I. Atala. Ararteko erakundearen jarduera kopurutan
1. Oharrak eta datu orokorrak
2. Arreta zuzeneko bulegoen jarduera (bisitak eta telefono bidezko kontsultak)
1. Hizkuntz eskubideak eta kultura
2. Hezkuntza
3. Ogasuna
4. Herrizaingoa
7. Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak
8. Jarduera ekonomikoaren antolamendua
9. Herri-administrazioen zerbitzuko langileak
10. Animaliak babestea eta edukitzea
11.?Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak
14. Lana eta gizarte segurantza
15. Hirigintza eta lurralde antolamendua
16. Etxebizitza
III. Atala. Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko
2. Emakumeen berdintasuna eta osotasuna
3. Ezintasunen bat duten pertsonak
5. Espetxeratuak
7. Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk
8. Etorkinak
9. Lesbiana, gay, bisexual, transgenero eta transexualak
10. Adinekoak
11. Talde terroristen biktimak
7. Inkomunikatutako atxiloketaren eremuko berme sistemari buruzko azterlana eta hobekuntza proposamenak (testu osoa web orrian)
VII. Atala. Arartekoaren berrikuntza jarduerak
10. Atala. Ondorioak Oinarrizko eskubideen eta askatasunen egoeraEuskadin, admnistrazioaren jardueraren arabera
3.2. Ombudsmanen Nazioarteko Institutuaren (IOI) Europako Biltzarra eta Batzar Orokorra)
Urriaren 4an eta 5ean Bartzelonan Ombudsmanen Nazioarteko Institutuaren (IIO) Europako Biltzarra eta Batzar Orokorra egin ziren. Europako Biltzar honetara eta Batzar Orokor honetara, Síndic de Greuges de Catalunya delakoak antolatuak, Europa osoko estatuetako, eskualdeetako eta udalerrietako herri defentsariak, IIOko kide direnak, joan ziren.
"Europa: gizarte irekia" izenburuarekin, biltzar honetako parte hartzaileek, bi egunetan zehar, Europan bizi diren etorkinen eskubideen inguruan egiten duten lanarekin zerikusia duten hainbat gai jorratu zituzten.
Biltzarrari hasiera emateko ekitaldian, ondoko hauek izan ziren hizlari: Mats Melin, Suediako herri defentsaria eta IIOko lehendakaria, José Montilla, Kataluniako Generalitateko lehendakaria, P. Nikiforos Diamandouros, Europako herri defentsaria, Thomas Hammarberg, Europako Kontseiluko Giza Eskubideen ordezkaria, eta Rafael Ribó, Síndic de Greuges de Catalunya-ko kide eta IIOko Europako lehendakaria.
Lehenengo egunean, Michel Villanek, Europako Kontseiluko Migrazio Batzordeko lehendakariak, hitz egin zuen. "Europa, gizarte irekia: emigranteak eta eskubideak" izenburua zuen hitzaldia eman zuen.
Gero, lan tailer batzuk egin ziren. Tailer horietako lehenengoan, "Parte hartze politikorako eskubideak, elkartzeko eskubideak, bozkatzeko eskubideak zenbait herrialdetan" izenekoan, hauek izan ziren hizlari: David Moya, Bartzelonako Unibertsitateko Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea, Alex Brenninkmeijer, Herbeheretako herri defentsaria, Catello Aprea, Italiako Basilicata eskualdeko herri defentsaria, Francisco Javier Enériz, Nafarroako Arartekoa, eta Hans Gemmeltoft-Hansen, Danimarkako herri defentsaria.
Bigarren tailerrean, "Umearen eskubideak: hezkuntza, bazterketa eskoletan. Lagundu gabeko adingabekoak" izenburuarekin, hauek izan ziren hizlariak: Ismael Palacín, Bofill Fundazioko zuzendaria, Jane Martin, Erresuma Batuko Toki Administrazioko herri defentsaritzako lehendakariordea, Helena Vera-Cruz Pinto, Portugalgo herri defentsariaren ondokoa, María Jesús Larios, Síndic de Greuges de Catalunya-ren ondokoa haurren eta nerabeen eskubideak defendatzeko, eta Terezija Stoisits, Austriako Herri Defentsaritzako Batzordeko kidea.
Urriaren 5ean lan tailer batzuk egin ziren. Tailer horietako lehenengoan, "Gizarte bazterketa, krisiaren eragina, familiak berriz elkartea, jatorrizko herrialdera itzultzea, emakumeen trafikoa" izenburuarekin, hauek izan ziren hizlariak: Markus González, Espainiako Gobernuko Lan eta Inmigrazio Ministerioko zuzendari nagusia, Gero Storjohann, Alemaniako Parlamentu Federaleko Eskaeren Batzordeko kidea, Guido Schuermans, Belgikako herri defentsaria, Arne Fliflet, Norvegiako herri defentsaria, eta Iñigo Lamarca, EA
Eko Arartekoa, "Gizarte politikak, bazterketa eta inmigrazioa" izeneko hitzaldia eman zuena.
Bigarren tailerrean, "Integrazioa edo asimilazioa: kultura, nortasuna, harmena eta betekizunak" izenburuarekin, ondokoak izan ziren hizlari: Oriol Amorós, Kataluniako Generalitateko Inmigrazioko idazkaria, Emily O´Reilly, Irlandako herri defentsaria, Jari Pirjola, Finlandiako Herri Defentsaritzako aholkularia, Pere Canturri, Andorrako herri defentsaria, eta Claudia Kaufmann, Zurich hiriko herri defentsaria.
Gero, Tortura Prebenitzeko Mekanismoei buruzko berariazko batzarra egin zen. Hemen, Nazio Batuen Torturaren edo beste Tratu edo Zigor Krudel, Anker edo Iraingarri batzuen aurkako Konbentzioaren Protokoloa (OPCAT) aztertu zen bereziki. Hauek izan ziren hizlariak: Malcolm David Evans, Torturaren edo beste Tratu edo Zigor Krudel, Anker edo Iraingarri batzuen aurkako Nazio Batuen Azpibatzordeko (SPT) kidea, Mauro Palma, Torturaren edo beste Tratu edo Zigor Krudel, Anker edo Iraingarri batzuen aurkako Europar Batzordeko (CPT) lehendakaria, Barbara Bernath, Tortura Prebenitzeko Elkarteko (APT) operazioen arduraduna, Kornelija Marzel, Esloveniako herri defentsariaren ondokoa, eta Miguel Ángel Borja, Mexikoko Tortura Prebenitzeko Mekanismo Nazionaleko zuzendari nagusia.
Biltzarrari amaiera emateko egunean ondoko hauek aritu ziren hizketan: Javier de Lucas, Valentziako Unibertsitateko Zuzenbidearen Filosofiako eta Filosofia Politikoko irakaslea, eta Fernando Mariño, Carlos III Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakaslea.
Biltzarra amaitu ondoren, IIOren Batzar Orokorra egin zen. Batzar honetan, IIOren Eginkizunen eta Programen dokumentu bat onartu zen, Zuzendari Batzorderako bi kide berri aukeratu ziren (zehazki Arne Fliflet, Norvegiako herri defentsaria, eta Irena Lipowicz, Poloniako herri defentsaria) eta hurrengo IIOren Europako Biltzarra eta Batzar Orokorra (2014. urtean egingo dena) zein herri defentsarik antolatuko dituen aztertu zen.