I. Atala. Ararteko erakundearen jarduera kopurutan
1. Oharrak eta datu orokorrak
2. Arreta zuzeneko bulegoen jarduera (bisitak eta telefono bidezko kontsultak)
1. Hizkuntz eskubideak eta kultura
2. Hezkuntza
3. Ogasuna
4. Herrizaingoa
7. Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak
8. Jarduera ekonomikoaren antolamendua
9. Herri-administrazioen zerbitzuko langileak
10. Animaliak babestea eta edukitzea
11.?Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak
14. Lana eta gizarte segurantza
15. Hirigintza eta lurralde antolamendua
16. Etxebizitza
III. Atala. Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko
2. Emakumeen berdintasuna eta osotasuna
3. Ezintasunen bat duten pertsonak
5. Espetxeratuak
7. Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk
8. Etorkinak
9. Lesbiana, gay, bisexual, transgenero eta transexualak
10. Adinekoak
11. Talde terroristen biktimak
7. Inkomunikatutako atxiloketaren eremuko berme sistemari buruzko azterlana eta hobekuntza proposamenak (testu osoa web orrian)
VII. Atala. Arartekoaren berrikuntza jarduerak
10. Atala. Ondorioak Oinarrizko eskubideen eta askatasunen egoeraEuskadin, admnistrazioaren jardueraren arabera
2. 2010. Urtean egindako txosten bereziak
2010. urtean aurrerapenak egin dira hainbat txosten berezi prestatzen:
- Euskal Autonomia Erkidegoko garraio publikoak duen irisgarritasunari buruzko txosten berezia.
- Arrisku egoera berezietan dauden adingabeen gaineko txostena.
- Abenduaren 14ko 39/2006 Legea aplikatzearekin lotura duen txostena. Lege hori norberaren autonomia sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak artatzeari buruzkoa da.
Txosten horiek 2010. urtearen azken hilabeteetan bukatu dira eta 2011ko lehen lauhilekoan argitaratu eta aurkeztuko dira.
1) Euskal Autonomia Erkidegoko garraio publikoak duen irisgarritasunari buruzko txosten berezia
Mugikortasuna, batetik bestera higitzeko ahalmentzat hartuta, ezinbestekoa da pertsona bat gizartean, kulturan eta ekonomian txertatzeko. Norbanakoaren eskubidea da eta horrelaxe ulertu eta tratatu behar da gizartean. Hala ere, egiaz, o
raindik etengabeko o
ztopoak daudenez gero, batez ere garraio arloan, Arartekoa hainbat kexa jasotzen aritu da gai horren gainean. Kexa horien berri idatzia eman dugu elkarren jarraian egin ditugun urteko hainbat txostenetan.
Txostenaren helburua da EAEko garraio sistema publikoaren akatsak eta gabeziak identifikatzea, mugikortasun urriko pertsonen joan-etorrien segurtasunari eta funtzionaltasunari dagokienez.
Azterketa-diagnostikoaren barruan sartu da Euskadiko hiru lurralde historikoetako garraio publikoaren sistemaren sare o
soa, alegia, sare erregularra, jendeak o
ro har erabilitakoa, jatorria edota helmuga EAEn duena. Horregatik, azterketa horretan honako hauek hartu dira kontuan: 15 trenbide; jardunean dauden bi tranbia sistemak (Bilbokoa eta Gasteizkoa); Bilboko metropoli sistema; errepide sistema (hiriko, hiriarteko eta ibilbide luzeko lineak); eta, azkenik, Euskal Herriko hiru aireportuak.
Txostenean o
ndorio zehatzen atala agertzen da, garraio-sistemen arabera bereizita, eta, atal hori o
satzeko, bukaerako o
ndorio bat. Era berean. Gomendioen atala ere egin da, garraio-sistemen arabera antolatuta eta, horien barruan, administrazio eskudunen edo azpiegituraren o
peratzaile edo kudeatzaileen arabera, ikuspegi sistematikoagoa izateko.
Gainera, txosten horrekin urrats garrantzitsua egin da gardentasunari eta Arartekoaren txosteneko informazioa eta datuak irekitzeari dagokienez, interesatuta dagoen edonork horiek erabili eta berrerabili ahal izan ditzan. Aldi berean, etorkizunean, garraio-sistema horien kokapenari eta irisgarritasun-baldintzei buruzko mapa eskuragarri jarriko da herritarrentzat Arartekoaren web gunean, eta mapa haren o
inarri da txosten hau.
2) Arrisku egoera berezietan dauden adingabeen gaineko txostena
Urteotan, Ararteko erakundeak lehentasunezko arreta ematen aritu da egoera txarrean bizi diren edo premia bereziak dituzten haur eta nerabe hauei: arriskuan edo babesik gabe dauden haurrak, babes-sistemetan hartutakoak; bakarrik dauden adingabe atzerritar