6. Gardentasuna eta a
giri publikoak eskuratzeko eskubidea. Bereziki, ingurumen informazioa eskuratzea
Herritar talde ugari a
ri dira eskatzen informazioa gardenagoa izatea eta gizarte osoan zabaltzea, eta, horren ondorioz, eztabaida pizten a
ri da gobernuek a
giri eta a
rtxibo publikoen gainean duten kontrolaren inguruan eta kontrol horren iluntasun eta ezkutukeria murrizteko beharraren inguruan. Zabalkunde horren a
rrazoia da gure garaiarekin hobeki datorren modu batean interpretatzen direla hala a
dierazpen eskubidea eta informaziorako eskubidea nola pertsonek a
dministrazioetan dagoen informazioa eskuratzeko duten eskubidea. Halaber, teknologia berriak eta horiek unibertsal bihurtu izana benetako iraultza ekartzen a
ri dira jakintza iturriak eskuratzeko, hautatzeko, a
ztertzeko eta zabaltzeko a
ukerei dagokienez. A
ldaketa prozesu horien etsenplu bat a
zken urteetan gizarte zibilean sortutako plataformetan hautematen dugu (http://www.proacceso.org/, http://www.access-info.org/). Izan ere, plataforma horien bidez, modu a
ktiboan a
ldarrikatu da herritarrek jakiteko gogoa dutela, eta zalantzan jarri dira informazioa a
txikitzeko murrizketa bidegabeak.
Erakunde ofizialek daukaten informazioa eskuratzeko eta zabaltzeko eskubidearen tradizio juridikoa herrialde a
nglosaxoietako informaziorako eskubideari buruzko legeetan dago. A
urrekaria Suedian sortu zen, XVIII. mendean. Joan den mendean, A
meriketako estatu gehienek a
rlo horri buruzko a
rauak onetsi dituzte. Hala, Amerikako Estatu Batuetako 1966ko Informaziorako As
katasunari buruzko Legea a
ipatu behar dugu.
Aldiz, latindar tradizioko beste a
ntolamendu juridiko batzuk uzkurragoak izan dira datu publikoen inguruko planteamendu ireki bat egiteko orduan, eta halako datuak eskuratzeko bidea itxi diete a
dministrazio oztopoen jakitun beren beregi hala eskatu izan duten subjektu kualifikatuei. A
dministrazio publikoen ezkutukeria horren jatorria a
dministrazio burokratikoaren hemeretzigarren mendeko eredua da.
Alabaina, garaiak (eta Zuzenbidea) a
ldatu egiten dira. A
dministrazio egiturek gizarte eskaera berrietara egokitu behar dute, hau da, gobernuak irekiagoa izan behar du, tarte ilunak ezabatuta, parte hartzeko eta herritarrekiko harremanetan garden izateko printzipio demokratikoekin bat etorriz.
Kontuan izan behar da informazio hori eskuratzeko eskubidea bermatzea a
dministrazio on bat izateko eskubidearen ondoriozko eskakizuna dela. A
ldi berean, informazio publikoa herritarren ondarearen parte da, eta eskubide politikoen zerbitzura egon behar du, hala nola gai publikoetan parte hartzeko eskubidearen zerbitzura.
Azken batean, printzipio horien a
lde egiten duen demokrazia a
ktiboa hurbilagoa da herritarrentzat, parte hartzeko prozesuak laguntzen ditu, bide ematen du kontrol politiko eta instituzional handiagoa izateko eta saihestu egiten du zerbitzu publikoen eraginkortasunik eza, ustelkeria eta halako izurriak.
Bestalde, a
dministrazio publikoek informazioa eskuratzeko eskubidea modu pasiboan baliatzeko bitartekoak jarri baino zerbait gehiago egin behar dute. A
dministrazioko a
rtxibo eta erregistroetan dagoen informazioaren zabalkunde a
ktiboa beren eskumeneko funtzio publiko gisa a
ntolatu behar dute gobernuek, publizitate eta gardentasun printzipioak oinarritzat hartuta.
Agiri publikoak eskuratzeko eta zabaltzeko eskubide horiek izan behar dute a
biapuntua herritarrekiko harremanetan. Hori hala izanik ere, kasu balioztatu batzuetan egin liteke printzipio horren salbuespena, segurtasun nazionala, pertsonen intimitatearen eta jabetza intelektualaren babesa nahiz delituen prebentzioa eta ikerketa oinarritzat hartuta.
Informazioaren teknologia berriek eta ezagutzak bide ematen dute a
dministrazioen a
rteko eta herritarrekiko harremanen efizientzia eta eraginkortasuna hobetzeko. A
dministrazio elektronikoa izatea baliagarria da informazioa era erraz eta soilean eskuratuko dela bermatzeko; gainera, horri esker, datu publikoak zabaltzeko zerbitzu publiko a
ktiboaren kalitatean eragin daiteke.
Gomendio honen helburua da garden izateko eta informazio publikoa eskuratzeko a
ipaturiko printzipioak betetzeari buruzko gogoeta helaraztea euskal a
dministrazio publikoei, batez ere ingurumen informazioari dagokionez. Nahiz eta garai berri hauetan gobernua irekia den, pertsonek eta erakundeek a
rlo honetan beren eskubideak baliatzeko dituzten a
razoak etengabeak direla ikusten dugu eskubideen defentsa erakundeetan.
Hori dela eta, gure a
ntolamenduan informazio publikoa eskuratzeko eskubidea nola dagoen a
raututa a
ztertuko dugu, gai horri buruzko esparru juridiko berri bati dagozkion ikuspegi berriak barne hartuta. Halaber, eskubide hori baliatzearen inguruan egindako jardunik esanguratsuenak erantsiko ditugu, A
rartekoaren a
zken txostenetan jasotakoak denak. A
zkenik, gomendio honen helburu nagusia da a
lderdi horiei buruzko balorazio orokor bat egitea ingurumen informazioaren kasu konkreturako.
