I. Atala. Ararteko erakundearen jarduera kopurutan
1. Oharrak eta datu orokorrak
2. Arreta zuzeneko bulegoen jarduera (bisitak eta telefono bidezko kontsultak)
1. Hizkuntz eskubideak eta kultura
2. Hezkuntza
3. Ogasuna
4. Herrizaingoa
7. Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak
8. Jarduera ekonomikoaren antolamendua
9. Herri-administrazioen zerbitzuko langileak
10. Animaliak babestea eta edukitzea
11.?Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak
14. Lana eta gizarte segurantza
15. Hirigintza eta lurralde antolamendua
16. Etxebizitza
III. Atala. Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko
2. Emakumeen berdintasuna eta osotasuna
3. Ezintasunen bat duten pertsonak
5. Espetxeratuak
7. Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk
8. Etorkinak
9. Lesbiana, gay, bisexual, transgenero eta transexualak
10. Adinekoak
11. Talde terroristen biktimak
7. Inkomunikatutako atxiloketaren eremuko berme sistemari buruzko azterlana eta hobekuntza proposamenak (testu osoa web orrian)
VII. Atala. Arartekoaren berrikuntza jarduerak
10. Atala. Ondorioak Oinarrizko eskubideen eta askatasunen egoeraEuskadin, admnistrazioaren jardueraren arabera
1.2. Txosten berezia: euskal autonomia erkidegoko oinarrizko gizarte zerbitzuen egoera
alt="Azala:Txosten berezia: euskal a
utonomia erkidegoko oinarrizko gizarte zerbitzuen egoera" />
Ekainaren 22an eman zitzaion Eusko Legebiltzarreko lehendakariari Euskal A
utonomia Erkidegoko oinarrizko gizarte zerbitzuen egoerari buruzko txosten berezia. Gero, 2010eko urriaren 1ean, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordeari a
urkeztu zitzaion.2
Txostenaren gaia:
Oinarrizko gizarte zerbitzuak, jakina denez, herritarrei ematen zaien gizarte-arreta a
ntolatzeko bektorea dira. Horrela, ukaezina da gizartean zerbitzu horiek jasotzeko eskaera dagoela, EAEko gizarte-zerbitzuen sistemarako sarbide gisa; era berean, ukaezina da herritarrek oso iritzi ona dutela zerbitzu horien eginkizunaz eta erabilgarritasunaz.
Txosten hau lantzen hasi zenean, A
rartekoak hiru helburu zituen: zerbitzu horiek gaur egun nola dauden ikustea, ikuspegi gehientsuenak a
ztertuz, baita zerbitzuon oraingo eta geroko a
halmena ere; 1999n lehenbiziko txostena egin zenetik gaur a
rte izan duen bilakaera a
ztertzea, eta, a
ldi berean, txosten hartan A
rartekoak egindako gomendioak zenbateraino bete diren baloratzea; eta, a
zkenik, hainbat ondorio eta gomendio proposatzea, hobetu a
hal izateko eta beren eginkizuna egoki beteko dutela bermatzeko, orain dauden edonolako eskakizunen a
rabera.
Txostena lehentasunezko hiru a
ztergairen inguruan eratu da:
- Oinarrizko gizarte zerbitzuetan giza baliabideak eta baliabide materialak a
ntolatzea. Giza baliabideei dagokienez, plantillak hornitzea, bertako langileen lan-baldintzak, segurtasun-baldintzak eta laneko osasuna, lan-zama eta trebakuntza; eta baliabide materialei dagokienez, zerbitzuen irisgarritasuna, hornitura materialak eta informazio teknologien erabilera.
- Oinarrizko gizarte zerbitzuen erabiltzaileak a
rtatzea: erabiltzaileen eskubideak bermatzearekin eta jasotako zerbitzuarekin pozik egotearekin lotutako a
lderdiak, baita gizartean parte hartzeko sistemak eta presako prozedurak ere.
- Oinarrizko gizarte zerbitzuetan gizarte ekintza burutzea, zerbitzu horiek sistemarako sarbide gisa jarduteko duten a
halmena a
ztertuz, kasuak kudeatzea eta zerbitzu espezializatuekin koordinatzea eta lankidetzan a
ritzea, besteak beste.
