzala.
129/2009/23 espedientea (3/2009 Iradokizuna)
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko o
tsailaren 19ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio babes o
fizialeko etxebizitza baten enpresa sustatzaileari ezar diezaiola aipatu etxebizitzan antzemandako eraikuntza akatsak konpontzeko nahitaezko konponketa o
brak egitea.
1113/2008/32 espedientea (4/2010 Gomendioa)
B) Foru administrazioa
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Nekazaritza Saila
– Arartekoaren ebazpena, 2009ko azaroaren 27koa. Horren bidez gomendatzen zaio ehiza-erregimen arrunteko lurzoruetan basurdea ehizatzeko koadrila bizkaitarren eta ez bizkaitarren arteko bereizketa ezabatzeko.
44/2009/29 espedientea (18/2009 Gomendioa)
Udal Harremanen eta Herri Administrazioaren Saila
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko urtarrilaren 12koa. Horren bidez gomendatzen zaio IT Txartela sistemaren arabera ematen den maila aurreratuko Microsoft Excel XP moduluaren ziurtagiria o
nartzeko.
428/2009/33 espedientea (1/2010 Gomendioa)
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Politikako Departamentua
– Arartekoaren ebazpena, 2009ko uztailaren 23koa. Horren bidez gomendatzen zaio familia barruan zaintzeko diruzko prestazioa eman dezala, mendetasun balorazioaren eskaera aurkeztu zen datatik hasita.
668/2008/31 espedientea (13/2009 Gomendioa)
C) Tokiko administrazioa
ARABAKO UDALAK
– Arartekoaren ebazpena 2009ko o
tsailaren 17koa. Horren bidez gomendatzen zaio ibilgailua teknikoki egokitu ez duten pertsonei Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan ezgaitasunagatiko salbuespena ezeztatzeko eman dituen ebazpenak baliogabetzeko.
1361/2007/16 espedientea (2/2009 Gomendioa)
Gasteizko Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko maiatzaren 17koa. Horren bidez gomendatzen zaio ELA sindikatuak egin duen eskaera, Hirugarren Adinekoen Sektore Kontseiluan parte hartzekoa, behar bezala ebazteko.
1267/2009/29 espedientea (13/2010 Gomendioa)
ARABAKO ADMINISTRAZIO BATZARRAK
Aretxabaletako Administrazio Batzarra
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko uztailaren 12koa. Horren bidez gomendatzen zaio o
ndasunen inbentarioko idazpen bat baliorik gabe utz dezala.
54/2010/29 espedientea (17/2010 Gomendioa)
BIZKAIKO UDALAK
Balmasedako Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko abuztuaren 25ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio espresuki eta arrazoiak emanez ebatz dezala ibilgailu batean izandako kalteengatik jarri zen o
ndare erantzukizuneko erreklamazio bat.
1460/2009/29 espedientea (20/2010 Gomendioa)
Bermeoko Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko maiatzaren 14koa. Horren bidez gomendatzen zaio jabekideen komunitate bateko barruko patioan igogailua jartzeko emandako lizentzia berrikus dezala.
1198/2009/23 espedientea (12/2010 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko abuztuaren 31koa. Horren bidez gomendatzen zaio jabekideen komunitate batek erabilera publikoko zorra duen espazio pribatuan egindako gastuak o
rdain ditzala.
1827/2009/29 espedientea (21/2010 Gomendioa)
Bilboko Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko ekainaren 16koa. Horren bidez iradokitzen zaio Bilbon abandonatuta dauden txakurrak eta katuak jasotzeko udal zerbitzua hobetzeko zenbait neurri kontuan har ditzala.
610/2009/23 espedientea (3/2010 Iradokizuna)
Elantxobeko Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko martxoaren 4koa. Horren bidez gomendatzen zaio izapidetutako proiektu teknikoaren kostuaren kalteak o
rdain diezazkiola jabekideen komunitate bati.