II. Gomendioak
• Garrantzitsua da Eusko Jaurlaritzak –Estatuko oinarrizko legedia a
biapuntutzat hartuta– lege bat proposatzea Euskal A
utonomia Erkidegoan informazio publikoaren gardentasuna eta eskuratzeko modua a
rautzeko. Lege horrek erregistro eta a
rtxibo publikoak modu irekian eskuratu a
hal izatea bermatu behar du.
Azken urteotan euskal a
dministrazio publikoak erregistro eta dokumentu publikoak modu irekian eskuratu a
hal izateko egiten a
ri diren a
haleginak bide eman behar dio esparru juridiko propio bati. A
rau horretan, euskal a
dministrazio publikoen betebeharrak ezarri beharko dira informazio publiko erabilgarri oro banatu eta zabalduko duen zerbitzu publiko bat sortzeko, betiere hirugarrenen beste eskubide batzuek edo ordena publikoak ekarritako murrizketak baizik ez badira. Halaber, pertsonek espediente eta erregistro guztiak eskuratzeko duten eskubidea a
rautu beharko du, gomendio honetan sartu diren eta Tromsøko a
giri publikoak eskuratzeari buruzko Europaren Kontseiluaren Hitzarmenetik datozen printzipioekin bat etorriz.
• Eusko Jaurlaritzak Aarhusko Hitzarmenak, 2003/4/EE Zuzentarauak eta uztailaren 18ko 27/2006 Legeak dakartzan eskakizunetara egokitu behar du Ingurumenari buruzko maiatzaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra. Halaber, legeak barne hartu behar ditu informazio publikoa eskuratzeko eta garden izateko lehen a
ipaturiko printzipioak.
• Udal ordenantzak. Euskal A
utonomia Erkidegoko udalek informazioa, batez ere ingurumenari buruzkoa, eskuratzeko eta zabaltzeko ordenantzak onartzea sustatu beharko dute. Horretarako, hala Eusko Jaurlaritzak nola foru a
ldundiek eta Eudel euskal udalerrien elkarteak beharrezko laguntza teknikoa emateko eta gisa horretako ordenantzak idazteko lana sustatuko dute.
• Euskal a
dministrazio publikoek behar beste baliabide izan behar dituzte legedi horren ondoriozko betebeharrak betetzeko. Bereziki, tokiko a
dministrazioek a
halegina egin behar dute informazio zerbitzu bat edo a
rduradun bat ezartzeko, a
urkeztutako eskabideei dagokien izapidea egiteko. Baldin eta ez badute baliabide propiorik, beharrezko zerbitzuak kontratatu beharko dituzte funtzio publiko hori betetzeko.
• Eusko Jaurlaritzaren ingurumenerako informazio eta gardentasun zerbitzuak –dagozkion foru eta udal zerbitzuekin koordinatuta– bermatu behar du Internet bidez zabalduko duela, modu eguneratuan, 27/2006 Legeko 7. a
rtikuluan jasotako informazio guztia.
Webgune horretan, Euskal A
utonomia Erkidegoko ingurumenaren egoerari buruzko informazio publiko guztia jasoko da, eguneratuta, izan propioa edo beste a
dministrazio batzuetatik hartua, erraz ulertzeko moduko formatu batean, a
irearen, uraren eta lurzoruaren kalitateari erreferentzia eginda.
Bereziki, udalekin eta foru a
ldundiekin koordinatuta, Eusko Jaurlaritzak informazio osatua izan beharko du a
utonomia erkidegoan ingurumen kontrolaren pean dauden jarduera guztien inguruan. Informazio horren barruan sartuko da jarduera sailkatuen lizentzia edo jakinarazpena, eta, hala badagokio, ingurumen baimen integratua eta/edo ingurumen eraginari buruzko a
dierazpena. Halaber, informazio hau izango du jarduera bakoitzaren inguruan: ingurumenari dakarkion kutsadura, ezarritako neurri zuzentzaileak eta a
tmosferara igortzeko baimenei buruzko informazioa, jabari publiko hidraulikora edo itsas-lehortarrera egindako isuriak, kutsadura a
kustikoa eta hondakinen sorkuntza eta tratamendua.
Halaber, ingurumen baimenik gabe edo baimena izapidetzen a
ri dela martxan dauden jardueren berri emango da.
• Ingurumen informazioa modu unibertsal, a
zkar, erraz eta doakoan eskuratu behar da. Pertsona guztiek balia dezakete eskubide hori, a
rrazoia justifikatu gabe, modu errazean, hilabetetik gorakoa ez den epe baten barruan. Teknologia berriak erabilita, euskal a
dministrazio publikoek epe hori 15 egun baliodunetara murrizteko a
ukera balioetsiko dute. Betebehar hori modu sistematikoan betetzen ez bada, diziplina ondoreak ekarri a
halko ditu izapideak a
tzeratzearen erantzulearentzat. Halaber, informazioa doan eskuratuko da; dena dela, hori ez da eragozpen izango kopiak eskatzen badira tasa bat kobratu a
hal izateko. Euskal a
dministrazio publikoek hobariak ezarri behar dituzte prozeduretan publiko interesdun gisa a
gertzen diren elkarteentzat. Halaber, tasa ordaintzetik salbuetsi beharko litzateke, baldin eta kopia gutxi batzuk eman badira edo informazioa bide telematikoetatik bidali bada.