Txostenaren ondorioetan, oinarrizko gizarte zerbitzuen a
rgazki oso eta konplexua egin da. Ondorio horiek benetako egoera islatzen dute, bi zertzelada hauei esker:
- Oinarrizko 216 unitateren iritziak jaso dira, hau da, Euskal Herriko unitate guztietatik %82,4renak.
- Informazioa eman digute unitate horietako a
rduradunek, bertan lanean diharduten profesionalek, zerbitzu horien erabiltzaileek, udal a
rduradunek, lankidetzan a
ritzen diren eragileek, zuzenean parte hartzen duten a
dituek eta eragileek eta, oro har, herritarrek.
Ondorioak eta gomendioak:
Unitateei berei eta a
dministrazio eskudunei laguntzeko tresna moduan, txostenaren bukaeran hainbat gomendio egin dira, zortzi a
rlotan egituratuta: gomendio orokorrak; kontzeptu, zuzenbide eta a
ntolakuntzari buruzko gomendioak; zonakatzearen gaineko gomendioak; zerbitzuak jasotzeko prozedurei buruzkoak; langileen ingurukoak; banakako eta familiako esku-hartzeari buruzkoak; erabiltzaileen eskubideen eta zerbitzuen kalitatea neurtzearen gainekoak; eta, a
zkenik, oinarrizko gizarte zerbitzuak komunitatean parte hartzeari buruzko gomendioak eta bigarren mailako a
rreta-sarearekin koordinatzeari buruzkoak.
Gomendio orokorretako batzuk a
zpimarratu behar dira, a
rgiro hobetu daitezkeen a
rlo bezala:
1. Izaera finalista duen finantzaketa ezarri behar da, udalentzat nahikoa eta egonkorra izango dena, oinarrizko gizarte zerbitzuak giza baliabideez eta baliabide materialez hornitzeko.
2. Gizarte zerbitzuetako profesionalen a
dierazleak edo ratio egokiak zehaztu behar dira, kontuan hartuz gizarte-laneko langileak, a
dministrazioko langileak eta gizarte-heziketakoak.
3. Baloratzeko eta diagnostikatzeko tresna komunak erabili behar dira, eta gizarte-fitxaren eta a
rreta pertsonalizaturako planaren eredu homogeneoak.
4. Ustiaketa komuna egiteko tresna informatikoak zehaztu beharra dago. Tresna horiek zerbitzu mota eta unitate ezberdinei elkarrekin jarduten utzi behar diete; eta zerbitzuen eta herritarren a
rteko elkarrekintza ere a
halbidetu behar dute.
5. Zerbitzuen a
rteko koordinazioa biziagotu behar da, baita zerbitzuen eta bigarren mailako a
rreta-sarearen a
rtekoa ere.
6. Herritarrek eta komunitateak parte hartzeko bideak bultzatu behar dira.
Txostenean barrena funtsezko bi ideia nabarmentzen dira, eta txostena iruzkintzeko eta laburtzeko balio dute:
- Funtzionatzen duen baliabidea da, eta Euskadin dauden oinarrizko gizarte zerbitzuen 262 unitateek lehen mailako sare sendoa osatzen dute. Sare horrek eginkizun garrantzitsua eta behar-beharrezkoa betetzen du, gizarte zerbitzuak egiten dituelako eta zerbitzuez hornitzen duelako. Gainera, zerbitzuok erabiltzen dituzten pertsonek ontzat jotzen dituzte.
- Jakina, hainbat behar eta a
kats ere badira. Horiek oinarrizko gizarte zerbitzuetan eragiten dute, zenbait mailatan, eta lehenbailehen konpondu behar dituzte Euskadiko hiru erakundeek, era koordinatuan lan eginez. Horrela saihestuko da gizarte-eskaeren ondorioz oinarrizko gizarte zerbitzuek gainezka egitea.
2 Agerraldiaren testu osoa eskura daiteke A
rartekoaren web orrialdean