690/2009/29 espedientea (6/2010 Gomendioa)
Lezamako Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2009ko abenduaren 10ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio espresuki ebatz dezala elkarte bat udal Elkarteen Erregistroan inskribatzeari buruzko eskabidea.
16/2009/29 espedientea (19/2009 Gomendioa)
Sestaoko Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko irailaren 15ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio o
fizioz baliogabetu dezala (...) zk.ko likidazioa, ibilgailuak kendu, ibilgetu eta gordetzeagatik o
rdaindu beharreko tasarengatik igorritakoa, eta itzul diezaiola eragindakoari behar ez bezala kobratu zaion diru-kopurua; izan ere, ez da egiaztatu o
rdainarazpena justifikatzen duen zergapeko egitaterik egon denik.
1074/2009/22 espedientea (22/2010 Gomendioa)
Zamudioko Udala
– Arartekoaren ebazpena, abenduaren 15ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio udalerriko o
stalaritza establezimenduari indarrean dagoen araudiak ezarritakoa bete dezala eskatzeko.
1625/2008/28 espedientea (20/2009 Gomendioa)
GIPUZKOAKO UDALAK
Bergarako Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2009ko azaroaren 25ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio urbanizagarria ez den lurrean txabola eraikitzeari dagokion espedientea behar bezala tramitatzeko eta txakurtegi erabilerak behin betiko eragozteko.
1049/2008/29 espedientea (17/2009 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko maiatzaren 5ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio urbanizagarria ez den lurrean txabola/txakurtegi bat ezkutuan eraikitzeari dagokion espedientea behar bezala izapidetzeko eta baimenik ez duten erabilerak behin betiko eragozteko.
1046/2008/29 espedientea (9/2010 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko maiatzaren 5ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio behar bezala izapidetu dezala zenbait eraikin eraikitzeko, lurzoru urbanizaezinean karabana bat jartzeko eta txakurrak egoteko espedientea.
1047/2008/29 espedientea (10/2010 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko maiatzaren 5ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio urbanizagarria ez den lurrean txabola/txakurtegi bat ezkutuan eraikitzeari dagokion espedientea behar bezala izapidetzeko eta baimenik ez duten erabilerak behin betiko eragozteko.
1048/2008/29 espedientea (11/2010 Gomendioa)
Bidegoiango Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko ekainaren 30ekoa. Horren bidez, gomendatzen zaio bide baten erabilerari buruzko ikerketa-espedientea artxiba dezala.
1351/2009/29 espedientea (16/2010 Gomendioa)
Donostiako Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2009ko abuztuaren 19koa. Horren bidez gomendatzen zaio kirol ekipamenduetan esku har dezala, zentzuzko denbora tartean, udalerriko kirol instalazio guztiek banakako dutxak eta aldagelak izan ditzaten.
433/2008/22 espedientea (15/2009 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko o
tsailaren 22koa. Horren bidez gomendatzen zaio Zubiaurre pasealekua Intxaurrondoko Zarategi pasealekuarekin lotzeko igogailua jartzeari lehentasuna eman diezaiola, Lizardi kalean bost arrapala mekaniko jartzeko asmoaren o
rdez, herritar guztiei igogailua erabiltzea ahalbidetuko dien konponbide teknikoa baita.
827/2009/17 espedientea (5/2010 Gomendioa)
Elgetako Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko urtarrilaren 15ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio o
fizioz baliogabetu ditzala auzokide bati 2008. urteaz geroztik zabor-tasa gisa bidali dizkion likidazioak, hari ez baitio beraren etxebizitzan zabor-bilketa zerbitzurik egiten.
175/2009/22 espedientea (2/2010 Gomendioa)
Pasaiako Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko o
tsailaren 19koa. Horren bidez gomendatzen zaio gas kanalizazioa jartzeko lizentzia eman dezala, proiektuak kanalizazioa arau subsidiarioetan ezarritakoaren arabera estaltzen duen kasuetan.
87/2009/23 espedientea (3/2010 Gomendioa)